GARRAIOAK
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen © Sin Restricciones...
Tranbia Colon ibiltokiaren igarobidean
Irudi xelebrea, garraio-bagoi bat daraman tranbiarena.
Irun-Fuenterrabia linearena da (tranbiaren aurrealdean irakur daitekeen
moduan).
Odolezko motorra zuen tranbia lege-xedapen bat
argitaratu ostean desagertu zen; izan ere, lege hark 1914an trakzio
elektrikora aldatzeko baimena ematen zuen. Honela zioen, modu bitxian: "Merkatuaren
eta Irungo San Juan Plazen artean trenak gizonen pausora igaroko dira,
eta kobratzailea aurretik joango da, etengabeko klaxon ukituekin
oinezkoei tranbiaren gertutasunaren berri emateko”. 1923an, Sociedad
Explotadora de Tranvías y Ferrocarriles Elkartearen eskuetan amaitu zuen.
1935ean, berriz, garraiorako errepide-linea bat jartzeko baimena eman
zioten, Hondarribiaren, Irunen eta Donostiaren artean.
|