Proposatu orokorra:
|
Lorategia zaintzea eta birbaloratzea proposatu dute;
horretarako, hasieran zituen ezaugarri guztiak mantendu eta gaur egungo sarbidea
hobetu behar dira. Eusko Jaurlaritzak babestu beharko du lorategia, Miramar
Jauregiaren finka nagusiarekin batera, edo, hala badagokio, Donostiako
Hirigintza Ondarea Babesteko Plan Bereziak.
|
Historia eta deskribapena:
|
Errege familiak
Jauregiaren alderdi garrantzitsu bat saldu zuten; bertan, hainbat eraikin eta
bide egin zituzten, eta gainontzekoa (17.000 metro karratu, GUTXI GORABEHERA),
Miramar Jauregiko lorategi historikoa eraiki zeneko egoera berean utzi zuten.
Elementu hauek
mantendu dituzte:
-
Lorategiaren trazadura, lorategia zeharkatzen duen bidea, bereziki (aldapa
txikia du).
-
Perimetroa
ixten duen harresiaren parte handi bat baldintza onetan mantendu dute, teila
lauez amaituta.
-
Landaredia
hasierako moduan mantendu dute; komeni litzateke espezie batzuk berriro
zaintzen hastea edo kentzea, urteetan zaindu gabe eduki eta gero.
Proposatu dute
hasierako moduan mantendu den 17. 000 m2 inguruko azalera babestea, eta baita
aldatu diren ezponden 3. 000 metro inguruko azalera ere (guztira, 20. 000 m2
inguru).
|