JAIZUBIA ERROTAREN GURPIL HIDRAULIKOAK
Urdanibia errekastoa Irunetik barna isurtzen da. Hondarribiako lurrekin
mugan burdinola batez eta errota batez osatutako multzo batek bere
jarduera burutu zuen. Aztarna ugari mantentzen dira, horien artean
errota mugitzen zuten gurpil hidraulikoak. Errekastoa Hondarribiako
udalerrira iristen denean, Urdanibia izenak Jaizubiari ematen dio ongi
etorria, handik hiru kilometrora isuriko ditu bere urak errekastoak
Txingudiko badian, XXI. mendeko hasieran partzialki berrabiarazi den
padura bat sortu ostean.
Argazkia: JAS, 2006
Kokapena: Jaizubia
(Hondarribia)
longitud:-1 49 15.8
latitud:43 20 21.6
|