Behin Santa Isabel gazteluaren arkua zeharkatuta eta kalatu batera iritsita, eskuinera bide bat hartu behar duzu, Jaizkibelera igotzen dena. Desbideratze tokiaren koordenadak hauek dira:
Longitudeak: -1 55 20
Latitudeak: 43 19 59.1

Santa Isabeletik Lord John Hay-ra 2,8 Km-ko distantzia dago; aldapan gora, 200 m-ko desnibela igotzen da.

Gotorlekua Arrokaundietako atseden lekuan dago. Atseden lekuan, piknikerako mahai ugari eta beste hainbat zerbitzu daude, ostatua eta guzti.

Fuerte de Lord John Hay (Pasaia - Pasajes) sobre el acceso al puerto de Pasajes

Argazkian, lehen planoan, gotorlekua ikus daiteke, eta horren eskuinaldean, itsasoaren ertzetik hasi eta Jaizkibel aldera igotzen den bidea; eta atzealdean, Pasaiako portura sartzeko “kanal” naturala eta portuaren itsasartea.

Gotorlekuari Lord John Hay marinel ingeles ospetsuaren izena ipini zioten. Lord John Hay inguru honetan egon zen Lehen Gerra Karlistan, liberalei lagunduz, eta marinelaren izena ipini zioten gaur egungo gotorlekuaren inguruan eraikitzea agindu zuen gotorlekuari. Gaur egungo gotorlekuak, eraiki zutenean, aurrekoaren izena hartu zuen.

Momentu jakin batean berriro eskuin aldera desbideratu beharko zara. Hauek dira desbideratze tokiko (WGS84) koordenadak GPSrako:
Longitudeak: -1 54 26.5
Latitudeak: 43 19 56

Desbideratze horren ondoren, kotxe aparkaleku txiki batetik eta Arrokaundieta ostatu ondotik pasako zara. Dagoeneko gotorlekutik oso gertu egongo zara; albo batetik pasako zara, sarrerara iritsi aurretik.

Gotorlekura sartzeko WGS84 koordenada geografikoak:
Longitudeak: -1 55 3
Latitudeak: 43 19 51.5

 

 

 

Fuerte de Lord John Hay (Pasaia - Pasajes) Aparejo exterior del muro septentrional y aspillera

 iparraldeko hormaren kanpo aparailua eta gezileihoa.

 

Gotorlekuaren barnealdeko bista. Ezkerraldean, iparraldeko gezileiho horma; atzealdean, artilleriako baterietako batera doazen eskailerak.

LORD JOHN HAY GOTORLEKUA

Tropa liberalek 1875. urtearen inguruan eraiki zuten, azken gerra karlista zela eta. Jaizkibel mendiaren mendebaldeko muturrean dago, Pasaiako portua eta Jaizkibeleko inguruak menderatuz, bere aurrekoak Lehen Gerra Karlistan egin zuen bezala.

Oinplanoa laukizuzen samarra du (47x25 m) eta hego ekialdeko ertza pixka bat alakatua. Betelan bat du (arroka naturalaren zati bat hartuz), kanpoaldea harlandu zakarraz estalitako horma batez inguratua.

Lord John Hay gotorlekuaren planoa

Itxitura hormak

Iparraldeko hormatalak (3) eta mendebaldekoen zati batek 33 eta 16 gezileiho dituzte hurrenez hurren.

Ekialdeko zonaldea alakatua dago hegoaldetik eta irtena gotorlekuarekiko iparraldeko zonaldean. Bere kota gainontzeko gotorlekuaren kokaleku planotik gora 2 m ingurukoa da. Lautada aldera 2,5 m-ko lodiera duen lur parapeto (19) batez mugatuta dago, artilleria bateria osatzen duen parapetoz hain zuzen.

Kuartelaren (1) hormetatik bi gotorlekuaren itxituraren parte dira; horietan, 14 eta 6 gezi-leiho zabaltzen dira hurrenez hurren. Azken horiek kontatuta, gotorlekuaren perimetroan 69 gezileiho daude.

Fuerte de Lord Jhon Hay (Pasajes) s. XIX

Lubakia

Gotorlekuaren lau hormetatik hiru, alboetan elementurik ez duen 3-4 metroko zabalera duen lubaki batez babestuta daude. Ekialdeko eta mendebaldeko alboak (9) arrokan landuta daude, beraz ez dute kontraeskarparen estaldurarik behar; aldiz, hegoaldean, kontraeskarpak lehorrean harrizko estaldura bat du. Iparraldeko guneak ez dauka eta ez du eduki lubakirik.

Sarrera

Sarrera (12) mendebaldeko hormatalean dago eta ziurrenik zubi mugikor bat izan zuen lubakiaren gainean. Egia da gaur egun harrizko zubi bat duela, baina hori ez da garaiko dokumentuetan agertzen.

Fuerte de Lord Hohn Hay (Pasajes - Pasaia) en Arroaundieta

Bateriak

Gotorlekuak hiru bateria ditu artilleriarentzat ekialdeko muturrean. Hegoaldera begira dauden biak barbeta modukoak dira. Horietatik mendebaldekoa (13) 16 cm-ko pieza batez artillatua egon zen eta ekialdekoa (20) 12 cm motzeko beste batez. Hirugarren bateriak (14) ipar ekialdeko eremua hartzen du eta, besteak ez bezala, hiru kanoi-zulo (15) ditu, bi hego ekialdera begira daude eta bat ipar ekialdera begira; badirudi, ordea, 8 cm luzeko pieza bakar bat eduki zuela.

Bateria batzuk gainontzeko gotorlekua baino kota altuagoan egoteagatik, bi sektoreak 12 mailako harrizko eskailera (16) baten bidez komunikatuta daude.

Nahiko ondo kontserbatua dago eta elementu guztiak ezin hobeto identifika daitezke; esan daiteke bere garaiko gotorlekuen artean ondoen kontserbatuta dagoenetako bat dela. Gotorlekuari estalkiak eta kuarteleko eta sukaldeko hormen goiko parteak falta zaizkio, eta baita gezileihoak dituen ekialdeko horma ere. Bolboraren biltegian, ordea, estalkia ere kontserbatzen da.

 

 

 

 

 

 

 

Gerra Karlisten ondoren abandonatua geratu zen eta Pasaiako portuko defentsa hobetzeko aprobetxatzea pentsatu zen, baina ez zen ezer egin
Bitxikeria: bi komun (10) kontserbatzen dira, iparraldeko itxitura hormaren muturrak artilleria baterien lubetako euste hormarekin bat egiten duen lekuan barneratuta dauden bi komun. Bakoitzean harrian landutako ontzi zirkular bat eta zorroten bertikal bat daude; zorrotena hormaren barnealdetik doa eta kanpora hormaren behealdean irteten da.

 

 

 

Fuerte de Lord John Hay. Ruinas del cuartel

Koartelaren aurriak baino ez dira ikusten. Hala ere, horma pikoa eta, altuera zehatz bat arte, perimetroko hormak kontserbatzen dira.

Vista interior del fuerte. A la izquierda el muro aspillerado septentrional y, al fondo, las es caleras de acceso a una de las baterías de artillería.

 

 

 

 

 

 

 

Gotorlekuko bisita bukatzean, gotorlekura iristeko hartu duzun bidea berriro hartu eta, ehunka metro batzuen ondoren, errepide batera iritsiko zara. Eskuinaldera egin, dorre bat mendixka batean ikusi arte.

 
Fuerte de Lord John Hay (Pasaia-Pasajes). Interior del fuerte.

Eraikinak

Gotorlekuak hiru eraikin eduki zituen. Kuartelak (1), 60 gizonentzako lekuarekin, oin planta laukizuzena (18x5 m baliagarri) eta bi isurkiko estalkia ditu. Iparraldeko eta mendebaldeko gezileihoen hormak gotorlekuaren itxituraren parte dira. Barnealdea bi gelatan banatuta zegoen. Handienak (15x5 m) kamaina luzeak zituen (2) bi albo zabalenetan zehar, erdialdean pasillo bat eratuz. Fatxada nagusian (logikoa den bezala gotorlekuaren barrualdera begira), sarrerako atea eta bi leiho zabaltzen ziren. Hirugarren leiho batek bigarren gela (3x5 m) argiztatzen zuen.

Bolbora biltegiak (9) gotorlekuaren erdialdea okupatzen zuen. Estalkia mantentzen duen eraikin bakarra da. Sarreraren parean argitzeko leiho bat du, bere garaian kristal batez edo bestelako gorputz zeharrargi batez itxi zena. Gainera, horma, arroka eta lubeta ugariez babestua dago; horien eta biltegiaren hormen artean 90 cm zabalerako korridore bat dago; eta aireztapen zuloak ere baditu.

Sukalde-kantinaren (8) iparraldeko hormaren beheko partea aipaturiko arroka gailurrean landuta dago eta tximinia ere bertan hustua agertzen da. Eraikinak oin planta laukizuzena du (5,3x4 m) eta bi isurkiko estalkia. Bi gela daude, horma batez banatuta.



















Fuerte de Lord Jhon Hay. Almacen de pólvora


Bolbora biltegia da gerra karlistetako gotorlekuetako eraikinen artean estalkia duen bakarra.