Euskalduna beheko erdi aroan : Giza jokabideak
 Sancho el Mayor de Navarra

1 EUSKAL LURRALDEAK

Euskal Lurraldeek Nafarroako Santxo Handiaren agintaldiaren bitartean, XI mendearen inguruan, ondarearen batasunean eta mempekotasun-loturetan oinarritutako batasun politikoa lortu zuten eta ondorengo erregeen garaietan -Donostia eta Gasteiz sortu zituen Nafarroako Santxo Jakintsuarekin batez erebatasuna egiazkoa baino gehiago joerazkoa izan bazen ere, Beheko Erdi.Aroan Euskal Herria inolako lotura politikorik ez duten lurraldeen ondoratzea da.

Nafarroako erresuma Merinaldetan egituratzen zen: Lizarra, Erribera, Zangoza, Iruñea-Mendiak eta bere aldetik bost herritan egituraturiko bortuz bestaldeko lurra: Mixe-Ostabare, Donamartiri, Orzaize, Baigorri eta Zisa.
Beheko Erdi Aroko mende hauetan behin betiko eratzen dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren batasun politikoak, XVI mendean batasun politiko hauen jaurerri independiente izango dira Aialarren Orozkokoa, Bizkaiari behin betiko 1785ean lotua, eta Gipuzkoari 1845ean lotuko zaion Gebararren Oñatikoa.

Araban 1179, urteak (Alfonso Villa eta Santxo Jakintsuaren arteko su-etena), 1200ak (Gaztelak Gasteiz konkistatzen du) eta 1332ak (Arriagako Kofradiaren Jaurerria borondatez Alfonso XI.ari ematea) Araba behin betiko Gaztelaren eskuetara iragatea ekarriko dute, Biasteri eta Trebiño izan ezik. Izan ere, Biasteri, Labraza, Bastida eta Beranturiko lurrak Arabari behin betiko erantsiko zaizkio 1461.ean Gaztela eta Nafarroaren arteko gerraren ondorioz Enrique IV.ari ematen dizkiotenean, Aitzitik Trebiñoko Konterria Araban bertan gaztelar barrendegi bihurtzen da 1366.ean, Gaztelako Enrique Il.ak Pedro Manrique gobernari nagusiari Trebiño hiria eta haren lurrak ematen dizkionean, Orduz geroztik Trebiño Arabako esparrutik landa garatu da, 1463.eko Arabar Ermandatearen osaketan eskuhartu barik.

Gipuzkoa oso goiz batu zen lurrari dagokionean (Oñati izan ezik) eta lurralde-autonomia XIV.mendearen amaieran eskuratuko du, Gaztelako merinalde gisa, bere gobernaria, herjaun nagusia eta, georago, korrejidorea dituela, Gipuzkoako Ermandateak manupe kriminala zuen XIV amaieratik (Perez Camargo eta Gonzalo Mororekin) eta Juan II.arekin Ermandatearen ordenantza zabalalak lortuko ditu, Enrique IV.aren garaian ordenantzok aldatuak izan ziren eta 1451.ean Aldundia sortzen da, bi Batzarren arteko jarraipen eta zubi lana egingo duen erankunde gisa.

Bizkaia gehiago luzatuko da bere Jarerriko mosaikoa osatzen duten zati guztiak batzen. Nafarroaren menpenan egon ohi den Durangoko Merinaldea, pertsonalaki batuko zaio Jaunari, Aro Modernoan 1628.a arte Gerediagako batzarren bidez burutzen zuen autonomia administratiboa gordez. Enkarterriek bakarrik jaurerriaren barnean izan zuten batasun geo-politikoa. Jaurerriari zatika eta garai eta era ezberdinetan lotuko záizkio. Enkarterriek osatzen zuten barrendegi ugarietatik oraindik erdi arotik Santanderreko probintziarena den Villaverde gelditzen da. Bizkaia eta Araba arteko muga, erdi aroko garai honetan, jarraigabea eta anomaloa da. Bion artean, mendeotan, Trastamararren garaitik Erkidegoen gerra arte zeregin garrantzitsua beteko duten Aialarren eta Koroaren zenbait Jaurerri daude. Muga malgu hau Laudio, Orozko eta Aramaioko harenek eta Balmaseda eta Urduñako jaurerriek osatzen dute. Laudio lurrez eta legez Bizkaiari lotuta zegoen arren, politikoki Arabari lotuta zegoen eta Aialarren ondarea desegin zenean Errege Katolikoek Arabari eskuetsi zioten 1491.ean, Mugaldeko Aramaio haranaz gauza bera gertatu zen, 1489.ean Arabak eskuratuz. Aialarren artean gotorlekua zen Orozkoko haranak Jaurerritik kanpo iraun zuen, arrazoi geopolitikoak eta berdintasuna zirela eta 1785.ean Bizkaiko Jaurerriari batu zitzaion arte. Balmaseda eta Urduña hiri zaharragoak, Erregeen sasikumeentzat gordetako benetako erret jaurerriak eta Urduñaren kasuan bere arabar ingurune geopolitikoaren aurka, barrendegi bat eratuz, Beheko Erdi Aroko urte ezberdinetan batuko zaizkio Bizkaiko Jaurerriari.

Lapurdiko Bizkonterria Nafarroako Santxo Handiak bere loba Lupo Santxori eman zion 1023.ean, eskualdea 1193.ean ingelesen menpean gelditu zen arte zenbait bizkonderen eskuetan egon zelarik, Ricardo Lehoi Biotzek Baiona Lapurdiko gainerako lurretatik bereizi zuen, probestu bat izendatzen zuen Koroaren kontrol zuzenaren pean jarriz, bitartean lur lauean bailego errejimena zegoela, Frantziarrek eskualdea konkistatzeak, 1450.eko bakeaz baieztatua, ez zuen ezertan aldatu etnia eta gizarte egoera. Politika orokor honek ez zuen jaurerri txikien desagerpena ekarri: Ezpeletako baroigoak 1615.a arte iraun zuen, Makeako bizkonterria haren biztanleek berreskuratu zuten 1684.ean eta Baionako katedralaren menpeko Donibane Lohitzuneko baroigoa kalonjeek haren biztanleei saldu zieten 1570.an.

Zuberoa, Goiko Erdi Aroan, bizkonterria zen eta zenbait garaitan lotura feudalen zioz Nafarroarekin bat eginik egon zen, 1152.ean ingelesen menpean gelditzen da, honek barne antolaketari aldaketarik ekarri gabe, 1499.ean Foixeko Konde eta Biarnoko Bizkondeari lotuta gelditu zen, frantziar Koroari erantsi arte haren historia Biarnokoaz nahasten delarik.

Euskal erdi aroa kokatzeko gustiz garrantzitsua da elizbarrutiak mugatzea, elizaren mugak aldaketari buruz uzkurrenak izanik euskal lurralde eta leinuen interesak hobekien agerterazten dituztenak direlako.

XII. mendeaz geroztik euskallurra hurrengo elizbarrutietan zatiturik zegoen: Iruñea, Iruñeko arroa, Lizarra, Valdonsella, Gipuzkoa eta Tutera barnehartuz. Baionako elizbarrutiak Lapurdi eta Baztan, Lerin, Lesaka eta Oiartzun haranak barnehartzen zituen. Kalagorriko elizbarrutia Logroño, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zati batetan eta Burgos eta Soriako zenbait tokitara zabaltzen zen. Tarazonako elizbarrutiak Aragoiko Calatayud, Borja, Tarazonako zenbait toki, Agredako eta Alfaroko lurrak eta Ebroz bestaldeko nafar eskualdea barnehartzen zituen. Zuberoako artzapezgoa Oloroneko elizbarrutian, 56 parrokiarekin, eta Lapurdiko alde gaskoia, Daxeko elizbarrutian.

1317.etik Zaragoza, Kalagorri, Iruñea, Tarazona, Huesca eta Albarracinen egoitza metropolitanoa da.

Euskal lurraldeentzat esanguratsuena erdi aroko elizbarrutien arteko komunikazioa da. Izan ere, Baionako elizbarrutiak barne hartzen zituen Lapurdi, 45 parrokiez batasuna emanez, Nafarroa Beherako mendebaldea, 45 parrokiaz, bortuz bestaldeko bost eskualde edo herrietan (Baigorri, Ziza, Arberu, Orzaize eta Irisarri), eta Pirinioen hegoaldean 45 parrokia, Hondarribia, Bost Hiri, Lerin eta Baztango artzapezgoak eratuz. Daxeko elizbarrutiak Lapurdiko alde gaskoia eta Nafarroa Behereako ekialdea biltzen zituen.

Elkarren arteko komunikazio hau Felipe Il.aren jabegoak zentralizatu ziren 1566-1567.ean apurtu zen; edo hobeto esanda, 1567.eko uztailaren 12.an, Pirinioen hegoaldeko 43 parrokiek, Hondarribia, Bost Hiri, Lerin eta Baztango artzapezgoetatik luzatzen zirenek, Iruñeko elizbarrutia osatu zuten. Geroxeago, 1574.ean, Burgos izendatuko dute elizbarruti-metropoli, azpitik Kalagorri, Iruñea eta La Calzadakoa egonik.