Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

Canna Brasiliensis

Ameriketako tropiko eta subtropikoetan banatutako dozena bat espezietan banatzen da canna. Belarkarak, zuzenak, gogorrak eta inbutu itsurako errizoma gogorra dute. Zurtoina adarrik gabekoa da. Aldikako hostoak ditu, espiralean eta kiribilak ditu bernazioan. Tamaina handikoak dira. Lantza itsurako marrak ditu eta oinarria zorroratua; margen osoekin. Laminak erdiko nerbio nabarmena du eta alboetan nerbio paralelo ugari.

Infloreszentzia multzo edo muturreko panikula bat da. Bat edo bi lore dituen zinzinoa izaten dute, bisexualak dira eta oso asimetrikoak eta brakteatuak. Kalizak hiru sepalo ditu: berdeak edo purpureoak, askeak, fruitu iraunkorrekoak. Korolak hiru petalo ditu eta beste biak baino txikiagoa da. Gehienetan kolorea izaten du. Oinarrian lotuta daude beste bi lorezilekin. Lorezil eta estaminodioak bi bertikaletan daude.

Gorriak edo horiak izan ohi dira. Forma eta tamaina anitzekoak dira. Barruan okertutako estaminodio bat dago, labelo deitzen da. Labeloa beste biak baino txikiagoa izaten da, lorezil emankorra eta petaloide itsurako filamentua du. Tribalba itsurako kapsula da fruitua, deshiszentea, berrukosoa eta arantzaduna. Globo itsurako hazi ugari ditu barruan eta gogorrak dira.

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Iturrarango Arboretoa

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak