Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

Kuku prakak ( Digitalis purpurea)

Eskrofulariazeoen familiako landare belarkara eta bienala da. Sendabelar modura erabili izan ohi da. Zurtoinak 1 m-ko altuera du eta iletsua da. Hosto obatu/lantza-formakoak ditu, horzdunak eta iletsu samarrak. Lore zigomorfikoak ematen ditu, sorta luzeak eta norabide bakarrekoak dira. loreak zintzilika egoten dira, bost sepalo dituzte eta ez dira banatzen, bost zentimetroko luzera izan dezakete. Itsura tubularra eta kanpaiaren antzekoa dute. Forma irregularra dute eta kolore arrosa-gorrixka dute; barruan, baina, puntu beltz  batzuk dituzte. Lau lorezil ditu: bi luze eta bi motzago. Fruitua bi konpartimentu  dituen kapsula bat da; barruan hazi ugari izaten ditu.

Arestian esan bezala medikuntzarako erabilia da landare hori. Besteak beste, bihotzeko gaixotasunak sendatzeko erabiltzen den alkaloide kardiotoniko bat ematen du.

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Aiako parke naturalean

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak