Konpostelara Bideak Euskal Herrian Barrena

 Baiona. Katedrala

3.2. BAIONATIK IRUNERA

Baionak, Adour ibaiaren bi ertzetan eraikiak, Saint-Esprit auzoarekin, erromesaldiaren lehen egunetatik hiri txeratsuaren izen ona zuen. Eragozpena Adour ibai handia igaro zaila izateak eskaintzen zuen. 1125. urte aurretik ontzi-zubian bakarrik igaro zitekeen. Zubia 1125. urtean eraiki zuten Raimundo de Martre gotzainaren eta Lapurdiko Bertrand kondeordearen eraginari esker. Handik gutxira, baseliza eta berhartsuen ospitale bat jaso zituzten, Saint-Esprit auzoan aurkitzen ziren erromesentzat. Jerusalengo San Juan ordenaren menpean priore bat eta sei kaperau zituen, zerbitzeko anaia eta arreba donatu batzuekin. Hirian sartzeko Santiagori konsekraturiko kapera baten ondoan igarotzen zen. 1217anJerusalengo SanJuan ordenak Espiritu Santu izeneko bigarren ospitale bat fundatu zuen. Adour ibai ertzean ospitale hiria sortu zen. Auzo hau Dax-eko elizabarrutiaren mendean zegoen, eta horrek Baionako gotzain-elizarekin eta hiriko buruekin auziak sortzen zituen. Ospitale etxalde sail honek Luis errege santuaren emaitzak hartu zituen.

Zubia igaro ondoren, San Leon auzoan beste ospitale etxalde batzuk aurkitzen ziren, San Nikolas edo San Lazaro ospitalea, gotzain-elizako apaizen mendean zegoena.

Baionatik Hendaiara, Bidart (santiagoren irudia) eta Guéthary'n barrena. Donibane Lohitzunen Baionan bezainbat lan egiten zen, bere ontzijabe, arrantzale eta merkatariekin. Aro berrian ospitale bat izan zuen. Erromesek handik irtetzean honela abesten zuten:

Les biens de Dieu en abondance
Car se sont gens de Dieu élus
Des charités ont souvenance
Donnant aux pauvres chevance
Et de leurs bien en abondance»30.

Donibane Lohitzunetik Urruñera, han ospitale bat zeukaten, Santiago parrokiko anaiadi batek administratua, eta ospitale ondoan erromesentzat hilerria. Bere elizan tinpanoan erromes jantzitako Santiagoren irudia ipini zuten.

Zuberoako priore-barrutia edota Hendaiako priore-barruti ere deitua, Gaztelako erregeek, Alfontso VIll.aren ondorengoek, sortutako erakundea da, hark Aquitaniako Leonorren dote bezala Gaskuña ondarez hart~ baitzuen. 1305tik priore-barrutia, Akitanian oso indar ezarritako Saint-Esprit ordenaren eskuetan zegoen.

Hendaia eta lrun tartean Bidasoa ibaia eta izaro bat zegoen, eta xv: gizaldi azkenetik baita zubi bat ere bere zubisari eta guzti. Hemendik San Adrian haitzuloraino edo Oviedoko Gelatxo Santuraino jarraitzen zuten.

__________

OHARRAK

30 "Donibane Lohitzunen izan ginenean/jainkoaren ondasunak han ugari/jainkoaren jende aukeratua baila hori/errukia gogoangarria da/behartsuei gauza onak emanda/eta bere ondasunelatik ugari".