Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para aumentar el tamaño de la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

 

Chofre zezen-plaza (1948)

 


Chofre zezen-plazan aurkezpen-paseoa hasteko unea iritsi da. Toreatzaileak eta koadrilak prest daude.

 

Atotxako zezen ikuskizunak garestituz joan zirenez, Nueva Plaza de Toros de San Sebastián sozietatea sortu zen, Francisco Mendilucek zuzenduta, eta Gros auzoan zegoen Chofre muinoa erosi zuen, zezen-plaza berria eraikitzeko helburuz. Aldi berean, Club Cantábrico elkarteak Atotxako zezen-plaza berritzeko proposamena egin zuen. Bi zezen-plazen artean lehia egon zitekeela ikusita, "Club Cantábrico" elkarteari eta ahalmen ekonomiko handiko beste erakunde batzuei lotuta zegoen Donostiako Sustapen Sozietateak zezen-plaza erosi zion Aranari, eta, 1902. urtean, jaialdiei hasiera eman zitzaien, enpresa berriaren kudeaketa pean.

 

 Urte horretan hasita zeuden jada Chofreko zezen-plaza eraikitzen. 52 metroko diametroa zuen zezentokia zeukan, eta 13.000 ikuslerentzako tokia. Aladrén arkitektoak diseinatu zuen, eta 1903. urtean amaitu zen, Urcola arkitektoaren zuzendaritzapean. Horrela, bi zezen sozietateek akordio ekonomikoa egin zuten, eta "Plaza berriak" hiriko zezen ikuskizunen esklusibotasuna izan zezan. Orokorrean, Chofre plaza Sozietateak zuzenean ustiatu zuen, 1927. urtera arte. Gero, Eduardo Pagés (1927-1946) eta Pablo Martínez Elizondo ("Chopera") (1946-1952) jaunek kudeatu zuten, eta bi denboraldiak bikainak izan ziren. 1952. urtean, Madrileko zezen-plazaren jabeek “Donostiako Zezen Plaza Berriaren” akzioak erosi zituzten. Chopera-ren kontratua 1951. urtean amaitzen zen, eta Sozietateak plaza zuzenean ustiatu zuen, akziodun nagusiaren bidez. 1973. urtean azkeneko zezen ikuskizuna egin zuen. Plaza 1974. urteko martxoan eraitsi zuten, higiezinen eragiketa garrantzitsu baten babesean.
 

 

 

 

GureGipuzkoa.net |  Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Aurkezpen-paseoa Chofreko zezen-plazan (1948)

Argazkian, hainbat iragarki irakur daitezke: "El Búfalo 1ª marca española - única casa y despacho Garibay, 6" "Omega - La central relojera - Garibay 2" "Esmalte dental El Torero - embellece la dentadura" " Alfa - primera marca española"

 

 

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

"El Chofre" zezen-plaza (1950)

Matías Prats Cañete (1913-2004) ahots oso berezia zuen esataria izan zen, eta telebistaz ematen ziren zezenketetan espezializatu zen. Argazkian, mikrofonoa eskuan duela, lanean ari da Donostiako Chofre zezen-plazan, Ángel de Andrés (1918-2006) antzoki, zine eta telebista aktore ezagunari elkarrizketa egiten.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak