SAN SEBASTIÁN-TOLOSA TRANBIA
(1916)
|
GureGipuzkoa.net © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio
Beste tranbia batek Donostia eta Tolosa arteko
bidea egin zuen 1912 urtetik aurrera. Compañia del Tranvía Electrico
de San Sebastian a Tolosa delako enpresa sortu zen 1902an Leonardo
Alberto Monigattik tranbia egiteko baimena lortu ondoren. Hasiera
batean pertsonak eta merkantziak garraiatu zituen. 36ko gerran,
baina, krisi sakona jasan zuen eta trolebusek eta trolekamioiek
ordezkatu zituzten tranbiak. 1968 urtean autobusak ere jarri
zituzten martxan. 1952an Lasarten jarri zuen enpresak egoitza eta
1954 urtean, berriz, Zaragozan.
|