Palacio de la familia Lazcano

Lazkaoko dukeen jauregia

Herriaren izenak berak, Lazcano familiak historikoki izan zuen eragina erakusten du, familia hau Oñaztarren aldeko nagusietako bat izan zen bando-gerren garaian.
Parrokia-elizaren ugazabak ziren eta beste jabetza batzuen artean, Burdinola bat zuten.

 

 

 

Iglesia de San Miguel (Lazkao)

S. Miguel eliza

LAZKAO** bere alde zaharra ondare kultural izendatua dago Monumentu Multzo kategoriarekin. Interes gehien duten eraikinak, elkarren ondean daude.

Kokapena: Agauntza errekaren ibarrean, Oriaren ibaiadarra. Ordizia eta Beasaindik 3 kilometrora eta Ataundik 4 kilometrora.

Biztanleak: 5.000 lazkaotar gutxi gorabehera. Horien artean Jose Miguel Iztueta (Lazkao txiki) bertsolaria (1926-1993), Joseba Beloki txirrindularia eta Francisco Areso (1872-1954) musikaria.

Festak: San Prudentzio (apirilaren 28an). Astotxo egunak Familia Santuaren Egiptoranzko ihesa gogoratzen du (Errege egunaren ondorengo lehen igandea).

San Miguel* parrokia-eliza. Saloi oina du, nabe bakarrekoa, dorre bat burualdean eta abside poligonoa, bertan leiho biribil gotiko bat mantentzen da erretaula neoklasikoaren barruan ezkutatua. Gurutze gangak ditu, burualdean konplexuagoak. XVI eta XVII. mendeetan eraiki zen nagusiki. Barnealdean Lazcanotarren kapera nabarmentzen da.

Aparkatu autoa elkarren ondoan erliebezko eraikin ugari ikusten dituzun lekutik hurbil.
Hori bisitatu ahali zango duzu.

Gomendadutako ibilbidea

 

Torre de la iglesia de San Miguel (Lazkao)

Dorrea

Monasterio benedictino de Sta. Teresa (Lazkao)

Sta. Teresa Benediktarren Monasterioa

Santa Teresa* monasterioa  XVII. menderen erdialdean sortu zuen María de Lazcanok (Oquendo jeneralaren alarguna) Karmeldar Oinutsen komentu moduan. 

1835. urtean desamortizazioagatik komentutik kanporatu zuen orden karmeldarrak eta Marqués de Santillanaren eskuetara pasa zen komentua, honek 1906. urtean fraide benedikarrei laga zien komentua hauek Frantziako Belloch monasterioa uztera behartu zituztenean. 

Fatxada nagusiaren parean deigarria da San Benito oroitzen duen brontzezko eskultura modernoa (2006), Faustino Aizkorbek egindakoa.
 

Monasterio de Santa Teresa* Fue fundado  a mediados del siglo XVII como convento de Carmelitas Descalzos por  Dª María de Lazcano, viuda del general Oquendo.

Expulsada del convento la orden carmelitana por la desamortización de 1835, adquirió la propiedad el Marqués de Santillana, quien en 1906 lo cedió a monjes benedictinos obligados a abandonar el monasterio francés de Belloch.

Frente a su fachada principal llama la atención una moderna escultura de bronce que representa a San Benito (2006), obra del escultor Faustino Aizkorbe.

Erretaulak badu balio historikorik, baina Sante Teresaren irudia da ikus daitekeen
bakarra. Gainerakoak Vicente de Berdusán egilearen pintura ederrak dira (XVII. mende
amaiera).

Liburutegi paregabea du monasterioak, bertan hainbat inkunable eta Euskal
abertzaletasuna ardatz hartzen duen Historia Garaikidearen dokumentazio zentro bat ditu.

Palacio de los Lazcano. Escudo de armas en la fachada

Lazcanotarren armarria

Lazcanotarren jauregi**. XVII. mendeko lehen herenean eraiki zen. Eraikuntza hau ere María de Lazcanok agindu zuen eta S.Miguel elizaren alboan kokatu zen. Gaur egun oraindik finka pribatua da, atari koadro baten inguruan egituratua. Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta alboetan bi eraikin ditu, gainerako eraikuntzak baino solairu bat gehiago dituztenak.

Sarrera nagusia erdiko partean zabaltzen da eta atearen bi albotan eta atearen gaineko balkoiaren bi albotan zutabe bikoitzak ikus daitezke. Multzoa familiaren armarriak hornitzen du, altuera gehiago duenez teilatu hegalaren lerroa mozten duelarik.

Figuras que flanquean el escudo de las casa de los Lazcano (Lazkao)

Armarria bi irudik apaintzen dute.

Casa cural (Lazkao)

Apaizaren etxea

 

Santa Ana* monasterio zistertarra (Bernardak). XVII. mendean eraiki zen eta bi eraikin horizontal ditu albo bakoitzean, gainjarritako hiruki formako frontoi batekin. Lehen alboan elizarena tea kokatzen da bolumen gutxiko bi pilastraz apaindua. Bigarren alboak horma-hobi bat du eta gainjarritako leiho bat. Azkenik, hiruki forma duen frontoiaren barruan beste frontoi bat dago, zirkunferentzi erdiko formakoa, eta bertan dago Lazcanotarren armarria, izan ere, monumentu hau ere familiak sortu zuen. Elizaren oinak gurutze latindar itxura du eta gurutzadura ganga batek estaltzen du eta korua dago haren azpian.

Apaizaren etxearen oina karratua da eta teilatua lau uretakoa. Fatxada nagusia harlangaitzezkoa da (jatorriz luzitua), ertzetan, inpostetan eta ate eta leiho inguruetan harlanduzkoa delarik. Eraikina osatzen dute beheko solairuek (atea eta bi leiho), solairu nagusiak (erdiko balkoia eta bi leiho) eta teilatu azpiak (hiru leiho txiki).

Monasterio de las Bernardas (Lazkao)

Bernardas Recoletas monasterioa

Ohiko hotelen aldean, bereizgarri egiten duen ostatu izaera ematen dio benediktar
monasterioak duen ostatuak (gizonentzat soilik) Tel.: 943 880 170.

Casa consistoria (Lazkao)

Udaletxea

Lazkaoko udaletxea sinplea da. Fatxada nagusiari dagokionez, lehen solairuan harlangaitz luzitua agertzen da (kofadura inguruak harlanduzkoak eta horietako hiruk balkoi luzea osatzen dute). Beheko solairua harlanduzkoa da, beheratutako arkuek arkupea bat osatzen dutelarik. Itxura luzea du, izan ere, XX. mende hasieran eraikina luzatu egin zen
diseinu bera mantenduz maisuei bizilekua emateko.