Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

  Ortofoto 3D, Diputación Foral de Gipuzkoa. Acantilados de Jaizkibel done está prevista la construcción del puerto exterior.

Pasaiako kanpoko portuaren eraikuntza (Pasaia)

Inpaktoa:

C

 

Kokapena:

Jaizkibel mendiko itsaslabarrak, Pasaiako egungo portuko bokalearen ekialdean (Pasaia).

Oharrak:

Kanpo-portu bat egiteko proiektua.

Proposamen orokorra:

Proposamen orokorra: Pasaiako portuaren etorkizunerako dauden oinarrizko aukera teorikoak.

• Kanpo-portua eraikitzea, eta egungo portua beste erabilpen batzuetarako izatea. (Administrazioaren hautua).

• Egungo portuari ahal den etekinik handiena ateratzea, azpiegiturak eta kudeaketa (jarduera-ordu gehiago) (ahal den neurrian) hobetuz. Kanpo-portua ez litzateke egingo.

• Apurka-apurka Pasaiako portuko jarduera komertziala bertan behera uzten joatea eta hogeita bost urte barru erabat desagertzea. Kanpo-portua ez litzateke egingo.

Aldeko argudioak:

• Pasaiako gaur egungo portuak sarbide zailak ditu, eta 185 metro baino gehiagoko ontzirik ezin da sartu. Atrakatzeko kalatu handieneko kaiek 12 metroko sakonera baino ez dute.

• Bestalde, merkataritzako flotek ontzien edukiera handitzeko joera dute, eta garraiatzen dituzten merkantziak lehorreratzeko azalera handiko biltegiratze- eta maneiu-eremuak behar izaten dituzte kai ondoan. Hori dela eta, oraingo portua lehiakortasuna galtzen ari da ingurukoekin alderatuta.

• Portuak zenbait kalte eragiten ditu ingurumenean (batzuk handiak), adibidez: atmosferara txatar-hautsa igortzea, itsasontziek airea eta ura kutsatzea, errepide-sarean kamioien zirkulazioa areagotzea edo portu inguruak hondatzea.

• Merkataritzako jarduera erabat gelditzen edo kanpo-portura eramaten bada soilik da bideragarria Pasaiako badiaren berritze integrala.

• Instalazio hobeak eskainiz gero, litekeena da portuko egungo merkantzia-trafikoa areagotzea, baina kontuan hartu behar da Bilboko portua oso gertu dagoela, eta lehia handia sor daitekeela bien artean.

• Kanpo-portua eginez gero, aukera legoke Gipuzkoako ekonomia pizteko. Baina, hala ere, ziurgabetasuna eragiten duen apustu bat da, eta, horren aurrean, egin beharreko inbertsioa, bai, handia da zalantzarik gabe. Izan daitezkeen onurak erdiesteko aukera bakarra, ordea, ausartzea da.

• Erakundeen lidergoa: instituzioetako batzuk proiektua zuzentzen dute.

Kontrako argudioak::

 

• Kanpo-portua egiteko inbertsio ekonomiko itzela egin behar da, eta komunikazioko azpiegitura garestiak eraiki behar dira.

• Zenbait unetan denboraleek portuaren lan-eraginkortasuna oztopa dezakete. Aparteko denboralerik izanez gero, istripu izateko arriskua dute bai porturatzen saiatzen diren ontziek zein amarratuta daudenek. Berebiziko denboraleren kasuan, portuko kai-mutur, eraikin eta zerbitzuak kaltetu daitezke.

• Kanpo-portua eraikitzeak kostaldeko natur balioetan eragingo lituzkeen kalte larriez ohartarazten dute erakunde ekologistek.

• Txatar eta ikatzaren inportazioa du oinarri egungo portuko trafikoak. Ibilgailuak ditu ardatz esportazioak (tona-kopuru txikiagoa). Txiki samarra da portuko zerbitzuak erabiltzen dituzten enpresen kopurua. Arrisku-elementutzat jotzen da, kanpo-portu berriari dagokionez, trafikoaren dibertsifikaziorik ez gertatzea, hau da, oso enpresa gutxiren esku dagoen trafikoarekiko menpekotasunarekin ez haustea.

• Merkataritzako jarduera bertan behera utziko balitz erabat, egun portuak inguruko udalerriei eragiten dizkien eragozpen horiek guztiak desagertuko lirateke, bai eta, kanpo-portua egiteak dakartzan inbertsio handi eta eragozpen guztiak ere. Hori bai, izan zitezkeen onurak ere ez lirateke izango.

• Kanpo-portua ez egiteak, eta egungo portua itota geratzeak enplegu-galera ekarriko luke.

• Erakunde batzuk proiektuaren aurka daude.

Enlace externo en contra. Jaizkibel bizirik

Barruko porturako zirriborratutako aukerak (adibide gisara):

• Herrerako kaia: kirol-portua, era guztietako ontzietarako edukiera eta etorkizunean handitzeko aukera ditu eta. Kontxako badiako oraingo amarreak kentzeko aukera emango luke. Kirol-portua hemen jartzeari egokiago irizten zaio (edukiera handiagoa eta inpaktu oso txikia) Donostiako Zurriolako badia inguruan jartzeko asmoari baino. Hala, Donostiako oraingo kaiak ontzi txikiak hartuko lituzke soilik. Herrerako industria-gunea birmoldatu egingo litzateke kirol-portuko zerbitzuak eta beste zerbitzu batzuk jartzeko.

• Pasai San Pedroko kaia eta Antxoko kai zati bat: Portuko arrantza-jarduera sendotzea, eta, beharrezkoa bada, beste portu gipuzkoar batzuetako arrantzontziak hartzea, ontzi gutxi batzuk dituztenez agian nahiago dutelako arrantza-ditxoak kirol jarduerara dedikatzea.

• Lezoko kaiak: Ontzi Museoa, era guztietako ontziak (arrainontzi, merkataritza-ontzi, ontzi militarrak... eta, aukera balego, Pasaiako ontzioletan eraikitako belaontzi handi horietako baten kopia) uretan dituela. Pasaiako portuko memoria historikoari eskainitako atala izango luke, garabi eta beste material batzuk eta guzti.

• Antxoko trenbide-hondartza: Trenbide zabaleko Trenaren Euskal Museoa (Azpeitiko trenbide estukoaren osagarri).

• Portuko ontziolen jarduera iraunarazi eta zertxobait indartzea.

• Ikatzezko zentral termikoa kentzea edo, kanpoko portua egiten bada eta egoki irizten badiote, ziklo konbinatuko beste bat jartzea (gas naturala).

• Portuko eraikin historikoak zaindu eta birgaitzea beste erabilera batzuk emateko (aduana zena, bulego partikularretako eraikina, itsas laguntzaile-bulegoa zena, osasun-zerbitzuetako eraikina eta abar).

• Aldameneko udalerrien hiri-trazadura portuko erabilera berriekin uztartzea pasealekuak, eraikin publiko eta komertzialak eta etxebizitza-sustapenak (mugatuak) eginez.

Irudia:

 3D ortoargazkia Gipuzkoako Foru Aldundia. Jaizkibelgo itsaslabarrak. Kanpoko portua hor eraikitzeko asmoa dago.


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección