Euskalduna beheko erdi aroan : Giza jokabideak
San Esteban (Tolosa)   San Esteban (Tolosa)

AZKEN ONDORIOAK

Erdi aroko euskaldunen giza jokabideen historia zirriborraturik baino ez dago. Azterketa honetatik kanpo gelditu dira haien jokabideen arlo oso garrantzitsuak. Gizabanakoari dagozkion guztiak: izadi, habitat, janari, jantzi eta bizitzeko gainerako beharrizanei dagozkienak, elikabide eta lantresnei dagozkienak, haien mito, jainko eta orozgaintasunari loturikoak.
Halaber, ez ditugu aztertu beheko erdi aroko euskaldunen jokabideak familiaren barrutian, familia urri eta ugarian, odol eta ahaidetasun-Ioturetan.
Aztertzeko eta ulertzeko asko dugu oraindik. Beheko erdi aroko euskaldunen jokabideari dagokion lan hau bide berria zabaltzen ari da ikerkuntza historikoan; eta gaur eguneko gizakiarentzat oso garrantzitsua dela uste dut, atzoko euskalduna nolakoa zen azaldu eta haren jokabidea euskal izaeraren berezitasuna ote den argitu nahi baitu.