Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

Hirusta (Trifolium pratense)

Tximeleta formako landareen familia osatzen dute hirustek. Hiru hosto dituztela-eta deitzen zaie hirusta. Trifolium pratense deritzona da ohikoena eta edozein zelaitan hazten dira. Borobil itsurako zurtoin txikia du eta puntan hazten dira adarrak. Hosto trifoliatuak kolore berdea duten hostoez osatuta daude. Gainaldea mantxa zuriak izaten dituzte. Gauez eta euria egiten duenean hostoak itxi egin ohi dira. Lore zuriak edota larrosa kolorekoak izaten dira. Lore bakoitzak bost petalo ditu eta behealdean hodi baten modura lotuta daude. Goialdean, berriz, libre geratzen dira. horrela, tximeleta itsura duten landareek ohikoa duten estandartea, hegoak eta karina osatzen dira. Loreak oso txikiak dira eta behealdean dituzten bi brakteek babesten dituzte. Batzuetan etxeko animali belar jaleei jaten emateko ereiten da hirusta; izan ere landare horrek larreen kalitatea hobetzen du.

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Pagoetako parke naturala

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak