Home

 

Presentacion

Patrimonio

Infraestructuras

Urbanismo

Rural

Medio ambiente

 

 

Aurkezpena

Ondarea

Azpiegiturak

Hirigintza

Landa-ingurunea

Ingurugiroa

 

 

  Donostia-San Sebastián, barrio de Intxaurrondo Sur. La mayor parte de las viviendas son de protección oficial. Ortofoto: Diputación Foral de Gipuzkoa, 2006.

Babes ofizialeko etxebizitzak erabiltzeko lagapenean

Inpaktua:

***

Kokapena:

Euskadi

Orokortasunak:

Erabiltzeko lagatzen diren babes ofizialeko etxebizitzen sistema (XX. mendean hedatuena) al da egokiena etxebizitza eskuratzeko arazoari irtenbidea emateko?

Onuradunari laurogei bat urtez erabiltzeko etxebizitza bat (jeneralean, garaje eta trastelekuarekin) ematean datza erabiltzeko lagapenak. Epe horrek esleipendunaren bizi-itxaropena estaltzen du eta herentzian emateko aukera dago, aipatutako epe hori gainditzen ez den bitartean. Horren ordainetan diru-kopuru bat ordaindu ohi da (etxebizitza libre baten prezioa baino askoz txikiagoa) eta horrekin batera, onura fiskalak edo lehentasunezko kredituak eskuratzeko aukera izaten da.

Etxebizitza erosteko edo alokairuan hartzeko egiten dugu herritar gehienok gure bizitzako gasturik handiena.

Etxebizitzaren garestitasuna eragozpena izaten da jende askorentzat.

“Arrazoizko” ahalegin ekonomikoaren bitartez etxebizitza bat eskuratzeko guztion eskubidea babestu behar dute botere publikoek. Baina saihestu behar da ondasun horien onura pribatuak dakarren ahalegin ekonomikoa gizartearen gain erortzea. Beste era batera esanda, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko baldintzek ez dute bigunegiak izan behar, bestela gizartea bihurtzen da eta onura pribatuaren ordaintzaile zergen bidez.

Etxebizitza eskuratzeko sistema hori bat gehiago baino ez da eta beraz, beharrezkoa agian, baina argi dago ez dela bidezkoena gizartearentzat.

Irudia:

Donostia-San Sebastián (Intxaurrondo). Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006.

 

© ingeba. Todos los derechos reservados. © ingeba. Eskubide guztiak gorderik.

Véase el condicionado de esta sección