AIA-ITURRIETA ERREKASTOA
Aia-iturrieta errekastoa Agauntza errekaren ibaiadar txiki bat da,
aipatu errekan isurtzen ditu bere urak argazkia atera den lekutik 150
metrora. Argazkian errekastoa aldapa gogorreko ibilbide labur batean
ageri da, harkaitz biluziaren gainean, zeina Aiara (Ataun) eramaten duen
GI-3151 errepidearen inguruan garatzen den. Lehen planoan bere indarra
aprobetxatzen duen errotaren eraikinetako bat.
Argazkia: JAS,2007
Kokapena: Aia (Ataun)
Longitud:W 2 9 11.6
Latitud: N 42 57 36.1
|