Konpostelara Bideak Euskal Herrian Barrena
San Esteban (Tolosa)   San Esteban (Tolosa)

Santiago bideak Euskal Herrian Barrena XII. gizalditik atzera

SARRERA

Erdiaroko dokumentu gutxiei, baina ez nahikoei, geroago Berant Erdiaroko eta Aro Berriko gizaldietako Erromes Gidek zehaztuko dizkiguten Santiago bideak erantsi behar zaizkie. Gida horiei jarraiturik, hiru ibilbide handi garbi seinala ditzakegu, eta goizerdiarokoak, beranterdiarokoak eta aro berrikoak berezi egin nahi ditugu.

ERDIAROKO EUSKAL IBILBIDEAK: ALFONTSO VIII.arengandik ALFONTSO X.a JAKINTSURAINO.

Gaztelak itsasora iristeko bidea egiteko proiektua zuen. Avilesek bere forua 1156an baieztatua ikusten du; hori Liibeck fundaturiko fetxa inguruan eta Zwin kanalea irekitako garaian gertatzen da. XII. gizaldiaren azken aldera, Santanderko herriek beren itsasontziak atontzen dituztenean eta Galiziako kai handienetan lana pil-pil sortzen denean, Brujasko kaiaurrea eraikitzen dute.

Alfontso VIIl.ak Itsasertzeko hiriak, Castro Urdiales (1163), Santander (1187) fundatuz gain, Gasteiz konkistatu zuen eta Gipuzkoa osoa bere mendean hartu 1200tik gerora. Geroxeago, 120San, Gaskuñako Jaun izena hartzen du. Euskaldunen lehen herriaren (Donostiaren) jabe egin zen (1180), baina ezin izan zituen Baiona, ez Bordele ez La Rochele menderatu ahal izan.

Itsasertza lotu zuenean eta lehorrean Gaskuñarekin muga berak eduki ondoren, bere komertzio eta itsas goiasmoak zabaldu egiten dira. Asmo horiei eusteko Hondarribi, Mutriku, Getari, San Vicente de la Barquera, Laredo, Santillana del Mar hiriei foruak ematen dizkie. Laster burnia eta artilea bakarrik kargatuko dute Frantzia eta Flandes aldera.

Behin itsasertzeko kaiak aseguratu ondoren, haren ondorengoek goiordeka itsasorekin batzeko bideak marratuko dituzte. XlII. gizaldiaz gero, burgo herriak sortzean, San Adriango lehorbidea sendotu egiten da. Alfontso X.ak Gasteizko foruarekin 1256an Agurain, Segura, Ordizia eta Tolosa hiriak fundatzen ditu. Hiru hauek Santiago bidea seinalatzen dute eta batetik bestera egun bateko bidea dago, hain zuzen ere. Horrela komunikatzeko bidea aseguratzen du Gaztelako goiordekako produktuak, 1296.go Marismas Anaiadiak eratzen dituenak, ateratzeko, eta hortik sartuko dira Konpostelara doazen erromesak San Adrian eta Arabaraino.

Gaztelak Gipuzkoako bidea igarogaitza dela garbi ikusten duenean baino ez da hasiko Bizkaiko proiektu berria asmatzen, baina orain Burgos oin-hiri bezala harturik. Bizkaian porturik zaharrena (1236.goa) Bermeo da. Geroago sortuko dira Plentzia 1299an, Bilbo 1300an, Portugalete 1322an eta Ondarroa 1327an.

Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak komertzio garraiotzaile handi bihurtzen dira. Bordeleko ardo garraioaren erregistro denak eta Setubalko gatzarenak bereganatu egiten dituzte, Eta Englandeko produktuen garraioa beraiek bakarrik egiten dute. Merkante ontzitaldeak eta haiek egiteko ontziolak Deba, Mutriku, Orio, Pasaia eta Donostian sortzen dira, baita Lekeitio eta Bilbon ere.

Grazioso Benincasa de Anconaren portulanoak, 1467an eginak, kargatzeko eta deskargatzeko eskubidedun internazio portu bezala hauek seinalatzen ditu: Donostia, Mutriku, Bermeo, Castro Urdiales, Santander, Avilés etab. Eta bigarren mailako portu bezala: Hondarribi, Pasaia, Getari, Deba, Lekeitio, Portugalete, Laredo, Santoña, Galizano, San Vicente de la Barquera, etab.

Baina, harritzeko gauza da nola ez dituen Orio, Zarautz, Zumaia, Ondarroa eta Plentzia aitatzen, portu horietako ontziak maíz agertzen baitira erdiaroko dokumentuetan.

1. sozio-ekonomi ondoreak

Gaztelaren ekonomi proiektuak, Alfontso VIlI.dik Alfontso X.era bitartean eginak, itsasertzeko herriak fundatu zirenetik 1273an Mesta sortu arte, ondorengo erregealdietan ekarriko ditu aleak. Komertzio euforia honen sinbolo nagusia santxo IVak 1293an jarritako bidezorra izan daiteke.

Bidezor honek hamarrenak kobratzen dituzten portuen kontuak kontrolatu nahi ditu edo Gipuzkoako kaietan, bai itsasoko kaietan (Hondarribia, Oiartzun, Donostia, Orio, Getari), bai lehorreko kaietan (Segura) , jasotzen diren hamarrenak kontrolatu.

Bidezor horretan zera ikusten da, sartzen diren produktuak Flandestik (4.874 direnetik 4.316 pieza), Frantziatik, Englandetik eta ltaliatik datozela. Ekarritako artikuluetatik % 95 oihalak dira eta gainontzeko % 5a zenbait artikulo, kinkail, bitxikeria, janari, apaingai, droga, tindura. Oihalak 56 mota ezberdinekoak dira eta batez ere oihal merkeak eta arruntak ekartzen dituzte.

Ontziak batez ere otsailetan (Donostia) eta urrian (Hondarribia) etortzen dira.

Merkatari gehienak euskaldunak eta erdaldunak ( Gaztelakoak) dira. U garienak Gasteizkoak.

Esportatu batez ere Orioko eta Oiartzungo kaietatik egiten da; Oriotik 4.700 kintal burni eta Oiartzundik 3.300 kintal.

Ondorio hau atera dezakegu, Gipuzkoako bide eta kaiak Gaztelako produktuak sartzeko eta ateratzeko garrantzizko azpiegitura direla.

Erregeari eskuratzen zizkioten errenta edo hamarrengatik epaitzen badugu, Kantauriko kaiak ordine honetan jar daitezke:

San Vicente de la Barquera .144.071 marai
Donostia 72.113marai
Santander 64.973 marai
Castro 64.237marai
Laredo 13.235marai
Getaria 6.370 marai
Hondarribia 6.370 marai
Segura. 253 marai

Komunikabide eta komertziobide hauek batez ere Gaztelako ekonomiari laguntzen zioten baina baita Santiagorako erromesaldiari ere.

1147an Englandetik irtendako gurutzatuen f1ota 200 ontzi eta 13.000 gizonekin Frantziako eta Euskalerriko itsas bazterrez bazter etorri zen eta negua Galizian igaro zuten.

Hurrengo gizaldietan zera aurkitzen dugu, Englandetik edo Elba ibaiondotik irtendako eta Santiagora zihoazen itsasontzi taldeak aitatzen direla.

Are gehiago oraindik, Kantaurin gizaldi hauetan England, Frantzia, Flandes, Bretaña euskaldunekin edo Baionarekin elkartzeko diren ohiko itsasbideak noizean behin Santiagora doazen erromesak ekartzeko erabiltzen dira. Erlijio-komertzio erromesaldi honek, Eduardo I. eta Leonor, Alfontso X.aJakintsuaren arreba, ezkondu zirenetik ofizial kera hartu zuen. Leonor honek, izan ere, Gaztelak Gaskuñarako zituen esktibideak, Alfontso VIII.a Akitaniako Leonorrekin ezkondu zenetik heredatuak, dote bezala eraman baitzituen.

Erromes eta merkatari nahaste hau nabariagoa egiten da lege dokumentuetan. Erromesak eta merkatariak berdin direla egiten da, hauek bezala, haiek'ere ondasunei eta komertzioari haize ematen baitiete. Antza berdin hau Lizarrako foruan, Gaztelako Foru liburuan, Nafarroako Jeneral Foruan eta Las Partidasen agertzen da.

Merkatari eta erromesek bide-txartelak zituzten, seguro kartak, arrotz-etxeetan sartzeko eskubidea, mendekua hartzeko legea. Gainera, erromesak ez du ate-saririk ordaindu behar, ez bidezorrik ezta batere zergarik ere ekartzen dituen abere edo gauzengatik.

Are gehiago, lege berezi asko dituzte:

  • kaierorik behar gabe abereak sal ditzakete.
  • arrotz-etxeetan erromesari bertakoei saltzen zaien prezioan saldu behar zaio, eta haiei bezalako pisu eta neurrian. Eskubide hori dute.
  • sinestu egin behar zaio hitza,bideagatik sinesten badu lapurreta edo ostu egin duela salatzen duenean.
  • merkatari edo erromesari egindako lapurreta erregearen lege b'erezipean gelditzen zen.

2.Arte ondoreak

Manuel Lekuonak dioen bezala, egia da ia ez direla ezagutu ez zabaldu Gipuzkoako Santiago Bideak. Arte irargiak Araba eta Nafarroa probintzietan diren bezain ugariak eta monumentuak ez badira ere, nahiko esanahikoak dira, barruko bideaz gainera, XI. gizalditik Gipuzkoako kostaldeko biderik badela irargitzeko.

Eskultura eta arkitektura hondar askok, izen eta toki-izen ez gutxik hori baieztatzen du.

Santiagori konsakraturiko baselizak, eta, horien artean Astigarrakoa azpimarratu behar da bere harrinabarrezko eskultura ederragatik, baita Marina Santuari dedikaturikoek ere (Albiztur, Aztiria), Pelaio Santuari (Zarautz), Maria Magdalena Santuari, Sebastian Santuari, San Rokeri, San Antoni eta Tourseko San Martini, denak santu txeratsuei dedikatuek, Santiago Bidea xedarritzen dute eta funtzio soziala betetzen dute.

Bai kostaldeko bidean zehar bai barrukoan zehar guztiz nabariak eta ederrak dira gure egunetara iritsitako arte hondarrak, eskultura hondarrak gehiago, arkitekturak baino. Junkaleko, Itziarko, lruetxetako Andra Mariren irudi eseriak, Oiartzungo Salbatorea, Lierniko Magdalena, Aizkorri eta Zeraingo Prozesio Kristoak, Hernani, Tolosa eta Idiazabalgo ate landuak Goiz Erdiaroko eredu goresgarriak dira.

Bidean zehar zehatzago deskribatzen joango bagara ere, ondoren, eskematiko geografiko, lrunen bide hasieratik Zalduendoraino, Gipuzkoako bideetako zedarri nabarienak eskaintzen ditugu, nahiz Goiz Erdiarokoak izan nahiz Berant Erdiarokoak:

HERRIA: Arte irudia. Fetxa. Neurriak.

IRUN:

  • .]unkaleko Maria Santuaren irudia. XII G. 0,71 X 0,28. Itsasgizon eta arrantzaleek gurtua. Polikromatua eta urrezturiko egurra.
  • .Prozesio Kristoa Ounkaleko Eliza). XIII G. 0,47 X 0,19. Lauformak, astona eta bildots mistikoa. Metalezkoa.

OIARTZUN :

  • Baserrietan konopio leiho hondarrak (Iturrioz Auzoa).
  • Salbatoreren zurlandua ( Lartzabaleko Salbatore baseliza). .
  • Andrearriagako Andra Mari. Godo estilokoa. 0,64 X 0,26.
  • Egur polikromatua. (Altzibar auzoa). .Pietate irudia. XV G. 0,55. Egur polikromatua. (San Esteban eliza).
  • Lartzabaleko Salbatore baseliza galdutik datozen harzuriak: San Klemente, Betiereko Aita bere Seme hilarekin. (San Telmo Museoa. Donostia).

DONOSTIA:

  • San Pedro eta San Pabloren irudiak. Harri polikromatua. Donostiako antzinako Santa María elizatik datozenak. 116,5 X 0,64.

ASTIGARRAGA:

  • Santiagoren irudia. XIII G. Harzufia.

HERNANI:

  • Agustinen lekaimeen kamentuka atea. XII-X111 G. Partalanda etxea. Gadaa. Leiha bikaak.

ASTEASU:

  • San Pedro elizako godo hutsuneak.
  • San Pedroko Bataio Harria. Godo-Renazimendu estilokoa. Harearrian landua. 106 X 105. Hiriaren armarria, Juan Bautista, Jesus bataioa hartzen, bi lehoi, aingeru bat. Arranoak abereekin etab. Tazan arlanduak.
  • Andra Mari eseria haurrarekin. Godoa. 0,80. Intxaur beltz polikromatua. (Perpetuo Sokorroko Andra Mariren baseliza).

LARRAUL:

  • Baserri batzutako konopio arkuak.

ALKIZA:

  • San Martin elizako godo atea. XIII-XIV G.

ANOETA:

  • San Juan Bautista elizako godo leihoak.

TOLOSA:

  • San Esteban baselizako erromaniko atea. XII-XIII-XIII. Fitomorfo eta geometri bildumak. (SanJuan Bautista Eliza).
  • Godo-Renazimendu bataio harria. Zoomorfo motiboak.

ALBIZTUR:

  • Argisaingo Santa Marina baselizako godo atea. XIV G. .
  • Santa Marinaren godo irudia. Santa Marinaren baseliza.
  • Santa Maria Aundi baserriko konopio leihoak. Antzinako erro mes ospitalea.

EZKIOGA:

  • Kizkitzako Gure Andra Mariren baselizako irudi desaparitua. Erromanikoa.
  • San Migel elizako godo atea. Apaindu gabeko artxiboltak. .Eliza beraren dorrea bi arku hirulobulatuekin. Santa Marina baseliza.

ZUMARRAGA:

  • La Antiguako Santa Mariaren erromaniko atea. XII G. Berant erromaniko atea.
  • Baselizaren absideian gurutzebide landua. 1480.
  • Ama Birjinaren eta Kristo gurutzatuaren irudi landuak. Godoak. XV G.
  • Legazpi Etxea. Gezi-leihoak eta erdiaroko ateak. 1320?

LEGAZPIA:

  • Hutsuneak perra erako arkuekin (Parroki eliza). .Geometri eta fitomorfo motibuak hormetan. XII G .
  • (Parroki Eliza). Gurutze bidea harrian landua. XIII G.
  • Aztiriako Santa Marina baseliza.

ZERAIN:

  • Mako zorrotzeko leihoak eta Jauregi Etxeko marragak.
  • Godo bataio harria. Izar irudiak. (Parroki eliza).
  • Prozesio Kristoa. Erromanikoa. Errege koroia eta gerritiko oihala. (Parroki eliza).
  • Zeraingoen hilobia harrian. 1457. Armarri eta arku angelatuak.

SEGURA:

Harresia eta 5 ate.

Gevaratarren Etxea. Beranterdi Aroa. Armarri eta leiho. xurrutarri eta aingeruak.

Egurrezko prozesio gurutzea. Godoa (San Andres baseliza). .Parroki elizan erdiaroko hondarrak. Santiago kapera.

Egalean azken bitxikeri hirulobulatuak.

Kristo gurutzatua zurlandua. Egur polikromatua. Santa Isabel komentua.

IDIAZABAL:

  • Ate erromanikoa. XIII G. Geometri eta zoomorfo motiboak. .Erromaniko aurreko bataio harria. Geometri motibuak.
  • Ama Birgin eseriaren irudia. XIV G. 0,70 (Gurutzetako baseliza). .Santiago Txikiaren irudia. (Kurutzetako baseliza).
  • Ate zurlandua Terrazako Ordenaren armarriarekin.

ZEGAMA:

  • Aizkorriko prozesio Kristoa. XII-XIII G. Buru lehoitua eta gona motxa,
  • Ur bedeinkatu ontzi erromanikoa. XIII G. Kare harria. (Hilerria)
  • Erromaniko bataio harria. Geometri motibuak. (Hilerria) . .Hiruetxetako Andra Mariren irudia. lrudi eseria. XII-XIII. (Hiruetxetako Baseliza)
  • Erdiaroko ur bedeinkatu ontzia. (Hiruetxetako Baseliza).

ZALDUENDO:

  • San Julian eta San Santa Basilisa Baselizako abside laua eta hegala gizantzeko abeburuekin. Bisigodoa. X G .
  • Santa Kasilda ospitalea.

EUSKAL IBILBIDEAK SANTIAGORA ARO BERRIAN

 1.San Adrian bidea

Erromes gida batzuk deskribatzen dute bide hau. Horrela, Herman Künig von Vachen xv: gizaldiko aleman gidak bide hau Suizatik Nimes barrena, Beziers, Narbona, Carcasona, Toulouse, Auch, Orthes, Donibane Garazi, Iruña, Logroño etab. zehar deskribatzen du. ltzulera Burgostik Gasteiz eta «Porten Berge», hau da, San Adrian, aldera egiten du. Berebat Arnold von Harffen 1496.go bidekartak itzultzeko bide bezala Burgostik Burgosko Villafrían barrena, Rubena, Quintanapalla, Rodillako monastegia, Quintanavides, Briviesca, Grisalena, Zuneda, Pancorbo, Ameyugo, Orón, Miranda, Arganzongo la Puebla, Gasteiz, Heredia, Galarreta, San Adrian, Segura, Ordizia, Legorreta, Tolosa, Villabona, Litzauwe? , Hernani, lrun barrena datorren bidea seinalatzen du.

XVl. gizaldiko frantses bidekartek ere seinalatzen dute, Santiagora joateko bide bezala, orain deskribatzen den bidea. Bordeletik Baionara, Donibane Lohitzune, lrun, Hernani, Villabona, Tolosa, Ordizia, Segura, San Adrian, Zalduendo, Agurain, Gasteiz, Arganzongo la Puebla, Miranda, Pancorbo, Briviesca, Castel de Peones eta Burgosera.

Berebat, Lalaingek 1502an Felipe Ederrarenbidea honela deskribatzen du: Burgoseraino San Adrian mendi bidean zehar doa, igarotzeko txarra eta arriskua, beti elurpean; ate bat du eta Santiagora joateko handik igaro behar da nahitaez. Haren beran kapera bat haren ohoretan, bidea erakusten.

Bide bera egingo du Guillermo Manierek 1726an.

 XV: eta XVl. gizaldietan San Adrian bidea erabiltzen jarraitzen dute komunika bide bezala, baina poliki-poliki bere indarra galtzen doa komertzio-bide bezala. Komertzio bide bezala indarra galtze hau esplikatzeko arrazoi asko dago. Lehenbizi, Gasteiz ez da lehen bezala Gaztelako artilea kopuratzeko billeku, sartalderago dagoen hiria, Burgos, jartzen da haren lekuan, eta honek itsasora irtenbidea Bizkaitik barrena bilatzen du. Are gehiago, Gasteizko komertzio-bizitzak, lehengo bizitza aberatsetik gelditzen zaionak, bere irtenbidea erosoago Leniz eta Deba ibai aldetik bilatzen du. Horregatik, Gipuzkoako bideek komertzio zigor handia hartu zuten, eta hori oraindik handiagoa egin zen Bizkaiko PancorboOrduña-Bilbo bidea zabaldu zenean, edo zuzen Burgos-Medina de Pomar-Valle de Mena-Bilbo hartzen dutenean.

San Adrian bideak bere indarra galtzen badu Gaztelan sartzeko, baita Nafarroarekin komunikatzeko ere motelago egiten da. xv: gizaldirako Donostia eta Getarin biltzen da Nafarroako komertzioa, Tolosatik barrena egiten den bideari esker. Hondarribiak ere berebat, Baztan ibar bidean zehar Nafarroa bustiko atzerriratzeko merkantziak erakartzen ditu.

Sozio-politika-ekonomi aldaketa hauek guztiek ondore hau ekarri zuten, Gipuzkoa Gaztelako komertzio bideetatik banatu egin zela, eta batez ere, poliki-poliki San Adrian bidea komertzio jende handienak utzi egin zuen, eta, jakina, erromes bide bezala ere erori egin zen.

San Adrian bidearen azpiegiturak gero eta eragozpen handiagoak ditu, ia mendera ezinak. 1478an bidali zioten Errege Katolikoek Gipuzkoako Juntari Errege-zedula Recopilacionean (RF Guipúzcoa Tit. 18, cap.3) jasotzen dena. Han Gasteiztik Gatzagara eta San Adrianera doazen bideak zuzentzeko eta gerturik edukitzeko eskatzen diote.

1494.go abenduaren 23an Errege Kontsejuak zera erabakitzen du, jakineraz diezaiotela Araba probintzian zein zubi, kamino edo harrizko bide konpondu, birmoldatu edo berriro egin behar diren. Kontuan eduki behar diren kaminoen artean honako hauek aitatzen dira: Pueblako dioten kolkoa, Ibarbalzako pasoa, Tochako pasoa, Murillasen jurisdikzio barruan dagoena, Bilbora doan erretbidea. Baina, zoritxarrez, ez da ezer esaten San Adrian bideaz, eta badakigu, orduko bidarien bide-kartei esker, oso egoera gaiztoan aurkitzen zela.

1500an beste errege zedula batek, sobrekartan Errege Katolikoen bestea jasotzen duenak, orohar Gipuzkoako herriak bideak konpontzea eragiten die,JeneralJuntek edo Korregidoreak hori seinalatu nahiko luketenean.

1516an Karlos Jaun eta Juana Andreak Gipuzkoako Juntari errege zedula bat bidaltzen diote eta han Gasteiztik Gatzagara eta San Adrianera doazen bideak mantentzeko eskatzen.

1532an errege probisio baten, 1545.go irailaren 12ko bestean sobrekartatuaren, bidez Kontsejuak Araba Probintziari zera agintzen dio, bere Probintzian dauden San Adrian portuko bideak konpontzeko.

1532.go errege probisioa Gipuzkoa Probintziaren izenean Igeldoko Pedrok eskatu zuelako bidaltzen da. Eskari horrek honela zioen:

«Gipuzkoa Probintziaren jurisdikzioari gagozkiola, portu hartako bideak ondo eginak eta berrituak daude... portu hartatik joan eta igarotzen diren bidari eta abereak joan eta igaro ahal izateko, oso handia eta gogorra baita; eta Araba Probintziari gagozkiola, bide horiek oso gaizki konponduak aurkitzen direla eta, hala, ezin igaro direla ondo bidari eta abereak» .

Errege probisioak Medinan, 1532.go ekainaren 18an emanak, bukatzean honela agintzen zuen, «San Adrian portu hartako bideak zuzendu eta zuzenaraz ditzazuela aguro» .

Errege probisio honek ez zuen efektu handirik sortu. Hori baieztaten du Gipuzkoa Probintziako prokuradoreak, Idiakezko Migelek, 1545an Kontsejuaren aurrera azaldu baitzen eta hau anotatzen du: «orain arte ez dituzue San Adrian portuko bideak zuzendu ez konpondu».

Berebat Kontsejuak errege probisioa betetzera eragiten du gogor eta «gero ardura eta arreta haundiz San Adrian portuko bideak zuzendu eta zuzenarazi ditzazuela».

Handik urte gutxira San Adrian bide edo ibilbidea baztertua izaten hasten da. 1564.go apirilean Azpeitian bildutako Gipuzkoako Batzar Nagusiak zera agintzen du, ez dadila inor Zegamara mendiz joan, Seguratik barrena baizik, eta bide horretatik joango da 1565an Isabel de Valois erregina, eta horrek zera esan nahi du, bidea konpondu zutela, Errege Kontsejuak gizaldiaren lehen erdian etengabe eskatu zuen bezala.

San Adrian bidea itxi egiten da.

Segura eta San Adriango bidea gero eta nekeagoa egiten zen eskuohe edo gurdientzat. Azkenek,o kirri-karrak oraindik ere noizean behin entzun baziren ere, zera esan daiteke, San Adrian bidea 1765tik atzera guztiz baztertua gelditu zela.

Parzoneriak eta bere hogeita hamabost herriek zenbait alditan bidea konpondu nahi izan zuten, 1803an adibidez, konpontzeko gastuak euren bizkar hartu zituzten. Are gehiago, errege agindu bat lortu zuten, 1804.go apirilaren 7koa, bide zaharra ostera berritzeko agintzen zuena. Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusiak errege aginduarekin bat etorri ziren, baina ezin zitekeen ordurako hila biztu.

1805an Karlos Lemaur Jaunak, ingeniariak, bide berriaren proiektua idazten du. Proiektua Donostian 1807an argitaratu zuten, Zunzunegiko Joakin Ignazio izengoitiz. 1821an Astigarrako Luis Jaunak, Segurako alkateak, ostera proiektua argiratu egiten du eta goiordekara igotzeko Otzaurtetik, Zegama ondotik, bidea egitearen alde egiten du. Arrazoi bat baino gehiago eskaintzen du eta eskematiko honako hauek izango lirake:

  • San Adriandik ez daiteke zalgurdirik pasa.
  • berebat, ez daitezke posta-aulkiak pasa.
  • berebat, ez daiteke zama-gurdirik pasa.
  • egiaz, Gipuzkoako posta etxeek baztertu egin dute.

Seguratik goiordekara bideari irtenbidea eman beharra zegoen, zalgurdiak, posta-aulkiak, posta-kotxeak eta zama-gurdiak pasa ahal izateko moduan.

Zalgurdiak alde hauek zituen: berlina, hiru eserlekuekin; barrua, sei eserlekuekin; errotonda, lau eserlekuekin, eta barketa edo kupe lau eserlekuekin goian karro gainean. Zalgurditik zortzi zaldik tiratzen zuten: bi lantzan, bi bolean, bi motzean eta bi aurrean, eta hauetako batean zihoan eserita aurrekoa. Zalgurdia zalzain batek zuzentzen zuen eta mutil batek laguntzen zion, honek erlaxetik eramaten zituen tenkugalak.

Posta-aulkiak 4 edo 6 zaldik erakartzen dituzten karruak dira. Posta-etxeetan gelditzen dira zaldiak aldatzeko.

Posta-kotxeak gobernuarenak ziren eta herri-eskutitzak eramaten zituen.

Merkantziak hamar mandok tiratako mando-karro handietan eramaten ziren, eta tipi-tapa joaten ziren egunez; gauez atseden hartzen zuten ostal eta lo-etxeetan. Batzutan Gipuzkoan mandokarro hauei idiek tiratzen zioten. Mando-karro horietan komikoak, ikasleak, gazte jendea joan ohi zen.

Posta kotxeak eta mando-karroak pasatzeko halako azpiegitura ezin jarri zelako, San Adriango bidea azkenik XIX. gizalditik atzera hila gelditu zen, agoniako tirriki-tarrakak 1765 arte iraun bazuten ere.

2.Kostaldeko bidea

 XIII. gizaldian sartzean Gaztelak itsasora bidea irekitzeko asmoa du. Avilesek bere forua lI56an konfirmatua ikusten du. Liibeck fundaturiko fetxa inguruan eta Zwin kanalea irekitako garaian. XII. gizaldi azken aldera. Santanderko herriek beren itsasontziak atontzen dituztenean eta Galiziako kai handienetan lana pil-pil sortzen denean, Brujasko kaiaurrea eraikitzen dute.

AlfontsoVIII.ak Itsasertzeko hiriak, Castro Urdiales (1163), Santander (1187) fundatuz gainera Gasteiz konkistatu zuen eta Gipuzkoa osoa bere mendean hartu 1200tik aurrera. Geroxeago, I205an. Gaskuñako Jaun izena hartzen du. Ordurako napartarren lehen itsasertzeko hiriaren. hau da: Donostiaren. jabe egin zen

(1180), baina ez zuen Baiona, ez Bordele ez La Rochele menderatu ahal izan. ltsasertza konkistatu zuenean eta lehorrean Gaskuñarekin muga berak hartu, bere komertzio eta itsas goiasmoak zabaldu egiten dira. Asmo horiei eusteko Hondarribia, Mutriku, Getari, San Vicente de la Barquera, Laredo, Santillana del Mar etab. hiriei foruak ematen dizkie.

Berebat, xv: eta XVl. gizaldietako bidekarta batzuk itsasertzeko bidea seinalatzen dute. Grazioso Benincasa de Anconaren portulanoak, 1467an eginak, atzerriko merkantziak kargatzeko eta deskargatzeko eskubidedun internazio portu bezala, hauek seinalatzenditu: Donostia, Mutriku, Bermeo, Castro Urdiales, Santander eta Avilés. Eta bigarren mailako portu bezala: Hondarribia, Pasaia, Getari, Deva, Lekeitio, Portugalete, Laredo, Santoña, Galizano, San Vicente de la Barquera. Baina, harritzeko gauza da nola ez dituen Orio, Zarautz, Zumaia, Ondarroa eta Plentzia aitatzen, portu horietako ontziak maiz agertzen baitira erdiaroko dokumentuetan.

Martin de Arendjanek 1491n egiten duen bidea Erromatik Constanzara dihoa, eta Rin ibaitik Colonia, Aquisgran, Besan<;on, París, Etampes, Tours, Poitiers, Baiona, Donostia, Portugalete, Santander, San Vicente de la Barquera, San Salvador de Oviedo, Betanzos eta Santiagora. Etxerakoan Bilbon barna dihoa, eta hemendik Getarira iristeko 27 egun behar izan zituen.

3.Kostaldeko lehor bidea

XV gizaldiko gipuzkoarrak ez diola erromesari harrera txarrik egiten, 1463.go Ordenananzas Kuadernuak irargitzen du, izan ere XXII. zenbakian etxe, burniola, mendi edo herrian eskatzea debekatzean, honela dio: «gizon zaharrak eta ogibiderik gabeak ez badira behintzat, holakoekJainkoagatik eskatzeko baimena dezatela... eta erromesa edo beste atzerriko bat baldin badaJainkoagatik eskatzen duena, eskatu ahal dezala, toki berean gau bat baino gehiagon Jo egiten ez duela, hain ahula eta zaharra delako ibiltzeko gauza ez bada behintzat»49.

