Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Makala (populus sp)

Azkar hazten direla-eta espezie, mota eta hibrido ugari ditu makalak. Argazkian ageri den makal beltza (populus nigra) da Gipuzkoan ugariena. 30 metro neurtu ditzake, punta zabala eta begi askoko enbor handia du. Hostoak ere gogorrak ditu, oso luzeak eta kanporantz irekita daude; gainera zartadura likatsuz josiak daude eta nabar gorrixkak dira. Erronbo itsurakoak dira makalaren hostoak, andulo borobilduekin eta zerra itsurako ingurua dute. Txorten mehe batek eusten ditu; 5 eta 10 zentimetro bitarteko luzera  eta azpialde berde argia dute. Kimu motzen hostoak zabalagoak eta luzeagoak dira, oinarri borobildua eta moztua dute. Gerbetan inflorenszentziak  eta 4 eta 10 zentimetro bitarteko luzerakoak ditu. Lore bakoitzak 20 tik 30era arte lorezil ditu.

Makalaren hostoak dar-dar egiten du haizearekin, izan ere pezioloa oso ahula da. Erdi mailako egurra duen arren, industrian erabili ohi da.

Makal motak, baina, ugariak dira, besteak beste, zurzuria (populus alba) edota makal kanadarra (Populus canadensis).

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Urumea ibaiko ibarrean

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak