Euskalduna beheko erdi aroan : Giza jokabideak
Ganboa armarria

4. GIZARTE BORROKAK

Erdi aroko euskalduna, edozein gizarte klasetakoa, beheko erdi aroko mendeetan etengabeko asaldake-taegoeran zegoen. Euskal lurraldeetan bi mendetan zehar borrokaldi luzea jasan zuten eta arrazoiak eta gertaerak azaltzea zaila da. Lope Garzia Salazarrek oñaztar eta ganboarren arteko gatazkak zehatz-mehatz kontatzen dituen arren, Boissonnadek Nafarroa Garaian eta Beherean beamondar eta agramondarren artean izandako borrokez beste hainbeste erantsi beharko litzateke.

Borrokak gizarte klase baten kideen artekoak dira, baina zenbait historialariren eritziz gizarte klase ezberdinen aurkaketaren aztarnak daude. Konkretuki, Valedo Baruqueren arabera, «Ieinuen arteko borroka handiek, lurraren jaben eta nakazarien arteko gatazka askoz erradikalagoa ezkutatu zuten)). Eta Otazuk dioenez, banderizoen borrokek «jaun eta nakazarien arteko borrokek ezkutatzen zituzten; januak auzolurrez jabetzen eta nekazariei menpekotasuna ezartzen ahalegintzen dira». Kritikak ezeztatzen ez duen bitartean baieztapen hauek baliagarria izango den eredu historiko bat ezartzen duten arren, eredu hau eskolako uste ideologikoen ondorioa dateke eta ez da berresten interpretazio guztietan.

Euskal Herrian aurkako gizarte bi daude: Hiriak eta Lur Laua. Honetan patriarkar izaera duen nekazal-abel gizartea ezartzen da, familia zabalaren errejimenaz eta, aldi berean, elkartasun eta odolkidetasunaren zioz elkarturiko leinu eta ahaidetasunaren talde zabalagoetan babestuta. Leinua familien elkarketa eta gizarte-antolakera bada, taldea enbor bereko leinuen edo ahaidetasun-Ioturak dituztenen bilketa da, I. Arozenak dioenez, Leinuen burua ahaide nagusia zen eta, euskal nobleteriaren goreneko maila gisa, bere taldekoak menpekotasunezko harremanen bidez kontrolatzen zituen, babesaren truke zenbait zerbitzu jasoz. Beste batzuk menpekotasun-Iotura askoz handiagoa zuten, norberaren lurraz gain jaunari diruz eta gauzaz errentak ordaindu behar zizkiotelako. Ahaide Nagusien menpekoen azkeneko mailan talde oso heterogeno bat zegoen: lekaioak, gaizkileak, bide-Iapurrak, etab. Lur Laueko nekazal gizartearen ebaketa sektorial-bertikal honekin batera, luzerako beste ebaketa bat egin behar dugu, dirusarrerak batez ere oinetxe, menpekotasun eta manupeko eskubideak ustiatuz eskuratzen zituzten nobleak eta zergak eta bestelako betebeharrak dituzten nekazariak bereiziz.

la bakar-bakarrik nekazaritza eta abeltzantzatzik bizi diren Lur Laueko biztanleen arteko kontraesan hauei, banderizoak eta haien ahaideak apurka-apurka artisautza (olak), merkatal eta zerbitzu-produkziobideez jabetuz joan zirela erantsi behar diegu. Beraz hasieran baserriahiria, Lur Laua-Hiriak aurkaketa hutsa zirudiena, azaldu dugunez hirietan kokatu eta produkziobide aurrekapitalistez jabetu ziren leinutalde eta ahaideen aurkaketa bihurtu zen. Beraz, banderizoen gatazka, klase borroka edo baserri eta hiriaren arteko borroka ezezik, Herrian nagusi den klasearen barne kontraesanen agerbide zela ondorioztatzen dugu berriro. Areago, borroka bertikal hauek leinuen arteko borroken norainokoak eta zailtasunak estaltzen dituzte. Eta nobletaldeen arteko aurkaketan dena zen baliagarria botere ekonomiko handiagoa eskuratzeko; erregearen boterea bilatzea, hirietan sartzen ahalengintzea, elizaren ditxima eta ondasunez jabetzea, aurkako taldearen kontrako errepresaliak, auzo-lurrez jabetzea, gaizkileak eta etsaien interesen lapurrak babestea eta, azkenik eta gutxiagotan, nekazariak behartzea, jaun-kargak handituz.

Ahaide Nagusien eta haien taldeen aurkako defentsa Ermandate orokorren sendoketan oinarritzen zen. Ermandatea indartzen duten interesak aztertzen baditugu, Herriko gizarte borroken zentzuaren azalpena izango dugu. Jaunen aurkako altxamenduak (Oñati, Lesaka) eta hirietarako ihesak (Larrabetzu, Errigoitia eta Mungiaren sorkuntza 1376.ean) dauden arren, bakebide nagusia Ermandatea izan zen. Bazterretan bakea ezartzeko tresna nagusitzat eratua, Ermandatea, herjaun nagusi edo erregearen ordezkariaren (v.gr. Arrasateko 1378.eko Ermandate-Batza) menpean, Oñaz eta Ganboarren ezkutariek eta Gipuzkoako hirietako prokuradoreek osatzen zuten. Leinutaldeek Ermandatea lagundu behar dute, Ganboa eta Oñaztarren buruzagiei idatziz beren menpeko ezkutarien zerrenda eman dezaten eskatzen baitzaie.

Dena dela, hasierako egoera hau aldatuz joango da eta XIV. mendearen amaieratik Oñaz eta Ganboa taldeak ez dira Getariako Batzarretara joango eta laster Ermandateetako alkateek jazarriko dituzte, bideetako bakea apurtzeagatik eta gaizkileak babesteagatik. Erregearentzat Ermandatea nobleteria ahultzeko tresna izango da, eta onurak aldatzeko politikarekin batera honek nobleen haserrea sorteraziko du. Hala ere euskal Ermandateen ondorengo liburuetan ez dago Ermandateen klase-borroken tresnatzat jotzeko argibide askorik. Hiri eta herrietako prokuradoreen bitartez beheko erdi aroko euskal Ermandateak ezari ezarian hirietako botere-oligarkiak kontrolatuz joan zirela pentsatu beharra dago, hain zuzen leinutaldeen interesetatik kanpo baitzeuden. Ermandatea, batez ere erregeak erret lurrak eta jaurerrjak bereizteko duen tresna da eta ez baserri eta hirjaren arteko borrokarako tresna, eta are gutxiago, erdj aroko mendeotan, euskal gjzarteko betjko k'ase agintarjaren eta zenbajt arrozojrengatjk haren babesetjk askatu nahj duten masa herrikoien arteko borroka.