4.Frantses bidea

Frantses bidea da erdiaroko eta aro berriko erromes gidek gehien deskribatzen dutena, eta bide oso hori Nafarroan barrena dihoa, Gipuzkoako geografiako toki-izenik batere aitatu gabe. Aymerico Picaudek deskribatutako bidearen arabera, bidea euskotarren eta naparren artean dihoa. Euskotarrek hiriburu bezala Baiona dute. Naparrak (Poitouko klerigo erromes amorratuak oso ondo ezagutzen dituenak, tirri zaharra gordetzen dienak) Orreagako pasuan hasten dira eta bere lurraldea Araba eta Bizkaira hedatzen da. Espainiarren lurraldea Oca mendiak igaro ondoren hasten da, Burgos aldera. Naparrak dongeak eta arrotzak direla dio, «Navarri impii».

Nafarroan barnako frantses bide hau aske egongo da berant Erdiaro osoan, XIV gizaldiko ingles bidekartak bertsotan Purchasek 1625an argiratuak edo 1417.go Camaunteko Jaunaren bidaiak ziurtatzen duen bezala. Azkeneko honek lurralde hauek bereizten ditu: Marsan, Bearn, Euskoak Hostavacheraino, Naparrak Los Arcoseraino, Gaztela Burgoseraino, España Sahaguneraino, eta gero Leon eta Galizia. Bide hau ondoen deskribatzen, berriena delako, ez dugu gure ikerketaren gai berezi egiten, historiografian oso ezaguna baita.

4.1.EL LIBER SANCTIJAKOBI

Santiagoren kultoa Karlomagnoren aldiraino eta bere bizilekua hilobiaren ondora aldatu zuen Teodomiro gotzainaren garairaino igotzen bada ere, zera esan behar da, Santiagoren izena zabaltzen joan zela ondorengo gizaldietan. Alfontso II.ak eta Alfontso IlI.ak bi basilika eraiki zituzten Apostoluaren gorputza agertu zen tokian. Laster Konpostelaren izena antzinako gotzain sede Iriaren parekoa egin zen eta, azkenik Clunykoak sartu zirenean eta frantses bidea hasi, behin betiko lehen lekua hartu zuen. Diego Pelaezek 1975an katedral berriaren oinarriak bedeinkatu zituen. lO94-1095an sedea askatua dago eta zuzen Erromaren mendean, gero Bragarekin zein gehiagoan ariko da eta 1120an, Diego Gelmirez gotzainaren politika argiari esker, metropoli sede izena hartzen du. Goraldiko urte hauetan frantses bidea sendotu egiten da eta Liber SanctiJakobi idazten.

Liber SanctiJakobi edo Codex Calixtinus XII gizaldiko obra da, Aymeric Picaudek idatzitakoa. Parthenay-Le Vieux edo Anquinsgoa zen. Vezelay ondokoa, Poitoukoa dela eta Vezelayko kaperau zela ere egiten da. Baina. obra hori Erromako Gotzain Kalixto ll.ari egozten zitzaion. Millan Bravo Lozanok dioenez, aldi ezberdinetan eta bata bestea gabe idatzitako zenbait gai dira, eta azkenean ostera denak idatzitakoak. Bost liburuk osatzen dute, eta haietatik, batez ere azkenekoa, Liber Peregrinationis izenekoa zaigu interes. Egin edo bildutako fetxa, 1160. urte inguruan ipini behar da.

Erromesaldiaren liburua idazki labur bat da. Alde batetik bidea kontatzen du, moral kontseju batzuk ere ematen ditu eta Santiagora erromes doanarentzat gida liburua ere izan daiíeke. Gida liburu honetan zera aurkitzen dugu, Frantzia erditik Auñamendira datozen lau bide nagusiak eta baita igarotzen dituzten herri eta ibaiak ere. Garrantzi berezikoa da bidea nondik igarotzen den herri haien deskripzioa: piktavendarrak, gaskoinak, euskotarrak, naparrak, Gaztelakoak eta Galiziakoak. Berebat erromesaldiaren erromaniko artearen lehen laburkia da.

Kopia dezagun Nafarroako ibaiez Vl. atalean dioena eta gas\coin, euskotar eta napartarren gainean VlI. atalean dioena:

«Garestik Arga ibaia igarotzen da baita Ruma ibaia ere. Lorka deritzan tokitik, ekialdetik, Gatzatua deritzan ibaia doa: Kontu gero edan zuk edo zure zaldiak ibai hortatik, heriotza sortzen duen ibaia baita! Santiago bidean, ibai ertzean eserita zeuden bi napartar aurkitu genituen, bere labanak zorrozten ari ziren. Ur hartatik edan ondoren hiltzen ziren erromesen zaldiei labanekin larrua kendu ohi zieten. Galdetu genien eta gezur erantzun ziguten, edateko ura zela hura. Eta hala gure zaldiei edaten eman genien, eta segiduan haietako bi hil ziren, eta bertan napartarrek larrua kendu zieten» .

«Santiago bidean, Tolosa aldetik, Garona ibaia igaro ondoren, aurkitzen den lehen lurraldea Gaskuña da. Handik aurrera, Somport gainditu ondoren, Aragoi lurraldea, eta gero nafartarren lurraldea Arga gaineko zubiraino eta haruntzago ere. Port de Cize aldetik, Turena igaro ondoren, piktavendarren lurraldea dago, lur emankorra, oso ona eta ondasun ugari ekartzen duena. ..Lurralde hau igaro ondoren, Gaskuña lurraldea dator, ogi zuri eta ardo beltz gozoan aberatsa, baso, zelai, ibai eta iturri ongarriz betea. Gaskoinak hitz arinekoak, berriketa zaleak dira, irrikariak, lizunak, moskorrak, tripazaiak, jazkeran traketsak, bitxirik gabeak, baina gudarako heziak eta behartsuentzako oso txeratsuak. Sutondoan eserita mahairik gabe jateko ohitura dute eta denak ontzi batetik beretik edaten dute. Jan eta edan asko egiten dute, itsusi janzten dira eta, lotsagabe, denak batean oheratzen dira 10tarako, morroiak nagusi eta andrearekin, 1asto pixka baten gainean zakar tartean.

Lurralde honetatik ateratzean, Santiago Bidean, Sordeko San Juan hiriaren ondoan bi ibai igarotzen dira, bata haren ezker aldetik, bestea haren eskuin aldetik. Batak Gave du izena, besteak Ibai eta ontzian baizik ez daitezke pasa. Ontzizaiak osoro gaitzestekoak dira, izan ere ibaiak oso estuak badira ere, a1de batetik bestera eramaten duten pertsona bakoitzagatik, nahiz aberatsa izan nahiz behartsua, sos bat kentzen dute, eta zaldi bakoitzagatik lau sos, indarka eta gehiegi eskatzen dutena. Gainera ontzi txikia dute, zuhaitz enbor batean egina; ia ez dira han zaldiak sartzen. Behin han sartu ondoren, kontuz ibili behar da uretara ez erortzeko. Horregatik, hobe egingo duzu zaldia ontzian sartu gabe, doan ibaian eramaten baduzu, ahokotik heldurik. Hala, ontzian gutxi batzuekin sartu, izan ere zama haundiegia hartzen badu ontziak, laster joango da ondora. Gainera, askotan ontzizaiek hainbeste erromes igotzen dute, txartela kobratu ondoren gainera, ontzia irauli egiten da eta erromesak ito egiten dira uretan. Eta haiek l0tsagarri irri egiten dute, horrela ondatuen ondasunen jabe egiten baitira.

Gero, Port de Cizeren ondoan eusko lurra dator, Baiona hiriarekin itsasertzean ipar aldera. Hizkera basatiko lurraldea da hau, basoz betea, menditsua, ogi, ardo eta beste janaririk gabea, eskerrak sagarrak, sagardoak eta esneak arintzen dutela pixkabat beharra.

Lurralde honetan, hau da, Port de Cizeren inguruan, Saint-Jean eta Saint Michel-Pied-de Portuan, portu-saria kentzen dutenak hain gaiztoak dira, osoro gaitzestekoak, izan ere makillodiekin armaturik, erromesen bidera irtetzen dira eta indarka zerga gaiztoak kentzen dizkiete. Eta bidariren batek eskatzen diotena ordaindu nahi ez badu. makilekin jo egiten dute eta mehatxupean galtzetaraino miatzen eta zentsua kentzen.

Lurralde honetako jendea izugarria da, bizi den lurraldea bera ere izugarria, menditsua eta basatia den bezala. Horien aurpegi izugarriek, euren hizkera basatiaren izugarriak bezalaxe, izua sartzen dute aurrean daukatenaren barruan. Legez zerga merkatariei bakarrik kobra dezaieketelako, erromesei eta bidariei kobratzen dietena ezlegezkoa da. Neurria lau edo sei txanpon denean, horiek zortzi edo hamabi kobratzen dute, hau da, duple. Horregatik zera exigitzen eta eskatzen dugu biziro, zergari hauek Aragoiko erregearekin eta zerga dirua jasotzen duten beste aberatsekin batean, baita uzten dieten souleko Raimundo, Agramonteko Viviano eta San Migueleko Bizkonde bere ondore guztiarekin, eta esandako ontzizaiak ere eta Guiniako Amaldo bere ondore guztiarekin eta esandako ibaietako gainontzeko Jaunak, pasa-dirua ontzizainengandik legegabe hartzen dutenak, eta jakinaren gainean penitentzia eta eukaristia administratzen edo meza emate9 edo bere elizaten hartzen dituzten apaizak ere, aguro exkomulgatu ditzatela, ez euren gotzain sedeetan bakarrik, baita Santiago basilikan ere, erromesen aurrean, penitentzia luze eta herri aurrean eginda damu ez duten bitartean eta zergak arintzen ez dituzten arte. Eta prelatu den dena, txeragatik edo irabaziagatik barkatu nahi diena, anatema ezpataz jo dezatela.

Zera jakin behar da, portusaria jasotzen dutenek, ez dietela erromesei zergarik batere kobratu behar eta, aitaturiko ontzizaiek, ez dutela alde batetik bestera pasatzeagatik prezio bezala, obolo bat baiiik bi pertsonagatik kobratu behar eta bat bakarrik zaldiagatik, hori aberatsak badira; eta behartsuak badira, ezer ez. Eta ontzi handiak, haietan pertsonak bere zaldiekin eroso sartzeko halakoak, edukitzera behartuak daudela.

Oraindik euskotarren lurraldean gaudela, Santiago Bidea oso mendi jaiki batetik igarotzen da, Port de Cize deitzen zaio, agian Espainako atea delako edo agian mendi horretatik eramaten direlako merkantziak herri batetik bestera. Zortzi mila ditu haren igoak eta beste zortzi jaitxiak: haren goia hain jaikia da, zerua ukitzen duela ematen du. Goraino igotzen denari zerua bere eskuz uki dezakeela iruditzen zaio. Goi hartatik britain eta sartaldeko itsasoa ikus daiteke, baita hiru lurraldeen: Gaztela, Aragoi eta Frantziaren mugak ere. Mendi honen buruan Karlomagnoren gurutzea deritzan tokia dago, izan ere han antzina, Karlomagnok bidea irekitzeko aizkorak, pikotxak, atxurrak eta beste erremintak erabili behar izan zituen, bere ejertzituaren aurrean Espainara zihoanean. OndorenJaunaren gurutzearen irudia gora jaso eta, belauniko Galiziara begira, Jainkoari eta santiagori egin zien otoitz. Horregatik, erromesak belauniko jarri ohi dira eta santiagoren herrira begira otoitz egin ohi dute eta bakoitzak gurutze bat, Jaunaren ikurra, lurrean sartua uzten du. Mila gurutze ere aurki daitezke han.

Horregatik dauka jendeak hau bidean Santiagori otoitz egiteko lehen lekutzat.

Mendi horretan, kristau fedea Espainako lurralde osoan zabaldu baino lehen, napartar eta euskotar dongeek ohitura hau zuten, Santiagora zihoazen erromesei ez eraso bakarrik egin, baina haien gainean astoak bailira jarri eta gero hil egiten zituzten. Mendi honen ondoan, ipar aldera, Valcarlos (Luzaide) deritzan ibarra dago, hantxe ipini zituen bere etxauntzak Karlomagno berak bere ejertzituekin, haren gudariak Roncesvallesen (Orreagan) hil zirenean. Hortik igarotzen dira ere erromes asko Santiagora doazenean mendira igo nahi ez dutenean. Ondoren, beherakoan, ospitalea eta eliza dago. Hemen aurkitzen da Roldan gizandi ahaltsuak bere ezpataz hiru bider jo eta goitik beheraino erdi bi egin zuen harkaitza. Gero, Orreaga dator, gudaldi handia eduki zuten tokia. Gudaldi hartan hil ziren Marsilio, Roldan eta Oliveros beste berrogei mila kristau eta musulman gudariekin.

lbar hau igaro ondoren, napartarren lurraldea dator, ogi, ardo, esne eta abereetan aberatsa. Napartar eta euskotarrak antzekoak dira janari, jantzi eta hizkeran, baina euskotarrak aurpegi zuriagokoak dira naparrak baino. Naparrek erropa beltzak eta motxak janzten dituzte, belaunetaraino bakarrik, Eskoziakoek bezala, abarkak deitutako oinetakoak eramaten dituzte, ondu gabeko larruzkoak bere ile eta guzti, ugalez lotuak oinetan eta oinazpia bakarrik estaltzen dute, gainontzekoa hutsik utzirik. Alabaina, ukondoetaraino jaisten zaizkien artilezko soingaineko beltz batzuk janzten dituzte, azpildurakoak, longainaren antzekoak, fardalak deitzen diete. Ageri denez, gaizki janzten dira, jan eta edan ere gaizki egiten duten bezala, izan ere napartar baten etxean famili osoak jaten du, morroiak eta nagusiak, neskameak eta etxekoandreak denak batera, plater guztiak eltze batean sartzen dituzte, eta kutxararik gabe, bakoitzak bere eskuz hartzen du, eta denek ontzi beretik edaten dute. Batek jaten ikusten dituenean, txakurrak edo txerriak iruditzen zaizkio. Eta hitz egiten entzuten badiezu, zakurren zaunka etorriko zaizu burura, hain basatia da haien hizkera. Jainkoari «urcia» deitzen diote, Jainkoaren amari «Andrea Maria» , ogiari «orgui», ardoari «ardum», haragiari «aragui», arraiari «arign», etxeari «echea», etxeko nagusiari «iaiona», etxekoandreari «Andrea», elizari «elicera», apaizari «belaterra», «lur eder» esan nahi duena, gariari «gari», urari «uric», erregeari «ereguia» eta Santiagori «iaiona domne iacue».

