Callistemon semperflorensCallistemon generoaren baitan
zuhaixkak eta beti berde dauden zuhaitzak daude. Azala pitzatua izaten
dute eta kimu berriek pubeszentzia gorrixkak ala zilar kolorekoak izaten
dituzte. Aldikako hostoak dituzte, osoak eta eseriak. Baita txorten
gutxikoak, akutuak eta akuminatuak. Maiz testura koriazeoarekin.
Infloreszentziak sartutako loretxo txikiz osatutako buruxka izaten dute.
Loretxoak txortenean egoten dira.
Lore bakoitzak bost petalo izaten ditu eta inbutu oboidea izaten dute.
Kanpai itxurakoa edo urtzeolatua izaten da. Biribil itsurako bost petalo
izaten dituzte, kolore berdea, horia, zuria, gorria edota arrosa izaten
dute. Sepalo eta petaloak txikiak eta deziduak izaten dira. Androzeoa
lorezil libre edota elkartuez osatua dago, petaloak baino luzeagoak dira
horiek. Harizpiak zuriak edo gorriak izan daitezke, berdeak, horiak,
arrosak, malbak edota purpurak ere izan daitezke. Infloreszentziaren
oinarriak hazten jarraitzen du hostoz osatutako zurtoina hazten denean.
Fruituak dehiszenteak dira buruan eta zurtoinen gainetik egoten jarraitzen
dute urteetan. Barruan hazi txiki txikiak izaten dituzte.
30 espezie inguru dira guztira, Australia eta Tasmaniakoak.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Iturrarango Arboretoa
|