Konpostelara Bideak Euskal Herrian Barrena
Nafarroako erregeak jauregia (Lizarra)

NAFARROAKO BIDEAK KONPOSTELARA XII. GIZALDI AURREKOAK

1.Historiografia

Eta lehenbizi zer dio historiografiak lruñako erresuman barrena IX-XI gizaldietan igarotzen ziren Santiago bideei buruz?

IX. GIZALDIKO BIDEAK:

Santiago bide zaharren gainean, Antonio Ubieto Arteta erdiarozaleak zera seinalatzen du, lehenengo bideak itsasbideak izango zirela, Kantauri itsasertzaz ertz egindakoak Noyan (Coruña) amaitzeko. Lehorbide zaharrenen gainean zera dio: «Urte gutxi barru Santiagora joateko izan diren bide asko tinkatzen hasten dira. Baina, bide horiek orain biztu nahi direnez oso beste tokietatik zihoazen». «Horregatik IX. gizaldiaren lehenengo erdiko erromesek Erromako hárbideetan joan beharko zu ten» .« Lehenengo bide honek Auñamendia Palo" Portutik (Huesca) igarotzen du, Siresa monastegitik pasa (hemen San Eulogiok dioenez, 848. urtean, oso arretatsu atenditzen zien erromesei), eta lruñea alderajotzen zuen. Hemen biltzen zen Auñamendia Otxondo portutik igarotzen zuen eta duen Erromako harbidea, erromes bidea, eta Baztan ibarra zeharkatzen duena (Navarra), gero Araceli (Huarte Araquil), Tollonium (Alegria de Alava), Deóbriga (Puentelarrá, Burgo-en)}> aurrera joateko.

X. GIZALDIKO BIDEAK:

Ubietok berak dioenez «X. gizaldi hasieran bi garrantziko gauza gertatu ziren Iruñako errege Santxo Gartzes I.aren erregealdian (905-925). Alde batetik, errege honek gaurko Errioxako lurraldeak okupatu zituen: Viguera, Naxera eta Kalahorra hiriak hartu zituen 915-924 bitartean. Bestalde, garrantziko bide berria ireki zuen Auñamendia igarotzeko: Ibañetako igarobidea ireki zuen, eta hor geroago (XII gizaldi hasieran) Orreagako monastegia jaso zuten».

Baina, itzul gaitezen X. gizaldi hasierara, Santxo Gartzes I.aren garaira.

Ubieto Arteta autore berak Silense Historia, Naxerako Kronika eta Genealogías de Rodas elkarrekin alderaturik ikerketa bat egiten du, hiru testu horiek Santiago bidearen aldaketa aitatzen baitute, erromesak lehenago Arabako lurraldean zehar gehiago zihoazen eta orain marra berritik doaz, eragozpenik gabe joan daitekeela baitiote. Naxerako Kronikak eta Genealogías de Rodak diotenez, Arabako saihesbide honetatik joateko arrazoia, mairuegandik ihes egiteagatik zen.

Bidearen notizia hau, Ubietok dioenez, bai Santxo Handiari, bai haren aitona Santxo Gartzes Abarca II.ri, bai bien aurreko Santxo Gartzes I.ari egotzi dakieke. Hots, 905 eta 1034 bitartean sartzen den testua da.

Bestalde, Naxerako kronika bezalako Genealogiak Errioxa lurraldean idatzi ziren eta XII. gizaldian. Hau da, erromesak Araban zehar zihoazela diotenean, zera esan nahi zuten, ez zirela Naxeratik igarotzen.

Gainera, 1090 baino lehen Ebro ibai gainean igaro ahal izateko zubi bakarra Alcanadre-ko zubia zela baldin badakigu (Barea-koa VI gizaldian erori baitzen), orduan zera atera beharko genuke, Albelda-ko monastegia Santiago bidean, Tricio Naxerarekin elkartzen duen harbidean, egongo zela.

Inguru-minguru hauek guztiak zera baieztatzera behartzen gaituzte, Santxo Gartzes I. erregeak aldatu zuela bidea, hark konkistatu baitzuen Errioxa, haren mendean baitzegoen Alcanadren Ebro gaineko zubia, haren .erregealdia ondoren Kalahorra eta Alcanadre atera egiten baitira mendetik 1045. urte arte.

Datu hauek guztiak hau baieztatzera eragiten digute, X. gizaldian Santiago bide bat baino gehiago zegoela:

-Ibañeta portutik, Erro eta lruñara, hemendik Arabako saihesbidetik joateko.

-Aibar (Oibarre), Eslaba, Artaxona, Lerin eta Sesmatik Alkanadre'ra heldu eta hemen Ebro ibaia igaro, eta Alkanadretik Vareiara (Logroño), «agian Albeldara (950an Gotescalco Erromes gotzaina zegoen tokira) saihesturik, gero Naxera eta Libian (Leiva de Rioja) Barrena Burgosen elkartzera». Marra hau, Naxerako gartziak 1045ean behin betiko Kalahorra konkistatu zuenean, sendotu egin zen

XI. GIZALDIKO BIDEAK:

Beste gauza batek aldarazi zuen Santiago Bidearen marra, burgo gurdi batzuk hasi zirela agertzen bideetan 1000. urteaz gero eta soluziobide bat eman

 behar zitzaion gauza berri horri. Palo portua alde batera utzi eta Canfranc-eko Somport portua aprobetxatzen da, ez zen hain altua, hilabete gehiagotan igaro zitekeen eta zabalagoa zen. Horrela bidea ]akatik (laster burgo hiri bihurtuko denetik) eta Berdun kanalatik marratzen da. Gainera, kristau erregeek musulman jopuak aprobetxa ahal izan zituzten salerosketa eta erromes bideak zuzentzeko. Gaztelako Alfontso VI. eta Aragoiko eta Nafarroako Santxo Ramirez aberastu egin ziren eta zibil eta erlijio erakunde batzuk fundatzen hasi, hala Somporteko Santa Kristina ospitalea (1077),]aca burgo hiria (1063), Lizarra (Estella) (1090), Logroño ostera jendez bete zuten eta Ebro ibai gainean zubi bat egin (1095), Santo Domingo de la Calzada birmoldatu (1090).

2.Ibilbideak

Jimeno ]uriorekin batera zera esan rlezakegu, teorikoki Santiago birle bat baino gehiago bazegoela Iruña erresuman zehar errliaro zaharreko gizalrlietan.

2.1.IRUÑAKO BIDEA

Erromako harbidez Arakil eta Burunda sakanatik Arabara igarotzen dena da. Autore askoren iritzira hau izango zen biderik zaharrena, Santxo Gartzes I.ak eta gero Santxo Handiak, Errioxa lurraldea hartu ondoren, aldatu arte.

Jobide hau Berriplano, Añezkar, Izako Erize, Atondo, Oskia mendilepo, lrurzun, Etxarren, Huarte-Arakil (bere Santiago baselizarekin), Arruazu, Lakúntza, Arbizu, Etxarri-Aranaz, Bakaikoa, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olazagutia eta Ziordiatik igaroko zen. Hemen batuko zen datorren «Devia Alavae» bidearekin.

Erromako harbidea Iruñatik Alantone (Atondo) , Oskia mendilepo, lrurzun (bere Santiago baselizarekin), Arakil. Lakuntza, Burunda ibarrera (Arbizu, Etxarri-Aranaz, Bakaikoa, Iturmendi, Urdiainera) zihoan, Aralar mendikate eta San Donato, Andía eta Urbasa tartean, Arabara igarotzeko. Hauxe da «Devia Alavae» deritzan bidea.

2.2.BAZTANGO BIDEA

Antzinako harbidea da, «estrata» ere deitzen zitzaiona. Baionatik Ustaritz, Souraideko Santiago, Ainhoa barrena zetorren, hemen ospitale eta etzalekuak zeuden Urdaxeko monastegira iritsi arte. Urdax Santxo Jakintsuak XII. gizaldi erdi aldera fundatu zuen, eta ondorengo erregeek emaitza asko egin zizkioten. Baztan ibarra Otsondo eta Belate portuen muga barruan aurkitzen da. lbar hau goizerdiarotik Baionako Gotzainaren mendean zegoen. lbar horretan dago Baztango Maia bere Amaiur izeneko gazteluarekin. Urrasunen Santiago baseliza zegoen, han hartzen zituzten erromesak. Elbetean Santa Cruz de Ascoko erromesen ospitalea gogoratu behar da. Elizondon SanJacme eliza bat dago, Santiago mairu hiltzailearen irudiarekin; Urdaxeko monakuek fundatu zuen. Berroetan Tourseko San Martini konsekraturiko parroki eliza bat dago. Baztan ibarreko ibilbidean han eta hemen, nonahi, ospitale eraikuntzak ikusten dira. Mendi goi goian Belateko Santiago babesleku-basilika aurkitzen zen. Horren dokumentuak XII. gizalditik datoz guganaino, eta Belateko Santa Mariaren mendean zegoen. Belateko Santa Maria ospitale-monastegia (XII. gizaldian eraikia) erdiaroko gizaldietan Baionako gotzainaren mendean zegoen. Baztan ibarretik, Anue, Odieta, Olaibar, Ezkabarte ibarretan barrena Arre eta lruñara heltzen zen.

2.3.HEGO-IPAR IBILBIDEA

Ibilbide hau erabiltzen zu~en Santiago bide bezala Kataluniatik zetozen erromesek Alfontso Borrokariak Tutera ber-hartu baino lehen. Barzelona edo Tarragonara ekialdeko Auñamenditik edo itsasoz zetozen erromesak Monserrat eta Leridan barrena Zaragozan zehar Tuterara iristen ziren. Eta Tuteratik Hiriberri (Olite)ra. Herri hau gero Nafarroako errege-hiri bihurtu zen. Nafarroako errege Karlos II. eta lII-ak Santiago bidean Hiriberritik igarotzen ziren erromesak zaindu egiten zituzten. Karlos III. berak, printze zela, 1381an, Paristik Konpostelara erromesaldi bat egin zuen, eta orduan Junquera, Montserrat, Cortes, Tutera, Hiriberri, Tafallan barrena etorri zen, eta hemen Somporteko Santa Kristinatik zetorren bidearekin batu zen.

2.4.MONASTEGI IBILBIDEA

2.4.1.Sarrera

Nafarroako Santxo Gartzes I.ak edo gizaldi bat geroago Santxo Handiak azpiegiturak eratzeko asmo askoren artean honako hau zegoen, beren erresuman barrena Santiago Bidea marratu, horrela bere erresuma kultural, demografiko eta ekonomiko batuko eta biztuko zutela uste zuten.

Frantziatik Konpostelara zihoan Santiago Bidea Auñamenditik igarotzen zela guztiz dokumentatua dago XI. gizaldi azkenerako eta batez ere XII. gizaldirako. Historiadore batek egin dezakeen galdera hau da: nondik zihoazen Europaerdikoak Konpostelara IX. eta X. gizaldietan ?

Kostaldeko bidea -bai itsaso bai lehor bideaegin zitekeen ala ez, halaber «devia Alavae»ko saihesbidea edo Belateko bidea (bi azken hauen marran Baionako sede eta gotzaingoa oso interesatua zegoen) alde batera utzirik, zera galdetu nahi dugu, Santxo Ramirezen erregealdia baino lehen zein zen Ekialdeko Auñamendian zehar zetorren bidea.

Frantziako bidearen bi adarrak aztertzen baditugu, zera aurkitzen dugu, biak, bai Orreagatik abiatzen dena bai eta Somporteko Santa Kristinatik datorrena ere, lruñako Santxo Handia baino geroagokoak direla. Ibilbide horretako etxe egiturak, monastegiak, arrotz-etxeak, hilherri eta ospitaleak XI. gizaldi azkenetik honuntz daude oinarrituak.

Gure lanerako hipotesi hau hartzen dugu, bazela Konpostelara zihoan lehorbide bat, Monastegien edo Abatetxe Handien Bidea zeritzana. Kataluniako abatetxeetatik etorriko zen, eta San Juan de la Peñatik edo Santa Maria de la Serostik Leire, Uxue, Iratxe, Monjardin, Naxera, San Mil1an de la Cogol1an barrena Burgoserainojoango zen. Nola heltzen ziren SanJuan de la Peñara? Kataluniatik al zetorren ala Palo portutik edo Somporteko Santa Kristinatik etaJaka hiritik igarotzen zen? Hementxe uzten ditugu zintzilik galdera hauek, Aragoiko edo Kataluniako beste ikertzaileek ebaluatuko dituzte behar bezala.

Gure lanean X. gizaldiko erregeen geopolitika proiektua ikertzen dugu. Bideen azpiegitura, aurreko Erromako harbidea, orduko eraikuntzak, bidea zaintzen zuten monastegi eta gazteluak, erromesei harrera ona egiten zien landa-hiri, bidea seguru egin zitekeen ala ez eta nola aurkitzen zen Islamaren mugari begira.

Horregatik ikertzen dugu zer moduko biziera zuten eta ze historia misioa bete Haitzeko San Juan, Berdun, Ascó, Tiermas, Leire, Yesa, Xabier, Rocaforte, Aibar, Eslaba, Lerga, San Martín de Unx, Ujue, Pueyo, Tafal1a, Artajona, Andión, Larraga, Oteiza, Vil1atuerta, Zarapuz, Iratxe, Alkanadre, San Miguel de Albelda, Logroño, Naxera, San Mil1an de la Cogol1a hiriek.

Nafarroako bidearen ikuspegi bat eman nahiko bagenu, abatetxe eta monastegi handien bidea zela esan ahal izango genuke, haren marrak erromes-bide bazala lruñea Erresumako monastetxe handiak seinalatzen baititu. Eta hori, monastetxeetan eliza eta eraikin onak, non sartzeko arrotz-etxeak eta erromesen jaierak eskatzen zituen erlikiak aurkitzen baitziren.

Eta horrela, monastegiz-monastegi, eliza, prioratu eta haien mendeko monastetxeetan zehar, sartaldera joan ohi ziren.

Nafarroako bide honek, frantses bidearen marra baino aurreagokoak, erromesen jaieragatik Santa Maria de la Serós Haitzeko San Juanekin, Leire, Iratxe, Albelda, Naxera eta San Millan de la Cogollarekin batuko zituen. Eta bide honek sartaldera joko zuen eta Santiago aldera, izan ere, Lacarrak dioenez, seguru asko, bazen, Santxo Handia baino lehen, Naxera, egiaz Nafarroa erresumako hiriburu, eta Burgos artean ohiko ibilbide bat x. gizaldian.

Sortaldetik sartalderako bidearen hipotesi hau beste biderik ezak eta zehatz Ibañeta portuaren eragozpenak sendotzen dute. Astorgatik Bordelera zihoan Erromako harbide honen gainean hitz egitean, zera esan behar da, Goizerdiaro osoan ibilbide izaten jarraitu zuela. Alabaina, Erromako harbide honen gainean erromes bide bezala ditugun zantzuak zehaztu nahi baditugu, erromesaldiari laguntzearren egindako eraikuntzen datu sinesgarriak aurkitzeko XI. gizaldi azkenera heldu behar dugu. Erromesaldiaren zantzu hauek indar dutela aurkituko dugu, baina XI. gizaldi ondorengo egunetan eta frantses bide deituko diogun ibilbidean.

Erdiaroko Nafarroa erresumako Nafarroako bidea Frantses bidearen kontra postean hiru alde ezberdin aztertu eta argitu behar ditugu: 1. Santxo Gartzes I.aren eta haren ondorengoen, San III. Handia bame sartzen dela, geopolitika proiektua. 2. Geografi marra. 3. Bide hauek noiz erabiltzen zirenaren kronologia. 4. Bide bi horien uri, ekonomi eta lege gorabeherak.

2.4.2.Santxo Gartzes I.aren aldiko geopolitika marra

Bide honen geopolitika proiektua Santxo Gartzes I.aren eta haren ondorengoena da, Santxo III. Handiak ere izan zuen proiektu honekin zerikusirik. Santxo Gartzes I.ak (905-925), Asturiako errege Alfontso III eta haren semeak lagun dituela, batez ere Ordoño II (914-924), Errioxa menderatuko du. 912an Santxo Gartzes I, Logroño, Alkanadre, Ausejo, Kalahorra eta Alfaroren jabe egingo da. Ez zituen toki horiek guztiak behin betiko bereganatu. Hala, hurrengo urtean Banu Qasi-ak berriz ere Kalahorraren jabe egin ziren. 918an Santxo Gartzes I eta Ordoño II Naxera aldera doaz, baina ezin konkista ahal izan zuten, Kalahorra bai, aldirako bada ere, eta gainera Amedo eta Viguera bereganatu zituzten. Kalahorra ostera Abd al-Raman-en eskuetara igaro zen. Ab-al Raman-ek eraso honi erantzun eta kristauei 920an Valdejunquerako gudaldia irabazi zien eta arabeentzat ostera Errioxa konkistatu. 923an ostera Ordoño II.ak eta santxo Gartzes l.ak Naxera, Kalahorra eta Viguera'ri eraso zioten. Errioxa Garaia kristauek behin betiko irabazi dutela esan daiteke. Une honetatik santxo Gartzes l.ak Kantabriaren jabe zela esan zuen (Naxera eta Tutera arteko dukadua), baita Errioxa eta Naxeraren jabe ere.

Kristauek konkista hori egin ondoren, erregeek monastetxeak eraikitzeko ardura izan zuten. 923an Ordoño II.ak Tricio aldean Santa Coloma monastegia berritu zuen eta santxo Gartzes l.ak San Martin de Albelda fundatu.

Naxera lruñako erregeen bizi-hiri izango da. Naxeran jauregiak jaso zituzten, erregeak duke edo prefektu bat izendatu zuen erregearen izenean Errioxa osoa gobernatzeko. Duke hau Fortún Galíndez zen, Belasquitarekin, Garcia sanchez II.aren arrebarekin ezkondua. Garcia sanchez II. hau 931tik 970ra lruñako errege izan zen.

Beste monastegi batzuk ere dokumenta daitezke x. gizaldian. Hala, San Kosme eta San Damian Viguera ondoan, Santa Agueda eta Nunilo eta Alodia santuak Naxeran, San Millan de la Cogolla, San Andrés de Cirueña, etab. Fundazio hauekin jende berria ekarri nahi zen bizitzera, inguru horietan jende gutxi bizi baitzen.

Monastegi hauetan -jarraitzen du Lacarrakerreinuko kultura girorik handiena bilduko da eta baita penintsulako monastegi kultura argiena ere.

Errioxako lurraldea betetzeko hiru aldi seinala daitezke: Lehenengoa, x. gizaldia baino lehen hasten da eta Bureba eta Errioxa arteko sartaldea eta Tiron ibai-arroa bakarrik betetzen dute, Naxera aldea eta lregua ibarra, Vigueras gaztelu hiriarekin. Bigarren aldia 926-975 bitartean gertatzen da eta orduan Oja eta Cardenas ibai arteko lurrak okupatzen dituzte eta Tiron ibai goialdea. Ardura honetan San Miguel de Pedrosoren eta San Millan de la Cogollaren lanak azpimarra daitezke. Hirugarren aldia 973. urtetik Santxo Handiaren heriotzaraino luzatzen da. Aldi honetan hutsik dauden lurrak betetzen dira, batez ere Oja eta Tiron tartea, eta Najerillan gora igotzen dira.

Errioxako monastegiak harrigarriro Asturia-Leongo historiaren zaindariak agertzen dira. Monastegi hauetatik etorri zaizkigu Alfontso III, eta Albeldaren kroniken kopia zaharrenak, baita Kronika Profeticaren kopia ere, denak IX, gizaldian idatziak,

Monastetxe hauetan fundatzen da ere Iruñako historiografia, Horrela Vigiliano kodikeak 905tik 976ra doan Iruñako kronika labur bat dakar, Bada beste Roda izeneko kodike bat X, gizaldi azken aldean Naxeran idatzia dagoela dirudi, eta han jeneral interesko kronika eta lege eta kanon testuen ondoan, Iruñea interes zaien beste dokumentu batzuk agertzen dira, hala, Iruñako errege dinastien eta Aragoi, Pallars, Gascuña eta Tolosako kondeen jatorriak,

Errioxako monastegiak X, gizaldian nafartzen doaz bai hango monakoen bai haien eskuizkribuen interesaren aldetik, baina hala ere sartaldeko penintsulatik eta Europa barnetik datozen kultura moduak hartzeko zabalik aurkitzen dira, «Ez dezagun ahaztu, amaitzen du Lakarrak, Santiago erromesaldia hasi dela eta bide hortatik joan eta etorriko direla Kristau herriko literatura eta arte obra berri guztiak».

Iruñako erregeak Naxerara aldatzen dira bizitzera eta hiri honetatik zuzenduko dituzte erresumako politika arazoak, lruñea hiria bigarren mailako herri bihurtzen da, Politika, kultura eta ekonomiaren bihotz-lekua X, gizaldian Errioxan aurkitzen da, Santxo Gartzes I,aren ondoren García Sanchez II,akjarraitu zuen (931-970).

Lau lurraldek osatzen zuten X, gizaldiko Iruñako erresuma: Aragoi, Iruñea-Leire, Deyo-La Berrueza eta Naxerak, Aragoik bere Gotzain eta Kondeak zituen, eta Aragoi lurraldea Ekialdera, Sobrarbe aldera, zabaldu zuten, García Sanchez Galindo II,aren alaba Andregoto Galindezekin ezkondu zen, eta ezkontza honek haren Aragoi kondaduaren jabe tituloa oraindik sendoago egin zuen, Ezkontza honen lehensemeak Santxok (gero Santxo Gartzes Abarca izango zenak) Aragoi kondadua errege izenarekin hartu zuen, baina Iruñako erregearen menpean,

lruñea-Leire oinetxeak, hortik baitzetozen Iruñako erregeak, bere izakerari eutsi egiten dio X, gizaldian lur berririk erantsi gabe,

X. gizaldian lurralde berri bezala Deyo eta Berrueza aitatzen dira. Deyo Alfontso III,aren kronikan «Degius» bezala agertzen da La Berroza'rekin batean, «a se ipsa possesae erant»34 esaten ziren lurraldeak edo Kronika idazteko garaian han bizi zirenen eskumendean zeudenak, haren aurreko Alfontso l.aren garaian (739757) gertatzen zen bezala. lzen hori, Moretek dioenez, Solana'tik Yerri ibarrera, Monjardietik Ebro ibairaino zabaltzen den lurraldeari ezarriko zaio, eta lurralde horren barruan Ega ibaiertzeko Deyoko Zarapuz edo Deyoko San Esteban sartuko da, Deyo lurraldea babesteko gaztelu nagusiena bezala. Nafarroako lehen tradizioan musulmanek konkistatu gabeko lurraldeetako bat dela agertzen da. Alabaina, Doneztebe gaztelua Benu Qasi-ek behin baino gehiagotan hartu zuten, 882an adibidez, Albeldako eta Naxerako kronikek dioten bezala. Santxo Gartzes l.a 905an lurralde honen jabe zen: «terram quidem Degengen cum oppidis cunctam possedivit»35. Egun horretatik aurrera lruñako erregeek «in Pampilona et in Deio»36 jaun diren tituloa eramango dute.

La Berrueza lurraldea Arabako mugan dago, Kodes mallo eta Lokizko Santiago tartean. Ega ibaiko arroa da. La Berroza edo Berrueza Alfontso lll.aren edo Don Sebastian erregearen kronikan Deyorekin batera aitatzen da, Deyoren mugaraino heltzen da, hain zuzen ere. Moretek dioenaren arabera Erdiaroan gaztelu asko zegoen lurraldean, eta arabeengandik ihes zihoazen kristauen erlikiak jasotzen zituzten. Moretek berak dioenez Berruezan sortu zen lruñako lehen erregea Eneko Arista.

Datu hau kontuan eduki behar da, zera ikusiko baitugu, Deyo lurraldeak hartuko duela mesederik handiena Monastegien deritzan Santiago Bidearen marragatik.

Baina, X. gizaldian politika, kultura, ekonomia erdigunea Errioxan biltzen da. Han bizi ziren erregeak, han García Sanchez, Andregotorengandik banatu eta, Leongo Teresarekin ezkondu zena; ezkontza honek hiru seme-alaba ekarri zituen: Ramiro, Urraka eta Jimeno. Baina, Teresari eta haren lehensemeari eder egiteko, Errioxatik lregua eta Leza ibarrak banatu zituzten eta lurralde hauekin « Viguera Erresuma» deitutako jaurgoa sortu, eta han agintzen erregexka gisan Ramiro jarri. Ramiro 991an hiltzen denean Leiren hobiratu zuten. Erresuma honek Santxo Abarkaren (970-994) eta García Sanchez El Tremuloren mendean aurrera jarraitu zuen, baina Santxo Handiaren garaian (1004-1035) ostera lruñako erresumarekin batu zen.

Gizaldi horretan lruñako erresumako mugak aldaketa gutxi izan zuen. Mugak jaunek (seniores) zaintzen zituzten eta kargu hori bere ohoreagatik (honor) betetzen zuten bere mendeko soldaduekin.

Santxo Gartzes I.gandik Santxo III Handiaganaino Santiago Bidea kristau lurretan barrena zihoan, arabeen aurkako bide baketu eta babestuan. Are gehiago oraindik, monastegien bidearen marrak Aragoi, lruñea-Leire, Deyo eta Errioxaren dinastia, ekonomia eta politika interesak lotzen zituen, hau da erresumaren lau zatien interesak.

2.4.3.-Nafarroako edo Monastegien Bidearen geografia marra

Nafarroako Bidearen ikus\ labur bat eman nahiko bagenu, abatetxe eta monastegi handien Bidea dela esango genuke, izan ere erromes ibilbidea bezala, Iruñea erresumako monastetxe handietara ikustaldi bat egitera sartzearekin elkartua baitago.

Lacarrak on hartzen du, badirela IX. gizaldiko antzinako oroigarriak, baita Haitzeko San Juan edo Leireri dagozkion arkeologi hondarrak ere. Baina, oroigarri eta hondar hauek ez ditu erromes bidearekin elkartzen. Bideari hiri eta frantses proiektuaren marra gehiegitxo ematen diola, zera esaten du, ezin etorri zirela erromesak Haitzeko SanJuan ikustera, ez baitzegoen harako biderik, eta hango eliza bisigodo-arabe antzean eraikia baitago. Eta honela amaitzen du: «Eta horixe esan genezake Leire abatetxeaz ere: monastetxea ez da zuzen Santiago bidearekin elkartzen».

Geografia marrari buruz hitz egitean, bi baldintzaren aurrean aurkitzen gara, eta bi baldintza horiek galdera bihurtzen zaizkigu: a) Aragoi eta Nafarroa erresuma barruan nondik nora joan zitekeen kristauek egin nahi zuten bidea? Hau da, nondik nora zihoan Europa erditikan, eta zehatzago esateko, Karlo Magno eta Oton-en inperiotik, kristau erresumen marra sartaldera bide egiteko? eta b) Ba al zegoen Erroma aurreko edo Erromako bide baten tradiziorik erdiaroko bidariari laguntza eskaintzeko ?

2.4.4.X. eta XI. gizaldietan Nafarroako Biderik bai?

X. eta XI. gizaldietan Konpostelara Nafarroako bidearen aztarrenik ba dago ala ez dago ? 1Iori ikenu behar da monastegien bidea deskribatu baino lehen, eta horixe egin nahi dugu orain.