Herri basatia da, gainontzekoak ez bezalakoa bere ohitura eta izakeran, gaiztakeriz betea, kolore beltzekoa, itxura zatarrekoa, gaiztoak, makurrak, azpisugeak, hitzgabeak, lizunak, moskorrak, odolberoak, hezigaitz eta basatiak, barrubeltzak eta doakabeak, dongeak eta zakarrak, ankerrak eta sesiozaleak, birtuterik batere gabeak, griña ixar eta bidegabekeri guztietan maisu, gaiztoan geten eta musulmanen antzekoak, eta gure Galia nazioaren arerio amorratuak. Euskotar batek, ahal izanez gero, txanpon ziztrin bategatik garbituko du frantses bat. Bere lurralde batzuetan, Biz;..aian edo Araban esate baterako, nafarrek, berotzen dauden bitartean, bere lotsariak erakusten dizkiote elkarri, gizonak emakumeari eta emakumeak gizonari. Gainera nafartarrek lotsagarriro ganaduarekin jotzen dute larrua. Eta zera diote ere, nafartarrak bere mando edo behorraren hanketan babeski bat jartzen duela, harengana bera beste inor ez aldera dadin. Gainera musu lizunak ematen dizkie bere emazte eta mandoaren tutuari. Hori denagatik buru jantziko pertsonak ez dezake nafarra gaitzetsi egin baizik.

Alabaina, gudalekuan ausartak direla egiten da, adoretsuak erasoaldian, hamarrenak ordaintzen zuzenak, aldareari eskaintzak egiten aspergabeak. Nafarrak, elizara doan bakoitzean, Jainkoari ogia, ardoa, garia edo beste edozein gauza eskaintzen dio. Nafar edo euskotar batek nonahi ehiztariak bezala adar bat lepotik zintzilika jarri etaberaiek «aukona» deitzen dieten bi edo hiru azkon eramango ditu. Eta etxera itzultzean edo sartzean miruak bezala egiten du txistu. Eta norbaiti erasotzeko zelatan dagoela bere lagunei nabarmendu gabe deitu nahi dienean, ontzak bezala kantatzen du edo otsoak bezala egiten auri.

Eskoziarren leinukoak direla esan ohi da, haien ohiturekin eta itxurakin duten antzagatik. Antzinakoengandik zera jaso dugu, Julio Zesarek hiru herri bidali zituela: nubioak, eskoziarrak eta kornubiarrak «Kaudatuak» zergarik ordaindu nahi ez zuten Espainiako herriak menderatzeko eta agindu hau eman ziela, ezpataz hil zitzatela gizonezko guztiak eta emakumeei bakarrik barkatzeko bizia. Itsasoz sartu ziren lurralde hartan eta, ontziak ondaturik, Barzelonatik Zaragozaraino eta Baionatik Oca mendietaraino burniz eta suaz errautsi zuten dena. Ezin pasa ahal izan zituzten muga hauek, Gaztelakoek, elkarturik, erasoari aurka egin eta uxatu egin baitzituzten euren mugetatik. Euren itzuleran itsasertzeko mendietara egin zuten ihes, Naxera, lruña eta Baionara, hau da, itsas aldera, Bizkaiko eta Arabako lurretara, hantxe jarri ziren bizitzen. Gaztelu asko eraiki zuten eta gizonezko guztiak hil zituzten haiei emazteak kentzeko, eta haiengandik izandako seme-alabei geroak nafar izena eman zien. Horregatik nafar izenak "non verus", ez egiazkoa esan nahi du, ez egiazko jatorritik jaioa edo ez legezko leinukoa. Zera esan ohi da ere, nafarrek bere izena lehenbizi Naddaver deitutako hiritik hartu zutela, nondik zetozen lurralde hartakoa, lehen aldietan San Mateo apostolu eta ebangeliaren predikuari esker Jaunagana bihurtu zenekoa.

Lurralde honetatik aurrera, Oca mendiez areago, Burgos aldera Espain lurrak jarraitzen du Gaztela eta Kanpos-ekin. Urrezko eta zilarrezko aberaskiz betea dagoen lurra da, oihal eta zaldi pizkor askoduna, ogi, ardo, haragi, arrain, esne eta ezti ugarikoa. Alabaina, zuhaiztirik gabe dago eta grina txarreko jende bihurriz betea».

Frantses bideak kronologiko bata bestearen ondoren gertaturiko bi epe garbitan hartu zuen indar: bata, lehengo Nafarroako bidea galdu, zenean, eta, bestea, burgo hirietan oinarritutako bidea hasi zenean.

4.2. NAFARROAKO BIDEAREN GALERA

 Frantses bidea egiteak. Goñi Gaztanbideren iritzira. Nafarroaren aurkako politika darama. Nafarroaren aurkako politika honek bi maila ditu. Lehenbizi. sozial. ekonomia eta lege maila goragoko herriak sortzen dira. baina herri horiek franko eta atzerrikoek zuzentzen dituzte eta haiek bakarrik dira horietan auzo. eta. bestalde. ondasunak eta zibil eta batez ere eliza errenten ingresuak Nafarroa erresumako mugetatik at dauden monako edo gotzain interesko lekuetara asignatzen dira. Santa Fe de Conques eta Bordele ondoko Sauve Majeure abate-monastegiak izango dira emaitz hauen mesedea hartuko dutenak.

Lapurreta honen eskua Santxo Ramirez erregeari eta Pedro de Roda lruñako gotzainari egotzi behar zaie. Horrela. Artaxonako eliza Toulouseko San Cernini ernaten diote; Garinoain. Kaparroso. Murelu eta Baraziaga Conquesko Santa Feri; Balterra eta Kadereitako gazteluen hamarren-zergak Tomerasko San Ponceri; Valdosellako zenbait eliza Bordele ondoko Sauve-Majeure monastegiari.

Batez ere, Montearagongo Jesus Nazareno monastegiari, Santxo Ramirezek fundatuari, emango dizkiote 1093an Nafarroako eliza batzuk. Herri hauetakoak seinalatuko genituzke: Funes, Arlas, Martzila, Rada, Alesves, Peñalen, Milagro, Larraga, Ibero, Untzue, Uxue, Olite (Herriberri), Santakara, Zoruc, Murillo el Fruto, Zarrakaztelu. Pedro I.ak 1099an Montearagoni egindako emaitzan Pitilasko eliza eransten du.

Montearagon monastegia Huesca inguruan dago; 1086-1087 tartean hasi ziren eraikitzen, Huesca oraindik arabe;n eskuetan zegoela 1096 arte. Une honetatik, monastegiak, Nafárroako eliza eta monastegiekin ondo hornituak, 1097an Siresako monastegia hartzen du (1116 arte). Eliza 1099an konsakratzen dute. Monastegia erregearen babespean dago, erregeak izendatu baitezake abatea, eta lurraren zaintza eta berriz poblatzeko jende berria ekartzea monastegiari dagokio.

Montearagonek bere posesioak hiru priore bam.ltietan eratu zituen; horien buru Uxue, Larraga eta Funes ziren. Honek zera esan nahi zuen, Nafarroako Santiago Bide zaharrean lerrotutako hiriak Aragoi erresumako Hueskako monastegiaren mendean zeudela.

Nafarroako elizak Montearagonera aldatzea, Santxo Ramirez erregeak bi ondo pentsatutako alditan egin zuen. Lehenengo unean, 1086an, Funesko eta Uxueko Santa Maria elizetan zenbait eliza eta ondasun bildu zituen. Honela dio: " facimushanc cartam donacionis ad Deum et ad sanctum Iacobum de Funes et damus illa ecclesia de Sancta Maria ut sit parrochia de Sancto Iacobo, cum omnibus suis pertinenciis et cum omnibus suis decimis et primiciis... in toto Bal de Funes"50. Montearagoiko jatorrizko agiriari jarraitzen badiogu, Funesko elizari Alesves, Martzila, Peñalen, Miraculo, Arlas, Azkoien, Faltzes, Miranda, Larraga, Zebrone, Ponte de Arga, Ibero eta Zanduako Artikako elizak eman zizkion. Estela, Ieniz, Berroza, Lerat, Carcaras, Exauri eta Arradako juduen hamarrenak eransten ditu. Eta orohar zera esaten du, Funesko elizari Funestik Punicastroraino, Punicastrotik San Martin zubiraino, San Martin zubitik Tuteraino duen guztia ematen diola.

Berebat, Uxueri haren barrutian dauden eliza guztiak ematen dizkio, Zangozako gazteluko eliza, Oibarreko SanJulian, Galipentzukoa, Kasedakoa, Civitateliakoa, Santa Eulalia, Tafallako, Oliteko, Karastelloko, Murello Freitoko, Santakarako elizak, Unzueko Santa Maria, Olatzekoa, Getzekoa, Uartekoa, Legingo San Juan, Legingo Exaueko Santa Maria, Lizoaingoa, Licarrariellakoa. Eta honela amaitzen du " ita damus et concedimus et confirmamus de illas montanias usque Sancti Sebastiani et in alia parte usque ad Lapurdi, et de alia parte usque Sanctam Gratiam, et de Ponicastro usque ponte de Sancti Martini, et de illo ponte usque ad terminis de Tutela" 51.

Emaitza hauek IO93an Montearagonera aldatzen dira, monastegi honi Luarreko San Salvador kapera, Arrasalgo San Klemente, Fanloko San Andres monastegia, San Juanuar monastegia mendian Gallego gainean dagoena, Arguisalgo SanJuan eliza, Santa Eulalia gaztelua, Sabals gaztelua, Vallelongako eliza, Iebluckoa, Sabaieskoa, Abintraelako igara, Terz bide ondoako soroa, Arbanes, Castilgon, Olivito, Septimo, Alakalako elizak, Bespen, Blequako elizak, Saraniako elizak eta mezkitak, Lizana, Anguas, Almalech, Junzano, Cetrana, Siso, Labatako elizak, Petrasilice, Marcen, Nobals, Argaviso, Sallelas, Sessa, Boriaman, Baros, Calgen, Alberoko mezkitak, Siresako San Pedro monastegia, Gordeiako San Juan monastegia, Marquerlo, Arrigulos, Murelo, Tolsana, Heliso, Agueroko posesioak, Castro Aierhko elizak, Boleiako eliza eta mezkitak, Lupingen, Artaxonako elizak, Luar, Montaragon, Aierbeko ondasunak, Alkanatre eta Galeko ibai tartekoak, Montearagongo merinuaren ondasunak, Funseko Santiago eliza, Alasuas, Pennalense, Marcella, Mirachoko elizak, Arlasko Santa Maria, Peralta, Arlas, Faltzes, Mirandako hamarrenak, Murelo Freto, Satakara, Zarrakaztelu, Villazorigko elizak, Arradako eliza eta gaztelua, Larragako Santa Maria, Argako Ponteko San Salvador, Ovans ibarreko, Mirandako, Andiongo, Cebrorko hamarrenak, Ibero, Arazuli, Artica, Xanduako elizak, «quod dicitur Stella»52 gudaetxeko hamarrenak, Gaztelu hartako eliza, Grenezko gatzobia, «in Lerate et in Carcara et in Exauri»53. Borrouzeko hamarrenak, Uxuako Santa Maria eliza, Tafailako, Usko, Beirko hamarrenak, Oliteko elizak, Usko San Bizente eliza, Abeizako hamarrenak, Estelava, Leerga, Breceko hamarrenak, Uncuiko Santa Maria eliza, Exaukoa, Ligingo San Juan ebangelista eliza, Exabeko Santa Maria eliza, Ligin, Hurroz, Aboiz, Artasso, Lunbier, Zuazu, Lizogne, Vart'eko hamarrenak, Lizarrarelako juduen hamarrenak, Uruniatik San Martin zubira arte eta Tafallatik lrunarteko hamarrenak. Zangozako San Juan eliza, Oibarreko Sa(í Julian eliza. Gallipentzu, Kassida, Zibitatella, Santa Eulaliako hamarrenak, Funsetik Punicastrora, Punicastrotik San Martin Zubira, eta zubi hortatik Arguedas eta Tutera barrutietara arteko hamarrenak ematen dizkionean.

Orain Frantses bidearen marrak, bai Frantziako jendeari egindako deiaren aldetik bai Frantziako herri eta monastegiek sofritutako galeraren aldetik, Aragoiko Montearagon bezalako edo Frantziako beste monastegiei faborezteko, ze aldaketa ekarri zuen seinalatzera goaz. Zera ikusten dugu Santiago bide berriarekin lruñeko sedea, non Frantses gotzaina eseritzen dena, indartu egiten dela, eta horrek Aragoiko dinastiako Santxo Ramirez, Pedro I.a eta Alfontso Borrokariarekin batera ondu berriekin bide berria sendotu egiten da. Alderantziz, bide zaharra poliki-poliki baztertu egiten dute.

4.3.FRANTSES BIDEAREN NAZIO ARTEKO ERAKUNDEA

 Santiagorako frantses bidearen marrak Nafarroa erresuma frantses erromes bide asmoetan sartuko du.

Lau erromes bide ziren Europa erditik Santiagora zihoazenak eta denak Ostabat eta Somportera heltzen dira.

1) Arlesko Saint-Gillestik Montpellier, Toulouse, Auch, Oloron, Somport, Canfranc, Villanua, Jaka, Xabier, Zangoza, Elo (Monreal) , Eunate, Gares (Puente la Reina) barrena igarotzen zen.

2) Puyko Notre Dame edo Borgoñako bidetik Rocamadour, Notre dame-du-Puy, Conques, Moissac, Condom, Eauze, Aire, Navarrenx eta Ostabat barrena igarotzen zen.

3) Vezelayko Sainte-Madelaine edo Perigueuxko deitutako ibilbidea. Vezelaytik abiatzen zen eta gero Claritate, Bourges, Chateauroux'tik edo Vezelay; Nevers, Chateaumeillantik bide biak Limogesen biltzeko, eta hemendik Perigueux La Réole Mont-deMarsan, Saint-Sever, Sault-de-Navailles, Orthéz, Sauveterre eta Ostabat barrena igarotzen zen.

4) Tourseko Saint-Martíndik edo Paristik abiatzen zen ibilbidea Orleans, Tours, Poitiers, Bordeaux, Belin, Laboúheyre, Dax, Sorde, Arthoux, Garris, Saint Palais eta Ostabat barrena igarotzen zen.

4.4.FRANTSES BIDEAREN NAFAR IBILBIDEAK

 Santiago Bidearen nafar ibilbideak Garesen biltzen ziren. Lehenengoa Canfrancetik zetorren, bigarrena Ibañetako San Salvador eta Orreagatik lruñara. Garestik biak batean zihoazen Lizarra, Urbiola, Losarkos, Santzol, Torres del Río, Biana eta Santo Domingo de la Calzadan barrena.

Liber Sancti Jakobiren Erromes Gidak XII. gizaldian Auñamendiko bi ibilbideak eta bakoitzari dagozkion bidealdiak seinalatzen dizkigu. Hauek dira:

1) ArlesToulousetik datozen erromesak hartzen dituena: Oloron, Somport, Jaca, Elo (Monreal), Gares.

2) Hiru frantses errutetako erromesak hartzen dituena; toki hauetatik abiatzen ziren: Le Puy, Vézelay, Ordleans, Ostabat, Port de Cize, San Michel, Viscarret, Pamplona, Estella, Nájera, Burgos, Frómista, Sahagun, León, Rabanal, Villafranca, Triacastela, Palas, Santiago.

