Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

 .Chiringuito de obra de fábrica en la Playa de Ondarreta (San Sebastian)

Txosna bat Ondarretako hondartzan (Donostia)

Inpaktua:

**

Kokapena:

Kokapena: Ondarretako hondartza (Donostia), Euskadiko beste hondartza batzuetan ere bai.

Behaketak:

Ondarretako hondartzan, harearen GAINEAN, egindako ostalaritzako establezimendua (txosna modukoa). Jendeari zerbitzatzeko esparru bat du kanpoan, lokal batzuk barruan, terraza bat goialdean, eta hara igotzeko metalezko eskailera batzuk.

Fabrika-obra sendokoa eta tximinia batekin, zenbait salmenta-makina ditu jarrita kanpoan.

Herritar GUZTION zerbitzura (ez bakarrik bezeroenera) egon beharreko eremu bat hartzen du, eta beraz, itsasaldeei buruzko legeak gaia horren inguruan ezarritakoaren kontra doala irizten zaio.

Proposamen orokorra:

Eraikuntzaren legezkotasuna auzitan jarri gabe (eskumena duten erakundeek eman beharreko baimen guztiak behar bezala dituela ziurtzat jotzen da), hasiera batean bederen ez dirudi oso egokia hondartza barruan horrelako eraikinik jartzeko baimena ematea, iraunkorrak izan ala denboraldikoak.

Era berean, ez dirudi egokia hondartzatik gertuko eremu publikoetan (parke, lorategi, pasealeku eta abarretan) tankera horretako establezimenduak (iraunkorrak zein denboraldikoak) baimentzea, hondartza inguruko hirigintza-proiektuan jatorriz aurreikusitako kalitatezko diseinu baten barruan ez bada (esate baterako Donostiako La Perla edo Zurriola Marítma).

Irudia:

Donostia – Ondarreta, 2010eko otsaila.


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección