Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Universidad de Oñati. Reproduccion a escala (Miramon, San Sebastian)

 

SANCTI SPIRITUS UNIVERTSITATEA

Oinplano karratua du, erdialdeko klaustro soil baten inguruan antolatua. Bi solairu dauzka, erdi-puntuko arkuz hornituak eta hainbat pertsonaia irudikatzen dituzten medailoiz apainduak. Bi solairuak komunikatzen dituen eskailera-begia arkitektura mudejarra gogorarazten duen eskulanarekin estalita dago. Kapera ere aipatzeko modukoa da. Aurrealdearen bi alboetan bi dorre txiki altxatzen dira, eraikinak baino solairu bat gehiago dutenak. Fatxadaren erdialdean, ate nagusia dago, alboetara zutabe zizelkatu bana dituena. Alboetako dorreek ere zutabe zizelkatu bana dute izkinetan. Etxe hau errenazimentu garaiko eraikinik preziatuenetako bat da Euskal Herrian.

1540. urtean, Paulo III.a aita santuaren bulda batek eragin zuen Oñatiko Unibertsitatea eraikitzea. 1543an ekin zitzaion eskolak emateari, eraikin honetatik gertu dagoen Hernani etxean. 1869an, Unibertsitate librea hartu zuen barne, 1868ko ideien iraultzaren ondorioz. 1874-1876 urteetan, karlisten okupazio-garaian, babesa eman zion Real y Pontificia Universidad Vasco-Navarra-ri. 1895-1902 urteetan Universidad Libre Católica hartu zuen barne, eta handik aurrera, utzi egin zion unibertsitate izateari.

Argazkia: JAS, 2007

Lekua: Miramón (Donostia-San Sebastián).

Longitud:w 1º 59' 2''

Latitud:N 43º 17' 24.5

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak