Neurri zuzentzaileak:
|
Baratzeen zentsua egitea, eta jarduteko lehentasunak
finkatzea eragindako estetika- edo hirigintza-inpaktuaren eta/edo arazoak
jasaten dituzten eremuak diren arabera.
Legez kontrako baratzeak kentzea, eta horrekin batera, lurzorua antolatzeko plan
bat prestatu eta bideratzea lur-sail txikiak prekarioko lagapenean era
antolatuan emateko helburuarekin, autokontsumorako barazkigintza ekologikoan
aritzeko.
Lurzoru-parke horiek, toki egokietan kokatuak, administrazio publikoak kudeatuko
ditu zuzenean edo zeharka, eta araubide zorrotzari lotuko zaizkio. Itxiturak
izango dituzte, nekazaritzako lanabesak gordetzeko lekua, eta inpakturik
eragiten ez duten ureztatze-sistemaren bat.
|
Kontuan hartzekoa:
|
Kontrolik gabeko baratzeek asko itsusten dute paisaia.
Alderdi hauek asko eragiten dute horretan: kokaleku desegokiak, itxitura
aldrebesak, plastikozko ontzi handiak eta legearen aurkako eraikuntzak.
Aisialdiko ortuak onuragarriak dira, baina ez dira edonola, batere kontrolik
gabe, jarri behar.
|