Bi ibilbide hauek Arga ibaiaren ubera batean biltzen ziren, eta toki horretantxe Santxo erregearen emazte Mayor Andreak zubia egin zuen; hortik Erregina Zubi izena ipini zioten.

Nafarroan zehar Frantses Bidearen erakundeak batez ere hiru eragile ditu: Santxo Ramirez erregea, lruñako Gotzaina etaJerusalengo Ospitaleko Ordena.

4.4.1.Santxo Ramirez

Santxo Ramirezekin Santiago Bidea monako bide-izatetik hiri-bide izaten hasten da, abate handiek zaintzen zutena, orain zibil aldean frankuen burgo berrien ondare izango da, eta elizaren aldetik gotzain-sedeek gobernatuko dute, baina sede horietan erregeak Auñamendiz bestaldeko gotzainak jarriko ditu. Lehengo bisigodo-espain-mozarabe liturgia eta artea Clunyko, europeo, erreformazale eta gregoriano bihurtzen da.

Frantses Bideak, Nafarroako Bidearen orde datorrenak, oinarri hiri bezala Zangoza burgo hiria du, Rocaforte, Elo, lruña, Eunate-Obanos, Gares, Mañeru, Zirauki, Bilatorta, Lizarraren orde.

Konpostelara joandako erromes asko eta asko ez ziren behin ere euren irten lekura itzuli. Haietako asko, Konpostelatik itzultzean eta besteak sartaldera bidean, bideko edozein hiri edo auzotan gelditzeko erabakia hartu zuten, eta, hala, hartutako erresuma barruetan, talde bereziak sortzen zituzten. Behin auzo batean edo bertako hiri ondoko etxeetan jarri ondoren, frankoei zegozkien legeak edo hiri kartak edo errege legebereziak hartzen zituzten. Nafarroako lurraldean bi foru lege, ekonomi eta are hiri formula agertzen dira. Foru formula hauetako bat Jacako foru famelikoa zen, bestea Logroñoko foru famelikoa.

Jacako foru famelian, Santiago Bide hasieran zabalduan, etorri berritako pobladoreak Nafarroako bertako hiri ondotan eta are haien aurka asenta ziren. Hiriei begira hitz egiten badugu, bi hiri mota sortu ziren (Navarreria versus San Cemin lruñan; San Miguel versus San Pedro de la Rua Lizarran; Rocaforte eta Zangoza la Nueva, Hemaniko Donostia Antiguon eta gaskoin Donostia Urumea ibai-ahoan, etab.) bere aginte, ekonomia bizimodu, sozial klase azpiegitura etab.-ekin. Nafarrek frankoekin batean bizitzea eta haien auzotan asentatzea debekatua zeukaten, eta horrek bizilagun talde biak elkarren aurka jarri zituen, batzutan armak hartzera ere iristeraino.

PPenintsulako lurraldean barna sartu ondoren, etorri berriak bertakoak bizitako etxaldetan auzotu ziren, eta horregatik bere legebereziak babesten zituen foruak, Logroñoko foru famelian arautuak, batu egin zituen etorri berritako frankuak bertakoekin, eta hauek goragoko sozial mailara jaso eta frankotu, lehengo morroi izakera osoro utzi ez bazuten ere.

Horrela sortu ziren Santiago bideko hirietan franko artisauen auzoak, ekonomia, kultura eta artean hazitzeko guneak. Europako artistak Konpostelara zihoazela bideko hiri batzuetan jarri ziren bizitzen, zilar-lanak egiteko, harrizko gurutzeak edo tinpanoak lantzeko, katedra-elizan absideak edo baselizak pintatzeko. Santiago bidea komunikazio, komertzio eta merkantziak toki batetik bestera aldatzeko bide bihurtu zen XI. eta XII. gizaldietan.

Santxo Ramirez, bai politika beharragatik bai ezkontz lokarriengatik, Europa aldera begira bizi zen. Erromako Gotzain lagun franko-katalan gurutze guda gertu zen eta 1064an Barbastro hartu zuen. 1068an erregea erromes Erromara doa eta bere burua, bere erresuma eta Haitzeko San ]uan eta San Victoriano monastegiak San Pedroren giltzen babesean jartzen ditu. Lotura honen ondorio bezala Aragoien Erromako liturgia hartzen dute, arteak Clunyko estilora berritzen dira, eta Lehenbizi Aragoiko eta gero Nafarroako gotzain sede nagusietara Frantziako monakoei deitzen die. Europako joera honetara beren ezkontzek eragiten zioten, lehenbizi Urgelko kondearen alabarekin ezkondua baitzegoen eta gero bir-ezkontzan Feliciarekin, Hilduino Roucyko kondearen alabarekin. Konde honekin, hain zuzen ere, penintsulan barna gurutze guda berria eratu zuen.

Aragoiko dinastiaren lana Nafarroan hauxe izan zen, Santiago Bidea hiri, franko eta komertzio oinarri gainetan berreratu. Berreratze honi lege aldetik ]akako Foruak eutsiko zion. Foru hau, horregatik, foru fameli buru bihurtzen da eta beheko burgo epaileek emandako epaien azken auzialdia hartzen du.

4.4.2.Andouqueko Pedro, lruñako gotzain (1083-1115)

Aldatzeko lan hau ez zuen erregeak bakarrik egin, lruñako Gotzain Andouqueko Pedrok lagundu zion. Belasius gotzain hil zenean (+1078), erregeak bere anaia Gartzia,]akako gotzaina zena, ipini zuen sedean. Laster gotzain berri hau bere arreba Santxa emakondeak lruñako sedetik eta Monjardin jaurerritik kendu egiten du. Inbestidura guden sumin-une hartan, Erromako Gotzainak Rikardo bidali zuen bere legatu bezala eta honek elizabarrutia debekupean ipini zuen eta erantzun behardunak eskomunikatu egin zituen. Horregatik Santxo Ramirezek bere anaia-arreba Gartzia eta Santxa lekutu egin zituen lruñea erresumatik. Frotardo legatu berriak, Thomieresko Saint Ponseko abateak, lruñako gotzain bezala bere monastegiko monako bat, Andouqueko edo Rodezko Pedro, ipini zuen.

Gizon ikasia, eraginkorra, feudo jauna, zaldi gainean gudari bizkorra (bere barrutia zabaldu egin zuen, Argetas, Kadereita, Milagro, Kaparroso, Santakara, Murelu eta Balterra hartu baitzituen) , oso erregearen esanekoa, Liber Sancti Jakobi edo Kalixto Kodikean sartuko den Turpinen Kronikaren erredakzioan idazle edo lankidea, oso frankuen aldekoa, bere Monjardingo gazteluan sartzen ditu eta Lizarran, Zangozan, Garesen eta Iruñako San Zerninen burgo berria sortzen lagundu zien, erregearen antzera Nafarroaren aurkakoa, eliza eta monastegi asko eman zizkion Montaragongo Aragoiko abate-barrutiari, erreforma gregoriano zalea bere eliza barrutian Erromako liturgia sartzeraino, Santiago maite zuena, Gelmirez beraren eta haren basilikaren laguna, han 1105an Santa Feren aldarea konsakratu zuen, bera bizi izandako eta ikasitako Frantziako monastegiei eskertzeko. Hala, Toulouseko San Zernini Artaxonako San Saturnino eliza ematen dio, Garitoain, Kaparroso, Murelu-Konde, Baratiagako elizak, Orreagako eliza eta ospitalea Conquesko monastegiari, Bordele ondoko Sauve-Majeure monastegiari Ruestako San Pedro eta Santiago elizak baita Tiermasko eta Unkastilokoak ere Egea eta Pradilako hamarrenarekin batera, eta azkenik Baionako Gotzain elizari Orkoiengo hamarrenak.

Gartzia Ramirez restauradoreak, erresumaren jabe egitean, Aragoiko monastegien eskuetan zeuden eliza errenta eta jurisdikzioak Nafarroako monastegientzat berriz eskuratu nahi izan zituen. 1137an Funes, Uxue, Peñalen, Milagro, Alesbes (Villafranca), Martzilla, Arlas, Rada, Uxue, Larraga eta Iberoko elizak lruñako Elizaren mendera aldatzen dira. Erabaki honek ia ez zuen indarrik batere, Aragoiko erresumari Erromako Gotzainak laguntzen zion bitartean, honek ez baitzuen Nafarroako erresuma bere buruaren jabe ikusi nahi, ezta Gartzia Ramirezi errege izena eman ere. Erromak IO89an Aragoiren menpekotza onartu zuen, eta horregatik hango monastegien errentak Sede Santuaren itzalpean gelditu ziren. 1150an bakarrik ikus ahal izan zuen Gartzia Ramirezek eliza hauek ostera erresumara itzultzeko akuerdoren bat Artaxonako Lope gotzainaren eta Montearagongo Fortunio abatearen hitzarmenean.

4.4.3.Jerusalengo San Juan Ospitale Ordena

 Jerusalengo SanJuan milite ordenak garrantzi handia eduki zuela seinalatu behar da frantses bidearen marra eratzeko orduan. Zizur Txiki, Basongaitz, Legardako eliza, arrotz-etxe eta ospitaleak, Garesko Gurutzearen eliza, Mañerukoa etab. aitaturiko ordenarenak izan ziren.

Jerusalengo San Juan Ordenari egindako emaitzak ZangozaSos-Unkaztelu aldean (1125-1144) ezartzen dira. Santa Eulalia hiria ematen diote Zangoza ondoan «unde faciant ibi domum ad servicium pauperum»54. 1131an Alfontso Borrokariak bere jauregia ematen dio, zubi ondoan zegoena. Eta Jauregiarekin batera haren eliza, baita Zangozako igaren eta bañuen hamarrenak ere. 1135an Zizurko San Migel eliza, 1142an Kapanaga (Cabanillas) eta Fustiñana hiriak hartzen dituzte, 1165an Santxo Jakintsuak bere Lizarrako jauregiak ematen dizkie, eta 1167an Zarikiegin landa bat hartzen dute.

Zera esan liteke, XII. gizaldian Jerusalengo San Juanek Tiermas, Zangoza, Rocaforte, Elo (Monreal), Garisoain eta Campanastik, Zangozako Santa Maria elizarekin, Leatxeko, La Encinosako, Santa Krutzeko, Olletako, Lergako, Oibarreko Santa Mariarekin, San Juanen erromaniko estiloko direnekin, Santiago bideko erromesen zaintza eta arrotz-etxeak bere gain dauzkala. Zizur Txiki, Muru, Sagués, Barañain, Etxabakoiz, Eskiroz, Ororbia, Astrain, Barbarin, Esparza, Galar, Gazolaz eta Arazurin ere posesioak dauzkatela.

XXII. gizaldi honetan erromesei laguntzeko enkomienda batzuk antolatzen dira: a) Zangoza eliza eta ospitalearekin 1165tik, b) Zizur Txikikoa eliza eta ospitalearekin 1181tik, c) Etxabarrikoa jauregi eta ospitalearekin 1167tik eta Allo, Morentin, Zufia, Andion, Zamaliainen posesio batzuekin, Gares eta Mendigorria, Dikaztelu eta Mañeru arteko landa, d) Melgarko enkomienda Los Arcos inguruan 1189tik, e) azkenik Bargotako enkomienda bere ospitalearekin 1194tik.

4.5.NAFARROAN FRANTSES BIDEAREN BIDEALDI ZEHATZAK

Liber sancti Jakobiren Erromes Gidak XII. gizaldian Auñamendiko bi ibilbideak seinalatzen dizkigu eta bakoitzari dagozkion bidealdiak hauek dira:

a) Hiru frantses errutetako erromesak hartzen dituena: Le Puy, Vézelay, Ordleans, Ostabat, Port de Cize, San Michel, Viscarret, Pamplona, Estella, Nájera, Burgos, Frómista, Sahagun, León, Rabanal, Villafranca, Triacastela, Palas, Santiago.

b) ArlesToulousetik datozen erromesak hartzen dituena: Oloron, Somport, Jaca, Elo (Monreal), Gares.

Bi ibilbide hauek Arga ibaiaren ubera batean biltzen ziren, eta toki hortantxe Santxo erregearen emazte Mayor Andreak zubia egin zuen, hortik Erregina Zubi (Puente la Reina) izena ipini zioten.

4.5.1.Orreagako Ibilbidea edo Ibañetako Bidea

Bide honetan oso bide-egoitz ezberdin batzuk bermi behar ditugu:

GARRIS

Bordele, Dax eta sordetik zetorren bidea Nafarroa Beherean Mixa herrialdetik sartzen zen. Gero Burge (Bergouey), Erreiti (Viellenave) -ospitalea zeukana-, Biscay -San salvadorri konsakraturiko baseliza zeukana, Labets barrena Garriseraino iritsi arte. Garris hau dokumentuetan lehenengo aldiz XII. gizaldian agertzen da, baina Astorgatik Bordelera zihoan Erromako harbidean zegoen. Garrisen gaztelua eta soldadu-taldea zegoen, bidesaria kobratzen zen, peria zuen eta are bere buruaren jabe, Donapaleu (saint Palais)ekin lotu arte. Garrisek erromesei Pelegrinia deitutako etxe bat eskaintzen zien.

DONAPALEU (SAINT PALAIS)

Mixa herriko hiriburua da. Behenafarroaren administrazio zentro izan zen. XVI. gizaldian kantzel-sede bihurtu zen, dirua kudeatzeko txanpon-etxe eta Nafarroa Erresumako Jeneral Estaduak biltzeko toki. Erdiaroan Gaskuñatik zetozen produktuentzat bide-sari-kontrola zeukan. Merkatari eta erromesei ostatuak eskaintzen zizkien. Azkeneko hauentzat hiriak ospitale bat zeukan.

LINDUX

Donapaleutik Ostabat aldera doan bideko muino bat da. Salvadorren muino ere deritzan toki honetan biltzen ziren Bordeletik zetozen ibilbideak eta Lemoviense bidea, Bearneko Salvatierratik Osserain, Sussaute, Arberats eta Behasquen barrena zetorrena, Podense bidea Navarrenx, Charre, Aroue, Ithorots eta Lapistetik zetorrena eta Mauleon, Ainharp eta Lohitzungo saihets-bidea.

OSTABAT

Toki honetan batzen ziren Toursetik zetorren Turonesis bidea, Frantzia iparreko bidaiariak Paristik biltzen zituena, Lemovicense bidea, Vezelay eta Limogestik zetorrena eta Podense bidea, Le Puyn hasten zena.

Ostabat edo Ostabares lurraldearen buru, burgo-hiri bezala 1140 aldera eraiki zuten. Nafarroako erregeek lege berezi asko eman zizkien: zerga ezak, periak eta merkatuak, bidesaria Aimeric Picaudek eta beste batzuek ere maiseatua.

FFrantziako eta Europa erdiko hainbeste Santiago bide ezberdinen biltoki bezala Ostabatek antzinatik, X. gizalditik dagoenerako, ospitaleak, arrotz-etxeak eta San Nikolas de Bari bezalako baseliza batzuk zeuzkan.

LARZAVAL EDO LARCEVEAU

Ostabatetik Auñamendira joateko nahitaez igaro behar den lekua da. Noiztik bizi den jendea toki hortan? XII. gizaldi hasieratik. XIII. gizaldian erromesei laguntzeko Magdalenari dedikaturiko priore-etxe bat aurkitzen dugu.

LAKARRA

Cisa lurraldeko hiria da, bera ere Santiago bideko herria. Lakarrakoa da Lakarra jatorria, Teobaldoen azken erresuman horren esanahi handikoa eta gero Nafarroako gortean alferez edo mariskal bezalako karguak hartu zituena.

APHAT-HOSPITAL

Jerusalengo San Juan Ordenaren enkomienda zen, 1186tik baseliza eta ospitalea zuena.

DONAZAHARRE (SANJUAN ELVIEJO)

Erromako kondarrekin (urbero eta milite egoitzekin), Antoninoren Bidekartaren Imus Pyrenaeus izena gogoratzen duela, erdiaroan soldadu-toki bihurtzen da Ricardo I. Lehoi Bihotzaren erresuma aldian. Erromesak ere Urrutiako San Pedro baseliza eta iturrian, Magdalena elizan, Premontreko monakoen prioretxe eta ospitalean hartzeko ere leku da. Hiri honetan zegoen Arsoritzko San Juan Ordenaren prioretxea ere.

DONIBANE-GARAZI (SAINT-JEAN-PIED-DE-PORT)

Nafarroa erresumaren administrazio, milite eta politika zentro zen Behenafarroan. Cisa herrialdeko hiriburu da. Hiri hau Donazaharre erortzen zen giñoan hazitzen joan zen. 1200.urte inguruan heldu zen hiriburu izatera. Gazteluari las.5er peria eta merkatua, Baionako gotzainaren jauregia eta burgo harresitua eransten zaizkio. Hirian ipar aldetik Santiago atetik sartzen da. Nive ibai gaineko Estereçubyaz handik San Migel burgoa aurkitzen da. Hiriak erromesari laguntzeko Santa Maria ospitalea, arrotz-etxeak, Santiago kapera-ataria zeukan eta Ugangeko Santa Eulalia eliza, erromesentzat ospitale txikia zeukana.

CISAKO PORTU BIDEA

Antzinako Erromako bidea Cisa eta Bentarteko portuetan zehar zihoan. Antzinako Erromako harbidea da XIII. gizaldiarte erabilitakoa, baina gaur bidexka besterik ez da. Eragozpen batzuk bazituen, oso altua izan, eguraldi txarra sarritan eta lapurren arriskua eduki.

Caro auzotik hasten zen igoera; han Orreagak XII. gizalditik priore-etxe bat zeukan. Cisako San Bizente monastegitik jarraitzen zen, monastegi hau 1072tik Leireren mendean zegoen.

San Migel Zaharrera heltzen zen eta San Bizente eta biak laster gelditu ziren Konpostelako Santiagoren mendean. Orreagak hiri honetan ospitalea zeukan Arbelaenea etxean. Gorago Orizun otoitz-lekua zegoan, XIII. gizalditik dokumeritatua eta Orreagaren mendekoa. Hemendik Bidegory muinoan zehar Pignon gaztelua eta Erromako harbidea zaintzen zuen Urkuluko Erromako dorre aldera. Hemendik Bentartea muinora iristen zen. Ondoren Elizeatxartik Orzanzurieta beheraino eta gero Altobiskartik barrena lbañetako San Salvador kaperara heltzen da.

LUZAIDE (VALCARLOS) IBARREKO BIDEA

Luzaide ibarretik lbañeta gainera iris ten zen. San Migel Zaharrean barna joan ordez, erromesek Luzaide ibarretik igoera arinagoa bilatzen zuten. Bidea Uhart-Cisetik barrena dihoa, erdiaroko hilobi eta hilarriekin. Hemen aurkitzen zen Mocosailko enkomienda, Orreagaren mendean zegoena. Nive Txikitik igotzen bagara Arneguy gelditzen da eta, haren mugan, Pekotxeta auzoa, Valcarlos edo Luzaideren mendekoa, Elizaldea eliza inguruan biltzen dena. Haren ondoan Irauzketako San Juan ospitalea zegoen eta arrotz-etxe bat, biak Orreagaren mendekoak.

Luzaide, bere Santiagori dedikatutako parrokiarekin, Baionako elizabarrutiaren menpean egon zen 1576. urte arte.

Luzaidetik mendira goazela, Gainekoleta auzoan Reclusa deritzan atseden etxe bat dago, eta gero Gorosgarayko ospitale etxea. Biak Irauzketako priore-etxearekin batera haien lehengo jabeek, Leireko monakoek, Orreagari saldu zizkioten.

IBAÑETAKO SAN SALVADOR

Auriz mendatean, 1.000 bat metroko goieran, Karlomagnori konsakraturiko kapera zegoen.

1071an Ibañeta gainean errege monastegia zegoen, Peñalengo Santxo erregeak Arabako Fortun gotzainari eman ziona, gero Leireren eskuetara igaro zedin. Monastegi hau, 1087an gotzaina hil zenean, Ermesinda Gartzes erregealabaren eskuetara igaro zen. Ermesinda hau Peñalengo Santxo erregearen arreba zen eta Yamozko Fortun Santxezekin ezkondua zegoen. Monastegi hau 1110an Leireri eransten diote, baita Cisako San Vizente ere Frantzia aldean. Berebat, Larrasoañako monastegia Leireri erantsia zegoen 1087an. Hau da, liteken erromesaldiaren gelditu diren kondar apurrak Leire abate-barrutiarekin lotuak zeuden. Baieztapen hauek M. Lamberti ondore hau aterarazten diote, Konpostelarako Nafarroako biderik zaharrena eta erabiliena Somportekoa zela.

ORREAGA (RONCESVALLES)

Europan XII. gizaldian Chanson de Roland zabaldu zenetik, Orreagako gudaldiaren burrunba guri gogoratzeko oroigarriren bat beharrezkoa zela ikusten zen. Orreagan hil ziren, hain zuzen ere, Frantziako Hamabi Pareak, ibar horretan entzun zuten Roldanen olifante hotsa eta Karlomagnoren intziriak guda galdu zuelako.

Codex Calixtinus'en Erromes Gidak Auñamendi igarotzen eta Karlosen gurutzea ikusten duen erromesaren barrua agertzen digu; toki hortantxe batzen ziren Baionako eta lruñako barrutien mugak.

Antza denez Iruñako gotzain Gillermok (1116-1122), Santa Kristinako antzinako prioreak, fundatuko zuen Orreagako Santa Maria ospitalea. Lacarrak eta beste batzuek aurreratu egiten dute egun hori, eta liuñako gotzaina Larrosako Santxori, Gillermoren ondorengoari, leporatzen diote obra, honek sortuko zuen arrotzetxea eta ipiniko zen prelatu, kleriko eta laikoen anaiadi baten eskuetan.

1127an, A1fontso Borrokaria, erromaniko estiloko íotzaineliza konsakratzen zela eta, lruñara etorri zelako, arrotz-etxea eta ospitalea eraikitzen dute mendi goian, baina geroago, 1132an, orain dagoen tokira jaitsiko zuten, hau da «ad radicem maximi montis Pirinei»55. A1fontso I.ak une honetatik interes handia izan zuen Orreaga fundatzeko, erromesak gero eta gehiago baitzetozen.

1135 aldera ospitaleari Gotzainak eta lruñako kabilduak lruñako mendi arruan eta Auñamendiko ibarretan zeuzkaten ondasun batzuk eman zizkioten. Berebat, erabaki hau hartu zuten, kolejio-elizaren priorea lruñako kanonigo bat izan zedila. Fundazio honen ondoren emaitzak erruz etorri zitzaizkien, eta haiekin eratu zituzten Gaztelako El Villar eta Zamorako enkomiendak, Portugaleko Leomilkoa, Aragoiko Puyoko Santa Maria, Sevillakoak eta Valentziakoak, Gipuzkoakoak eta Nafarroakoak, Frantzia, Italia eta Englandekoak.

OOrreagan erromesek Karlomagnoren aurkako gudaldiaren zitezkeen hondarrak aurkitu zituzten, Sancti Spiritus kapera, erromesak denak batera lurperatzeko balio zuena, bere oinen zauriak sendatzeko atentzioak, oinetakoen, gaitzen, janarien arduradunak eta atseden hartzeko tokia.

Sancti Spiritus kapera da obrarik zaharrena, XII. gizaldikoa eta erromaniko estiloan eraikia. Santiago edo Erromes eliza txikia XIII. gizaldian eraiki zuten. Eraikuntzarik handiena Santa Maria eliza izan zen, godo estilokoa, VII. Santxo Azkarraren garaian eraikitzen hasia. 1219an konsakratu zuten eta errege hau hiltzeko orduan, 1234an, bukatua edo ia bukatua egongo zen. San Agustin edo Preciosa deritzan kaperan, antzinako batzar-tokian, godo estilokoan eta XIV: gizaldiaren bigarren erdian erakian, ipintzen dute VII. Santxo Azkarraren hilobia.

AURITZ (BURGETE)

Portutik zazpi bat kilometrora Orreaga (Roncesvalles) deritzan hiri edo burgoa aurkitzen da, Burgete ere deitzen zitzaion burgo honi. Orreagako monastegiaren eraginari esker sortu zen eta erromesei laguntzeko asmoarekin. Batez ere Santiago hiria izan zen. Eliza zuen eta laster ospitalea ere bai, bere igara, labe eta guzti. Nafarroako eta Erroko Konde Santxo Santxezenak ziren, eta honek 1101-11O4an Conquesko monastegiari eman zizkion, baina gero Somporteko Santa Kristina ospitalea egin zen haren jabe. Azkenik posesio hauenjabe Orreagako Santa Maria egin zen 1219an. Urte batzuk geroago eta 1274 baino lehen, lruñako frankuen forua hartzen du eta Hiri Onaren izena, Gorteetan eseritzeko eskubidearekin.

IRUÑEA ALDERA

Burgete eta Iruñea artean, Erro eta Esteribar haranetan zehar, 45 kilometroko tartean, Santiago bidea dihoa elkarrekin bilduko diren bi adarretan, Espinal-Auzperrin barrena (1269tik hiri), Biskarret (ibilaldiaren azkena ospitalean), Mezkiriz, Erro, Zubiri (Arga gainean «errabi zubi», ospitale eta Leire mendeko monastegi txiki batekin), Urdaniz, Larrasoaña (XI gizaldiko San Agustin monastegia, 1087an Leireren mendera aldatu zena, antzinako gidetan aitaturiko ospitalea, 1174tik franko hiri, Gorteak biltzeko leku), (Osteriz, I1arraz), Gendulain, Zuriain, Antxoriz, Iroz, Zabaldika (erromamiko eliza San Estebeni konsekratua), Arleta (erdiaroko lrutasun zubia), Uharte (1135tik 1229era lruñako gotzainaren mendean zegoena, XI. gizaldiko ospitale batekin Leireren mendekoa eta San Esteban izenekoa), Burlata, Arre (ospitalearrotz-etxe), Atarrabia (Bilaba, San Nikolasen foruko burgo-hiri; forua Santxo VI. Jakintsuak eman zion), lruñea.

IRUÑEA (PAMPLONA)

Ponpeiok eraiki zuen hiri hau. Kristo aurreko 75-74 arteko neguan. Arga ibaia mendean daukan mendixka gainean. Zerga-hiri, gero Erromako udal, Astorga-Bordeleko harbidearen geldialdi nagusi, VI. gizalditik gotzain-sede. lruñea erresumako hiriburu. gotzain jaurerri. San Zernin burgoa 1075an Nabarreriatik askatua zegoen, 1129an Alfontso Borrokariarekin frankuen forua hartzen du. Rua Mayor de los Cambios Santiagora zihoazen erromesen kale nagusia zen eta Arenal merkatuan amaitzen zen.

San Nikolas hiria ere frankuentzat eraikia, gotzain jaurerria zen eta 1189an frankuen forua hartu zuen. 1177 an dagoeneko bazuen eliza, 1222an su eman zioten eta handik gutxira berriz konsakratu zuten.

Burgoen arteko gudak 1276an sua eraman zuen Nabarreriara eta ia kiskaldua gelditu zen eta harekin batera baita katedral ondoko San Migel burgoa ere. 1423an bakarrik zabaldu zuen Karlos III.a Nobleak Batzeko lege berezia.

Erromako hiria zen, hango gotzainak Toledoko eliza-batzarretan eskuartzeko legea zuen. Rodrigoren aurka altxatutako hiria zen, arabeek 732go Poitiersko kaltezko gudaldira zihoazela bidez hartua, behin baino gehiagotan arabe eta frankuen uztarria gainetik astindu zuena. Karlomagnok baita Abd al-Ramanek ere sakeatu egin zuten, azkenik Tutererako Banu Qasikoekin odolez elkarturik eta paktu bidez bere buruaren jabe egiten da eta Iñigo Arista izan zuen bere lehen buruzagi.

Santxo Gartzes I.arekin (905-925) lruñea erresuma Aragoi konde-herrira eta Errioxa goira zabaltzen da.

Abateren mendeko landa-hiri den lruñearen aurrean, Nabarrerian burgo auzo edo hiri berriak sortzen doaz San Zernin edo San Nikolasen. Hauek lruñako gotzain Rodako Pedroren eraginari esker sortzen dira.

SSantiago bideak hiri biak igarotzen ditu, bai Nabarreria deitutako antzinakoa bai San Zernin hiria kale nagusian barrena. Burgo berri hauek gotzainaren legepean zeuden, eliza lurretan eraiki baitzituzten.

Garbi dago Alfontso Borrokariaren garaian erregeari lruñako Santa Maria Eliza interes zaiola, hura, izan ere, joan-etorri dabilen jendearentzat eta komunikatzeko biltzar leku dela ikusten baitu. Horrela zera esaten du, Santiago bidea, hau da, «strata autem publica peregrinorum ante portus beate Marie deinceps teneatur»56.

Jendea gero eta gehiago biltzen den eta ekonomiaere gero eta hobeto doan garai honetan Andoukeko Pedro gotzainaren mendean (1085-1115) hasten dira eraikitzen erromaniko katedralea 1097an. Hari laguntzeko anaiadi bat sortzen da, eta anaiadi horren kide Pedro I.a eta gero Alfontso I.a dira. Eliza 1127an konsakratu zuten.

Erromesak lruñara eritegi eta Magdalena zubitik etorri ohi ziren; erromes kalera edo gaurko Karmen kalera heltzen ziren. Katedralean ez dago antzinako eraikuntza erromanikoaren aztarrenik, 1137 baino lehen bukatutako antzinako klaustroko zapel dupleak izan ezik. Rodako Pedro gotzainaren eraginari esker eraiki zuten eliza eta Esteban maisua, Konpostelako santiagon egindako lanagatik ospetsua, aurrean zegoela. Eliza hau 1127an konsakratu zuten. Godo klaustro berria 1286an proiektatu zuten eta 1356an bukatu. Godo estiloko eredurik bikainena da. Godo katedralea 1394an Karlos lII.a Noblearen garaian hasi zuten eta lanak xv: gizaldi osoan luzatu ziren.

EErromes bidea Katedraletik San Zernin burgora joango zen, San Saturnino elizan hasten den antzinako Kanbio kalean barna. San Saturnino eliza IlO7an aitaturiko erromaniko eraikuntza da, X111.gizaldi azkenean birmoldatua.

GARES (PUENTE LA REINA) ALDERA

lruñetik irteera, Takonera atetik San Zernin Burgotik atera ezkero, edo Mari Delgada atetik San Nikolas burgotik atera ezkero, SanJuan de la Cadena baselizara bideratzen zen, eta gero, Sadar ibaia igaro eta, erdiaroko zubitik aurrera Zizur Txiki aldera.

Iruñetik bi ibilbidea daude: bata Zizur Txikitik Gendulain, Zarikiegi, Uterga, Obanos, Gares barrena doana; bestea Zizur Handitik Astrain, Legarda, Gares barrena doana.

ZIZUR TXIKI

XII. gizaldiko erromaniko estiloko parroki eliza barru bakarrekoa, dorre eta atariarekin. Bada ere San Migel Goiaingeruari dedikatutako erromaniko eliza 1200. urte ingurukoa gaztelu dorrearekin, eta San Juan Ordenaren ospitale izan zena. 1135an Lope Iñigez eta Santxa Aznarezek eliza hauJerusalengo SanJuani eman zioten. Gero 1254-1263 bitartean klaustroa eraiki zuten. Nafarroan Jerusalengo SanJuan Orde.nako enkomiendaren tokirik nagusiena izatera heldu zen. Oraindik ere zutik dago 1200eko eraikuntza bat, SanJuanen ospitale izan zena. San Emeterio eta San Zeledonio eliza XII. gizaldiko erromanikoa da.

ZIZUR HANDI

San Andresi konsakratutako eliza dago, godo estilokoa, XIV: gizaldikoa. Bere barruan XIV: gizaldi hasierako Kristo godoa gordetzen du. Hiriak Santiagora zihoazen erromesak hartzeko ospitale etxea zeukan.

Zizur Handitik Gazolazera igarotzen da. Hemen XIII. gizaldiaren lehen erdiko erromaniko eliza aurkituko du eta eliza atarian arkupe bat godo-erromaniko tradiziokoa. Gero sagues eta Paternaingo erromaniko elizetatik igarotzen da, eJiza biok XIII. gizaldikoak dira. Gendulainen erromes ospitale bat zegoen santiagoren anaiadi baten ardurapean. Zarikiegin San Andresi dedikatutako parroki eliza bat dago, erromaniko ataria du eta portura igotzen doazen erromesesi aterpea eskaintzen die.

Perdon edo Reniega portuan baseliza, anaiadia eta erromes ospitalea zeuden.

4.5.2.Somporteko Santa Kristina ibilbidea

Frantses elkarbidea: Arlestik abiatzen den Egidiana bideak Tolosan barrena Auñamendiak bi portu lehorretatik, Tena eta somport ibarretatik, igarotzen zituen. Bide honetatik zebiltzan joan eta etorri Italia, Grezia eta ekialdeko erromesak, baita hegoaldeko frantziarrak eta alemanak ere. Borzetik Auñamendira Portalet eta Peyraneretik igotzen ziren eta horrela heltzen ziren Kalixtinus Kodikeak dioen Goren Portu edo Aspe Portura. Gidak hiru ibilaldi seinalatzen ditu: Borzetik, Gaskuñan dagoen hiritik, ]akaraino somport barrena; bigarrena, ]akatik Elo (Monreal)eraino, eta hirugarrena Elotik Gareseraino (Puente La Reina).

Beraz, erromesaldiaren geldialdiak hauek ziren: Borze (Gaskuña aldera mendi oinean), Santa Kristina ospitalea, Canfrank, Jaka, Osturit (Astorito), Tiermas, Elo, Tiebas, Gares.

SOMPORTEKO SANTA KRISTINA

Aragoi ibai ondoan, Astun ibarrean, gaurko Santa Kristina zubi inguruan eraikitzen zen ospitale eta eliza etxe hau. Somportetik igarotzen ziren Saint-Giles e Gard, Montpellier eta Toulousetik zetozen erromes eta merkatariak.

Ospitale hau 1100. urte inguruan hasi zen izaten. 1095 baino lehenago tokian Canfranken arrotz-etxe pribatu bat zegoen. Ospitale handi honen eragile Bearneko IV: Gaston eta Aragoi eta Iruñako Pedro I.a izango dira. Azken honek 1.100 dotatu egin zuen, eta 1115. urtez gero Alfontso I.a Borrokariak lur emaitzekin, legebabesarekin eta laguntzen zioten anaiadien itzalarekin sendotu zuen. Santa Kristinaren anaiadiaz ari gara hitz egiten. Anaiadi honi 1131an zera eman zion, «Monkaiotik Ebroraino bizi diren gizonek anaidia egin ahal zezatela eliza hortan San Juan Bautista eta Santa Kristinaren ohoretan». Nafarroako errege Santxo Jakintsuak hala zioen, Santa Kristinari kalterik egiten zionak «bere onginahia eta bere herrian zeukan guztia galduko zuela».

Batezereko dokumentua zera da, Alfontso II.ak 1169.eko azaroan Santxo Ramireztik hasi eta bere aurrekoek Santa Kristinari egindako emaitza denen sendotza. Horren arabera Santa Kristina fundatutako fetxa 1078ra aurreratu daiteke.

Santa Kristinak Aragoi, Nafarroa, Gaskuña, Hungria eta Bohemian posesio asko izan zituen.

SSanta Kristinatik Kandantxu eta Canfrank, Villanua eta Jakako Gazteluan barna igarotzen da bidea.

JAKA

Jaka Frantzia eta Nafarroa alderako bide-gurutzean eta artzain-baso eta sorolanaren ekonomia-gurutzean eraikia zegoen. Jaka Erromako herri izan zen. IX. gizaldian Canfrank eta Etxo ibarrekinJakako barrutiaren buru zen, eta Aragoiko franko-karolingio konderri baten erdigune. Jaka hasieran erregearen mendeko landa-uria zen.

Noiz bihurtu zenJaka landa-uri izatetik burgo hiri edo herri izate ? Fetxa hori 1076aren azken hilabeteetan edo 1077aren hasiera ipini behar da. Santxo Ramirezek hau fundatzean, Palo portutik ta Etxo ibarretik zihoan Erromako harbidea ahaztutzeko eta Ca frango erdiarokoa aukeratzeko erabakia hartzen zuen.

Ramiro I.ak dagoeneko Jaka bere erresumaren hiriburu egitea pentsa zuen. Hemen jartzen dira judu eta musulman talde txiki batzu sal-erosten bizitzeko. 1043an dagoeneko «episcopus in Iacha»57 Gartzia aitatzen da. Jakak hasieratik zapatagin gremio ugaria du eta 1062tik atzera merkatua; merkatu honen errentak Jakako katedralera doaz. Baina 1076 aldera Santxo Ramirezek frankuen forua ematen dio. Jakako forua penintsulan ematen den udalforu zaballehena da eta garai honetan sartaldeko munduan inon ez bezalako lege bereziak ditu. 1137an zenbat auzo diren kontatzen denean, 600-880 lagun bizi direnetatik (189 sendi), % 5 Aragoikoen seme-alabak dira, beste % 5 aita edo ama Aragoikoa dute, gainotzekoak, ia denak, Auñamendiz handikoak dira.

Jakak 1063. urtea baino lehen ere bazuen Santiago auzo bat eta santu honi dedikaturiko eliza, 1089an berregina.

Jaka merkatu-hiri zen eta peria-leku. Jakan kobratzen zuten Zaragozatik Frantziara joateko kobratzen ziren bidl sarietako bat. Jakan eskulantzen zen Auñamendiko artaldeek sortutako artilea.

Jakatik irtetzean bideak sortaldera jotzen du Aragoi ibai ondoan eta Nafarroako lurraldeetara. Antzinako bidean deskribatu dugu ze funtzio betetzen zuen serosko Santa Krutzek eta Haitzeko San Juanek.

BBidea Jakako Santa Ziliatik barrena doa, hemen santiagori konsakratutako baseliza aurkitzen da, gero Aragoiko Puente La Reina, Astorito, Berdún, sigués, Escó, Tiermas, Leite, Esa (Yesa), Xabier, Zangozan barrena.

ZANGOZA

Zangoza, mendi eta Mediterraneo giroan, Auñamendi inguruan, Berdungo kanaleak eta Lunbier eta lruñako arruak laguntzen diote lurraldea itxuratzen.

HHistoria aurreko eta Erromako hondarren gainean eraikia dago. Zangoza Zaharreko bizilagun berriak Jakako forua hartu zuten Santxo Ramirezengandik 1090an. Franko jende talde bat bildu zen. Baina, jende gehiena ibaiondoan jarri zen bizitzen eta horiei Alfontso Borrokariak 1122an forua eman zien.

Zangozan erregeak gaztelua eraiki zuen, Maria Santuari dedikatutako kapera eta guzti. Kapera hau laster parroki eliza izango da. Rokafortekoei gebendu egin zitzaien burgo berrian bizitzen. 1134an Zangoza Gartzia Ramirezentzat gelditu zen, eta erresuma bien muga Zangoza ondoan ipini zen eta Zangoza muga herri bihurtu zen. Muga irudi hau hiri berriak bere kontzeju seiluko dorreetan markatu zuen. Fetxa hortarako Santiago eliza berria eraikitzen ari dira 1144an. Santxo VI.ak sendotu egin zien forua 1158an eta Kastellonen gaztelu berria eraiki zuen.

Zangozan ospitale eta erlijio etxe batzuk eraikitzen dituzte, batez ere Jerusalengo San Juan Ordenak. Honek ospitale bat zeukan Kale Nagusian, Orreagak bere aldetik San Nikolasi eskainitako arrotz-etxe-eliza zeukan.

ZZangozatik bideak toki hauek ukitzen zituen: erromako hiri Liedena, gero Loiti portua, Nardués Aldunate (Narduesko Lope Lopezek 11O8an komentuari eman zionez geroztik, Leirekin loturiko egoitza), Idozin (Zabaltzarekin batean Leireko monastegiari lO87an emandako hiria). Ibargoitiko Gatzagan Jerusalengo San Juan ospitalekoek etxe bat zeukaten XIII. gizaldian.

ELO (MONREAL)

Aimeric Picauden Gidako bigarren ibilaldia Elon amaitzen zen. Gaztelu babestua izan behar zuen x. gizaldian, 911an Hueskako AlTawil gobernadorea bere troparekin Sos eta lrunberrin (Lumbier) barrena Hi<;n el Berber gazteluraino (Elo inguruan) sartzen baita. Nafarroako dinastien garaian ez dugu Eloren aztarrenik.

1086an Andouqueko Pedrok, frantses gotzainak, Konquesko monastegiari, Garitoaingo elizak eman zizkion bere hamarren, lehenki, ohorearekin baita Gotzainaren laurdena ere, eta gainera elizarenak ziren inguruko gatzagen laurdena. Baina, hau jakin behar da, Konquesko monastegiak gotzaina ume zela bere barruan hartu zuela. Emaitza aktu hau ospe handiz inguratu zuten, dokumentua, ez gotzain emaileak bakarrik, baina Leireko, Iratxeko eta Haitzeko SanJuango abateek sinatzen baitute, baita lruñako abate Belaskok ere, Simeon, Pedro, Gartzia, Arnaldo artzedianuek eta Narze abateak (agian Zamartze monastegikoak). Garitoain eta Baratiaga biak Eloko gaztelutik bertara zeuden.

Errege restauradoreekin Erromako Gotzainak Artaxonako Loperen mendeko lruñako eliza bere babespean hartzen du, eta, Sedearen jabetzak zenbatzean, Elo bere eliza, barruti eta ondasunekin aitatzen da.

Geroxeago argi gelditzen da Santiago bidea Elotik igarotzen zela, hiri hartan erromes ospitalea zegoela aitatzen baita. 1149 arte ez zuen Elok forurik izan eta orduan Gartzia Ramirezek berak eman zion Lizarrako forua eta egin zuen burgo hiri.

Hiriak erdiaroan gaztelu ezaguna izan zuen, baina, hura 1521 erregeak agindurik, moztu egin zuten. Hiriaren marra erromes sarekoa da, bere erdiko bide-kalearekin.

Elotik Kodikearen Gidak dioenez hirugarren ibilaldia hasten da; 24 kilometro egiten ditu Gareseraino Garitoain barrena. Hemen eliza eta ospitalea zeuden, Konkesko Santa Feren priore barrutiarenak izandakoak. Bidea, Monrealeko Higa saihetsean utzi eta, Yarnoz, Otano, Ezperun eta Gerendiain zehar dihoa. ]erusalengo San ]uan ospltalekoak Yamoz eta Otanon bere posesioak eduki zituzten. Bidea Tiebasera, bere gazteluagatik ospetsura, heltzen da. Gaztelu honek Zangoza eta Garesko bidea bere zaipean zeuzkan. Gaztelua Teobaldo I.a hasiko zen eraikitzen eta Teobaldo II.ak bukatu zuen. I

Bideak Kanpanas barrena jarraitzen du, Bariko San Nikolas baseliza zeukan, erromesei aterpea eskaintzeko, gero Baldizarbe (hemen Eneriz aurkitzen zen), lruñako Gotzain eliza, Leireko monastegia eta]erusalengo San]uan ospitalekoak ziren harenjabe. Obanos XIII. gizaldian batzarren edo anaiadien billeku nagusia izan zen, Batzar edo anaiadi hauetan Obanosko aitonen semeak sartzen ziren Chanpañako Teobaldo I.a erregearen aurka.

EEunateko Santa Maria bidean bertan ipinia dagoen eliza da eta zein helburu zuen ez da garbi agertzen. Agian tenpeldarren eliza zen edo ospitalekoena edo erromesen hilerri-eliza edo seinaleak egiteko dorre-eliza. Eraikuntza osoa, zortziangulo eliza eta inguruko arkupea 1200. urte ingurukoak dira.

4.5.3.Frantses bidea Garestik aurrera batua

GARES (PUENTE LA REINA)

XI. gizaldian hasten dira aitatzen Ponte de Arga edo Ponte Regina izenarekin. Arga ibaian Erregin bátek XI. gizaldian eraikitako sei puntu erdiko arkuko erdiaroko zubia eta kale nagusia nabarmentzen dira.

XI. gizaldi azken aldera San Salvador eliza inguruan franko jédea asentatzen da. Lehen franko taldea 1090an dagoeneko aitortua dago, eta Lizarra burgotik etorritako batzuk izango ziren, Egako hiri honetan 1084an finkaturik baitzeuden.

1122an Lizarrako frankuen forua ematen zaie. Hiriak, bastida antzean, lau ate zituen, San Pedro, Merkatu, Zubi eta Susokoa lruñatik sarreran. Erdi kalea bi kalek mozten zuten, bi elizek irekitzen eta ixten, Gurutzearenak eta San Pedrok, eta erdian Santiago elÍza XII. gizaldian eraikia.

Garesek hiriko ospitalearekin batera bazuen ere Gurutze santuaren ospitalea sanJuangoek eramaten zutena. lruñetik datorrenak Gurutze santuaren eliza edo Baratzetako Santa Maria aurkitzen du, tenpeldarrek eraikia eta gero San Juangoen eskuetara aldatua. Ospitalea ondo hornitua zegoen xv: gizaldian.

Santiago eliza, erromanikoa, XII. gizaldikoa da. Ate nagusiak arabe marrako arku engrelatua aurkezten du, Lizarrako Ruako San Pedroren antzekoa. Gurutzearen eliza ere, erromaniko marrakoa, XII. gizaldikoa da. Gurutzearen eliza hau 1146an Tenpeldarren milite ordenaren menpean zegoen, baina gero Jerusalengo sanJuan ospitalekoek egin ziren haren jabe.

GGarestik bidea Mañerura dihoa (hemengo eliza ospitalekoen mendean zegoen), eta Ziraukira heltzen da. Ziraukin IO45an Gartzia Ramirez erregeak San Millani Ubagoko San Migel monastegia eman zion. Erregearen eskura aldatu zela, erregeak 1205an Lerin konderriari eman zion. Erdiaroko hiria da harrizko hormaz hesitua, San Roman eliza dauka bere barruan, XIII. gizaldian hasi ziren eraikitzen eliza, Alejandriako Santa Katalina eliza bezalaxe. Bere barrutian Erromako erdiaroko harbidearen hondarrak aurkitzen dira eta ibai gainean erdiaroko zubia. Bidea XII. gizaldiko Lorkako zubitik igarotzen zen. San salbadorren ohoretan eraikitako eliza ere XII. gizaldikoa da.

LIZARRA (ESTELLA)

Ega ibaiko ibar hau, Lizarra burgo hiria eraikiko den lekua, arkeologia egoitza izan zen Zarapuz barrutian. Mendiek inguratzen dute eta haien artean nabariena San Millan. Mendi honen maldan dago antzinako nafar uria, 1145an San Migel eliza erromanikoa eta Puyko Birjinaren santutegia eraiki zuena. Lizarra izeneko landa hiri honetan erregea zenjaun, eta 1024 ezkero bere ordekoak seinalatuakdauzka.

Ibar honetako beste mendi gainean Belmecher, Zalatambor eta Atalaya bezalako gazteluak eraiki zituzten. Azken honen oinean 1084an zera aurkitzen dugu, Santiago bidea egiten zuten franko jende batzuk han bizitzen jarri zirela eta Garesekin komertzio harremanak zituztela.

1090an Santxo Ramirezek Santiago bideko ibilaldi bat amaitzeko burgo hiria fundatu zuen. Horretarako bidea Zarapuztik ibarreraino okertu egin behar izan zuen eta gainera ordaina eman

Haitzeko San Juan monastegiari, burgo berria bere Zarapuzko lurretan asentatzea nahi baitzuen. LizarrariJakaren foru bera eman zioten.

Arrazoi asko zegoen Lizarra hiria fundatzeko. Baina haietako bat zera zen, Peñalengo Santxo lV.a 1076an hil ondoren lruñako erresuman sortutako egoera. Erresuma burugabe gelditu zelako, Gaztelako Alfontso VI.ak eta Aragoiko Santxo Ramirezek lruñako erresuma banatu egin zuten elkarren artean, eta monarkia biak berezteko lerroa Ega ibaian ipini zuten, Lizarra behean dagoena eta lurramendi eta Monjardin Santxo Ramirezi egotzi zizkiotelí. Egako toki honetan, bere muga berria zaintzeko eta Peñalengo gudaldiaren fetxa inguruan, Santxo Ramirezek Lizarra hiria fundatu zuen.

Laster burgo berri honetan San Pedro de la Rua erromaniko eliza eraikitzen dute, XII. gizaldikoa da, erromaniko klaustro ederrekoa bere kapitel historiatuekin. Geroxeago, 1122an, San Nikolas eliza, 1123an Hilobi Santuarena eta 1145an Santa Maria, burgoari Gartzia Ramirezek emandako mezkita gainean.

llbaiaren ibarrean hiri bien (nafar eta franko hiri bien) artean Nafarroako Erregeen Jauregia altxatzen da XII. gizaldi azken aldekoa, erromaniko zibil arkitekturako ohi ezlako eraikuntza.

URBIOLAVILLA MAYOR DE MONJARDIN

Villamayorren barrutian eta Santiago bidean Los Arcos aldera, SanJuanen erlijiosoek Kogulloko Ospitale eta Enkomienda fundatu zuten. Villamayor burgo hiri hau Monjardin behean eraikia dago eta bere garaian San Esteban gaztelua hartu zuen, Iruñako erregeen hilobia, x. gizaldikoa. Gaztelua SaI1txo Gartzes I.ak Banu Qasiei kendu zien. MontJardin, Mons Garzini edo Mons Garseanis izenak Santiago bideko franko erromes eta pobladoreak seinalatzen ditu. Monjardin Turpinen Kronikak ekartzen du. Villamayor de Monjardin hiriak gaztelu eta mendiaren zoria izan zuen. Elizak oso antzinako zilarrezko prozesio gurutzea gordetzen du; gurutze hau zenbaitek Santxo Gartzes I.aren konkistarekin elkartua dagoela dio. Hiri barrutian urtegi baten hondarrak aurkitzen dira. Urtegiak 1200an fetxaturiko erdiaroko iturriaren urak biltzen ditu.

Urbiola XV:go eta ondorengo gizaldietako Santiago bide gidetan aitatzen dute.

LOS ARCOS

Erdiaroko hiria, Turpinen Kronikan Urantzia izenekoa, Ptolomeok aitaturiko Corconium izeneko hiriaren Erromako hondarren gainean eraikia dago eta Erdiaroko Gazteluaren ondarrak gordetzen ditu. Gaztelu honek barruti harresitua zeukan, saihetsetan 20 dorre eta Artaxonako barrutiarekin antza pixka bat du. Erdiaroko eraikuntza hau XI. gizaldi azken aldera sortu zen, Peñalengo santxo hil ondoren franko jendea bizitzera etorri zenean.

Los Arcos bide-gurutzea da, lruñetik Logroñora doan Erromako bidea handik igarotzen baita, eta halaxe LazagurriaMendavia eta sesma-Acedo bideak ere bai.

Hiriak Santa Maria eliza du godo klaustro eta dorre lerdenarekin. Godo eliza hau 1175an sortu zen eta godoaldi aurreko antzinako eliza gainean eraikia dago.

11113an dokumentu batek datu hau zekarren: «Arkuen Corconia izeneko hirian». Americ Picaudek Codex Calixtinus Gidan honela aitatzen du: «Urancia quae dicitur Arcus»58. Hiria santxo Jakintsuak 1175an fundatu zuen eta astero azoka edukitzeko esku eman zion. XIII. gizaldian Santa Maria parrokia eta Ospitale bat ikus daitezke, honi Teobaldo erregeak emaitza batzuk egin zizkion.

Logroñorako bide zaharraren irteeran baditu armarridun etxe batzuk bere bebarru eta guzti. San Blas eliza, hiri irteeran, antzina eritetxe izan zen.

HHiria, Armañanzas, El Busto, sansol eta Torres del Riokin batera, ia hiru gizalditan Gaztelako lurralde izan zen.

SANSOL

Hiri honetan aurkitu beharko zuen Kodex Kalixtinus Los Arcos eta Torres del Rio tartean dagoela dioen Hospitium etxea. Jurisdikzio honetan San Juanen Ospitale Ordenak XIII. gizaldi hasieratik Merlgargo Santa Mariaren enkomienda zeukan. Parroki eliza Zoilo santuari konsakratua dago.

TORRES DEL RIO

Torresko monastegia 1109an Iratxeri eman zioten. Tenpeldarrek hemen XII. gizaldian zortzianguloko eliza eraiki zuten,

Hilobi Santuari dedikatua, espain-arabe gurutze-arkuko sapaiarekin. K omendadore batek zeukan haren ardura. Erromes Gidak hango ibai urak heriotza eragiteko duen indarra aitatzen du.

POYOKO ANDRA MARI BARGOTAN

Antzinako baseliza, bidean behar zuenari laguntza eskaintzen ziona. Erromaniko estiloko elizak XIX. gizaldi arte iraun zuen.

BIANA

Biana Gaztelaren aurka lurraldea babesteko fundatu zuten eta horrek hamaika herrixka galarazi zituen eta batzuk ez hain txikiak. Uxuen bezala gaztelutu beharrak ekarri zuen ondore hori. Hiria VII. Santxo Azkarrak fundatu zuen 1229an.

Harresituriko egoitza zeukan, ate eta etxe argi armarridunekin muga hiriari dagokionez. Santiago bideko gelaldi bezala, ospitale bat baino gehiago zeukan erromesentzat. Herman Künig von Vach aleman monakoak dioen bezala erromesek hiri sarreran bi iturri aurkitzen zituzten eta barruan lau ospitale. Horietako bat bazen dagoeneko Teobaldo erregearen garaian 1270an.

SSan Felices atetik bidea Santa Maria de las Cuevas baselizan sartzen da, 1219tik Cuevas bazterreko elizan.

SANTO DOMINGO DE LA CALZADA

Erromes bidean eraikia Alfontso I.a Borrokariagandik etxe eraikuntzak irabaziko ditu, jaun eskubide zabalagoak iritsiko, lege eta fiskal eragozpenak kenduko gainetik ekonomia bizitzari eragiteko. 1125an Jubarteko etxaldeak ematen dizkio, 1130an Bañaresko ondasunak, eta emaitza hauek honetarako ematen dizkiola esaten du: «ad consolationem et sustentationem pauperum clericorum sive laicorum Deo ibidem servientium sive etiam causa Christi peregrinantium»59.

4.5.4.Ondorioak

Bide biak alderatu ditugu eta ondorio batzuk ateratzeko ordua da.

Nafarroako bidea Leireko monastegitik lratxeko monastegira doa eta hemendik Albelda eta San Millan monastegietara eta Naxerako katedralera. Lehorreko bidea da Erromakoek gehienbat erabiltzen zutena. Monako onaurkien menpean dagoen bidea. Landa eta abere irabaziek eusten dioten bidea. Herri horietako elizak ohiko Nafarroako Leire eta lratxeko monastegien zordun dira, haiei ematen dizkiete hamarrenak eta emaitzak.

Frantses bidea salerosketa eta eskulantza ugaltzeko pentsaturiko bidea da, franko jendeari aterpea eskaintzeko, askatuen eta bere buruaren jabe den klase sozial berria sortzeko bidea. Laiko bidea da, eta legearen aldetik erregeak eusten dio, harek ematen ditu poblatzeko foruak eta, ordainetan, franko eta juduen aldetik bere ekonomi irabazia jasotzen du. Eliza ez da baztertua gelditzen, baina batez ere beste monako eta eliza erakundeek dute interes, gotzain sedeek esate baterako, Clunykoek eta zaldun ordenek, berezi Tenpeldarrek eta ]erusalengo San Juangoek.

Bide hau historiografiak dioenez Santxo Gartzes l.ak edo Santxo Handiak susmatu bazuten ere, ez da egi bihurtzen Aragoiko dinastia sartzean baizik. Santxo Ramirez eta Pedro l.ak izan zuten interesik handiena bide honen marra berria egiteko.

Eztabaida liteke ea Alfontso l.a Borrokariak Santxo Ramirezen edo Alfontso Vl.aren Cluny aldeko eta reforma politika egin zuen, ala ez ote zen bertakoen aldeago egiten saiatu, ez ote zituen bertako monastegiak babestu, eta, Europako monastegiei (Frantziakoei) eta milite ordenei begiratzen bazien ere, Clunyko monakoei begi onik erakutsi ez zien. Zehatz esateko, Alfontso l.ak ez zuen burgo taldea osoro babestu. Bere errege aldiaren azken arte ez zen burgo zale agertu, eta, hori agertu zuenean, ez zuen oso bero egin. Lehen emandako foru karta Beloradori eman zion 1116an. Eta ez zien Santiago Bideko burgo hiri berriei emaitza asko egin nahi izan. Aragoiko eta Nafarroako burgo hirietan bere errentatik ahalik gutxiena utzi zion horrelako jendeari. Borrokariaren burgo foru moduak oso kontuz zainzen ditu erregearen fiskal eta ekonomia interesak. Bere 1131. ko azkenahian Santiago Bideko artesano eta komertzio hiri handienetakoa, Zangoza zen bezalako burgo hiria, Silosko monastegiari eman zion. 1 .A. Lemaren iritziz erregeak burgo jendea bere erreinuetako beste jendea bezalaxe estimatzen zuen, onurako eta gauzak egiteko gai zen jendea, baina besteak baino gehiago saritu behar ez zena.

Nafarroako errestaurazio erregeek nazio batza eramango dute politika praxira eta Nafarroa erresuma izen bera hartuko dute. Ez dute arrazoi berezirik izango Clunyko monakoei indar emateko, Erromako Gotzainaren alde jokatzen baitute, eta harek errege izena ere ukatzen baitie. Aragoiko erresuma zenbait aldetan sendotua geldituko da: ]aka foru familia handiaren buru egiten da, eta horregatik haren forua hartzen duten hirien deiajasotzen du eta]akako lege eskola handiak indar hartzen du; berebat, Nafarroa erresuman ]akatik eta are ekialdeko Auñamenditik ekarritako zenbait diru eta ekonomia teknikak inposatzen dira; gainera, Santxo Ramireztik Nafarroako monastegiei kendua Auñamendiz handiko eta Aragoiko (Montearagon bezalako) monastegiei eransten zaie, baita lruñea erresumako hamarrenak eta beste diru sarrerak ere.

 

OHARRAK

49 "salvo en omes viejos e tales que non puedan ganar a oficio ninguno que sea et tales como estos ayan licencia para pidir por amor de Dios... et sy fuere romero o otro estragero que pidiera por amor de Dios que pueda pidir non dormiendo en cada lugar mas de una noche salvo sy fuere tan flaco o viejo que no pueda andar".

50 Emaitz eskutitz hauJainkoari eta Funes'ko santiagori egiten diogu, eta hango Santa Maria eleiza Santiago parrokia izan dadin ematen dugu, bere ondasun guztiekin eta bere hamarren eta autatuen guztiekin Funesko.,. ibar osoan".

51 "Eta, hala, mendi haietatik Donostiraino eta beste aldean Lapurdiraino, eta beste aldetik Santa Graziaraino, eta Ponikastrotik San Martin zubiraino, eta zubi hartatik Tutera barrutiraino eman, konzasi eta baieztu egiten dugu".

52 "stella deritzan".

53 "Lerate eta Carcara eta Exaurin dauden".

54 "han behartsuei laguntzeko etxea egin dezaten".

55 "Auñamendiko mendi goienaren oinera'

56 "baina, errornes herri kalea Marta dohatsuaren ate aurrean geldi bedi beti".

57 "Jakan gotzain",

58 "Arcus deritzan Uranzia",

59 "Hanjainkoa zerbitzen ari diren edo eta Kristogatik erromes doazen kleriko edo laiko behartsuak kontsolatzeko eta mantentzeko".