Astorgatik Bordelera zihoan Erromako bideaz hitz egitean, zera esan behar da: Goizerdiaro osoan toki batetik bestera joateko bide izaten jarraitu zuela. Alabaina, x. eta XI. gizaldietan ez dio erromes bideari laguntzarik eskaintzen. l..acarrak zera onartzen du, ez dela gelditzen XII. gizaldi aurreko monumentu hondarrik Astorgatik Bordelera zihoan harbideari laguntzen dionik Auñamenditik barrena doanean, baina hori dela eta ezin daitekeela esan izan ez zirenik.

Are gehiago, Ubieto Arteta hau esaten ausartzen da: «Luzaide eta Iruñea bitartean Erroibartik Barrena ez dela Erromako hondarrik batere gelditzen aitatutako Erromako bidea dela adieraziko lukeenik, dena hipotesi gisa esaten baita». «Bordeletik Astorgara doan Erromako bideak nahiko arkeologi hondar utzi du Nafarroan, eta, hala, Baztan ibarretik eta Belate portutik barrena joango zen, eta portu honi, balat (harbide) arabe hitzaren esanahira Erromako bidearen portu deitu beharko genioke». «Egiaz Orreagako bidea Santxo Gartzes I.ak 900 urte inguruan zabaldu zuen».

Ubieto Artetaren iritzira, ez Ibañetako ez Baztan ibarreko bideak ezin zitezkeen egin IX. eta X. gizaldietan. Lehenbizikoa, Erromako bide bezala marratua ez zegoelako; bigarrengoa, berandu kristauturiko lurraldean zegoelako. Egin zitekeen bide bakarra zera izango zen, Bearnetik Zaragozara Palo portutik eta Siresa monastegitik barrena zihoana. Bide hau ondo agiritua dago eta gaur ere badaude Erromako eta erdiaroko bidearen hondarrak, eta Aragoiko Puente la Reinara aterako zen. Hau da, UbietoArtetaren iritzira, monastegien Nafarroako bideak egi itxura eduki dezake.

2.4.5. Monastegien bideak sortaldetik sartaldera doazen bide sareei jarraitzen die

Jakatik edo Palo portutik zetorren bideak Berdun kanalaren marrari jarraituko zion Aragoi ibai ezker aldetik, DonamartiriUntzeraino (San Martin de Unx). Bestalde, Erromako bidea zen, haren milarriak Ruesta, Xabier, Galipentzu eta Santa Cris de Eslaban aurkitzen dira, eta handik Abaiz, Donamartiri-Untz, Tafalla, Artaxona eta Andion barrena aurrera zihoan. Marra hau topografiko hitz egin nahi badugu, litekeena da eta Artaxonan harrizko bide zati batzuek eta Maximino eta Maximoren milarri batek (238. urtea) baieztatzen dute.

Nafarroako bidea Erromako bide honetatik joango zen eta bide honetan gautoki hauek aurkituko ziren: Santa Kristina de somport, Jaka landahiria, edo Palo portua, eta horrela Santa Cruz de la serós, Gares, Berdun, Tiermas, Leire, Esa, Xabier, Zangoza, Oibarre, Eslaba, Lerga, Donamartiri-Untzera heldu ahal izango ziren, Uxue, Artaxona, Mendigorria eta Larragara joan ere bai, eta gero Andion, San Tirso, Oteiza, Bilatorta, lratxe, Doneztebe-Deio, Los Arcos, sesma, Ebro gaineko Alkanadre zubi, Albelda edo Logroño, Naxera eta San Millan de la Cogollara heltzeko.

2.4.6.Arabeen politika mendetik aske zegoen bide hau

Arabeek bide honetatik ibiltzea galerazten al zuten? Zera esan dezakegu, kristauek Islam-arekin zeu.zkaten mugak ez zuela bide honetatik ibiltzea eragozten.

Has gaitezen kristau herrien politika egoera seinalatzen Santiagoren hilobia aurkitu zutenean IX. gizaldi inguruan.

Lacarrak dioenez, IX. gizaldiaren bigarren erdirako, mairu eta kristauen arteko mugalerroak, kristauen aldetik puntu aurreratu hauek zituen: Kodes mendia Arabako mugan, Berrueza ibarra Monjardin aurrean (orduan Tuterako Banu Qasi-en leku aurreratua), Iurramendi eta Carrascal inguruko mendiak, Uxue leku aurreratu eta nabarmenduarekin. Aragoi ibaia Uxue, Oibarre eta Peña lekuek zaintzen zuten.

Caro Barojak Nafarroa lurralde gainean musulmanen mendea ikertzean bi mugalerro aitatzen ditu. Batak, zaharragoak, Peña, Kaseda, Oibarre eta Galipentzu, Uxue, Donamartiri-Untz ukituko luke, eta Tafalla gainetik hegoaldera Solana inguruetatik igaroko litzateke. Olitek ere Herriberri izena eduki zuen eta horrela antzinako mugalerroak hautsi zituela adierazten zuen. Arabeak Zidakos eta Aragoi ibai inguruko behelurretan jarriak zeuden Santxo Gartzes I.aren (905-925) erregetza arte, honek lerroak Kaparroso eta Zarrakaztelu (Carcastillo)raino aurreratu zituen eta sortaldeko muga Bardeetara aldatu zuen. Gizaldi bete eta erdian ez ziren lruñea erresumako mugak aldatu. Horrela, geografiko ikusten badugu, bide hau egin zitekeen, bide osoa kristau lurraldeetan barna baitzihoan.

Badakigu 1090. urte aurretik Ebro gainean igaro zitekeen zubi bakarra Alkanadreko zubia zela (Bareakoa V:I gizaldian erori baitzen). Zubi honek Trizio Naxerarekin lotzen duen Erromako bidez Albelda monastegira eramaten zuen.

Bestaldetik, badakigu x. gizaldi hasieran oso egianzkiro Santxo Gartzes I. izan zela bide marra aldatu zuen erregea, hark konkistatu baitzuen Errioxa, haren mendean baitzegoen Ebro gaineko zubia Alkanadren, eta hura errege izan ondoren Calahorra eta Alkanadre galdu egiten baitira 1045. urte arte. Hori da egia, Santxo Gartzes I. da Iruñako erresuma zabaltzera eta Islamaren aurrean mugak indartzera datorren erregea. Iruñako buruzagiaren aurkakorik nagusiena Lope ibn Muhamad Banu Qasi zen. 907an Banu Qasik iruñear eta zerretarren (sirtaniyyum Serablon) aurka gerra galdu zuen, Asin eta Orestik igarotzen diren Arba ibai bien artean.

Lope hil ondoren, lruñako erregeak Deyo bere gaztelu guztiekin, geroago Monjardingo San Esteban Gaztelu deituko zaionarekin, bereganatu zuen. Huescako gobernadoreak, alTawil-ek, 9I1an Sos eta Castilliscar tartean dagoen CastilloBaruesi eraso zion, eta Santxo Gartzes I.ak abagune hori ondo aprobetxatu zuen Zarrakaztelu konkistatzeko. lruñea erresumaren sortaldeko muga Kaparroso-Zarrakaztelu-Castilliscar-Uncastillo-Luesia lerro gainetik geldituko zen.

920.go eta 924.go gudaldiek ez zioten Abd-al-Rahman-i muga-lurralderik batere eman, Muez edo Valdejunquera edo lruñean erasoaldia irabazi besterik ez zuen egin edo eta Vigeran erasoaldia galdu (923), eta galera honek Errioxa ostera Santxo Gartzes I.aren eskuetara itzuli zuen. Gudaldi hau gogoratzeko eta Errioxan bere agintea erakusteko Albelda monastegia eraiki zuen.

Santxo Gartzes I.ak utzitako muga barru hauetan joango zen x. eta XI. gizaldietan Nafarroako bidea Konpostelara. Gizaldi bete geroago, 1034. urte aldera, Santxo Handiak bere erreinuak haiei ondare banatzean eta elkarrekin loturik uztean, sendotu ahal izango zuen bidearen azpiegitura, laster zetozen lau errege-hiriburuak batzeko: Sobrarbe eta Ribagorza Gonzalori utzitakoak, luzaroan eduki ahal izan ez zituenak, 1045an hil baitzen; Jaka, Ramiroren, «quasi pro rege in Aragone»37 aukeratuaren, mende-erria; Naxera, hiriburu egiteko asmoa zeukana, bere lehenseme Gartziari, lruñea erresumaren oinordekoari, utzia; eta Burgos, konde-herri eta geroago Fernandoren erresuma.

Santxo Handi lII.aren lurralde proiektu honetan apropos seme batzuen lur-enklabe batzuk zeuden beste semeei emandako zatietan, eta horrek lehengo lruñea erresuma zatitzea eta haustea eragotziko zuen. Monastegien bide marra zaharra oso ondo zetorkion Santxo Handiaren asmo honi, bere lehenseme Gartziaren gidaritzapean bere semeei utzitako lurraldeen hiriburuak elkarrekin komunikatuak utzi nahi baitzituen.

Santxo Ramirezek Arguedas hartu zuen, Pedro I.ak Milagro fundatu zuen eta Sadaba konkistatu, baina Alfontso Borrokaria Tuteran eta Zaragozan sartu arte, Bardeetako muga babesteko bigarren lerroak indar izan zuen.. Arabeek oso berandu arte bere mendean eduki zituzten inguru hartako herriak: Kaparroso, Valtierra, Falces eta Zarrakaztelu. Hortik atera dezakegu, Santxo Ramirez arte monastegien bidea ondo zetorrela eta egin zitekeela.

2.4.7.-Iruñako Santxo III. Handiaren garaiko marraren geopolitika

XI. gizaldi hasieran Errioxaren konkista eta, lruñea, Oviedo eta Santiago hondatutako, 964.go nori:nanduen erasoaldiak oraindik ere ahaztu gabe bizirik zeuzkaten gogoan. Gainera, frankuen hiriberriak jartzeko lekuak bilatu behar zituen, komunikazio, komertzio eta erromes bide ondotan hiriberriak sortzeko asmoa baitzuen. Areago oraindik, Santiago bideak bere erreinuen erditik igaro behar zuen, politika-lokarri eta diru irabazteko bide izan zedin bere erresumako lurralde guztientzat. Santiago bideak bere semeei uzten zizkien herriak komunikatzeko bide izan behar zuen eta haien artean salerosketak ugaritzeko toki, herri hauek bere erresuma handia artikulatzeko zentro bezala eraikitzen baitzituen. Horregatik bideak lruñetik eta bere lehenseme Gartziari utzitako iruñearren erresumatik igaro behar zuen. Erresuma hau Santanderko itsas-kolkotik Oca mendi, Ebro ibai etaJakako lurraldeetaraino hedatzen zen. Berebat, bere seme Ramiro Aragoi konde-errian «regulus» bezala bizi zen hiria, Jaka, erreinuaren erdigunearekin lotu behar zuen. Eta ez bestela igaro behar zuen Santiago bide horrek bere seme Fernando, Castillako kondea, «regulus» bezala bizi zen Burgostik.

Sozio-ekonomi ondoreak:

Santxo Handiak proiektatutako Santiago Bideak ekonomia eta politika ondare handiak zekartzan. Frankoei bere erresuman sartzeko bide segurua eskaintzen zien, horrela haientzat Bide ondoan erakitakq herri asko poblatu ahal izango zituzten eta hori jendea ugaltzeko hazia izango zen.

Erromes eta frankoekin penintsulara kultura, arte, erlijio (Cluny bezalako), ek()nomia modu berriak etorri ziren. Bidea zaldun ibiltarien, merkatari edo «pedes pulvorosi»en joan-etorri leku bihurtu zen. Handik zebiltzan artisau, zamari eta diruzainak landa ekonomia burgo, gremio eta prekapital ekonomia bihurtzen.

Jende eta ideen joan-etorri honek beharrak estaltzeko azpiegitura sortu zuen, eta, hala, baselizak, aroztegiak, kaperak, gaisoetxeak, hilerriak, elizak sortu ziren. Islamaren aurkako muga sendotzen zen, Erromako bideak erromatartzeko muga ziren bezalaxe.

Iberia penintsulak, Santxo Handiaren eta haren ondorengoen eskutik, harrera ona egin zion Santiago Bideari eta erromesekin batera ibilbideak, ideiak, kulturak, antzeak eta ondasunak aldatu zituzten, eta, hala, ipar penintsula aro berrian sartu zen, berant Erdi Aroan, eta autokonsumo eta jaun-egituraren lekuan komertzio eta diru ekonomia hasi zen sortzen burgo eta gremio sozial klaseak eraginda.

1076. urteko Jakako eta Iruñako muga-zergek zera irargitzen zuten laster asko, Santiago Bidean zehar erromes eta merkatariak zebiltzala, baina baita penintsula eta Europako nahiz kristau nahiz musulman salerosgaiak ere.

Santiago Bidea zuzentzean, komertzioak IX. eta X. gizaldietan Asturia-Leon erresumari eskuratutako ondasunak orain Nafarroara aldatzen ziren.

Santiago Bidea, bere ondoan eraikitako gazteluek -Grarion, Montes de Oca, Atapuerka edo Burgosko bezalako gazteluekbabestua, hiru gizaldi baino gehiagotan harat-honak ibiliko diren erromes eta merkatarientzat arrisku gabeko bide bihurtzen da.

Frantses Bidea eratzen duena Santxo Handia izan zela esan ohi bada ere, zera argitu behar da, politika eta ekonomia antza berriaren zantzuak ez direla Espainiako erreinuetara iritsiko Clunyko monakoak etorri arte, milite ordenek beren posesioekin marra berria bere mendean hartu baino lehen eta marra horren ondoan bertako jendearen lekuan frankoen burgo berriak eraiki arte agertuko. Eta hori Aragoi eta Nafarroan ez da Santxo Ramirez erregearekin baizik gertatzen.

Santxo erregea Peñalenen 1076an erahil ondoren, Alfontso VI. Naxeraren eta gero Calahorraren jabe egiten da; bitartean Santxo Ramirez, Aragoi ibaia igaro eta, Uxuera igo zen. Lehengo erregea hil eta handik hilabetera, Santxo Ramirezek 1076.ko uztailean Uxuekoei lege berezi batzuk eman zizkien zuen borondate ona agertu, laguntza handia eskaini eta zuen jaun eta errege bezala inork baino lehen hartu ninduzuelako Iruñean sartu nintzen egun hartan eta gaztelua nire eskutan jarri zenutenean.

Aldi honetan erregeak Uxuekoei oso foru berezia eman zien, beste nafar foruen artean sailkatzen ez den bezalakoa. Erregeak exentzio eta lege berezi jakin .batzuk ematen dizkie, betiko askatu egiten ditu, eta foru eta ohitura txar eta morrontzatik libratu, erahiltzak, kaloñak, fidantzak, merkatu eta lapurretatik sortutako gainontzeko zamak kendu egiten dizkie gainetik. Uxue une honetatik betiko erregearen eskuan gelditzen da. Une honetatik hiri berriak udal organizazio berritua du: kontseju, teniente, almirante eta urkariaren erakundeekin.

Alabaina, Santxo Ramirezek Uxuekin egindakoa ohi ez modukoa izan zen, erregearen ardura eta interesak beste batzuk baitziren.

2.4.8.Monastegien Bidealdien deskripzio zehatza

HAITZEKO SAN JUAN ALDERA

IX. eta X. gizaldiko Auñamendiko monastegiak, J.M. Lacarrak dioskunez, mendietan barrena Konpostelara zihoazen erromes arrotz-etxe bihurtzen ziren. San Pedro de Usun, Salazar ibar sarreran, Igal ibar horretan bertan barnean; Santa María de la Fuenfría Erronkari ibar sarreran, Esca ibaiaren sartaldeko ertzean, Salvatierra hiriaren iparraldean; Iruñako gotzain Wilesindok eta Leireko abate Fortunek laguntzen ziotela García Iniguez erregeak eraiki zuen; Erronkari ibar barruan, Burgiko mugetan Urdaspaleko monastegia zegoen. Leireko monastegia bakarrik aurkitzen zen jaun eta jabe talai gisan Aragoi ibaiaren ibarra, ibaiaren bi uraldeak, Aragoikoa eta Iruñakoa, zaintzen. Aragoi aldean, Anso ibar . sarreran, San Martín de Cillas monastegia aurkitzen dugu; SanJuan de Labasal monastegia Echo ibar sarreran zegoen, eta ibar barruan San Pedro de Siresa, guztietan garrantzi handienekoa, zenbat monako zituen eta haien santu eta jakíntzari begiratzen badiogu, «Sartalde osoa argitzen baitzuen bere Regula disziplina betez» .Cordobako San Eulogiok dionez. Hura 848an joan zen haiek ikustera.

Honetatik zera atera dezakegu, monastegi hauek erromes toki izan zitezkeela geografiak bide bat eskaintzen zienero. Auñamendi erdia igarotzeko hiru bide aukera zitezkeen, handik Santa Cruz de la Serós eta Haitzeko SanJuanera iristeko: I. Hecho ibarretik, Palo portutik eta Siresa monastegitik; 2. Somport eta landahiriJakatik Aragoi ibar barrena; 3. Tena ibarretik. Hiru bide hauei Kataluniako monastegi eta kondaduetatik erromesek ekartzen zuten bidea erantsi behar zaie. Zera esan ohi da, Katalunia aldetik atzerrikoek sartaldera Girona eta Leridatik barrena etortzen zirela, Ebroko bideak edo Berdungo kanala hartzeko.

SANTA CRUZ DE LA SERÓS

Santa Cruz de la Serósen bi garrantzizko eraikin aurkitzen dira: Santa Maria parrokia eta San Caprasio eliza, biak erromaniko estilokoak. Lehena serora-etxe edo SanJuanen moja-etxe zen, eta bigarrena gizonezkoen konbentua. Lehen emaitzak Urrakak, Ramiro I.aren alabak, egin zizkien 1077an. Santa Maria 1095an eraikitzen ari ziren. Erromaniko antzeko eliza ederra da, hiru abside, dorre bat eta zortzi anguloko kupula du. San Caprasio eliza lonbardo estilokoa da eta 1020 eta 1030 bita!tean egina dela fetxatu dute. 1089an Santxo Ramirezek eliza hau bere posesio guztiekin Haitzeko SanJuan monastegiari eman zion. Monastegia hasieratik Aragoiko dinastia berriarekin lotua egon zen. Dudarik gabe erromesentzat geldialdi bat egiteko toki izan zen,Jaka burgo hiria fundatu baino lehen.

HAITZEKO SAN JUAN

Ubieto Artetak dioenez: «Badira bide ondoan haitzeko San Juan edo Santa Cruz de la Serós bezalako izen handiko toki batzuk, haien ospeak, erromes asko erakarriko zituen, beren bidetik pixka bat okerturik».

Monastetxe hau Aragoiaren sorleku da. Eta haren ospea lruñako erresuma osoan zabaldu zen, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Errioxan ere emaitzak baititu. Leiendaren arabera, hemen bilatu zuten kristau bisigoduek bere babeslekua musulman inbasoreen aurrean ihes zihozela. IX. gizaldian toki horretan bakartegi bat zegoen, Juan de Atarés deitutako monako baten hilobi gainean eraikia.

santxo Handiak 1025an monastetxea berriz eraiki ondoren, Paterno monakoari eta haren lagunei deiturik, barruti honetan Clunyko moduari atea irekitzen zaio. Ez da ahaztu behar Paterno eta haren lagunak Clunyn formatu zirela San Odilon abatearen menpean. Erregearen babesa partikulareek bere emaitzekin osatu zuten. Hauen artean zera seinala liteke, Gipuzkoako Oriako Alegiko lurraldean dagoen Olazabalko San salbador manastegiak egindakoa. Azken monastegi honen babesleak, García Aznarez eta Gaila andreak, gero Paterno abateari San Juango monako bat bidaltzeko eskatu zioten, Olazabalko San salbador monastegiko buru izateko. Beste monastetxeak ere bazituen Haitzeko sanJuanek XI. gizaldiaren lehen erdian Euskal Herrian, hala Arizetako San Migel, Gaztelugatxeko eta Bermeoko San Juan.

Laster asko Haitzeko San Juanen erromesei laguntzeko etxe bat eraikia zegoela aurkitzen dugu, Leiren, Iratxen edo Naxeran bezalaxe.

Monastegiak, Alfontso Borrokalariaren garaian, bi tratamodu hartzen ditu. Erregeak bai laguntzen dio emaitzekin batez ere bere errege aldiaren lehen urtetan, baina laguntza honek urratu batzuk agertzen ditu, ez baitiote Zaragozan ez Tuteran emaitzik egiten. 1109-1110an lruñako gotzainak eta Toledokoak Haitzeko San Juanen eta Touluse-ko San sernin-en arteko sesioan, Artaxonako elizen gaineko eztabaidan, esku hartzen dute. Garaizko juez komisioek eta batez ere 1121.ko iraileko Tardajosko errege kuriak, lruñako eta Aragoiko apaizak aurrean zeudela, Haitzeko San Juanen aurka arrazoia Toulouseri emateko erabakia hartzen du. Haitzeko sanJuanen argia itzaltzen zihoanaren seinale bezala zera aita dezakegu, erregeak monastegi honetan ez hobiratzea erabaki zuela, bere aurreko Pedro I.ak agindu zuen bezala.

TIERMAS

Hiri hall beharrezko atea zen Leirera joateko.

Aimeric Picauden erromes gida liburuak zera esaten du: bidea Pueyoren oinean igarotzen zela eta han «errege bañuak beti beroak aurkitzen dira».

Santxo Ramirezek Tiermasko eliza Burdeos inguruko Selva Mayor monastegiari eman zion lO87an.

Alfontso Borrokariak 1117ko otsailean forua eman zion Tiermasi.

LElRE

Monastetxearen lehenengo berriak IX. gizaldian ipini behar dira. Gizaldi honetakoak dira errege batzuek monastegiari egiten dizkioten emaitzak. Hala, Iñigo Jimenezek 842an Esa eta Benasa hiriak ematen dizkio. 880an Gartzia Iñiguez erregeak Lerda eta Añués hiriak ematen dizkio. X. gizaldiko erregeek ere bere nahi ona agertu zioten. Hala, santxo Gartzes I.ak eta Toda erreginak Leireri 912an serramiana eta Undués hiriak ematen dizkiote. santxo Gartzes Abarka eta Urraka erreginak 991an bere anaia Ramiro zenak Navardún eta Apardués hirietan zeuzkan posesioak eskualdatzen dizkiote. Gartzia santxez erregeak eta Jimena erreginak salazar ibarreko San Migel eta San Martin de Isusa monastegiak ematen dizkiote.

Abate elizaren erromaniko estiloko burua XI. gizaldian oso antzinako kripta baten gainean eraikia dago; kapitel handiak ditu inbelpe motx gainetan ipiniak. Peñalengo santxok 1057an, Basilika konsakratzen zutelako, Juan gotzainari eta Leire monastegiari San Juan de Ruesa monastetxea eman zion. Bere aldetik errege berak Leireri 1071an Ibañeta bizkarrean zegoen «nobile et regale monasterium» erantsi zion. Era berean, hurrengo urtean, Auñamendi ipar aldean dagoen San Vicente de Sisa monastegia ematen dio. Bere aldetik santxo Ramirezek 1085an Igal, Urdaspal eta Erronkariko (salazar eta Erronkari ibarreko) monastegiak ematen dizkio eta baita Santa Engratia de Porro ere «qui ducit ad Gallias intrante ad soula»38, eta bi urte geroago 1087an Larrasoañako San Agustín monastegia eransten dio.

1098an Pedro I.ak basilika konsakratu egiten du eta Huesca iparreko Arascués hiri zati bat ematen dio, hiria Leire, Haitzeko San Juan, Montearagón eta Hueskako sedearen artean banatua uzten baitu. Modu hori erabiltzen zuten erregeek monastegiei Ebro ibarreraino birkonkistaturiko lurraldeak jendez betetzera eragiteko.

«Speciosa» atea XII. gizaldian eraikitzen dute eta monastegia lruñako erregeen egonleku eta hilobi bihurtzen da.

Alfontso Borrokariak bere 1131-1134.ko azkenahietan Leireri Lizarrako gazteluaren eta bertako landahiriaren erdia uzten dio.

ESA (YESA)

XI. gizalditik Leireka manastegiarena da. Antzinaka eliza du. Bere mugetan Aragai ibai gainean, Erramaka zubi baten gainean eraikia, XI. gizaldika erdiaraka zubia daga.

XABIER

Mende darrea seinale darre izan zen eta X. gizaldian eraiki zuten. Gazteluka kaperan XIII. gizaldika Krista gurutzatuaren irudia daga.

ROCAFORTE-SANGÜESA LA VIEYLLA

Sangüesa la Vieylla muino baten gainean eraikia zegoen, gaur Rocaforte dagoen tokian, hiri asketik bi kilometrora. Hemen lau Erromako bide elkartzen ziren: Santacaratik zetorren Caesaraugustakoa eta bere saihesbideak Jaka, lruñea eta Dax aldera. Landahiri honek eutsiko dio erromesaldiari nafar erregeen garaian.

Erdiaroko hiri hau Erroma herri baten gainean eraikia altxatzen da. Santxo Ramirezek 1076an Jakaren Forua eman zion, errege honek berak Jaka berari 1063an emandakoa. Hori honen legea eta ekonomia aldatzeko lehen pausoa izan zen. Alfontso Borrokariak Zangoza 1121an orain ordokian dagoen tokira aldatu zuen.

Ordoki honetan Aragoi ibaiertzean Erromako arkeologi Hondar asko aurkitzen da, baita harri industria, hilobi lapidak, mosaikoak, terra sigilata eta txanponak ere.

Rocafortik igarotzen zen Santiago bidea. Bai halaxe, herri honetan egon zen Asisko Frantzisko Santiagora zihoanean. Bere lagun Fray Bernardo de Quintanalekin batera egiten zuen bidea, eta honek bidean aurkitutako gaiso bat zaitzen gelditu behar izan zuen hiri honetan bertan.

Erromaniko estiloko Santa Maria eliza XII. gizaldikoa da. Bere ateaurrean, Maria buru duela apostolu talde bat aurkitzen da eta Azken Juizio bat. Obra hau Leodegarius maisuari leporatzen zaio, irudietako batean bere izena idazten baitu. Beste garrantziko jauretxeak: Santiago eliza XII. gizaldikoa bere erromaniko buru eta ateaurrearekin, Salbadorearen godo eliza eta Asisko San Frantziskoren monastegia.

Vadoluengoko San Adrian baseliza, erromaniko estilokoa, hiri barnetik at, Sos de Aragonera doan bidean, XII. gizaldi hasieran hasi ziren eraikitzen eta 1141an Santxo de Larrosa gotzainak konsakratuzuen.

OIBARRE (AlBAR)

Sarrera:

Erromaldián, Aragoiko lurretatik Deyokoetara bi harbide izan ziren Erromako hondarrez beteak. Bata Jakatik Rocaforte edo Sanguesa la Viejara zetorren, Casquilletes de San Juan (Galipentzu)tik Indusi zulokara igarotzen zen, gero Eslabako Santakris Erromako herrian barrena, Lerga eta DonamartiriUntzetik. Bestea Oibarre, Sada, Ezprogui, Artariain, Orisoain, Catalain, Lardia edo Garinoaian basarte, Santa Cecilia edo Garinoain barrena zihoan Artadia, Artaxona, Andión, San Tirso eta Oteiza de la Solanara iritsi arte.

Oibarre Sanguesatik zazpi kilometrora dago eta Oibarre ibarreko hiriburua da. Ibar hau Aragoiko mugan Izko eta Leire, Peña eta Uxue mendiek inguratzen dute. Aragói ibaiak trabeska igarotzen du; Oibarre ibar erdian dago. Eliza XII. gizaldikoa erromaniko jator estilokoa du, baina XVl. gizaldian birmoldatu egin zuten, Jaka eta Sanguesatik ikasitako fantasi motibuekin apaindutako kapitelak ditu. XII. gizaldiko erromaniko estiloko baseliza du Santa Mariari konsekratua.

Erromako hondarrak El Llano deritzan inguruan aurkitzen dira eta Soreta izeneko lekuan ere bai. Solanon brontzezko irudi bat eta Jupiterri konsakraturiko aldare bat aurkitu ziren.

Val-de-Ilzarberen kronikak dioenez, lruñea erresumako lehenengo aldietan, Oibarre gaztelu-herria zen. Gartzia lñiguez errege jauna 882an hiri honetan hil zuten, Leire hartu nahi zuen musulmanen erasoaldi batean. Banu Qasiek urte batzuk geroago hango gaztelua lurrera bota zuten. Santxo Handiak erresuma zatitu zuenean, hiri hau Aragoiri eta Ramiro I.ari eman zion. 1056an Haitzeko San Juango abate Blasko Jaunak, Oibarreko parrokiaren jabeak, Santiago barrutia, Aezkoa ibarreko auzoek egindako herri berriari eman zion. 1080an Santxo Ramirezek Haitzeko SanJuani Oibarreko Santiago monastegia baieztatu egin zion. Monastegi hau 986an Santxo Abarkak eman zion eta gero Santxo Handiak ostera sendotu. Honela dio testuak: «de illo monasterio qui vocitatur Sanctus Iacobus de Oibarre, quod dedit tritavus meus Sancius cognomento Avarca, cum omnibus terminis suis, silvis, aquis, paludibus ac pascuis, molendinis... Postea ecclesiam et domos pre nimis vetustate ceciderant et suo termino iam vim homines patriae illius abstulerant... Nunc ego Sancius, Rainimiri regis filius, do et confirmo vobis illum terminum de illo monte de Aivar...per ad illam populacionem vestram de Sancto iacobo»39 (Leire, 109 z.).

San Pedro parrokia erromanikoa da jatorriz, XII. gizaldiko hiru barne ditu, hogei arroingain handi baino gehiago abere pareekin Santiago erromesaldiaren moduan.

Haren ipar-ekialdean Santa Zezilia basartea dago Serosko Santa Krutzeko mojen mendean.

ESLABA

Oibarretik Eslaba bidean Ayesa edo Ayertza zegoen, erdiaroko gaztelu bat edo hobeto esateko etxe babestu bat zuena, ez erregearena, baina herria eta bidea babesteko gaiona zen, almena, gezileiho eta gaztelubegi duna baitzen.

Erdiaroko auzoa Erromako Santakris eta La Encinosa egoitzen gainean zegoen. Hango aldare-harri batzuk heldu dira guganaino baita arroingain bat ere, gainera zenbait arkitektura gai, Maximo eta Maximinori konsakraturiko milari bat eta Jupiterri konsakratutako harrizko aldare bat. Hau dena Erromako hiri tenplodun baten hondarretan zegoen, eta han Toskana eta Korintioko arroigainak eta inbelpe puskak etab. aurkitzen ziren. Erdiaroko hondar bezala Santa Barbara baselizak irauten du, erromaniko estiloan eraikia, baita eliza eta etxe aztarnak ere Santa Kruz aldean. Hura lehenbizi tenpeldarren monastegi izan zen, gero ]erusalengo San ]uanen ospitaleko zaldunena eta azkenik Orreagako kolegioelizarena. santxo Handiak Eslaba, Ramiro I.ari eman zion, Leache eta sabaiza eta beste herri batzuekin. Erdiaroko errektangulo oinarriko gaztelua zuen, eta gaztelu honek, Cisnerosek 1516an lurrera botatzeko agindu arte, zutik iraun zuen.

LERGA

Lerga Erromakoen egoitza da.

Lehenago seinalatutako bidea Oibarre ibarrean barna doa, Erromako Santa Kris (Eslaba) hondarretik eta Abaiz basartetik barrena. Hemen erromaniko eliza bat aurkitzen da, antzinagoko dorre baten gainean eraikia dagoela ematen du.

Hemendik aurrera Txutxu sakanan barrena zihoan eta gailurrera igotzen zen, han «portu» edo garrantzi handiko bide gurutze bati dagozkion etxalde batzuk zeuden eliza, ospitale eta bentarekin.

XII. gizaldian Santo Tomasen monastegi bat zegoen han. Leire abate-mendea zen haren jabe.

XIV: gizaldian Lergan Sancto Genesio de Serraren mojamonastegi bat izan zen. Han, 1395an, erregeak agindu ziolako, Teresa, Karlos III.aren emaztea, sartu zen. Teresa honengandik erregeak sasikume bat, Godofre, izan zuen. Bazkun hau, ondorengo mojak bezalaxe, «eliza apaintzen eta txukuntzen aritzen zen eta bidez zetozen behartsuentzat han zeuden oheak egiten».

Elizaz gainera portu gainean benta etxe bat eta beste etxalde batzuk aurkitzen ziren. Kaperau bat ere bizi zen han, prioreak ordaindua, Gines Jaunaren basilikan han bizi zirenentzat eta pasaportuan zegoen baselizatik bertatik igarotzen ziren bidarientzat meza ematen zuena» (1636 u.)

Hau dena egoitza elizan zuen anaiadiak osatzen zuen. Hemen egiten zituzten euren batzarrak urtero. Inguruko herrietako jendeak ziren anaiakideak: Lerga, Eslaba, San Martín, Olleta eta beste herrietakoak» (1592 u.).

Bidegurutze honetan ospatzen zen Lergako feria abuztuko azken egunetan, 1712an Lergara aldatu arte. Etxalde hau dena XVIII. gizaldiaren azken aldera hasi zen eremutzen, Pascual Madozek adierazten digunez.

DONAMARTIRI-UNTZ (SAN MARTÍN DE UNX)

Santa Kruz eta Magdalena lekuetan badaude Erromako hondar batzuk. Herriaren lehen izena, XI. gizaldian, Uxueko san Martin izan zen. Parroki eliza Tourseko San Martini konsakratua dauka eta Artaxonako Lope gotzainak konsakratu zuen I 156an.

XI. gizaldiko Santa Mariaren erromaniko kripta gainean (hiru bameko kripta, Leireko kripta gogorazten duena) Santa Mariari eta 1156an San Martini konsakratutako parroki eliza jaikitzen da, bame bakarreko erromaniko tenplua, geroago beste bi bame erantsi zizkiotena. Hiri bametik at, Sánta Zita baseliza aurkitzen da, XIII. gizaldiko godoaurreko bamearekin.

UXUE

Muino baten gainean kokatua, itsasgainetik 815 metro altura, Auñamendi eta Erriberako lurrak ikusten dituela, Nafarroako ondoen heldu zaigun erdiaroko hondarra da. Santa Maria eliza-gaztelua XI. gizaldiko erromaniko tenplua da, XIV gizaldian handitua, Nafarroako godo antzeko obrarik onenetakoa.

A. Moretek bere Anales idatzi arte, ez zekien inork ere Uxue noiz fundatu zuten ezta Maria Birjina agertu zena ere. Birjin Zuriaren leiendak dioenez, irudia Antiokian San Lukas ebangelariak landu zuen eta Espainiara Pedro apostoluak ekarri. Toledotik Nafarroara Gundemaro erregearen garaian etorri zen. Errege honek, lurraldea baketu ondoren, irudia hemen utzi zuen eta monako benediktuen monastegia eraiki zuen. Monastegi honek 610tik jende asko izan zuen arabeak sartu arte. Arabeengandik ihesi Cidacos ibarrean bizi zirenak Uxue mendira joan ziren eta berekin Ama Birjinaren irudia eraman zuten Marcillako monako benediktuekin. Mendian eliza eraiki zuten. Hasieran santiagori konsakratu zioten, baina handik gutxira Gure Andre Zuriaren izena hartu zuen, Marcillako Ama Birjinaren ohoretan.

Uxuen badago megalitu eta Erromako egoitzik Oupiterri eta Lakubegiri konsakratutako aldareak). seguru asko Uxueko lurretan Goiz Erdiaroan jende multzo txiki batzuk bizi ziren, eta haiek, gaztelua eta herria eraiki ondoren, beren auzoak utzirik, hara bilduko ziren bizitzeko. Hori iragitzen du Uxue Nafarroako lur hedatuenetakoa izateak, lurralde horretan banatuak aurkitzen diren zortzi baselizak, XI. gizaldia baino aurreagoko Goiz Erdiaroko harri batzuek, 1089an egindako lurraldeko elizen aitamenak, Santa Maria eliza berriari ordaintzen baitzaizkio haien hamarrenak40.

Uxue toki aukeratua izan zen Iruñara doan Karraskalgo bidea eta Leire aldera doan Aragon ibaia ikusteko eta zaintzeko; Leirekin seinale bidez komunikatzen zen. Uxue, arabe kronikak adierazten duen bezala, Birkonkista hasi eta bigarren gizalditik atzera, lruñako Erresuma defenditzeko tokirik lehena, gogorrena eta garaiena da. Valdizarberen Kronikak dioenez, Uxue IX. gizaldian Iruñea erresuma sortzen denean sortzen da. Erromakoek «Saltus Vasconum» menderatu egin zuten, ez hala arabeek, izuturik aitatzen baitzuten lurraldea.

Santxo Gartzes I. arte (905-925) edukitako lehen mugan, Uxue arrisku talaia izan zen, behar-beharrezkoa erresuma babesteko. Bigarren mugak Bardenasen Borrokariaren aldirarte bere indarra eduki zuen bitartean, Uxuek ez zuen mugan bere guda garrantzia galdu.

Ez dakigu ezer ere herri gaineko muino goi goienean egongo ziren lehen gaztelu eta Erromako aurreko elizaren berri, arkitektura eraikin bat osatuko zuten bien artean. Lehenengo elizak XI. gizaldian garrantzi gehiago hartu zuen, haren ordez erromaniko barneak egin zituztenean. Santxo Handiaren garaian buruzagi bat zegoen Uxuen. XI gizaldi erditik atzerabadakizkigu Uxueko buruzagien izenak, eta lehenengoa 1055an lñigo Santxez izan zen, Peñalengo Santxoren garaian.

1076an Uxuek Santxo Ramirezen eskutik forua hartu zuen, eta han bizi zirenak askatu eta bere buruaren jabe egin zituen. Errege berak eraiki zuen erromaniko eliza; haren hiru barneko burua oraindik ere ikus daiteke. Berebat Uxue ekonomia zilbor bihurtu zuen, Uxue inguruan dauden eliza guztiak eman baitzizkion baita haren hamarren eta opariak ere.

TAFALLA

Cidacosen aurrean guda asmorako toki aukeratua. Alderdi honetan eta 1043an gertatu zen Aragoiko Ramiroren eta Naxerako Gartziaren arteko gudaldia. Baina, bere garrantzia Berant Erdiaroan handitu zen, Karlos III Noblearen garaian, jauregi batzuk eraiki baitzituen han eta izena eta lekua eman zion gortetan.

ARTAXONA

Historia aurreko eta Erromako egoitza batzuk ere badaude lurralde honetan, hala, ((Portillo de Enériz» (5,90 m. luze), ((La Mina» (6,50 m. luze) edo Farangortea deritzan dolmenak, Nafarroan Harri Handi kulturaren lan aberatsenak, Erdiaroan jendea erakartzeko politika bereziaren beharra izan zuen, Pedro I (10941104) errege izan baino pixka bat lehenago. 1070an Gartzia Aznarezek hiria ((ad populandum»41.hartzen du, eta hango eliza Haitzeko San ]uango monastegiari eman zioten. 1084an Rodako Pedrok, lruñako gotzainak, San ]uan parroki eliza Toulouseko Saint-Serningo kalongeei eman zien. Hauek prior-etxe bat ezarri zuten eta 1100an San Saturnino eliza eta harriz babesturiko barnea eraiki. 1193tik Noveneraren forua Artaxona, Berbinzana, Mendigorria, Larra eta Mirandara hedatu zen.

Elipse moduko esparru harresituak, saihetsetan hamabi dorre almenatu dituela, bere barruan etxe asko babesten ditu, baita XIII. gizaldiko godo estiloko San Saturnino eliza ere. Eliza hau, XI. gizaldian Gartzia Aznarezek eraikitakoa eta, XII. gizaldian, erromaniko estilora Toulouseko kalongeek berreraikitako, antzinako elizaren ordez jaikitzen da. Itxarongo Santa Maria eliza hau 1126an Carcasona, lruñea eta Tarazonako gotzainek konsakratu zuten. Nor zen haren jabe garbi uzteko, eztabaida luzea izan zen Haitzeko San ]uanen (hari eman baitzioten 1070an) eta Toulouseko kalonjeen artean (haren jabe baitziren 1094 baino lehen). Auzi hauek 1183 arte iraun zuten. Artaxonan XIII. gizaldian ospitale bat zegoen.

Angel J. Martín Duquek dioenaren arabera, Frantziako erromesek erdiaroan ezagunagoa zuten bide-adarra zera zen: Zangozatik Oibatre eta Donamartiri-Untzetik saihestu eta -nahiz Tafalla -nahiz Oliten Barrena- Artaxonaraino doana.

Artaxonan erromes ospitale bat zegoela aurkitzen dugu.

MENDIGORRIA-ANDION

Mendigorria Erromako Mendigorri gainean eraikia egon daiteke. Mendigorria tokian, Santiago Navasi dedikatutako baseliza ondoan, Artaxonatik Mendigorriara doan harbidean, jende talde bat bizi izan zen. Artaxonakoekin jurisdikzio mugen gainean edukitako eztabaidak oso antzinakoak dira, XI. gizaldian Peñalengo Santxo erregearen aldian hasi ziren. Santxo Azkarrak soro-foruak eman zizkion eta zergak berdindu eta beheratu.

Mendigorria eta Larraga artean Andelos edo Andion aurkitzen da.

Garrantzizko alderdia Erromako kulturan Andelos zeritzan garaian; gaur Mendigorria, inguruan dagoen basartea besterik ez da. V. gizaldiko atzerriko herriek eraso egin zioten.

Santxo Ramirezek han eraikitako eliza 1087an Iruñako gotzainari eman zion. Pedro de Andouqueren garaian (1083-115) gotzainaren menpeko eliza bat zegoen han. 1142an, Erromako Gotzainak, Artaxonako Lope gotzainak eskatu ziolako, Iruñako elizari bere posesioak konfirmatu zizkion, eta haien artean Leireko abatetxea, 1ratxeko monastegia eta Andiongo eliza.

Andionen onibarrek, herria urez hornitzeko Deabruaren Zubia deritzan zingira adibidez, bidea San Tirso eta Oteiza aldera seinalatzen digute.

ANDIONDlK AURRERA

Santiago Bideak Andiondik aurrera bi garrantzizko adar aurki daitezke. Has gaitezen Iratxeko bidea deskribatzen. San Tirso, Oteiza, Bilatorta, Zarapuz barrena Iratxera: heltzen den bidea da eta monastegitik Arroniz barrena Alkanadrera doana.

Iratxetik eta lurramendi maldan zehar doan bidea harturik, Arronizko erromatutako egoitzara helduko litzateke, gutxienez Erromako lau etxalde zituena. Arroniztik, nahiz Sesmatik igaroz nahiz Sesmatik igaro gabe, Ebro alderako bidea hartuko zuen, alde batez II. gizaldiko Erromako ubidearen, Alkanadreraino iristen zenaren, marrari jarraituz. Ubide honek, Kodes mendaitzetik, Anzuelo edo Lazagurriatik, ura Calahorraraino eramaten du, eta bidenabar adar bat Lodosarako uzten du. Behin Ebrora iritsiz gero, harrizko zubi gainean igaro behar zen ibaia, baina hura erori zenez geroztik, ibaiontzi gainean egindako zubiak iraun zuen denbora askoan, eta zubi honek eraman ohi zuen erromesa Alkanadrera. Zubi honek adierazten du Errioxako Alkanadre hiriaren barrutia, Nafarroa erreinuko lurretan, Ebro ibai ezkerreko ertzera hedatzen dena.

Bide honek alde on hau zuen, erromesari Zarapuzko prioretxetik, Santa Zezilia baselizatik eta Arronizko Santiago baselizatik igaroarazten ziola. Ez zuen erromesa Monjardin edo Deyoko soldadu taldeak zaintzen zuen ibarrera jaistera behartzen, baizik Arrosia atetik eta Larra lekutik pasako zen, bidez bide Alkanadrera iristeko. Ebrora heltzeko Sesmako Almuzako Ama Birjinaren baselizatik igaro zitekeen.

Oteiza, historia aurreko egoitza da. Florin inguruan Brontze aroko keramuak eta harrizko tresnak. Tuturmendia Brontze aldi azkeneko eta ll. Bumi aroko herrixka da. Erroma aldian oraingo hiri lekuan bizi zen jendea. Badira Erromako lapida batzuk, Moret eta Sandoval'ek deskribatzen dituzten hilobietatik datozenak. Lapida horiek bi gazterenak dira, 20 bat urte izango zituzten, Lucio Valerio Firmo eta Calaetus Eques deitzen zitzaien. Azkeneko hau «a latronibus occisus» 42 izan zen. Lapida hauek San Tirso baselizaren aterpean sartuak daude Andelostik Solanara doan bidean. Baditugu bi miliarri ere: bata Adrianoren aldikoa; Jimeno Juriok ikerlan bat dedikatzen dio.

Oteiza herriaren egoitza Erroma aldian okupatua egon zen. 1074an Peñalengo Santxok, Iruñako gotzainaren onuarekin, Iratxeko monastegiari Oteizan zeuzkan soro-morroiak bere eskubide eta onibarrekin eman zizkion, baita San Salvador eliza ere bere hamarren, lehenzitu eta opariekin.

Artaxonako Loperen gotzainaldian (1142-1159), gotzainak San Miguel de Exelsisko abatearekin batera, Eneko Ortizi Oteizan etxondo batzuk eman zizkion, San Migueli Arceizko Mariak utzitakoak.

Iratxeko abate PedroJaunak (1141-1161), monastegiko kideekin batera, Oteizan bizi zirenekin konbenio bat sinatu zuten San Salvador elizari buruz. Harrezkero herrikoek eliza gobematzeko monako bat seinalatuko zuten eta ondo erakutsiko zien eta gobernatuko zituen apaiz bat. Bi pertsona horiek herrikoek abate eta Iratxeko monakoekin batera aukeratuko zituzten.

Bere aldetik, Oteizako San Juan monastegia Leireko monastegiaren itzalean sartu zen XI. gizaldiaren azken aldetik, Raimundo abatearen menpean.

1170an Nafarroa eta Aragoi eztabaidan aritu ziren Leireko monastegiaren jabe nor zen gorabehera, batez ere Leirek lruñako gotzainaren jurisdikziotik askatu nahi izan zuenean. Auzi hau solutu baino lehen Erromako Gotzain Alejandro lI.ak 1173an emandako lege berezia etorri zen eta Leireri bere posesioak: Bilatortako San Miguel monastegia eta Oteizako SanJuan monastegia, baieztatu zizkion. 1178an lruñeko gotzain eta Leireko monastegia adostasunera iristen dira, eta Bilatortako San Miguel eta Oteizako San Juan monastegiak Leireko monastegiarenak direla esaten da, baina lruñako gotzainak haien diru ingresuetatik hiru neurri gordetzen zituen beretzat. Hitzarmen hau 1197an egindako arbitro-aktuan sendotu behar izan zuten, eta haren arabera Leireko monastegiak gotzainari Oteizako elizaren laurdenak zor zizkion. 1198an Inozentzio III.ak Leireri bere posesioak konfirmatu zizkion, haien artean Oteizako San Juan monastegia (Leire, 360 z.).

Erdiaroan San Tirso, Santa Agueda eta Santa Barbara baselizek bere funtzioa betetzen jarraitzen zuten. Azkeneko honek anaiadi bat ere bazuen bere kaperau laguntzailea eta guzti.

Aro berrian Oteizan hiru parroki zeuden. San Miguel, abatea eta lau benefiziodunekin XVI-XIX bitartean; haien aukeraketa auzokoen esku zegoen. San Salvador, bikario bat zuena eta, 1736an San Miguel parrokiari erantsi arte, Iratxeko monastegiaren anexu bezala hartzen zena. San Tirso eliza, batzutan ermita, aro berrian basilika, Lizarrako San Pedro parrokiaren anexu bezala hamarrenak hartzen dituena.

1315an sorogizonak eta monastegia erabaki batera etortzen dira zein zerga ordaindu behar zuten gorabehera: 125 kahize ogi, garia eta zekalea erdibana, Yerriko neurrian monastegian jarriak, 100 egunsari, ardo eta opil zergaren eta abadiari ematen zizkioten morroien truk.

1408an Karlos III.ak Nafarroako Leoneli, Muruzabalgo konde ordeari, 25 kahize eta 2 gonga gari eta garagar pixka bat gutxiago Oteiza herritik.

1450an beamondarrak herria sakeatu egin zuten. 1456an Juan lI.ak ohiko zerga eta beste kargak betirako kendu zizkien, herrikoek emandako laguntza eta jasandako kalteagatik. Zerga 100 gonga gari eta beste hainbeste garagar zen.

1730an Iratxeko monastegiak Oteizakoak zerga ordaintzetik askatu egiten ditu, baina horren truk, beti, urtero 800 erreal ordaindu behar dituzte.

1846an herriak Iratxeri ordaindu behar zion zergatik askatu egiten du bere burua. 1860an Oteizak 1078 auzo zituen. Jendea gero eta gutxiago izatenjoango da, eta, hala, 1900an 1012 auzo izatera jaisten da. xx. gizaldian berriro ugaldu egin zen herria eta, hala, 1940an 1339 auzora iritsi zen. Harrezkero betijende gutxiago izan da herrian: 1980an 994 auzo, eta 1992an 931 auzo.

Andiondik Iratxerako bide hau, Erregeak burgo-herriak fundatu zituelako, betiko itxi zen. Hots, 1090an Lizarra, DoneztebeDeio eta Los Arcos fundatu zituelako. Iratxen gelditzen ziren erromesek, Alkanadrera joateko, ez baitzuten gehiago Monkayo mendi maldan zehar igaro behar.

BlLATORTA (VILLATUERTA)

Esan dezagun aurrena zerbait herriaz eta gero zein funtzio bete zuen Santiago bidean.

Erromatarren aldiko herrixka da. santxo Abarka erregeren garaian (970-994) San Miguel eliza eraikitzen dute eta penintsulako erdian lehenengo aldiz irudikatzen dituzte gurutzatua eta San Miguel.

XI. gizaldian Leireko monastegia da haren jabe, Peñalengo santxok 1062an San Miguel monastegia Leireri eman baitzion. San Miguel elizak Nafarroako Museoan X. lehen gizaldi erdiko ozkalan batzuk gordetzen ditu.

1073an, lruñako ]uan gotzainak Fortuni, Arabako gotzain eta Leireko abateari, eliza eman zion: hau da «i11am ecclesiam parroquialem de Vi11atorta» (Leire, 98 z.)43.

1079an Iratxeko abateak eta Etxabarriko eta Oteizako auzoak Bilatortako mugetan oldarka sartu ziren, eta horregatik, Leireko abateak herriko lur zati bat eman behar izan zien (Leire, 104 z.).

XI. gizaldi azkenean Leireko Raimundo abatea kexatu egiten da lruñako Gotzainak egiten dizkion lapurretengatik. Honela dio zehatz abateak Rodako edo Andoukeko Pedro gotzainaren aurka:

«Bilatortako elizatik hiru neurri gari eta ardo eskatzen dizkigu eta Abarzuza lekura eramatera behartzen gaitu».

XI. gizaldi honetan Leire monastetxeak zenbait emaitz hartzen du Bilatortan. 1090an Gartzia Fortuñones eta bere emazte Toda Galindezek mahasti, landa eta zurrundi bat ematen diote Leireri Bilatortan, beste mahasti bat San Miguelen eta landa bat Epeloan, Oteiza bide ondoan (Leire, 132 z.). Berebat Erendazu eta Iruñelako Gartzia Lópezek Leireko abateari jauregi bat saldu zion Bilatortan (Leire, 163 z.)

1115an konponbide batera heltzen dira Iruñako gotzain-aulkia eta Leireko monastetxea, eta horren arabera Bilatortako «afaria» Leire monastegiaren eskuetan jartzeko erabakia hartzen da. 1117 an Santxak, Abiazuko Santxo Exemenonisen alargunak, Leireri Bilatortan jauregi bat bere ondasunekin ematen dio. (Leire, 261 z.).

Santxo ]akintsuaren garaian, 1171an, Leireko abate ]imenok, Oteizako sorogizonei Zaarriega lekua eman zien, baina, haren truke zergak eta hamarrenak entregatu behar zituzten eta hiru bider urtean «lanak» egin Zarapuzko foruaren arabera. (Leire, 329 z.). 1174an Erromako Gotzain Alejandro III Leireren alde jartzen da eta haren ondasunak baieztatu egiten ditu, horien artean Bilatortako San Miguel Monestetxea, herria bera eta bere eliz, hamarren, lehenki, eskaintza eta zegozkienekin. (Leire 335 z.).

Alabaina, Iruñako Gotzainak Bilatortan hiru neurriak hartzeko eskubideari eutsi egin zion. XII. gizaldi azkenean, 1197an, arbitro-akzio berria egiten da Iruñako Gotzainaren eta Leireren artean eta han zera esaten da: Gotzaina eta abateak batean Bilatortako elizak bereganatzen badituzte eta Leireri itzultzen, zera agintzen dugu, gotzainak han gotzain-afaria eta laurdenak ezertxo ere urritu gabe eduki ditzala. Hau da, elizak ez zeudela ez Leireren ez Gotzainaren eskuetan, erregearen eskuetan baizik.

1246 gotzain-prokuradoreak erregearen aurka liburuska bat aurkeztu zuen eta han beste zenbait gauzaren artean zera esaten, gorteak erretore gabe daukala Bilatortako eliza. Are gehiago, 1295an gotzainak egindako artzain bisitan zera esaten da, laiko batek, Martin Gartziak, gobematzen duela Bilatortako eliza eta bost puska eman zituela.

Bilatortak garrantzizko papera jokatzen du Nafarroako Santiago bidean, baina geroago frantses bidearen marrarekin galtzen joango da bere ondoko Lizarraren alde. 1175an Lorka eta Bilatorta artean dagoen erromes-ospitale bat aitatzen da, San Juan ordenak gobernatzen zuena, baina frantses bideari indar ematen ziona. Bilatortan lranzu ibaiaren bi ertzak elkartzen dituen erdiaroko puntu erdiko bi begidun zubi polita dago.

Bilatortatik Santiago bidea lurramendi maldatik igarotzen zen lratxe aldera, ondoren Ega ibaia Nafar zubitik igarotzeko Zarapuzera iritsi arte, baina Ega ibaiaren ibar txikian sartu gabe.

ZARAPUZ

lratxeko pergamo-liburuan azaltzen diren izenak Deyoko Zarapuz badela adierazten dute. 989an Zarapuz santxo Gartzes ll.ak eta bere emazte Urraka andreak Haitzeko San Juan monastetxeari eman zioten. 1060an Peñalengo santxok Haitzeko San Juani Zarapuz herriaren jaubetza, Leireko San salbadorri behar gabe emana, sendotu egiten dio. sendotza honek herria honela baieztatzen du: "cum ipsis terminis qui habentur in Oteica, ex parina qui dicitur Carapuz olaz, id est de illa Ellicina usque ad sancti Tirsi, et de via de Andione de suso usque ad via de iuso, et de garo usque ad illa sierra quae vocatur Aranetageta"44. Zarapuzek Haitzeko San Juanen mendeko monastetxe txikia eta erromes ospitalea zeuzkan. Truke kontratu batek, lO63.go abenduaren 13an fetxatuak, dioenez Peñalengo santxok Naxerako Gotzain Gomesanori Deyoko San Ander monastetxea bere ondasunekin, bi bular-babeski eta bi zaldiren truke eman zion. Emaitza honekin bere bekatuen barkamena lortu nahi zuen eta batez ere Nastares herrian Kamerosko Dorretxoaren ondoan hamabi gizon hil izanaren bekatua.

AIEGI

Peñalengo santxok 1060an eman zionez gero Iratxe monastegiaren mendeko herria da. Tourseko San Martini konsakratutako eliza dago bere barman, erdiaroko hondarrak dituena.

IRATXE

Dokumentuetan monastegi hau X. gizaldi hasieratik agertzen da, 958ko dokumentu bat gordetzen baitu. XI. gizaldian Santxo

Gartzes I.ak Monjardingo San Esteban gaztelu konkistatu berria ematen dio. Haren erromes ospitalea da aurren ezagutzen dena Naxerako Gartziaren garaian. Naxerako Gartzia Santxez III.ak Munio abateari Muez eta Iruxo tartean zeukan arizti eta soro bat eman zizkion; errege-emaitza horretatik sortu zen ospitalea.

Iruñako Santxo Handiak Clunyko arauaren arabera berreratuzuen.

Momenturik argiena San Veremundo (1056-1058) abatearen mendean jartzen da. Orduantxe hasten dira emaitzak monastegietara etortzen, eta monastegi handietan biltzen dira. Haietako bat Iratxe da. Alejandro II.aren garaian (1061-1073) mozarabe-liturgiaren kuestioa bizten da. Liturgi honen orde poliki-poliki Clunyko gregorianoa ipiniko da.

Monastegi hau Alfontso I. Borrokariak bere eliza politikan guztiz ahazturik eta bazterturik eduki zuen.

Erromaniko eliza hau XIII. gizaldikoa da eta oso apain dekoratutako bi erromaniko ateaurre ditu.

AZKETA

Landa-herri hau monastetxeak 1128an bere zaldun serbidore bati eman zion. Tokia lruñako gotzain-elizaren mendean egon zen eta 1346an Karlos lI.ari eman zioten Adarreta, Lukiain, Urbiola eta Villamayorrekin batera.

MONJARDIN-VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Monjardino gaztelua x. gizaldiko kondairan Banu Qasi Loperen jabetza bezala sartzen da. Banu Quasi Lope hau 907an Tutera, Tarazona eta Deioren jabe zen.

Santxo Gartzes I.ak (905-925) bere erregetzaren hasieran Monjardingo gaztelua hartu zuen Deio lurraldeko toki babestuekin batean. Geroago, 986an santxo Abarkak San Esteban gaztelua bere herri, eliza eta ondasunekin lruñako elizari eman zion. santxo Handiak 1007an Monjardingo gaztelua bere herri, eliza eta ondasunekin, errege eskuetan zeudenak, lruñako elizari itzuli zizkion. 1033an santxo Handiak Iratxeko monastegiari Monjardingo San Esteban gaztelua ematen dio. 1045an Iratxeko monastegiak San Esteban gazteluaren truke, Yarteko komentua hartu zuen, eta gaztelua erregearen eskuetara itzuli zen atzera. 1045 eta 1078 artean, gaztelua Sanzio Fortuniones, Eneko Sanzio edo Eximinio Gartzeiz bezalako errege-tenenteek gobernatuko dute. Egoera hortan Monjardingo gazteluak x. eta XI. gizaldiko nafar erregeen garaian Santiago Bideari zaintzeko lana eskaintzen zion.

Aragoiko dinastia sartzen denean Deioko edo Monjardingo Donezteberen funtzioa aldatu egiten da. Santxo Ramirezek hasieran gaztelua bere sendiaren eskuetan uzten du. Horrela 1082an Santxa emakondeak, Gartzia Gotzainaren eta erregearen arrebak, gaztelua bere eskuan zeukan. Erregealdi honen lehenengo urteetan gotzaina Iruñako eliza eta herriaren jaun zibila zen, baita Monjardingo gazteluaren jauna ere.

1083an lruñeko gotzain Andoukeko Pedro aukeratzen dute (1083-1115) eta, Goñi Gaztanbidek dioenez, harekin hasten da Nafarroaren aurkako politika. Bere frankoen aldeko politikan Donezteben frantses-monako-bazkun bat sartzen du 1083an. Erregeak bere Doneztebeko erdijaubetzan bere ordezko laikoak edukitzen jarraitzen zuen, hala 1080an Gartzia Santxez, 1084an Santxo Santxez Nafarroako kondea, 1087an Gartzeiz zalduna, eta 1090tik 1093 arte ostera Santxo kondea itzuli zen.

1092tik atzera lruñako gotzaina bakarrik aitatzen dute gazteluaren jabe bezala eta ez da erregeak parte duenik aitatzen, ez dira bere izenean bidalitako ordezkoak ere aitatzen. Ez da ahaztu behar 1092. urte honetan egin ziola erregeak lruñako elizari mesede berezia, eta, beste emaitza askoren artean, Doneztebe bere herri eta tokiekin seinala daiteke.

Gotzainak berak gobernatuko du une honetatik gaztelua, bere sendikoen bitartez bada ere, horrela 1111-1114 bitartean bere iloba Raimundo Arkidiano izenarekin aurkitzen da. Gotzain mezu batek zera baieztatzen zuen, politika bide berriak erregearen onarpena zuela, honela esaten baita: «castrum Sancti Stephani stavilivi sicut vos dixistis mihi»45. Une honetatik gazteluaren gobernua arkidiano baten eskuetan zegoen. Hiru zaldunek laguntzen zioten eginbehar horretan, eta hauek zenbait peoi eta laguntzeko troparekin batera gazteluan bizi ohi ziren. Aldaketa hau 1110ean Erromako Gotzain Paskualek sendotu egingo du.

Santxo Ramirezek politika aldatu eta Aragoiko dinastiak bide berri horretatik jarraitu zuenez gero, hemen eta beste Nafarroako bidearen tokietan nafarrak kanpora bidaltzen dituzte eta haien tokian frankoak sartzen, gotzainak berak Alfontso errege Borrokariari bere mezuan adierazten dion bezala: «omnes navarros expuli eta in eorum loco introduxi francos» 46.

Zertarako sartzen ditu franko horiek? Xabier Alberdik eta Alvaro Aragonek beren «Santiago bidean Monjardingo Donezteben frankoen burgo bat» deritzan lanean, onartu litekeen hipotesi hau azaltzen dute: gotzainak erregearekin batera franko burgo herri bat sortu nahi zuela Villamayoren, gaztelu ondoan, franko jendearekin, lege askatukoak eta bere buruaren jabeak, napar zikoitz horien lekuan jartzeko. Santiago Bidean burgo herri berri bat jarri nahi zen, Bidea bera frankoen eskuei esker sendotzeko.

Nafarroako dinastia itzuli zenean, Doneztebeko gazteluaren egoera ez zen aldatu. 1137an Erromako Gotzainak lruñako Elizaren posesioak baieztatu egiten ditu, eta horien artean Doneztebeko gaztelua. 1141an Monjardingo arduradun bezala Artaxonako Lope aurkitzen da. Hau lruñako Gotzain-Elizako sakristau edo diruzaina zen eta Larrosako Santxo gotzainaren etxa-gizona. 1142an Iruñako gotzain berriak, Artaxonako Lopek, Monjardingo arduradun Subizako Santxo Enekones izendatzen du, eta kargu horretan 1147 arte jarraitu zuen. 1143an Deioko edo Mont Jardingo Doneztebe gaztelu deitzen zaio. Monjardinen franko herri bat sortzeko proiektuak pauso bat aurrera eman zuen Parisko Pedro gotzainarekin, bere aurreko Larrosako Santxok Doneztebe, Iguzkitza, Azketa, Labeaga eta Urbiolako auzokoen alde emandako frankotzeko karta konfirmatu egin baitzuen.

DEYO LURRALDEAREN GARRANTZIA

Andiondik Santiago Bideak zuzen Dikaztelura jo zezakeen. Andiondik Erromako bidea hartu eta San Tirsotik igaroko zen eta Oteitzan sartu gabe, Litxarratik Ega ibaia Morentin edo Muniaindik igaroko zuen eta erdiaroko Deio (Dikaztelu: Deii Castellum) lekura helduko zen.

Dikazteluko bideak alde on batzuk bazituen, hala adibidez, Gatzagako San Pedro monastegitik igarotzen zela, bidea Deioko gazteluko (gaur Elurretako baseliza bihurtutako) tropak babesten zuela, Aberingo Tenpeldarren monastegiak zaitzen, Alto de la Carcel deritzan Erromako etxaldea bezalako berant Erromako egoitzetan igarotzen; izan ere, etxalde honetan Musen Mosaikoa kontserbatzen baitzen. Arellano udal barrutian zegoen Erromako etxalde honek beste alde on bat ere bazuen, Arroniz hurbil zeukala, eta han bilduko ziren lratxeko monastegiraino bidea luzatu zuten erromesekin. Alloren. Arellano eta Dikazteluren auzoko landa etxaldearen, barrutian zenbait toki-izen berezi aurkitzen da, hala adibidez, Santiago, Santiago muino, Santiago Bide, Santiago Jaun. Toki-izen horiek zera irargitzen dute, erromesak Finisterrerantz lurramendi alde honetatik igarotz~n zirela.

LARRAGA

Erromako egoitza izan zen, kultura honetako hondar asko kontserbatzen da. Egoitza honek Tarraka zuen izena, hiri federatua zen. Egoitza h6hen gainean eraikitzen da erdiaroko etxaldea.

Juan gotzainaren garaian (1054-1068) erregeak birmoldatu berritako Naxerari, beste ondasunen artean, Berbintzanako Santa Maria monastegia, Larragako barrutian aurkitzen dena, eman zion.

1093an Santxo Ramirezek Montearagoni Nafarroako 22 herri bere eliza eta guzti eman zizkion, eta hauen eta haien artean Larraga aurkitzen zen. Haren seme eta ondorengo Pedro l.ak 1099an emaitza sendotu egin zuen, eta ostera Larraga Montearagon monastegiari eman zion.

Nafarroako dinastia berriz nagusitu zenean, erregeak Montearagonek zeuzkan eliza batzuk lruñako elizara itzularazi zituen eta hauen artean Larragako eta Uxuekoa. Baina, hau aldi gutxirako izango zen, Gartzia Ramirez errege berak Toulouse inguruan dagoen Bovillasko monastegiari Larragako San Esteban eliza eta lekua eman baitzizkion.

ltxura gutxi du, baina Andiondik bideak aurrera Larragara jo zezakeen eta hiri honetatik Dikaztelura, San Tirsotik egiten ez bazuen.

ALKANADREALDERA

Deiotik (Dikaztelutik) edo Monjardingo Villamyortik bidea Ebro aldera jaisten zen, ura zubiren batetik igarotzeko. Santxo Gartzes I.aren erreinuan eta X. gizaldian Ebro gaineko Alkanadreko zubia kristauen eta lruñakoen eskuetan egon zen. Hara aldera joango ziren erromesak Sesman barrena.

Alkanadretik Vareiara (Logroño) edo Albeldara, gero Naxera eta Libian (Errioxako Leivan) barrena Burgosen sartzeko. Marra hau Naxera:ko Gartziak lO45an Kalahorra betiko birkonkistatu zuenean sendotu egin zen.

ERRIOXA ETA ERRIOXAKO MONASTEGIAK

X. gizaldian Gaztela eta Nafarroa Errioxa konkistatzen ahalegindu ziren Banu Qasiren aurka, lurralde hau mendean baitzeukaten beren hiri Tuteratik. Gaztelako kondeek Errioxa arabeei aurrera bidea galerazteko hartu nahi zuten. lruñako erregeek Errioxa beren abereak ugaltzeko behar zuten.

Kristauek auzo eta landetan kristau bizitzen jarraitzen zuten, Amedillon 869an eraikitako bezalako elizakin eta Iregua eta Leza ibarretako haitz zuloetan bizi ziren eremuarekin.

ALBELDAKO SAN MARTIN

Lurralde hartan bakarti batzuk baziren ere, monastegia 925. urte aldera Santxo Gartzes I.ak fundatu zuen San Benitoren arauari atxikiz eta Cardeñako monakoen laguntzarekin. Viguerako garaipenagatik eskerrak emateko eraiki zuten. Erregeak monastegiari Albelda herria eman zion eta abate-jauntza sortu harentzat. Monastegiak Leza, Iregua eta Ebro ibaiertzetako emaitzak jasotzen zituen. X. gizaldian Errioxan zirenetako monastegirik ospetsuena izango da. Eta Errioxak garai hartan hamaika garrantzizko monastegi izan zituen, hiru alderditan bilduak: Pedrosoko San Miguel sartaldean, Albeldakoa ekialdean, eta Kogo1lako San Mi1lan erdian. 933.go ekainaren 29an Gartzia Santxez erregeak monastegiari Union herria eman zion «in cultura peregrinorum adsque in almonia monachorum» 47.

Monastegia, Lacarrak dioenez, 947 .go azaroan konsakratu zuten, eta ekintza horretan lruñako Gotzain Valentin aurkitu zen, baita Naxerako eta Sasabeko gotZainak ere beste sei abateekin batera, erregearen eta Toda erregin amaren aurrean. Abagune honetan Naxerako gotzainak, Tudemirok, Albeldako monastegiari soro bat eman zion. Monastegiak bere lehenengo pausotan zor handia dio Gaztelako Kardeñako San Pedro abatetxeari. Dulkito abatearen garaian (942-951 ?) berrehun monako inguru zituen eta monastegiaren idazlekua eragin askotara zabalik agertzen zen. 951an PuyenVeleyko gotzainak, Goteskaldok, santiagora erromes zihoanean kodike baten kopia enkargatu zuen, kodike hartan San I1defontsok Maria santuaren betiko birjintasunaren gainean tratatzen zuen. salbo abateak (953-962) liturgia eresi berriekin eta otoitz debotuekin aberastu zuen eta Naxerako Nunlio eta Alodia monastegiko lekaimeentzat araudi bat eratu zuen.

