1. SARRERA Adierazle soziodemografikoek eta ekonomikoek ez dute Euskal Herriko landa ingurunearekin zerikusirik. Izan ere, herriaren zati txiki batzuen gainean soilik ari dira datuak. Mendebaldeko eta kostako herrietan ezin baita landa bizimoduaz, zentzu hertsienean, hitz egin. Aipaturiko inguruetan biztanleriaren %3 baino ez da lehen sektorean ari. Gainera, nekazari bizimodua hiri ingurunez eta industrializazioaz inguratua dago. Hego Euskal Herrian 40 hiri baino gehiago daude. Lurraldean kokapen desberdina dute, baina zerbitzuak, ekipamenduak eta hiriko bizimodua gizarte guztira hedatzen da. Urbanizazio tasa altua dago, beraz, Euskal Herrian. Izan ere, hiriak txoko guztietatik eskuragarri daude. Halere, lurraldearen ezaugarriak medio, zenbait gune banatuta geratzen dira eta, ondorioz, isolatuta. Batzuetan, gain behera eta utzikeria muturreraino iristen da. Horiek, ordea, kasu bakanak dira. Arabako mendi aldea, mendebaldeko ibarrak eta Nafarroako Pirinioak dira horrek erakusgarri garbiena. Gune horiek ezaugarriak aztertuko ditugu ondoren. Halere, lehenik landa ingurunearen gainean argitu beharreko zenbait xehetasun izango ditugu hizpide.
1.1. Landa inguruneak izendatzeko definizioak eta irizpideak Landa inguruan zer den eta non dagoen jakiteko erabiliko dugu atala. Euskal Herrian landa ingurua zer kontzeptu den ezarriko dugu. Hasteko, guztientzat landa lurra ez da gauza bera. Landaren gainean dugun kontzeptua nor bere bizipenen arabera dago. Batzuentzat landak ongizatearekin zerikusia du, besteentzat, berriz, leku marjinala da, aukerarik eta etorkizunik gabea. Beste batzuk nekazaritzarekin harremana baino ez duela uste dute. Halere, bakoitzak landa eremuaren gaineko iritzi desberdinak ditu. Batzuentzat positiboa da, besteentzat, berriz, negatiboa. Iritziak, baina, ez du definizioarekin zerikusirik. Definizioan landa eremuak bere baitan dituen ezaugarriak aipatzen dira eta ez norbere ikuspuntua. Definizioarekin kontzeptuaren razionalizazioa dator. Landa eremuaren gaineko definizio ugari egin dira orain arte. Gaia oso korapilatsua denez ez dago egia absoluturik. Geografia ezaugarriak direla medio, leku beraren gaineko definizio desberdinak egin daitezke. Halere, beharrezkoa da landa eremuak zeintzuk diren ezartzea. Izan ere, laguntzak eta interbentzio kanpainak bideratzen dira horrela. Halere, definizioaren bila hasteak landa eremuaren gainean pentsatzeko parada eskaintzen digu.
Irizpideak: Landa eremua antolakuntza ereduen arabera sailkatzen dira, izan ere espazioaren gainean ari gara landaren gainean aritzerakoan; halere, gizartearen ezaugarriak ere kontutan hartu behar dira, baita irizpide funtzionalak ere: a) Pasaiak ezaugarri jakin batzuk izaten ditu, aztarnak (Clout, Wibberley). b) Biztanle gutxi dituzten guneak (I.N.E., I.N.S.E.E., Eustat, Garraio, Turismo eta Komunikazio Ministerioa, Generalitat). c) Baztertzaileak: hirikoa ez dena, hiri artekoa. Izan ere, hiria estatistiko eta administratiboki definituagoa dago. Horregatik, irizpide erabilgarria izan daiteke. d) Funtzionalak: lurraren erabileraren araberakoa (U.G.I.) eta biztanleen ogibidearen araberakoa: nekazaritza estensiboa den, gandua dagoen, aisialdirako erabiltzen den edota eraikinez betetako lur kopurua zein den, besteak beste. e) Soziologikoak: bizimodua, gizartearen eta lanbidearen egitura, jarrerak. f) Norberak landa eremu beza ulertzen duena. Halere, aditu ugariren esanetan landak ez du berez inolako ezaugarririk. Clouten arabera, ikusten diren ezaugarrien arabera definitzen da landa –dentsitate baxuak-. Wibberley-ren ekarpenak ere kontutan hartzen ditu: “Orain ala iraganean erabilera estensiboa izanaren aztarnak dituen edozer da landa lurra”. Landa geografia, beraz, lurraren erabilera sozialaren eta ekonomikoaren arabera eta horiek landan eragiten duten aldaketaren arabera eraikitzen da. Irizpide estatistikoen aniztasuna eskaintzen dute (2.000 edota 5.000 biztanle baino gutxiagokoak, besteak beste). Irizpide horiek, esparru jakinak ezartzeko bideratu dira. halere, beti ez dira baliagarriak modu orokorrean erabilita. Esaterako. INE-k hiru kategoria ezartzen ditu: landakoa 1.000 biztanlera arte, tartekoa 2.000 eta 10.000 biaartean eta 10.000 tik gora hirikoak. Eustat-entzat eta Euskal Autonomi Erkidegoaren gainean ari direnean, berriz, 10.000 biztanletik beherako gunean landakoak izango dira. Catalunyan 5.000 biztanletik beherakoak dira landa eremuak. INSEE- rentzat –1968- 2.000 biztanle baino gutxiagoko guneak eta udal bereko partaide ez direnak landa eremuak dira. Danimarkan, berriz, aski da 250 biztanle baino gutxiago izatea landa eremua dela esateko. Aditu askok definizioa korapilatsua dela onartzen dute. Hori dela eta Gilg-ek ondorengoa dio: 1. Lur estensiboa dutenak: nekazaritza, landaretza, eraikuntza gutxikoak... 2. Jerarkia gutxiko guneak eta eraikuntzen eta paisaiaren arteko harremana estua denean. 3. Biztanleriaren gehiengoak landa eremua dela onartzen duenean. 4. Bizimodu kohesionatua eta errespetuan oinarritua. 5. Paisaia estensiboaren zati diren jarrera ezaugarriak. Soziologikoki egindako definizioarekin batera geografiaren araberakoa dugu. Calmes, A. Delamare eta Durand Dástes autore frantsesen arabera: a) Hainbat osagarriren elkartze sotila: biztanle dentsitatea, gune txikietan elkartutako herriak, banakako etxeak, eraikin gutxi. b) Ekipamendu gutxiko guneak, gehienetan oinarrizko beharrak soilik asetzeko (lehen hezkuntza, mediku bat...). c) Funtzionalitate sinplea (herriko ekimenetan islatzen dena). Adituek landa eremuaren definizio batera gerturatzen gaituzte. Ez dira, baina, guztiz zehatzak izatera iristen. Biztanle gutxi izan behar dira, baina zenbat da gutxi? Bizimoduan dauden aldeak geroz eta sotilagoak dira. Izan ere, kontsumo ohiturak, bizi itxaropena eta xedeak geroz eta antzekoagoak dira. Herrixka globaletik geroz eta gertuago baikaude egun. Komunikazioa eta informazioa geroz eta azkarrago iristen da txoko guztietara. Aukerak geroz eta antz handiagoa eta hiri nahiz landaren arteko aldea geroz eta txikiagoa da. Definizio ugaritan nekazaritza erabiltzen zen landa eremuaz hitz egiterakoan. Orain, baina, nekazaritzak produkzio industrialaren antz ikaragarria du. Nekazariek hiriko langileen antza dute. Gainera, lehen janaria soilik eskatzen zitzaion nekazaritzari. Orain, baina, ingurumenaren kalitatea, ondasun inmaterialak, kultura edota zerbitzuak eskaintzen zaizkie. Kayser-en (1970) arabera, landa eremuak esanahi desberdina du aztertzeko moduaren arabera: ekonomikoki, soziologikoki, administratiboki, estatistikoki edota kulturalki. Gainera, kontestuaren arabera ere aldatzen da definizioa: zenbait ezaugarri medio landa eremua dela esango genuke, baina beste zenbaiten arabera hirikoa dela. Zenbait gizartetan hiria eta landa desberdintzeak ez du inolako zentzurik. Gipuzkoako kasuan, esaterako, biztanleriak dentsitate handia du. Nekazaritzak, berriz, geroz eta pisu gutxiago du. Ekonomiak eta bizimoduan, baina, ezaugarri beretsuak dituzte. Hiria eta landa elkarrekin bizi dira. EAEko iparraldean landa lurra eta nekazaritza ez desberdintzeak gaizkiulertu ugari sor ditzake. Izan ere, mendiko nekazaritza guneak eremu zabala du: nekazaritzak galera ugari sortzen dira erliebea medio. Leku gehienetan nekazaritza oso konkretua lantzen da. Hiria eta landa desberdintzea oso zaila da. Zenbait adituk landa eremua galerekin, marjinaltasunarekin, gabeziarekin edota aislamentuarekin lotzen dute. Hots, gehiengoak landako lanetan lan egiten dutenean eta garapen sozioekonomiko baxua dutenean. Halere, hori istorioa gehiegi sinpletzea da. Izan ere, landa eremua oso konplexua da. Landa eremua itsura eta funtzionaltasun oso konplexuak ditu. Landa eremua ez da homogeneoa. Leku bakoitzak, beraz, ezaugarri eta arazo desberdinak izango ditu. Landa eremu dinamikoa da eta ezaugarri fisiko eta kulturalak oso lotuta daude. Bizimodua eta lurraren ezaugarriak oso lotuta daude landa eremuan. Hots, biztanleak lurrean integratuta bizi dira eta gainean, ezarrita. Landan lurra eta horren erabilera hirian ez bezalakoak dira (baina ez uniformeak). Horregatik, espazioa modu desberdinean atontzen da eta arazoak ere ez dira berberak. Lurra ez da euskarri soila, baliabide bat da. Landa eremuek ez dituzte hiriek bezalako ekipamenduak, zerbitzu kulturalak, gizarte zerbitzuak edo aisialdirako eskaintzak. Halere, hirien inguruan daudenek izan ditzakete. Halere, berez ezin dituzte izan. Baliteke, landa eremuak dituen arazoen bidez definizio bat lortu ahal izatea. Halere, arazo horiek ez dira beti berberak izaten. Lehenik landa eremuak zeintzuk diren ezarri behar da. Lehen akatsa herriei buruz aritzea da. Landa guneak ezarri behar dira, hots, zerbitzuetara iristeko zailtasuna dutenak. Komunikazioa arazoak dituztenak alegia. Izan ere, komunikazio egokia duten landa eremuek zerbitzuetara iristeko bidea dute (adibidez EAEko iparraldea). Gunea ezartzerako garaian kasu bakoitzerako egokiena den modeloa aukeratu behar da. Gipuzkoa eta Bizkaiaren kasuan, adibidez, estatistikoa erabiliko genuke. 5.000 biztanleena kasu. Araban, ordea, 5.000 biztanle baino gutxiago izanda hiriaren zerbitzua eskaintzen duten guneak daude. Agurain edota Arabako lautada adibidez. R. Galdosen arabera, Araban landa eremuak zehazteko nekazari aktiboen tasa probintziarenarekin alderatu behar da (Gasteiz kenduta). Horrela, Arabaren kasura egokitzen den modeloa lortu ahal da. Hori bera, erabili daiteke Nafarroan ere. Eremu guztietan landa zehazteko formula bateratu bat topatu ahal izateko gune bakoitzaren “landatasuna” neurtu (dentsitatea, aktibitatea, renta per capita, ekipamentuak...) eta gradu handiagoarekin alderatu beharko litzake (probintzia, eskualdea...). Halere, agian hoberena landa eremua ez zehaztea da. Modelo bakoitzak gunearen gaineko zenbait irizpide eskainiko dizkigu eta baliagarriak dira. Baina, inolaz ere ez digu errealitatea osoa eskainiko. Landa eremua – hiria ez dena- egon badago, baina bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu. Funtsean, arazoa galderan dago: izan ere, egun ezin da hiria eta landaren arteko muga hori mantendu. Paisaia erabat aldatua baitago. Hiria eta landa geroz eta gertuago daude komunikazioaren eta garraioen garapenari esker. Definitu ezinak, baina, ez du landa eremuak aztertu ezin direnik esan nahi. 1.2. Landa eremuen egitura, funtzioak eta dinamika Kasu honetan ere ez da erraza landa eremuaren funtzioak zehaztea. Izan ere, egun ezin dugu nekazaritzari buruz hitz egin. Lehen elikagaiak eta lehengaiak zituzten xede. Egun, ordea, beste edozein guneren moduan edozein funtzio mota eskaini dezakete. Hori gertatzen da Euskal Herriko landa eremuan. Landa eremuen FUNTZIO ANITZA: gizartearentzat funtzio bikoitza eskaintzen dute biztanleria eta baliabideak biltzen baitira bertan. Gainera, funtzio ekonomikoa ere betetzen dute: elikagaiak eta lehengaiak ekoiztu, esku lana industrientzat, hirientzako aisialdia eskaini. Jarreren eta funtzioen araberakoa da landa eremua. Egiturak eta lurraren itsura beharren eta jarreren arabera aldatzen dira. Egun, esaterako, aisialdirako atonduta daude landa guneak. Bertako nahiz kanpoko beharren arabera aldatzen dira landa eremuak. Landa eremu bakoitza sistema INTEGRATUA da eta sistema IREKI batean dago. Bere dinamika propioak ditu eta inguruko beharren arabera mugitzen da. Ekimenek ezaugarri fiskoekin zerikusia dute, lurrak eskaintzen dituen onurekin eta arazoekin. Horrek guztiak sistema sozio-ekonomiko zabalago batekin du zerikusia eta landa eremua horren zati bat da. Gizakiek sortzen dituzte espazioak (komunikazioa eta kanpoko eragileak), ez banakako bezala, elkarrekin duten bizitzaren eta elkarrekin egindako ekimenak medio baizik. Egitura espazialak garatzen diren sistema horretan hainbat elementu ditugu (Gómez Orea, D):
Sistemaren funtzionamenduaren eta potentzialtasunaren balore desberdinaren adibidea: Jo dezagun gune malkartsu batean, menditsuan gaudela. Bertan merkatura begira ekoizten duen nekazari bat dugu eta horretarako beharrezko den makinaria du. Lurra landu ezin duenez bertan behera utziko du, beraz landa lurra gutxitu da. Ganaduari jaten emateko ere erabili dezake. Beste pertsona batek, baina, eski pista bat eraikitzeko erabili dezake gune malkartsu hori. Denboraren araberako garapen sekuentziala ere izan dezake aipatu dugun adibideak. Espazioak baloratuak diren modua aldatzen denean aldatzen dira; eskaera berriak daudenean lurra modu desberdinetan erabiltzen da. Horregatik hitz egin dezakegu espazioaren FUNTZIO ANITZA-ren gainean: a) Espazio soziala: etxebizitza, zerbitzuetan edota oinarrizko ekipamentuetan adierazten da, besteak beste. Sortzen diren AKTOREAK, berriz, oso desberdinak izan daitezke: herriko biztanleria (bertan bizi dena), herrira lo egitera soilik etortzen direnak, behin behineko biztanleria (oporretan, asteburuetan...). b) Produkzio guneak:
Elementu ugariren araberako itsura hartzen du landa eremuak, beraz. Lurraren erabileran bideratzen dira osagaiak, egiturak eta funtzioak eta lurraren erabileraren aldaketa horien dinamikan. Landa eremuak, berez, aldakorrak eta dinamikoak dira. Gainera, prozesu oso desberdinak jasaten dituzte. Dinamika horrek kanpoko nahiz bertako elementuekin du zerikusia. Horrela, bere morfologian, egituran eta funtzioan du eragina. Ez dago, noski, dinamika bakar bat. Baina, lortu daiteke denak bilduko dituen modelo orokor batera hurbiltzen saiatzea. Elementu bakoitzak bere dinamika du, baina horren gainontzekoengan ere eragina du. Landa eremutik hirira joaten hasi izanak, esaterako, eragina izan zuen. Horrela, geratu ziren nekazariak joandakoen lurren jabe egin ziren eta esplotazio handiagoak zituzten.
1.3. Landa eremu motak Landa eremua ikuspuntu funtzional batetik ikusita eta horrekin batera dauden arazoak kontutan izanda eta hiriguneetatik duten distantzia jakinda egindako sailkapena da. Halere, ez dago bakoitza izendatzeko modu konkreturik: A) Hiri inguruetako guneak: Oiartzun (Gipuzkoa) adibide garbia da. Inguruan hiri garrantzitsuak ditu eta aukera ugari eskaintzen ditu. Gainera, herria geroz eta handiagoa da. Ezaugarriak: lurraren erabileraren gaineko konpetentzia ugari, espekulazioa, funtzio berrien garapena, ekipamendu gehiago. Halere, gabeziak ere baditu, izan ere inguruko hiriek hornitzen dute hainbat esparrutan. Ohiturazko lanak ere eragina izaten dute hiri inguruetako guneetan: kapitalizazioan oinarritutako ustiapena eta energian intentsiboa. Aldi berean, lanerako lur asko bertan behera uzten dira eta espekulazioetarako erabiltzen dira. Kontradikzioak ere badira. Gune desberdinak sortzen dira. B) Bigarren edo hirugarren sektoreak ustiatzen dituen guneak (aisialdirako), esaterako, hondartzak edota bainu etxeak. Gipuzkoa nahiz Bizkaiko edozein herri izan daiteke adibide. Mugimendua duten guneak dira. Aurrekoen moduan hirietatik gertu egon daitezke, baina baita urrun ere. Biztanleria ugari izaten dute, gehienetan hirietatik datozenak. Hirietatik urrun daudenean ekipamenduz hornitu behar dute beharrei erantzuteko. Arazoetako bat paisaia galtzea da. Beste bat, berriz, aktibitatea urteko sasoi jakinetan soilik izatea. Aktibitate alternatiboak egiten dituzte urte sasoi baxuetan eta lurraren banaketa paisaia mantentzeko moduan egiten saiatzen dira. C) Usadiozko landa eremua baina garapena eskuragarri duena. Definizio gutxiko osagaiak ditu, baina geroz eta nekazaritza espezializatuagoa duena. Batzuetan biztanle gabe geratzen dira gune horiek edota gehiegi espezializatzea dela-eta hutsuneak sortzen dira. Horregatik, ekologiaren oreka galtzen da. Dinamikoak edo geldi dauden guneak izan daitezke. D) Barrualdeko landa eremuak. Hiritik urrun daudenak dira, gainera, nekazaritza berriari aurre egiteko bide gutxi izaten dute. Geroz eta biztanle gutxiago daude eta desertizazio arazoak agertu daitezke. Gizartearen eta naturaren arteko oreka hausten da. Gune marjinalak dira. Abandonaturiko herriak dira maiz eta bertan esku hartu beharra dago arriskuak direla-eta (suteak esaterako). Araban edo Nafarroan egokitu daitezke horrelako guneak. E) Naturako gune erakargarriak eta hauskorrak dira, arestian aipaturikoen modukoak. Horien kasuan elementu artifizial gutxi dituzte. Nafarroako Pirinio inguruak izan daitezke adibide. Eskari berriei erantzuteko zailtasunak dituzte. Ekintza konkretuen bidez eta erabilera tradizional oso konkretuei erabiltzeko egokitu dira. Ekipamendu falta eta hauskortasuna medio neurri bereziak hartu behar dira. Produkzioan konpetentzia egiteko biderik ez dute. Gainera, edozein gehiegikeria dela-eta inguruaren kalitatea jaitsi daiteke. Gomez Orearen proposamenak oso orokorrak dira. Halere, Euskal Herriaren kasura egokitzeko modukoa da eta errealitatea ezagutzen lagundu ahal digu.
2. EUSKAL HERRIKO LANDA EREMUAK Euskal Herriko landa eremuaren gainean hitz egiteko elementu jakin batzuk hartuko ditugu kontutan, horiek baitira ezagutzera emateko modurik zehatzenak: ekonomia eta biztanleria. 2.1. Demografia arazoak: demografia egituren distortsioa eta despoblazio / birpoblazio prozesuak Euskal Herri ozeanikoan baserritar munduan dago defizita eta aislamendua. Espazioak eta produkzio egoerak eramaten ditu baserri asko landa eremu bihurtzera. Gainontzeko lurraldean, nahiz eta biztanleria gune txikiak izan, hiritar bizitzan parte hartzen dute. Biztanleria osoaren %2,7 da landan lan egiten duena. Iparraldean demografiaren ahulezia nabarmena da, herri handi nahiz txikietan. Izan ere, guztiek jasan dute krisiaren eta industriaren gain behera. 10.000 biztanletik gorako guneetan laurden batek baino ez du hazkuntza positiboa izan azken hamarkadan. Berbera gertatu da 5.000 biztanle baino gutxiagoko guneetan. Azken kasuan %31,8 izan da hazkuntza positiboduna. Hori, gainera, hirietatik etorritako demografiaren ondorio da. Baita, zenbait industria bertan kokatzearen ondorio ere. Mugimendu gehien duen gunea 5.000 eta 10.000 biztanle bitarteko guneetan dago. %65 izan dira hazkuntza demografikoa izan dutenak. 40.000 biztanletik gorakoetan, berriz, Irun, Getxo eta Donostiak soilik lortu dute. Eskualdeka aztertzen badugu barnealdea eta kostaldearen arteko desberdintasunez aritu beharko gara. Barnealdean, Durango ingurua baino ez da hazi. Kostaldean, ordea, hazi egin da orokorrean, gune handi eta txikietan. Bilbo Handiak, baina, 6.000 biztanle galdu ditu.
1. Irudia.- Eskualdeen arabera Gipuzkoa eta Bizkaiko biztanleen garapena. 1950-1990 (Zenbaki osoak eta oinarrizko biztanleria 1950=100)
Iturria: INE Espainiako biztanleriaren urtekaria / ESTAT-eko urtekaria / Etxebizitza eta Biztanleria zentsua.Bertan egina
Kantauri itsasoa eta Mediterraneoa banatzen diren puntutik hegoaldera landa eta hiriaren arteko aldea ia ezerezera iristen da. Egia esan, hiriburua, Llodio eta Amurrio ezik landa eremua da gehienbat. Halere, lehen hirurek Arabako biztanleriaren %89 batzen dute. Eskualdean betetzen duten funtzioa medio, Agurain eta Oion hiriak direla esan genezake. 1990 urtean 14.273 biztanle ziren landa eremuan eta 19.497, berriz, 80ko hamarkadaren hasieran. Industrializazioarekin batera, demografia gune konkretu batzuetan bilduz joan zen Araban eta Nafarroan orain dela gutxi. Azkenean Arabako biztanleria Gasteizen bildu zen, baita Nerbioi gaineko guneetan ere. Horregatik kontraste ugari daude Arabako demografia mapan eta arazo ugari sortzen ditu. Arabako mendialdean eta mendebaldean arazoa oso nabarmena da. Nekazaritzarako mugez landa aislamendua ere badago.
2. Irudia.- Arabako biztanleriaren garapena eskualdeka. 1950-1990. Zenbaki osoak eta oinarriko biztanleria 1950=100
Iturria: INE Espainiako biztanleriaren urtekaria / ESTAT-eko urtekaria / Etxebizitza eta Biztanleria zentsuaBertan egina
Biztanleriaren mugimendu esanguratsuenak 80ko hamarkada baino lehenagokoak dira. Ondoren, baina, landatik hirirako bideak ez zuen arrakastarik izan. Horregatik, hainbat eskualdek duten gain behera demografikoak baldintza naturalekin dute zerikusia (ezkontza gutxi, gizonezko asko) eta, gainera, zahar ugari daude. Demografia, beraz, ugalketa gutxi eta hilkortasun tasa altua dagoelako jaitsi da. Baiaretan eta Mendi inguruan hildakoen tasak jaiotakoena gainditzen du.
3. Irudia.- Eskualdeen arabera Arabak adinei dagokionez duen egitura. 1986.
Iturria: Ruiz Urrestarazu, E (1990) Espacio y sociedad rural en Alava (1950-1986)
4. Irudia.- V/M ratioaren garapena Arabako eskualdeetan.
Iturria: Ruiz Urrestarazu, E (1990) Espacio y sociedad rural en Alava (1950-1986)
Aipaturiko hainbat herrik behin behineko bizileku funtzioa betetzen dute. Hiri guneetan bizi diren askok bigarren etxea izaten baitute bertan. Garai horretan populazioa berreskuratzen dute. Gertakari hori ez da oso orokorra, baina geroz eta ohikoagoa da. Batzuetan arbasoek herritik alde egin eta bertan mantendutako etxera itzultzen dira. Besteetan, berriz, aisialdirako bide gisara izaten dute bigarren etxea. Gertakari horrek hainbat gauza positibo eta negatibo ditu egungo landa eremua aztertzeko. Halere, populazioa galtzearen ondorioei aurre egiteko balio du.
2.2.- Baserriko ekoizpen sistemen egitura eta dinamika eta lurraren erabileraren aldaketak
Baserriko lanak ez dira inolaz ere ekonomiaren oinarri landa eremuetan. Euskal Herrian, hain zuzen ere, lehen sektoreak ez ditu gainontzekoak gainditzen inon. Landa eremu indartsuenetan lehen sektoreak aktibitatearen erdia du gehienez ere. Halere, lurraren banaketan berebiziko garrantzia du baserriko ekoizpenak. Nahiz eta EAEn biztanleriaren % 3,2 eta Nafarroan %6 baino ez den lan horietan ari, eragina handia da. Baserriko ekoizpen lurrak 618.047 Ha-koak dira, lur zoru osoaren %84,6. Horietatik 85.352 landutako lurrak dira eta 142.118 ganduarentzako lurra da. Gainontzekoak zuhaitzei zuzenduriko guneak dira.
5. Irudia.- EAE-ko landa lurraren banaketa
Iturria: Baserriko zentsua 1989. EUSTAT.
Landa eremua, beraz, Euskal Herriko lurrazalaren gehiengoa da txoko guztietan. Horregatik, desberdintasunak ezartzeko egitura eta dinamikaren gainean arituko gara. Zalantzarik gabe barnealdearen eta itsaso aldearen arteko aldeak oso nabarmenak dira. Garbiago ikusi ahal izateko adibide bat jarriko dugu: Gipuzkoa eta Araba. Gipuzkoa baserrian oinarritua dago, gehienbat artzantzara bideratua eta hiriaren nahiz industrializazioaren aztarna garbiak ditu. Araban, berriz, artzantza izan da, baina nekazaritza oso nabarmena izan da. Batez ere, lur desberdin ugari zituela-eta.
6. Irudia.-Gipuzkoako nekazaritzaren garapena
Azalera Ha-tan. Iturria: 1972, 1982 eta 1989-ko baserriko zentsua. INE eta EUSTAT. Bertan egina
7. Irudia.-Arabako nekazaritzaren garapena
Azalera Ha-tan. Iturria: 1972, 1982 eta 1989-ko baserriko zentsua. INE eta EUSTAT.
Nahiz eta Arabako landa eremuetan biztanleria txikiagoa izan nekazaritza eta artzantza ez da jaitsi. Alderantziz. Izan ere, emigratu zuten askoren lurrak beste batzuk handitzeko balio izan dute eta, horrela, landutako eremuak hazi egin dira. Gainera, makinaria gehiago erabiltzen hasi dira. Orokorrean, landutako azalerak behera egin du. Halere, orain intentsiboagoa da. Horrela, mekanizatu ahal den azalera erabiltzen da eta irabaziak altuagoak dira. Araban ureztatzeak garrantzi berezia du. Horregatik, azken 20 urteetan ureztatutako eremua bikoiztu egin da. Halere, ureztatutako eremua oso urria da. Izan ere, Nafarroan 70.000 Ha baino gehiago ureztatzen dira. Animalien sektoreari dagokionez, geroz eta espezializazio altuagoa dago. Batez ere, behien hazkuntzari dagokionean. Ustiatze bakoitzean dagoen ganadu unitate media nabarmen hazi da. Bestalde, geroz eta gehiago dira sektore horretan ari diren 45 urte baino gutxiagoko enpresariak. Bi probintzietan da nabarmena arestian aipaturikoa. Baina, Gipuzkoan enpresari kopurua ere hazi egin da (Bizkaian ere berbera gertatu da). Horrek, baina, ez du zertan sektorearen dinamizazioa egon denik esan nahi. Baliteke gainontzeko sektoreen krisiak jendea nekazaritzara bultzatzea. Gainera, Europako Batasunak eskainitako laguntzek ere horretarako balio izan dute. EAE-ko %80 mendi gune edo erdeinatua kontsideratzeak administrazioaren hainbat laguntza erraztu ditu. Horrek arrazoi litzake azken aldiko dinamizazioak. Halere, horrek ez du gehiegitan lagunduko Europako soberakinen gaineko legeak kontutan izanda, batez ere esnean edota belarrean duen eragina kontutan izanda. Amaitzeko, nekazal ustiapenaren eragin ekonomikoak eta EAE-ko hiru probintzien arteko aldeak azalduko ditugu.
8. Irudia.- EAE-KO NEKAZAL PRODUKZIO OSOA SEKTOREKA BANATUTA (milioi pezetatan)
Iturria: Euskal estatistika urtekaria 1991.Donostia, 1992ko urtarrila
Araban laborantzak pisu handia du ekonomian. Iparraldean, berriz, aziendek eta basoek garrantzi gehiago dute. Horrek, lurraren banaketa garbi azaltzen du.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||