Cornejo de Bentham
(Cornus capitata = Benthamia fragifera)
Hosto iraunkorrak ditu zuhaixka itsura duen landare horrek. Latinez
Cornaceae deritzon familiakoa da. Izatez Himalaiatik dator.
Kontrako hostoak ditu; meheak izan daitezke, baina baita zabalak eta
eliptikoak ere. Bost eta 12,5 zentimetro bitartean neurtzen dute luzeran;
zabaleran, berriz, bi eta 4, 5 zentimetro neurtzen dituzte.Hosto txortenak
sei eta 18 milimetro bitartean neurtzen du. Hosto orriak berdeak dira eta
bi aldeetan ilez beteta daude. Hemisferio itsura hartzen dute lore sailak
hazten dira; 1, 2 zentimetroko diametroa dute. Hori koloreko lau edo sei
braktea izaten dituzte; brakteek hiru edo bost zentimetroko luzera izaten
dute. Eskarlata kolorea du fruituak eta marrubi itsura du.
Hazi eta aldaxka bidez ugaltzen dira. Lur neutroa edota azidoa behar dute
hazteko, hezetasuna ere eskertzen dute. Eguzkitan eta itzaletan egoten
dira. Halere, hotza ongi jasaten dute.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Iturrarango Arboretoa
|