Konpostelara Bideak Euskal Herrian Barrena

3.5. LEHORREKO ETA KOSTALDEKO BIDEA KONPOSTELARA.

 Baionatik Konpostelara bidea lehorrez ere egin zitekeen. Oso bide neketsua zen ibarren orografiagatik, eta Bordeletik Astorgara doan Erromako harbidearen parean joango zen. Bide hauek zera agerrarazten dute, Erromako munduan zeiharreko harbideak zirela, arkeologiak berak ere aitortzen duenez. Bide honek burgoherrien laguntza behar ote zuen marratua izateko eta erromesei janariak eskuratzeko? Erromes eta merkatarien joan-etorriak ez ote ziren herriak fundatzeko oinarria? Ez ote zen nahikoa lur lauaren egitura?

Herriak sortu arte itxaroten badugu, kostaldeko bidea XII. gizaldi azken aldean bakarrik hasiko zen ibilgai izaten. Baina, elizak barneko monastegiei egiten zizkien emaitzak susmabide izan badaitezke, orduan Santiagoren jaiera hau XI. gizaldian jarri beharko litzateke. Monastegi txiki hauek Santiago bidearekin elkarturiko mozarabe, lehenerromaniko eta erromaniko tradizioaren influjoa hartzen zuten eta bide hau XI. gizaldian marratua egongo zen.

Lehenbizi zera ikertu behar dugu, Gipuzkoa eta Bizkaia lurraldean barrena Santiagora lehor bidetik joan ote zitekeen ala ez. Badugu dato bat guztiz nabaria. Konpostelako historiak, ikusi dugunez, zera esaten du, Hugo gotzainJauna Erromatik, Gelmirezek nora bidali zuen handik, Santiagora «per Ispuciam eta per Navarra et per Viscayam» itzuli zela. Honek zera esan nahi du, XII. gizaldian bidari eta erromesen bidea zela, saihesbide bada ere, Konspostelako gotzainak bidalien xedea zera bai zen, Alfontso I. Borrokariaren etsaigoagatik jendea ibili ohi zen bideetatik ez joatea. Beste atzeragoko dato bat zera da, Alfontso VIII.ak Santiago ordenari Gorrozikako etxea ematen diola, eta honek kostaldea kontrolatzeko Santiagoren ordenaren interes handia agertzen du. Gero ikusiko dugunez, bide honek bi adar zituen: gaskoina eta baskoina.

Bide honen berant berriak xv: gizaldian Arzendjango gotzainak aurkezten dizkigu, zehatz 1494an. Urte honetan gotzain honek santiagora joan-etorri bat egin zuen Bilbo, Portugalete (hemen lau eguneko atsedenaldia hartu zuen), santander, santillana, San Vicente de la Barqueran barrena Oviedoraino. Bestalde 1506.go Orduniako Ordenantzetan zera zehazten da, Orduniako Haitzeko Pasuan maizter gidariek ez ziotela «santiagora erromes igaroko zen fraideri ez erromesi ez klerikori» ezer kobratu behar.

Kostaldeko bideak duda-muda batzuk baditu Gipuzkoan hasten denean, baina gero denak batera datoz. Baionatik irtetzean Bidasoa ontzian igarotzen zuten. Santiago ospitale bat duen Zuberoatik Hondarribiara igarotzen zen; han Santiago izeneko baseliza bat zegoen. Baskoin eta gaskoin adar bezala honako hauek esango lirake:

  • gaskoin adarra: Hondarribiako Santiago, Ventas de Irun, Pelegriñene, Konkorrenea, El Antiguo, Igara, Usurbilgo Kalezarra, Hua'ko San Esteban.

  • baskoin adarra: Zubernoako (Hendaia) Priore-barrutia, lrunen El Junkal, Andrearriaga, Oiartzun, Ugaldetxo, Murgia, Zubieta.

Gero biak batera doaz Isasi, Aiako Santiago erreka, Landerbide, Zarauz, Zumaiako Santiago, Arritokieta, Itziar, Astigarribiako pasabidean barrena. Hemen monastegia eta agian Gipuzkoako eliza zaharrena zegoen. Deba ibaiaz gora bidea Mendaron zehar Arnoate portutik igarotzen zen.

Bizkaian bideak ipar-sartalde eta hego-sartaldera joko zuen, aspaldi xamarreko eta erdiaroan' erabilitako bideak hartuko zituzten.

Lehen ibilaldia: Zenarruza aldera:

Gipuzkoako bidea, Mendaro pasa ondoren, Bizkaian bi tokitatik sar zitekeen: Markina-Xemein eta Ermuatik, biak Bilbon bateratzeko. Bilbotik Portugaleten barrena Santander, Asturia eta Galiziara irits zitekeen edo lurlau goira igo Orduña edo Balmasedan zehar.

Arnoate Gipuzkoako muga da. Bizkaiko kostaldeko bidea, Mendarotik Deba ibaiaz gora zetorren bidearekin elkartuko zen. Horregatik agertzen da Arnoate portua, esandako bidean zehar, Ermua hiriko lege berezi batean.

Magdalena Gipuzkoakorekin beste mugaune bat da. Maalaka Gurutzea, bideetako gurutze bezala, batenbat erdiarokoa.

Plazakola
Urberuagako zubia Artibai
Arretxinaga
Markina-Xemein: Markina-Xemein Ubiladorreko armarria, Santiago txirla bat duena. Antzinako elizak Xemeingan edo Monastegi zuen izena. Hiri hau Markinako Villaviciosa izenarekin fundatu zuten 1355an.

Iruzubieta
Bolibar: Maria Santuaren baseliza eta ustezko arrotz-etxea hurrean dagoen Santiago baserrian, Bolibar bidean.

Zenarruza: Antzina eraikitakoa (968. urtea), 1082an aitatzen baitute. Arkeologiak zera dio, lehenengo eraikina XI. gizaldikoa izango zela. Bazegoen arrotz-etxe bat. Zaldizko santiagoren irudia eliza ateaurreko ziskuan. Oraingo kolegio-eliza 1400an eraiki zuten. Kolegio-elizaren ondoan erromes ospitalea zegoen.

-Bigarren ibilaldia:

Zenarruza: Kolegio-elizatik Oronzugarai igarotzen da, gero Arbatzegira jaisteko.
Gerrika
Arbazegi
Aldaka: Santiago baseliza santiagoren irudiarekin.
Astorkigane
Elexalde
Arratzu
Loiola
Renteria
Gernika

Hirugarren ibilaldia:

Gernika
Vista Alegre
Astoreka
Morgako Andra Mari
Astoreka
Goikolejea

Laugarren ibilaldia:

Goikolejea
Larrabetzu: Barresonagako deituriko Maria Santuaren eliza, errornesaldia egiteko kale luzeko hiri gainean. Goikolegea auzoan dago San Erneterio eta San Celedonio zinitz-eliza.
Lezama
Zarnudio
Derio
Begoña
Bilbo: Hiri izan baino lehen, Nervion ibaiertzean, Santiago jauresten zuten. Bilbo garrantziko biltoki izango zen eta hantxe bateratuko ziren Kantauri alde honetako bigarren rnailako errornes bideak. Santiago eliza bere hilerriarekin erlijio eraikuntza bakarra izan zen 1433. urte arte. Godo klaustroa Correo kalera, antzinako Santiago kalera, ateratzen da erromesen atetik.

Bosgarren ibilaldia:

Bilbo
Zabalburu plaza
Basurto
Kastrexana gaina
Alonsotegi
Arbuio
Zaramilo
La Cuadra
Sodupe
Santxosolo-Güeñes

Seigarren ibilaldia:

Santxosolo-Güeñes
Güeñes'ko Maria santua
Arangueren
Zalla
Bolunburu
La Herrera
Balmaseda
Puente del Berron

Bilbotik joan zitekeen ere Basauri, Arrigorriaga, Ugao-Miravalles, Arrankudiaga, Areta, Lodio, Luyando, Amurrio eta Orduñara. Haitzan erromesentzat gidari bat zegoen, iturria eta ospitalea. Eta hemendik Pankorbo aldera.