Sarbide berriak eta patio ingelesa egin eta berrerabiltzea.
Bulego-eraikin oso interesgarria (Ricardo Olaranek diseinatua 1943an). “Victorio
Luzuriaga” enpresarena zen. 100 m-ko luzera du, eta soilik 12 m-ko zabalera,
estalki laua eta hormigoizko egitura.
Sestra gainean jatorriz hiru solairu zituen, baina inguruko lursailetako
hirigintzako jarduketen ondorioz kalearen kota metro batzuk gorago dago, eta
beheko solairua ia lurperatuta geratu da, soto gisara.
|