ZAZPIGARREN IBILBIDEA 

 

PURON ERREKAREN IBAIA : RIBERA ETA HERRAN ARTEKO SEKTOREA

 

María José GONZALEZ AMUCHASTEGUI

Euskal Herriko Unibertsitatea

 

1 SARRERA

Hemen aztertzen den Puron errekaren ibarreko sektoreak, duela gutxi (1992ko otsaila) parke natural izendatu den Valderejoren (Araban kategoria hau hartzen duen lehen zonaldea da) eremu zabalena hartzen du. Puron errekaren ibarrak Valderejoko parke naturaleko ia muga guztiak zehazten ditu, ekialdeko zonaldean izan ezik, bertan Paules errekasto txikiko ibarrak, Omecilloren ibaiadarrak, sargune txiki bat dauka.

Arabako mendebaldean kokatzen da (1 irudia), Burgoseko (hemen aurkezten den ibilbidea probintzia honetatik abiatzen da) hegoaldearekin muga egiten duen sargune txikian. Administratiboki Valderejo 1967. urtean udal izaera galdu zuenetik, Villanueva de Valdegoviako Udalari lotzen zaio. Arabako zonalde garaietariko bat da, horrela, Herran inguruan Puron errekaren ibilguak 580. metro hartzen ditu eta Vallegrul haitzak 1226 metro hartzen ditu Riberaren ipar-mendebaldean.

Zonalde hau Kantauriko mendikatearen hego isurialdean, baina eremu mediterranearrean bete-betean sartu gabe kokatzen denez, sektore hau Kantauriko zonaldearen eta kontinentaltasun indartsua duen barne-barnean dagoenaren, Gaztelaren, arteko tarteko gune edo trantsiziotzat jo daiteke; trantsizio izaera hau bertako klima eta biogeografia ezaugarritan argi ikusten da.

2. KLIMA

Bi faktorek ezaugarritzen dute sektore honetako klima

• Kantauriko mendikatearen hego isurialdean duen kokapena eta ondorioz haizeen haizebeko hegalean. Ebro ibarreko hegoaldea kontinentaltasun indartsuak eta izaera mediterranear argiak ezaugarritzen dute.

• Eskualde mailako ezaugarriak: garaiera altua eta ia itxiak diren ibarretako izaera topografikoa.

ig. 1: Proposatutako ibilbidearen kokapena

ig. 1: Proposatutako ibilbidearen kokapena

Klimari dagokionez, beraz, aipatu bezala espazio hau atlantiko eta mediterraneoko klimen arteko trantsiziotzat jo daiteke, bietako ezaugarriak hartzen dituelarik.

Zonalde honetan meteorologia-behatokirik ez dagoenez, inguruko estazioetara jo behar izan da klimaren ezaugarriak zehazte aldera; Barcina del Barcoko behatokia baztertu egin da denbora epealdi oso laburra hartzen zuelako eta azkenik Boveda aukeratu da, izan ere, eskatzen den 30 urteko epea betetzen ez duen arren eskualdeko klimaren hurbilketa bat ezartzeko adina serie eskaintzen zituen; gainera ibarretik gertu dagoenez datuen estrapolazioa ahalbideratzen zuen.

2.1.Prezipitazioak

Behatoki honetan urteko batezbesteko prezipitazioa774 mm-koa da, hilabeteko horrela banatzen delarik:

- Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua
P.mm. 94,7 81,5 60,5 67,2 65 63,2 23,9 32,7 48,9 64,3 86,3 85,8

Urtaroei dagokionez, honakoa da prezipitazioen banaketa:

- Negua Udaberria Uda Udazkena
Prezipitazioa% 30.5 25.3 13.6 30.6

Ikusten denez, ez dago urtaro heze bakarra banaketa plubiometriko honetan, prezipitazioak funtsean udazkenean eta neguan ematen dira eta batez ere, azaroan, abenduan eta urtarrilean, azken hilabete hau delarik euritsuena 94,7 mm-ko batezbestekoarekin, urteko batezbestekoaren %12,2, hain zuzen ere.

Udako hilabeteetan prezipitazio gutxiago ematen dira eta honek udako agorraldi bat dagoela adierazten du, ondorioz, oso markatua ez bada ere nolabaiteko mediterraneotasun baten presentzia adierazten du. Uztaila da hilabete lehorrena batezbesteko 23,9 mm-ko prezipitazioa duelarik, urteko prezipitazioaren %3,1.

2.2.Tenperaturak

Urteko tenperaturaren batezbestekoa 11,1 oc`10koa da, honek klima oso gogorra ez dela adierazten du, nahiz eta neguak fresko samarrak diren eta hotz-boladarik ez den falta, batez ere hilabete hotzenetan, urtarrilean eta otsailean, eta azaroan eta abendua, azken hauetan hain normalak ez badira ere.

- Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila Maiatza Ekaina Uztaila Abuztua Iraila Urria Azaroa Abendua
TºC. 3,9 4,9 8 10 2,6 15,9 18,9 18,2 15,2 12,2 7,7 5

Uda ez da beroegia, uztailean ematen dira tenperatura altuenak (18,9ºC). Tenperatura altuen eta prezipitazio urriagoen baturak sortzen dute udako agorraldia, zeina uztailera eta abuztura hedatzen den (2. irudia), azken hilabete horretan hain nabarmena ez bada ere. Zantzu horrek mediterraneoaren eragina adierazten du, guri dagokigun Puron ibarreko sektorean argiago ikusten dena, izan ere, Herran ibarreko sargunean Tobalina ibarretik dator mediterraneoaren eragina dirudienez; hau landaretzan eta Riberako fruta-arbolen laborantzan ikusten da, tradizionalki oso garrantzitsua izan dena eta gaur egun fruta-arbol oin soil batzuen presentzia desitxuratua besterik ez duena, izan ere, fruta-arbolak ez dira aipatutako herritik gorako uretan zehar aprobetxatu.

Azkenik, herri-topografiak klima esparru murritzagoetan izan dezakeen eragina aipatu behar da. Horrela, Valderejo inguratzen duten mendiek ipar-mendebaldeko masa hezeak eten egiten dituzte, bertan deskargatzen delarik onbroklima bat sorraraziz; modu horretan laiotz guneen eta egutera guneen arteko lehen bereizketa bat ezartzen da. Orobat, laiotz guneek mikroklima are freskoagoa dute eguzki argia oso zeharka jasotzen dutelako, horrek ia etengabe iluntasunean egotea eragiten du. Gainera, mendi-mazelatik zehar igotzen den aire masaren hotzak eraginda sarritan behe-lainoen kondentsazioa sortzen da. Egutera guneek aldiz, giro beroago eta lehorragoa dute, intsolazio handiagoaren ondorioz eta aurretik aipatutako faktoreen ondorioz.

Ezberdintasun hau oso argi ikusten da landare-espezieen banaketan, nabarmen ezberdintzen diren paisaiak sortzen direlarik.

3. GEOMORFOLOGIA

Hemen aztertutako eremua Kantauriko mendikatearen egituraren barruan kokatzen da, bere hego isurialdean eta mendebalde/ipar-mendebalde eta ekialde/hego-ekialderantz dauden zerrak hartzen ditu.

Erliebea, paisaia osatzen duen elementua, erliebe egituratua lez defini daiteke, izan ere, honek erabateko fideltasuna erakusten du tolesdura tektoniko batek definituta geratzen diren egiturekiko. Beste arlo batzuetan bezala, bisagra egitura duen zonaldea da, sektore honetan aurkitutako eraginak jatorriz Asturiaseko mendigunekoak eta Pirinioetakoak baitira, haiei, estalgarri eozeno eta mesozoikoak zokalo sakonaren tektonikora egokitzen diren estaldura tektoniko batekin erantzuten dielarik. Gainera, erliebe horretan antiklinalak zati altuetan daude eta sinklinalak zati baxuetan.

Klimodiagrama. Bóveda.

Multzo hau unitate tektoniko batzuetatik abiatuz antolatzen da (3. irudia); Puron errekaren ibarra, zehazki, Arcena mendizerrak inguratzen du hego-mendebaldean eta Boveda mendizerrak ipar ekialdean, lerrokatze hauek antiklinal desbentratu baten aldeak osatzen dituzte.

Erliebe egituratu hau Lahoz-eko ardatz antiklinal handian barneratzen da, ipar-mendebalde eta hego-ekialde norabidean, nahiz eta ekialderanzko eta mendebalderanzko joera duen aire-geltoki inguruan, zeinaren dimentsioak 23x5 kilometrokoak diren gutxi gorabehera. Antiklinal honen hegoaldean buzamendu markatuagoak ditu eta zenbaitetan azpi-bertikalagoak iparraldean baino, eta bere nukleoa ekialde-mendebalde norabideko faila sistema batekin failatua dago (3 eta 4 irudiak).

Hego-mendebaldeko periklinalaren itxieraren ondorioz morfologia eliptikoa du, aipatu bezala, antiklinal desbentratu baten adibide ederra osatzen duelarik. Izaera karbonatatua duten material kretazikoei eragiten die Albienseko areaz osatutako nukleo batekin, sektore hau deprimituagoa da, materialek duten deleznabilitate handiagoaren ondorioz.

Litologiari dagokionez, Kretaziko guztian zehar hedatzen diren material kareharriak eta dolomitikoak dira nagusi, pisu mailak eta tuparri mailak tartekatzen direlarik; deleznabilitate ezberdineko material hauen tartekatzeak erosio bereizle bat garatzea dakar, erosio honek intentsitate berezia hartzen du tuparri mailetan eta bere lehen eragina ibarraren irekiera handiago edo txikiagoan antzeman daiteke, zeharkatzen dituen lurren arabera (5. irudia).

3. Irudia

 

4 eta 5 irudiak

3.1.Modelatze formak

Eremu hauetan karedun materialak nagusi direnez, forma exokarstikoak nahiko gutxi dira eta antiklinalen bobedan edo aldapen ifrentzuan kokatzen dira, beraz garrantzia eskasa dute; Aitzitik, endokarst-aren garapena bikaina da.

Ibai modelatzea da nagusi eta bertan Puron errekak ibar bat induskatu du, zeinaren morfologia zeharkatzen dituen materialen gogortasunaren baitan dagoen, beraz, errekak ibar estua du kareharria eta dolomia Coniaciar eta Santoniarrean eta ibar zabala du Albiar areatan eta Turoniar eta Santoniarreko tuparri mailetan (5. irudia).

Ibai ibarrei eta Puron errekako bidegune honetako (Herran-Ribera) hormetan kokatzen diren iturburu karstikoei dagokionez, geomorfologia garrantzia handia duten toba pilaketa multzoak agertzen dira. Asko dira zonaldean dauden toba eraikuntza eta eraikuntza trabertinikoak, adibide batzuk ikus ditzakegu Frias, Tobera eta Molinar errekaren ibar guztian zehar; bide honetatik, azpimarragarria da osaketa horien toponimia ugariak: Tobalinako ibarra, Tobera, Toba ibarra, Tobillas, Tobanililla, e.a.

Tobak depositu karbonatatuak dira eta jatorri kimikoa dute eskualde honetako karedun mendigunetik datozen uretan sakabanaturik doazen karbonatuen prezipitazioaren ondorioz. Erreakzio itzulgarriaren parte dira: Toba eraikinen disoluzioa -prezipitazioa, edo karstifikazio-eraikuntza. Beraz, karstifikazio fase garrantzitsuei dagozkien deposituak dira (NICOD, 1986).

Bestalde bere azterketa oso interesgarria da, paisaiaren berreraikitzera gerturatzeko aukera ematen duelako; halaxe da, baldintzak ezagutzeak eta tobak eraikitzeko beharrezko mekanismoak, pilaketa hauei izaera paleoekologikoa ematen die, multzo karbonatatu hauek eraiki ziren ingurunearen berreraikitzea ahalbideratuz; modu horretan, pilaketa horiek informazioa ematen dute honako ikuspuntuetatik begiratuz:

• Paleoekologikoa: toba eraikinak eraikitzeko inguruari dagozkion baldintza batzuk bete behar dira: mendi-mazelen fitoestabilizazioa uretara lurra iristea ekiditeko, intsolazioa, plubiositatea, agorte handirik gabeko ur isurketa lasaiak, oinarri maila egonkorra, izotz-izotz urtze ziklo gabezia.

• Floristikoa: tobek eta Trabertinoek landaretza arrasto ugari dituzte, haziak, polena eta baita zurtoin, hosto eta fruituen nukleoak eta arrastoak, haien azterketak, gainerako ikatzaren azterketarekin batera, landaretza paisaiaren berreraikitzea ahalbideratzen dute.

• Faunistikoa: toba deposituetan dauden mikrofauna arrastoen aztarnek, muskuiluenak batez ere, gerturatzea ahalbideratzen dute, batez ere, era bikainean aztertu diren baldintza ekologikoen aldaeren agerpenarekin.

Puron errekaren sektore honetan bi topa pilaketa nagusiak agertzen dira:

I. Lurpeko uren iturburuekin lotutako toba pilaketak. Ez da mota honetako adibide ikusgarririk agertzen, nahiz eta Puron errekaren eskuinaldean eraikin txiki bat ikus daitekeen, Burgos eta Arabaren arteko muga zeharkatu ostean. Bere agerpena iragazkortasun ezberdinetako litologien arteko kontaktuari zor zaio (tuparri eta kareharria), ura hor bideratu egiten da azalerara iritsi arte. Ur hauek mineralizazio maila altua eskuratu dute, sektore guzti hau osatzen duten eta lur azpitik zeharkatu diren masa karbonatatuen disoluzioaren ondorioz. Azalera gainean jadanik, urek bere oreka apurtzen duten moldaketa bio-fisikokimiko batzuk jasaten dituzte karbonatuen prezipitazioa eraginez. Zakarki geruzatu diren ibai-ohez osatuta daude, zeinak mendi-mazelara egokitzen diren.

II. Ibar hondoko toba pilaketak. Puron errekaren hondo zaharrarekin lotzen da, bertan betetze handi samarra osatzen baitu; zenbait gunetan 10 metroko lodiera hartzen dute eta bi azpi multzo bereiz daitezke euren artean:

-Pilaketa kalkarenitikoak, profila oso etzana duen ibar zatian kokatzearen ondorioz, edo hesi funtzioa egiten duen toba eraikin baten presentziak ura behin-behinekoz geldiarazi duen zonalde batean kokatzearen ondorioz, edo kasu honetan gertatzen den moduan, ibarraren estutzearen ondorioz uraren dinamika oso lasaia den ibai-ibilguekin lotzen dira. Mota honetakoa da Puron errekan gehien agertzen dena, bertan birlautze handia sortzen dira Santa Anatik hasi eta handik aurrera, ibaian behera.

-Errekaren luzera-profilaren malkarren hausturetan kokatzen diren hesi funtzioa egiten duten toba eraikinak; Mota hau Puron ibarra estutzen den gunean ikus daiteke, Ribera ondoren, baita irteeran ere eta eskuinaldetik iristen den ibaiadarra eta erreka honek bat-egin eta berehala, handik beherako ur korrontean, bertan agertzen da mota honetako adibide onena(5. irudia).

Sektore honetan agertzen diren hesi eraikinek ur-jauzi funtzioa dute Puron errekaren ibai-ibilguarekiko perpendikularrean, hura itxi egiten dutelarik. Formazio mota hauek eraikitzeko behar diren baldintzak ditu: malkarra hautsiko duen ibar estutzea, errekaren luzeera-profil ahula, batez ere Karst gisako elikaduran oinarritua eta landaretza higrofilo ugari duen paisaia (CASANOVA, 1981 ).

Eraikin mota hauek zonalde askotan aurkitu dira (Plitvice, Croacia, (ROGLIC, 1981), La Provenza (CASANOVA, 1981), Ruidera (GONZALEZ MARTIN eta beste zenbait 1987», eta bere eraikuntza eredu eta funtzionamendua asimilagarria da haiekiko.

Toba eraikinen eraikuntzaren hastapena errekaren luzeera-profilean ematen den haustura baten agerpenarekin abiatzen da, honek uren astintzea eragiten du, haien gasgabetzea eragiten du eta ondorioz sortzen den karbonatuen prezipitazioa prozesu fisiko-kimiko baten barruan; baina horrez gain, oxigenazio oneko, argitasun eta sakontasun gutxiko puntu hauek egokiak dira landaretza kolonizazioarentzat; kolonizazio honek fotosintesiaren bidez uraren orekaren erreakzioa aldatzen du, kasu honetan jatorri biologikoa duen karbonatuen prezipitazioa eraginez, modu horretan, hesi trabertinikoaren enbrioia sorraraziz.

Modu honetan, gune bertikalean hazten den hesi eraikin bat eraikitzen da eta orobat, toba eraikin bat sortzen da zeinak gune bertikalean hazten denez, errekako uraren behin-behineko geldiaraztea eragin dezakeen. Puron ibarraren sektore honetan zentimetro bat eta zentimetro ugariko lodiera duten kapen gainjartzea ikus daiteke; bere oinetik eta eraikinaren goialdeko zatietaraino, goroldioen faziez –hauek uraren astintzearen zonaldeetan kokatu ohi dira- osatutako ibai-oheak nabarmendu daitezke, ibai-ibilguaren morfologia zaharra erakusten duten malkar ahuleko kapatan eratua. Eraikinaren goialdean ibai-ohe hauek apurka bertikal bihurtzen joan zirela ikus daiteke tobaren hesiak altura gehiago hartzen zuen heinean eta uraren jauzia handiagoa zen heinean. Garrantzitsua da, halaber, algek eta bakterioek elkarrekin egiten duten lana, hesi eraikinetan ohikoak diren zolda estromatolitokoak eragiten dituen algaz eta bakterioz betetako tapiza eraikitzen baitute. Gainera, toba eraikinaren alboko sektoreetan, uraren energia ahulagoa zen lekuan, kanabera eta ihiz osatutako landaretza bat finkatu zen, zeinaren existentzia zurtoin eta toba hodien fazietan islatuta geratzen den.

Eraikin hauek eraikitzen diren aldi berean, toba masaren barrualdean karstifikazioa eta barne-hodien eraketa sortzen da, eraikinaren isurbide partzial lez baliatzen dena; Horren garapenak eraikina erortzea eta kolapsatzea eragin dezake. Ibai-ibilgua ixten duen hesiaren hazkuntza bertikala ematen den bitartean, ibaian behera toba eraikinen aurre mailaketa horizontala ematen da, karbonatuen prezipitazio berriak sortzen dituzten barne-hodi hauen erakuntzaren ondorioz eta malkarraren haustura zonaldeko briofitoen kolonizazioaren ondorioz, beraz, korrontearen eta grabitatearen indarrak trabertinoen aurre mailaketa dakar.

Oharpen txiki bat egin behar da toba pilaketei buruz, izan ere, nagusitasun morfoklimatiko gehienetan egon badauden arren, eremu mediterranearretan eskuratzen dute hedapen handiagoa eta bertan ematen da haien adierazpide gehiago, beraz, “esanahi global mediterranearra” dutela esan daiteke(VAUDOUR, 1984).

Azkenik, mendi –mazeletan hainbat faktore geomorfologiko elkarrekintzan biltzen dira. Horrela, bere izaera litologikoak, kasu honetan, materialen erresistentziaren araberako ihesbide bertikalen existentzia zehazten du. Garrantzitsuak dira, halaber, iraganean eta gaur egun prozesu geomorfologikoek utzi dituzten aztarnak. Sektore honetako mendi-mazela gehienak tapizatzen dituzten kolubioi pilaketak, tenperatura baxuagoak sorrarazi dituen baldintza klimatikoen aldakuntza eman den unea adierazten du eta, era berean, ez dago harkaitzak babesteko gai den landaretza bat, horrek hormetatik datozen materialen emisioa eragiten du eta ondorioz mendi-mazelak estaltzen dituzten kolubioi pilaketen multzoak sortzen dira. Hauen eraketa Kuaternario aurreko garaietan edo garai modernoagoetan eman ahal izan da, ibar honen mendi-mazela ugari erregularizatzen dituzten harritzak orduan eratuko zirelarik.

Mendi-mazeletan ere, aipatu dugun moduan, toba pilaketen adibideak aurki ditzakegu, zeintzuk gainerako toba eraketekin batera deskribatu diren, kalitate handiagoa lortzeko xedez.

3.2. Puron erreka

Boveda mendizerran jaiotzen da erreka, 1.150 metroko garaieran, Leron (1.240 m) eta Leron (1.236 m) tontorren inguruan eta iparralde eta ipar-mendebalde eta hegoalde eta hego-ekialderanzko joera dauka Lahozko ardatz antiklinal kretazeoaren ondorioz, zeina oso zatiturik aurkitzen den litologia oso labaingarrien sorkuntza aprobetxatuz. Kretazeo alde guztia zeharkatu ostean, errekak askoz ere ahulago bada ere, Kretazioraren norabide bera jarraitzen du kareharriz, areaz eta buztin zuriz eraikitako azpialdeko Miozenoetara iritsi arte. Hemendik aurrera, erreka ibar zabal batean sartzen da eta ibai-ibilguaren gainean alubioi-depositu eta terrazak eta lautada uholdeak antzematen dira, Pleistozenoaren garaira eramaten gaituena. Aipatutakoak Ebro errekan ere ikus daitezke eta bertan gainera garapen handia dute. Zonalde honetan terrazak zintzilika daude metro gutxira, horrela, amildegi txikiz eta errekastoz banatutako arrastakin hutsak baino ez dira geratzen. Sektore honetan, errekak bere ibarra zabaltzen du, erdialde-azpialdeko Miozenoko La Bureba (buztin gorriak, hareharria eta area) Eraketa zeharkatuz eta baita Eraketa honengan ere, bere bidea Ebro errekan amaitzen duelarik. Une horretan Villarcayo-Medina sinklinalaren unitate tektoniko handia zeharkatzen du.

4. LANDARETZA ETA FAUNA

Zonalde hau trantsizio gune bihurtzearen ondorioz, sektorean espezie atlantiko mesofiloak eta mediterranear xerofiloak elkarrekin bizi dira. Hiru giro bereiz daitezke argi eta garbi (6. irudia):

-Tontorrak, hormak eta harritzak, bertan landaretzaren kolonizazioak zailtasun asko ditu.

-Sektorea basotsuak.

-Errekak zeharkatzen dituzten ibarren hondoak, bertan giza jarduera kokatzen da.

Atal honetan ari garelarik, Fernández de Montoya eta beste batzuk (1993) Valderejo parke naturalaren inguruan egin duten lana nabarmendu behar da.

4.1.Tontorrak, horma bertikalak eta harritzez tapizatutako mendi-mazelak

Lehenengo zonalde harritsuetan, bai haitzebaki eta gailur-lerroetan, bai harritzetan, bizi diren landaretza komunitateak eta animaliak aipatuko ditugu. Garbi dago, baldintzen gogortasunak eraginda inguru murritza dela honakoa, izan ere, bertan organismoen espezializatzea nahitaezkoa da, horrela, bertan bizi ahal izateko hainbat egokitzapen berezi garatu behar dira. Zonalde hauetan haizeak urratu eta lehortu egiten du, maiz izozte eta izotz-urtze zikloak ematen dira eta ia ez dago estalki edafikorik.

Giro honetan landaretzaren garapena tontorren morfologien eta harrizko hormen baitan dago, horrela, gero eta bertikalagoak izan orduan eta landaretza gutxiago kolonizatuko da bertan eta txikiagoa izango da eboluzio aukera. Zenbaitetan, itxuraz bizitzarik ikusten ez den arren, harkaitzak kolorez aldatzen dira likenak eta goroldioa bertan kokatu direlako, azken hauek, harkaitzaren meteorizazio prozesuan organismo garrantzitsuak dira, izan ere, gerora landaretza gogorragoak kolonizatuko duten lur geruza fin bat sortzeko gai dira.

6. irudia. Puron errekaren ibarreko mendi-mazelatan ageri diren landaretza kliseriea:Fdez. De Montoya eta beste batzuk, 1993

Haustura eta erlaitzen presentziak landaretzaren kolonizazioa ahalbideratzen dute, izan ere, euskarri gisa baliagarri den lur berri bat sorrarazten baitute; modu horretan, landaren bereziak aurki ditzakegu, garoa (garaizka beltz, harkaitz apurtzaileak), sabina beltzaren hainbat adibide (Juniperus phoenicea), harkaitzaren tea, anemonak edo Puron errekaren hormetan oso ohikoak diren txilardi kaltzikola besteak beste (6. Irudia), azken hau elorri-triska (Genista occidentalis) eta txilar arruntaz eratua (Erica vagans). Bestalde, hegaztiek euren habiak ezartzeko baliatzen dituzten harkaitzei atxikirik dauden komunitate nitrofiloak aurkitzea ere ohikoa da.

Babes gutxien duten zonaldeetan, haizearen jarduerak eragin gehien duen zonalde horietan, baldintza gogor hauetara egokitutako landaretza aurki dezakegu; bertan hazten dira kuxin-formako eiteak, hauen hostoek ezkozko estalkia dute transpirazioa murrizteko eta forma herrestariak hartzen dituzte, gayuba (Arctostaphylos uva-ursi) , honek sektore honetako lur ugari tapizatzen ditu edo ipuru txikia ( Juniperus communis subsp. nana) esate baterako. Ingurune honetan zonalde honetako endemismo bat bizi da, aulagia txiki bat, zeinaren izen zientifikoa Genista eliassennenii den.

Toki garaienetan basoak ez du garatzerik lortu baldintzen gogortasuna dela eta, pago eta arte multzo txikiak besterik ez daude bertan.

Zuhaixka multoz txikiak ere agertzen dira, elorri beltza (Prunus spinosa), ipuruak (Juniperus communis), espirea (Spiraea hypericifolia) eta gillomo (Amelanchier ovalis) bezalako sastrakez osatuak.

Faunari dagokionez, tontorrak eta hormak komunitate ornitikoak garatzeko leku egokiak dira, izan ere, babesteko eta habiak finkatzeko baldintza onak eskaintzen ditu. Eremu honetan bizi diren espezie garrantzitsuenak aipatzen dira soilik; hasteko oso ugaria den sai arrea (Gyps ful- v us) aipatu behar da. Sai zurien presentzia ere nabarmena da (Neophron percnopterus) eta halaber, beste hainbat korbidoena, guztiak nekrofagoak, hauek oso garrantzitsuak dira, izan ere, bestela infekzio eragile handiak izango liratekeen arrasto organikoak baztertzen baititu. Orobat, aipagarriak dira beste bi espezie, arrano beltza (Aquila chrysaetos) eta belatz handia (Falco peregrinus) hain zuzen ere. Horrez gain, ingurune honetan bizi diren txori txikien komunitate asko daude.

Harritzak ere ez dira leku egokiak landareentzat eta animalientzat, eta hainbat egokitzapen (harritzara egokitzea ahalbideratzen dien lur azpiko organo oso garatuak besteak beste) dituzten landare berezi batzuk hartzen dituzte leku hauek; Normalean harritzaren zati txiki bat hartzen duten belarkiak izaten dira. Bestalde, landaretzak harritza kolonizatzen duenean hura eratzeaz arduratzen den prozesu geomorfologikoa gelditu egin dela edo oso ahula dela esan nahi du, beraz landare estalkiak gelifraktoen edo haitzebakietatik datozen materialen osagaien mugikortasun eskasa edo mugikortasunik eza adierazten duela esan daiteke. Kolonizazioa belarkiek hasten dute, ondoren sastrakak hartzen du harritza, bakartutakoz uhaitz oinek eta azkenik zuhaizti handiek. Aspis sugegorria (Vipera aspis) eta horma-sugandila (Podarcis muralis) dira biotopo honetako animalien ordezkariak, beste batzuen artean.

4.2.- Zonalde basotsuak

Puron ibarra inguratzen duten mendi-mazelak estaltzen dituzte eta jarduera antropikoaren ondorioz gaur egun bere hedadura eta aniztasuna antzinakoarekiko ezberdina bada ere, baso mota ezberdinak antzeman daitezke.

Pagadiak

Pagoa (Fagus sylvática) sektore honetan baso misto eran agertzen da, Lizarra (Fraxinus excelsior), Hagina (Taxus bacata), Erkametza (Quercus faginea) edo Pinu gorriarekin (Pinus sylvestris) batera.

Historikoki pagadiak hedadura handia hartu zuen, Tobalina ibarrean ere agertzen ziren pagadiak, artadien eta erkametzen gainetik kokatzen ziren eta Obarenes eta Parameras de la Lora mendien arteko pagadien lotura osatzen zuten Iparraldean. Sektore honetako pagadiak desagertuz joan dira eraso sekular baten ondorioz, nahiz eta XIX. mendeko bigarren erdialdean oso intentsua izan zen, zonalde honetako espezieen urritasun unearekin (1851) bat etorri zelarik, izan ere, orduan hedadura handiak moztu egin ziren Bizkaiko sidelurgia industriarentzat ikatza ateratzeko.

Artadiak

Zonaldeko hedadura handiena hartzen dute artadiek; arteak eta zurbeltzak (Quercus ilex) osatzen dute artadia eta batez ere hegoaldera begira dauden mendi-mazeletan kokatzen dira. Baldintza edafiko nabarmen batek eraginda erkametzen gainetik kokatzen dira; artadia hemen zergatik kokatzen den azaltzeko, gehiegizko hezetasuna topatzen duen espezie xerofitoa dela ulertu behar da; hezetasun horrek babesa ematen dio oso lehorrak, porotsuak, karstifikatuak, eta ia estalki edafikorik gabekoak diren harrietan kokatzen denean.

Artadiak mendi baxu baten itxura du, trinkoa zuhaitz ertain-txikiz hornitua, izan ere jatorri antropikoa duen degradazio aro bat islatzen du, baina aro hori ez da suntsiketa aroa, izan ere, arteak lur ez erabilgarritan kokatzen dira (kareharrizko lito-lurrak). Baso hauek gainera, aspalditik kokatu ziren etxeko ekonomietan, izan ere, artea egurra lortzeko aprobetxatzen zen, bere energiagatik. Hori dela eta, kontzejuek beren erretserbak mantendu behar zituzten, kontzeju-ondare bihurtu ziren eta derrigorrezkoak ziren mantentze lan kolektiboak.

Itxura itxia hartzen duen basoa da, ongi garatutako basope batekin, bertan ipuruak (Juniperus oxycedrus) eta ezkaiak (Thymus vulgaris) nabarmentzen dira, azken espezie hau ugaria da Herran eta Ribera artean eta oso urria Riberatik gora.

Faunari dagokionez, artadiaren morfologiak eta zuhaitz zaharren eskasiak komunitate ornitiko garrantzitsu baten garapena oztopatzen dute; artadian bizi diren ugaztun aipagarrienen artetik gineta (Genetta genetta), soro-muxarra (Eliomys quercinus), zeina izenak adierazten duen moduan Quercus erako zuhaitzak dauden basoetan ohikoagoa den, azeria (Vulpes vulpes), basakatua (Felis sylvestris), basurdea (Sus scrofa)... aipatu behar dira.

Pinudiak

Pinu gorriak (Pinus sylvestris) eremu asko hartzen du zonalde guztian. Bertako espezie bat den arren, hartzen duen hedadura handiaren ondorioz, giza jarduerarekin harremanetan dago eta mozketa, sute eta artzain jarduera honek espezie honi lehentasuna eman dio pagadia edo erkametza bezalakoen aurretik. Halaxe da, bere hedadura ekologiko handiagoak, suteen ondorengo aitzindari izaerak eta aziendak pagadi eta erkametz gazteak pinudi gorri gazteak baino gehiago erasotzen zituztenez, espezi hau birsortu eta hedatu egin da. Basopea ahabi muluak (Vaccinium myrtillus) dituzten txilardi eta irasailez beteta dago. Espezie honetako egurrak erdi mailako kalitatea du eta eraikuntzan eta altzariak egiteko erabiltzen da.

Pinudi batean komunitate ornitiko handi bat eta pagadi batean biltzen den faunaren antzekoa biltzen dira, izan ere, askotan pinudiak pagadientzako oso aproposak diren lurretan kokatzen baitira. Katagorria (Sciurus vulgaris) nabarmendu daiteke landare eraketa honetako ugaztun ugarienetakoa lez; Halaber, zenbaitetan izurritea eragin dezakeen intsektu baten presentzia ere ohikoa da: pinu-beldarra (Thaumetopocea pityocampa).

Erkametzak

Har dezakeen hedadura, gaur egun hartzen duena baino askoz handiagoa da, hori argi geratzen da pinudien barruan erkametzak (Quercus faginea) ikustean edo pinu eta erkametzez osatutako multzo mistoak agertzen direnean. Hala ere erkametzen murrizketak badu zerikusirik bere kokapenarekin, izan ere, garaiera baxuetan kokatzen denez soro lurrekin borrokan daude, hau agerian geratzen da alboko Tobalina ibarrean, bertan, espezie hau konglomeratu gaineko ezpondetan besterik ez dira ikusten.

4.3. –Ibarreko hondoak

Azkenik, Puron errekako ibarraren hondoan agertzen den landaretza aipatu behar da, bere erriberako eta soroetako landaretza azaletik deskribatuz.

Urbazterreko landaretza ez da oso anitza sektore honetan, aitzitik, erreka bazterra zeharkatzen duen sahasti batera mugatzen da; arrain faunari dagokionez amuarrainak eta (Salmo truta fario) ezkailuak (Phoxinus phoxinus) nabarmendu behar dira.

Soroei dagokionez, garrantzitsua da heskaiek jorratzen duten lan ekologikoa aipatzea, izan ere, aniztasun ekologiko bat bermatzeaz gain fauna ugarirentzako elikadura eta babesa ere badira; bide honetatik, proposatutako ibilbidearen azken sektorean, Ribera inguruan, dauden heskaiak nabarmendu behar dira elorri zuriz (Crataegus monogyna), elorri beltzez (Prunus spinosa), astigar ezberdinez...osatuak.

5. PROPOSATUTAKO IBILBIDEA

Proposatzen den ibilbidea Herran herritik abiatzen da. Puntu honetara iristeko Sobrongo urtegitik barrena Ebroko ibarra jarraitzen duen errepidea hartu behar da, Quintana Martín Galindez norabidean, Tobalina ibarra zeharkatuz. Barcina del Barco igaro ostean, eskuinetara dagoen saihesbidea hartu behar da Gabanes-erantz, hau zeharkatu egin behar da, ondoren Promediano, azkenik Herranera iritsi arte. Herranen, Puron errekako ibarra jarraitzen duen bidea hartu behar da, Ribera herriraino, bertan amaitzen da ibilbidea. Puron errekako ibarraren zati honi dagokionez, Briviesca Orduñarekin komunikatzen zuen erromatar bideak, Frias herritik barna, Ebro erreka gurutzatuz Puron erreka zeharkatuko zuela baieztatzeko zantzuak daude, hala ere ezin da segurtasun osoz baieztatu.

1. Kareharri santoniarretan induskatuta morfologia estua duen ibarreko zati labur bat zeharkatu ondoren, ibarra zabaldu egiten da nabarmen, tuparriz betetako lur santoniar hauek zeharkatzean. Lahozko antiklinaleko mendebaldea osatzen duten geruzen egitura monoklinala ikus daiteke; aldea osatzen duten materialen gogortasun ezberdinak ibai bideak aprobetxatzen duen pasabide ortoklinal sistema bat sortzen du.

Ibar irekiera hasieran, Puron errekaren ezkerraldean pilaketa klubional bat ikus daiteke, zeinak sektore honetan agertzen den alboko ibar txikitik datorren kono bat osatzen duen. Mendi-mazelak estaltzen dituzten harritzak ere aipagarriak dira. Zonalde honetan ibar hondoko lehen toba pilaketa ikus daiteke; terraza kalkarenitiko lodi bat da, bi aldetan erabat horizontala den sabai bat duten ibai-ibilguak ditu eta bidea, hain zuzen ere, sabaitik barna doa. Eraketa bera ibarreko beste zenbait puntutan agertuko da, eta baita zonalde honetatik hurbil dauden beste ibar batzuetan ere; beste kronologiarik adierazten duten azterketarik ezean, Holozenoa dela baiezta daiteke.

Landaretzari dagokionez, artadia edo karraskala nagusitzen da, zeinak iparraldera begira dauden mendi-mazelak estaltzen dituen, gainera deigarria da barnealdetik ibiltzea eragozten duen bertako itxura nabarra. Sastraka bat ere agertzen da, bertan aipagarria da ezpela.

2. Berriro, ibarra estutu egiten den gune batera iristen gara, errekak Santoniar ertaineko kareharriz osatutako maila gogorrago bat zeharkatzen duelako; estutze honen ondoren, lur tuparritan kokatzearen eraginez ibarra zabaldu egiten den gune bat hasten da. Hemen berriro agertzen dira toba pilaketak, aurrekoen tankerakoak eta izaera kalkarentikoa dutenak batez ere; haiekin Puron errekaren egungo ibai-ibilguak bat-egiten du ur-jauzi txiki batzuekin. Zati honetan, errekaren eskuinaldean, aurretik aipatutako alboko toba pilaketa agertzen da. Ibaian gora jarraituz, toba eraketek forma eta fazie ezberdinak dituztela ikusiko dugu, pilaketa karbonadunak dira, zeinak desnibela gainditzeko, ura isurtzen zen antzinako ur-jauzien morfologia islatzen baitute; xehetasunez behatuz gero antzinako ibai-ibilgua ikus daiteke eta baita landare aztarna batzuk ere, hauei kaltzio karbonatoa erori zaie kolore ilun eta argiko banda zentrokide batzuetatik. Landare aztarna hauek aztertu eta ezagutuz tobak sortu ziren garaian zegoen basoaren nolakotasun partziala berreraiki ahal izango da.

Mendi-mazeletan maiz gertatzen dira suntsitzeak, horietako batzuk handiak, eta mendi-mazelak tapizatzen dituzten harritzak.

Ibarra zabaltzean, sahatsez eta lizarrez osatutako landaretza ripikola garatu egin da eta mendi-mazelak artez, pinuz, ipuru sastraka batez eta ezpelez estalita daude, batez ere.

Hurrengo zatira heldu baino pixka bat lehentxeago ermitategi bat dagoela aipatu behar da, berau monjeek bizimodu bakarti bat egiteko erabiltzen zuten toban dago induskatuta; bisigodoen garaikoa izan daiteke.

3. Hemendik aurrera ibarra estutu egiten da, izugarrizko amildegi bat eratzen delarik eta ingurunea guztiz aldatzen da; Orain arte ibar zabaletik zihoan bidea ibar estuago batera egokitzen da orain, garai Coniaciarretako kareharri eta dolomiak zeharkatu bezain laster. Bertan ugariak dira oraindik toba pilaketak, baina orain hormetan tapizatzen den eraketa estu batera mugatuak daude eta bereziki babestutako zonaldetan mantentzen dira tarteka, bere aztarnak talweg-arekiko zintzilik geratzen direlarik. Gune hauetakoren batean, bideak errekaren eskuinaldea hartzen duenean, oso argi ikus daitezke masa karbonatatuaren barnean agertzen diren landare aztarnak, batzuk gainera errazak dira ezagutzen. Horma batzuk gainera ganga-formakoak direla antzeman daiteke eta garai batean ura eramaten zuten kofadurak ere ikus daitezke.

Aipatu denez, ingurunea aldatu egiten da, hori argi ikusten da landaretzan, orain espezie oso ezberdinetako zuhaitzek osatzen duten baso misto batek osatzen du bertako landaretza: ezkiak, haginak, pagoak, pinuak, erkametzak edo astigarrak, besteak beste.

Pinuz eta erkametzez osatutako baso txiki batera iritsi aurretik, oraindik erreka erabat ahokatua doan sektore honetan, jarraitzen aritu garen toba pilaketa bat ikus daiteke ibarraren eskuineko paretari erantsia, pilaketa hainbat ibai-ohek osatzen dute eta bertan ibaian gora suntsitu eta gune honetan pilaturik geratu diren beste toba pilaketa batzuetako aztarnek osatutako fazie berri bat ikus daiteke.

4. Jarraian ibarra berriro zabaldu egiten da area albiarrak iristean, bertan, zelai zabalak agertzen dira eta hondoan gaur egun abandonatua dagoen Ribera herria ikusten da, 1981. urtean pintura gotiko oso interesgarriak aurkitu ziren lekua, eliza, nabarmentzen delarik. Herria Arcena eta Peña de Carrias mendizerretako malkarrek inguratzen dute, hauen mendi-mazelen landaretza pinu eta pagoz hornitua dago. Gune honetan amaitzen da proposatzen den ibilbidea.

Azkenik, interesgune natural berezi hau, bai bere berezitasun geomorfologikoen eraginez eta bai landaretzari dagozkion berezitasun eta berezitasun taunistikoen eraginez 1992. urtean parke natural izendatu dela aipatu behar da. Ezaugarri bereziak dituen espazio hau babesteko dagoen beharra eta interesa agerian uzten duen gertakari honek kontrako eragina izan dezake, ia “ahaztuta” egotetik txangoak egiteko lehentasunezko leku bilakatuz, horrela, gaur egun espazioaren mantenurako kaltegarria izan daitekeen bisitari kopurua hartzen du. Horregatik, eta mugapen neurriak hartzeko beharra nagusitzen ari den beste espazio babestu batzuekin gertatzen ari dena ikusirik, espazio natural hauen benetako babesera bideratutako araudia ezartzeko unea da, prebentzioaren bidez interes handia duten inguru hauen suntsiketa eta desagerpena ekiditeko balioa izan dezan.

BIBLIOGRAFIA

AAVV (1983" Alava en sus manos 5 Tomos Caja Provincial de Alava

AAVV (1988" Itinerarios ecológicos de Alava Gobierno Vasco Departamento de

Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, 110 págs

CASANOVA, L (1981" Morphologie et biolithogénése des travertins Formations carbonatées externes tufs et travertins Assoc Fran~ de karstologie, pp 45-55

FERNANDEZ DE MONTOYA, E" URIBE-ECHEBARRIA PM (1992" Naturaleza y

huella humana en Valderejo Sustrai, n' 24, 1"' Trimestre, 1992, pp 59-61

FERNANDEZ DE MONTOYA, E" URIBE-ECHEBARRIA PM y ZORRAKIN, , (1993)La vida en el parque natural de Valderejo Diputación Foral de Alava, 127 págs

GONZALEZ MARTIN, JA, ORDOÑEZ S y GARCIA DEL CURA, MA (1987" Evolución geomortológica de las Lagunas de Ruidera (Albacete-Ciudad Real" Estudios Geológicos, 43, pp 227-239

IGME (1979" Medina de Pomar Hoja n' 110 del Mapa Geológico de España escala 150000 (Memoria y Cartografía"

lGME (1980" Oña Hoja n' 136 del Mapa Geológico de España escala 150000 (Memoria y Cartografía"

NICOD, J (1986" Facteurs physico-chimiques de raccumulation des tormations travertineuses Mediterranée n' 1-2, pp 161-164

ORDOÑEZ, S GONZALEZ MARTIN JA y GARCIA DEL CURA, MA (1986"Sedimentación carbonática actual y para-actual en ras Lagunas de Ruidera Revista de materiales y procesos geológicos, 4, pp 229-255 ,-.-

ORTEGA VALCARCEL J (1974" La transtormación de un espacio rurar Las Montañas de Burgos Univ de Valladolid Depto de Geografía 531 págs

ROGLIC, J (1981" Les barrages de tul calcaire aux lacs de Plifvice Formations carbonatées externes tufs et travertins Assoc Fran~ de karstologie pp 137-144

VAUDOUR, J (1984" Les travertins de piémonr contribution ál'étude des géosysté-mes karstiques méduterranéens Montagnes et Piémonts RGPSO" pp 349-362