Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Pagoa (Fagus Silvatica)

Europako erdialde eta mendebaldean hazten da, klima heze eta epela duten lekuetan. Fagazeoen familiako zuhaitz kaduzifolioa da eta 30 metroko altuera izatera iris daiteke. Adaburu trinkoa, enbor zuzena eta begi luze eta zorrotzak dituena.

 Hostoak txandakatuak, eliptikoak eta gaztetan iletsuak dira, 5 eta 10 zentimetroko luzera dute; gainera, 5 edota 9 pare nerbio dituzte. Goiko aldean berde biziak dira eta argiagoak dira behealdean. Udazkenean horitu egiten dira eta ondoren ilundu egin ohi dira.

Pagoaren egurra altzariak egiteko erabiltzen da, baita egurretarako ere. Botiketan, berriz, kreosota egiteko. Pagoa mota ugari daude, besteak beste, pago gorria (fagus purpurea).

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Gaztelu Ingelesa, Aiako parke naturala

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak