Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

  Puerto de Donostia-San Sebastián. Fuente: Ortofoto, Diputación Foral de Gipuzkoa, 2006.

Donostiako kai historikoaren gaineko jarduerak

Inpaktua:

****

Kokapena:

Donostiako kaia

Oharrak:

Urteetan zehar egindako jardueretako batzuk ez datoz bat “kai historiko” izaerarekin.

Proposamen orokorra: :

Kai osoa babestea, eta han egingo diren jarduera guztiak XIX. mendearen amaieran zuen egitura berregitera bideratzea.

Ez da inpaktu negatibotzat hartzen ontziraleku txikiak egitea edo zoladura aldatzea, itzulgarriak direlako eta beharrezkoak kaiaren ohiko erabileretarako.

Arrantza-ontzidi txikia (ontzi txikienak izan ezik) lekuz aldatzeko aukera aztertu behar da, esate baterako Pasaiara, Hondarribira edo Getariara eramatea. Gaur egungo ditxoa kirol-itsasontzi txiki, txalupa edo antzekoetarako erabiltzea proposatzen da.

Lehentasuna eman behar zaie kirol-ontzientzako jarduerei. Donostian etorkizunean laketontzientzako portu berria egingo balitz, aukera legoke kai historikoa ontzi txikiagoak hartzera dedikatzeko.

Kaiko zaku-hondoaren gaineko hormigoizko plataforma, arrantzako estalgunea (“hegazkin-ontzia”) eta, (hala bada) horren azpian dagoen harri-lubeta kentzea. Arreta berezia eskainiko zaie Kaierditik gera daitezkeen hondakinei, eta iraganeko existentzia seinaleztatzeko saioa egin behar da.

Aipatutako hormigoizko plataformaren azpian dirauen Kaimingaintxo saila babestea, eta jatorrian zuen luzeraren zati bat (gutxienez) berreskuratzeko aukera aztertzea. Laurogeiko hamarkadan Kaiburun moztutakoa leheneratzea komeni den aztertzea.

Arrapaletako baten gainean (Untzi Museoaren aurrean) eraikitako plataforma kentzea.

Kaien gaineko ontzi-metak kentzea.

Mendebaldeko harresiaren ikuspegia babestu behar da.

Proposatutako jardueraren aldeko argudioak:

Kai historikoen egitura fisikoa babestu behar da, eta lehentasuna eman behar zaio funtzio ekonomikoaren aurretik.

Kultura Sailak gainbegiratu behar du kai historikoen kudeaketa.

Donostiako kaira 17 arrantzontzi daude atxikita. Horietatik zazpi oso txikiak dira (2 edo 3 tripulatzaile) eta sei, txikiak (4 eta 7 tripulatzaile bitarte).

Ez da errentagarria arrantza-azpiegitura bat mantentzea ontzi gutxi eta txiki batzuentzako, handik gertu ontzi horiek har ditzaketen eta, gainera, zerbitzu hobeak eskaintzen dituzten beste kai batzuk daudenean.

Baxurako arrantza-sektorearen jarduera gainbeheran dago oro har.

Proposatutako jardueraren kontrako argudioak:

Donostiako Arrantzaleen Kofradia kontra dago.

Erosotasuna: arrantzaleetako batzuk kai inguruan bizi dira.

Arrantzale donostiarrek indarra galduko lukete kofradia handiago baten barruan.

Tradizioa: arrantza-jarduera beti izan da.

Estetika: arrantzontziak portuko paisaiaren zati dira.

Irudia:

 Ortofoto,  Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006.


© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección