Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 

Passiflora x alato caerulea

Passiflora alata eta Passiflora caerulea espezieen arteko hibrido igokaria da eta 20 zentimetrora arteko altuera izan dezake. Sepalo zuriak ditu eta petalo bioletak. Hostoen galtzarbeetan agertzen diren kiribilak erabiltzen ditu eusteko. Loreak usaintsuak izaten dira eta arrautza itsura duten fruitu laranjak izaten ditu. Edulis barietatea jangarria da. “Maracuya” deritzon edaria ere landare horretatik lortzen da.

Senda belar bezala erabil daiteke: nerbioentzako edota mina arintzeko, besteak beste. Eragin haluzinogeno bezala erabiltzen da errez gero. Fruituak ere jangarriak dira, halere ongi helduta daudenean jan behar dira. Gainontzean pozointsuak izan daitezke.

Pasioaren lorea izenez ere ezaguna da, izan ere barruko korolak Jesukristok izan zuen arantza koroaren antzekoa ei da. Lorezil kopurua ere Jesukristok izan zituen zaurien kopuru berekoak dira: bost. Hiru estiloak, berriz, hiru iltzeena eta petaloak apostoluak dira.

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Iturrarango Arboretoa

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak