GureGipuzkoa.net | LLEGADA DE LA REINA MARIA CRISTINA A LA ESTACION DEL NORTE. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Maria Cristina erregina Donostiara iristen (1915)
Ohorezko konpainiak armak aurkezten ditu Maria Cristina erreginaren
iritsieran, Donostiako Iparraldeko tren geltokian. Berez, Maria Cristina
erreginorde izan zen beraren semea Alfonso XIII (1886-1902) adinez
txikia izan zen bitartean, eta, horregatik, garai hartan "Ama Erregina"
tratua ematen zitzaion.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Alfonso XIII eta Victoria Eugenia (1916)
Zaldiz bultzatutako gurdi dotore batean, Alfonso XIII
eta Victoria Eugenia haren emaztea San Telmo kuartelerantz doaz, galaz
jantzitako zalditeriak armak aurkezten dituen bitartean.
GureGipuzkoa.net | RECIBIMIENTO AL GENERAL MIGUEL PRIMO DE RIVERA EN LA ESTACION DEL NORTE. © CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Primo de Rivera diktadorea (1924)
Primo de Rivera jenerala ez zen estatuburu izan,
baina bai Estatu kolpe baten buru (Alfonso XIII-ren babesarekin), eta
Italiako faxismoa eredu hartuta diktadura ezarri zuen, baina hura baino
erregimen arinagoa osatuz. Jokoa debekatu zuen, Donostiako hirirako diru-sarreren
iturri garrantzitsuenetako bat.
“Gobernuko” buru izan zen 1923 eta 1930 artean (lehenengo
urteetan “Direktorio militarra”). Argazkian, zibilez jantzita ikusi
dezakegu(kapela eta bastoia dituela), eta hizketan ari da Donostiako
Iparraldeko Geltokiaren kanpoan. 1924ko uztailaren 23an iritsi zen
hirira (gutxi gorabeherako data). Canotierra daraman pertsonaren atzean
dagoena, haren eskuak erdi estalita, Martínez Anido jenerala da
ziurrenik (Gobernuko idazkariordea), Primo de Riverari tren bidaian
lagundu zion eta. Hurrengo egunean, Reina Victoria Eugenia gerraontzian
abiatu zen Galizia aldera.
|