Rosa rubrifolia
(=
RosaGlauca)
Landare indartsua da, okertua eta metro eta erdiko zabalera duena. Bi
metroko altuera du. Lore sinpleak, lauak ditu. Lau zentimetroko diametroa
dute eta sail txiki eta irekietan hazten dira. Arrosa kolorea dute,
barrualde zuria dute eta urre koloreko lorezilak.
Hostoak txikiak dira, bioletaz zikinduak gazteak direnean. Eguzkitan
more grisaxka bihurtzen dira. Itzaletan, berriz, berde grisaxkak. Uda
hasieran loratzen da. Usain gutxikoa da.
Izotza ongi jasaten du (-15 gradura arte). Halere, nahiago du eguzkia
eta ongi drainatuako lurra.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Iturrarango Arboretoa
|