X. gizaldian lruñako erresumako kultura zabaltzeko eta jende berria erakartzeko biltokirik argiena da. Lehen liburua idaztokitik 951an irtetzen da. Albeldako Vigila idazlea izan zen Albeldako Kodikearen autorea; 976an bukatuko .zuen. Han biltzen dira garrantzi handieneko kanone testuak (nazio batzarren aktuak, beste nazioetako jeneral eta partikulare batzar askotakoak), lege testuak (Erromako Gotzainen dekretuak, Juzgo Forua), mozarabe egutegia, kronika testuak, kronologia eta aritmetika tratatuak, etab. Lehenego aldiz biltzen dira sartaldeko testuan arabeek indioengandik hartu zituztela zioten bederatzi zifrak. Bere 88 orri miniatuak x. gizaldiko miniaturaren lan argienetakoa dira. Belasko lruñako gotzaina (970-972) antzinako Albeldako monakoa izan zen eta Albeldan lurperatu zuten.

Erdiaroko gizaldietan bere poeta, liturgizale eta miniaturistengatik idazleku ospetsua edukiz gainera, monastegiak Erromako errituaren aurka mozarabe liturgia defenditu zuen. Alabaina, Gaztela 1076an Errioxan sartu zenetik, monastegia, Clunykoen aurka tradizio zaharrak defenditzen zituena, bere garrantzia galtzen joan zen. Monastegiak bere jaurgoa Logroño ingururaino zabaldu zuen (handik 14 kilometrora inguru dago), baita Varea, Islallana eta Viguerako lurraldetaraino ere. 1033tik 1092era monastegia Kalahorra eta Naxerako gotzainaren bizileku izan zen. Geroago monakoen orde kanonigo erregulareak ipini zituzten. XII. gizaldi erdi aldera jaurgoaren hazitzeko martxa gero eta txikiagoa egin zen.

X. gizaldian erresumako eliza bizitzaren erdigunea antzinako Leireko eta Haitzeko San Juan monastegietatik Albeldako San Martin eta Kogollako San Millanera aldatzen da, eta hauek horrela erlijio eta intelektu bizitzaren eragin leku bihurtzen dira.

XI. gizaldian Iruñea da gotzain-hiri, eta Santxo Handiak eragiten duen eliza erreforma, Iratxen, Haitzeko San Juanen, Oñan, Kogollako San Millanen eta Albeldan hartzen dute.

1065 aldera Erromako Gotzainaren legatuak Penintsulako elizetan Erromako erritosartu nahi izan zuen, eta ord~an Alejandro II.arengana hiru gotzain delegatu bidali zituzten Iratxe, Albelda eta Lizarrako Santa Gemako liturgi liburuekin, eta Sede Santuak onartu egin zituen liburu hauek. Ikusten dugunez, Nafarroako antzinako monastegiak ez zuten erreforman sartzerik nahi eta horregatik Clunykoak sartzean galdu egingo dute bere lehen tokia.

NAXERA

Erroma aurreko eta Erromako egoitza, Erromako bideak zaintzeko toki aukeratua, bisigodo aldian garrantziko politikoa zuen hiria izan zen eta oso ondo babestua.

XI. gizaldi hasieran (923) Santxo Gartzes l.ak berriz konkistatu zuen, baina Naxerako Gartziak (1035-1054) bihurtu zuen lruñako erregeen gorte-hiri eta erresumako Hiriburu 1050. urte aldera. Naxerako Gartziak, bere erregetzaren hasieran Erromara erromes bidea egin ondoren, Naxeran berak fundatutako Santa Maria monastegian (1052) Kalahorrako gotzain-aulkia eta berekin Erromatik ekarritako erliki ederrak jartzean, Naxera erromes bidearen xedehiri bihurtu zuen. Horrela Gaztelaren asmoaren aurka lurraldean bere agintea aseguratzen zuen.

1044an erregea Kalahorra konkistatzeko gertu zen eta hura hurrengo urtean, 1045an, hartu zuen. Orduan hasten da Santa Maria erromaniko-mozarabe basilika bezala eta haren ondoan monastegia fundatzen.

Erregeak erresumako bigarren hiribuan ondo homituriko eliza eduki nahi zuen han gotzain bizitzeko eta haren makilaren menpean Errioxa, Bureba, Oca eta Castella Vetula jartzeko. Hauek ziren, hain zuzen ere, bere aita Santxo Handiak bere ondarea banatzean utzitako lurralde denak. Basilika 1052an inauguratu zuten. Han aurrean aurkitzen ziren orduan Naxerako Gartzia, Gaztelako Fernando, Aragoiko Ramiro, Barzelonako Ramon Berenguer l Kondea, baita beste gotzain, abate eta gorteko handikiak ere. Santa Maria monastegi hau ostera Estefania erreginak 1054an sendotuko du eta 1056an Peñalengo Santxok.

Naxeran historiako esanahi handiko aktuak ipini behar dira, horrela, dirua kudeatu Santxo Handiaren garaian, Terraza edo Jarrako zaldunen milite ordena sortu Naxerako Gartziak, Naxerako forua eduki etab.

Santxo Handiak Santiago bideari haize eman zion Naxeratik pasaraztean. Haren seme Gartziak sendotu egin zuen bide hau, eta, aurreko egunbidea lratxen geratzen zela ikusi zuelako, hango monastegian ospitale bat sortu zuen erromesak hartzeko (10511054), baita guztiz bikain hornituriko arrotz-etxea ere Naxeran (1052). Arrotz-etxea dotatzeko Castelloko San Martin monastegia ematen dio, baita Santa Kolunba eliza ere. Berebat, denda-auzoan zeuden bi errota ematen dizkio eta ostegunetako merkatuko zergaren hamarrenak. x. eta XI.gizaldi hasieran sortzen dira lehenengo ospitale eta arrotz-etxeak erromesei laguntzeko. Sahagun, Villa Vascones eta Arkonadakoen ondoan, Naxera, Santo Domingo de la Calzada eta lratxekoak zeuden. Denak eliza erakundeen mendean.

Ondorengo erregeek osatuko zuten fundatua eta Iratxe eta Naxerako ospitaleei emaitz berriak eman zizkieten (1076).

Naxera X. eta XI. gizaldietan gotzain-sede izan zen 1076. urte arte. Urte hori baino lehen, 1067an, eliza-batzar baten sede izan zen. Batzar hori Erromako Gotzainaren legatuaren aginpidean bildu zen eta mozarabe erritua kentzeko eta Erromako erritua sartzeko gaiak erabili zituzten. Gotzain idazlekutik oso kodike ospetsuak irten ziren, hala adibidez, «Genealogias de Roda», «Division de Wamba» eta «Naxerako Kronika».

1076. urtetik atzera eta Alfontso VI.ak Errioxa bereganatu zuenetik, lurraldea osoro Gaztelatzeko erabakia hartu zuen. 1079an eliza Clunyri eman zion eta katedra-elizako kabilduak atera egin behar izan zuen eta Naxera Clunyko priore-barruti bihurtu zuten eta bai lege bai ekonomiko Clunyko abatearen menpean gelditu zen. 1076. urte berean, erregeak erromesei laguntzeko Naxeran, Naxerila ibai gainean, zubia egiteko agindu zuen.

Alfontso Borrokariak emaitzak egiten dizkio, Naxerako lurraldeak bere politika mendean eduki nahi baitzituen. Emaitza hauekin Clunyren ederra irabazi nahi ote zuen ? Hala bada ezbada, monastegiari Aleson, SanJorge de Ojacastro, Cuevacardiel eta Villamondar eman zizkion.

COGOLLAKO SAN MILLAN

Monastegi hau 931an jende berria erakartzeko zedula bezala sortzen da, lruñako erregeak zoli begiratzen diola. 931 eta 970 bitartean emaitza ederrak jasotzen ditu, eta 5 baseliza, 10 eliza, monastegi 1 (Salzedokoa), 7 herri, 8 gatz-larrain eta zerga batzuekin aberasten da monastegia. Gartzia Santxez erregeak eta haren ama Toda Andreak ere emaitzak egiten dizkiote. Idazleku ospetsua eta, San Millanen hilobia bezalako erliki ederrak dituelako, erromesak biltzeko leku da.

944 eta 948 bitartean Feman Gonzalez agertzen da monastegiaren ongile handi bezala. Beste gauzen artean Añana Gatzagaren laurdena ematen dio. Biak, lruñako erregea Gartzia Santxez eta Feman Gonzalez kondea, nork emaitaz gehiago egin ari dira monastegia bere aldera erakartzeko. 956an Gartzia Santxezek eta bere emazte Teresak monastegiari Logroño eta Asa herriak ematen dizkiote. Geroxeago Naxeran Santa Agueda eliza ematen dio.

971 eta 1002 bitartean San Millanen itzala hazi egiten da eta Villagonzalo, Cordobin eta Huercanos bezalako errege-emaitzak jasotzen ditu eta Susoko eliza eraikitzen du.

San Millan eta Albeldako idazlekuen harremanak nabariak dira. Pergamo-orri asko sortzen da bere idazlekuan; X. gizaldiko hogeita hamar bat kontserbatzen dira oraindik.

Gaur ere dirauten dokumentuen artean San Millango 60 kodike daude, gazteleraz eta euskaraz lehenengo esaldiak dakartzana. Lerro arteko edo orri bazterreko esaldiak dira, monakoek latin hitzak argitzeko jartzen zituztenak. Haiei esker ikus ditzakegu Nafarroako erromantzearen eta euskararen lehen hitz idatziak, latin hizkerako esanahi zaileko hitzak argitzeko ipintzen baitzituzten termino horiek. Albeldarekin ze harreman zuen, 992an idatzitako San Millango kodike ospetsu hortan nabari daiteke, izan ere, Vivilanoren kopia ez bada, harremanak guztiz nabariak baitira.

Arerioek bere begiak San Millan monastegiaren aurka zorrozten dituzte, izan ere Almanzorrek bere 998ko erasoaldian eliza erre egiten baitu. Esan daiteke, X. gizaldian, San Millan Espainiako monastegirik ospetsuena dela. Diogun horren eredu ona Sisebuto da, San Millango eskolan formatutako kaligrafoa, idazlekuaren zuzendaria, San Millango abatea. eta gero 988tik atzera Iruñako sedeko gotzainik argiena.

1003tik 1106ra arte, San Millanen mendean oso aldi distiratsua zabaltzen da. Hasieran, Nafarroako erregearen mendean (1003-1054), Naxerako San sebastian eliza eta haren etxalekuak hartzen ditu. Hala, San Millan Gaztelaren eta Nafarroaren arteko muga bihurtzen da. Berebat. San Millanera santxo Handiak eragindako eliza erreforma iristen da. 1030tik atzera santxo bera San Millango abate eta Naxerako gotzain da. Eta 1049an San Millani Pedrosoko San Migel monastegia eransten zaio. Baina, batez ere Naxerako Gartzia I~ak izan zuen san Millan maite eta bere erregealdian 17 lege berezi eman zizkion.

Gizaldi honetan Errioxako hamaika monastegietatik hiruk lehen lekua hartzen dute: Pedrosoko San Migelek Errioxa sartaldean, Albeldak ekialdean eta San Millanek erdian.

Sartzen ote zen San Millan Santiago Bidearenazpiegituran? García de Cortazarrek zera ziurtatzen du: monastegiak bide berriak irekitzeko interes handia zeukala eta interes handia ere «Santiago bideak Nafarroan eta Errioxan barna egindako aldaketa aprobetxatzeko. Aldaketa hori XI. gizaldiaren lehenengo irurdenean gertatu zen». Eta honela jarraitzen du: Gure hipotesiak zera baieztatzen du, Nafarroako Bidea San Millandik igarotzen zela, baina Bide hori San Millanek Naxeran zituen interesengatik aldatua aurkitzen zela. Erromesak egin behar zuen bidealdiak ez zuen Haitzeko sanJuango edo Leireko San salvadorreko igoerako baino neke gehiago eskatzen. Horren ordez oso harrera ona egingo zioten, monastegi ospetsua ikusi ahal izango zuen eta martire batzuen mirari-erlikien babesa iritsi ere bai. García de Cortazar berak horixe aholkatzen du zera dioenean: gizaldi erdi aldera ardo gehiago behar izan zutela abategian Naxerako eta San Millango arrotz-etxe bietan santiagora zihoazen erromesak ugaritu zirelako.

1068an Peñalengo santxo erregeak bere indarrarekin San Millanera bide egingozuten Gaztelakoei askatu eta seguru ibiliko zirela agintzen zien. Eta San Millanen 1070an Roldanen Kantuaren oihartzuna jasotzen da.

Monastegiak Naxeran santxo handiak emandako arrotz-etxe bat du, laster handitu behar duena. Naxerako Gartziak egindako emaitzek zera aseguratu nahi dute, komentuak Iruñearen mendean jarraituko duela. San Millan gero eta handiago egiten doa. elkarren aurkako bi taldek Errioxa kastiltzeko edo nafartzeko monastegiari egiten dizkioten emaitzei esker. IO76tik atzera, azkenik, Gaztela aldera makurtu zen.

San Millan osasun oneko agertzen da XI. gizaldiaren azken laurdenean, monastegiaren ipar aldetik kilometro gutxira igarotzen den bideari esker, Logroño eta Belorado tarteko Errioxako lurraldea aberasten baitu bideak, eta hortxe eduki, hain zuzen ere, monastegiak bere interes handienak.

XI. gizaldi azken aldetik San Millani urritu egiten diote bere ondarea burgo-herrien alde. Zehatz, abategiari 1095an Logroño herria kentzen diote eta han franko-jende berria sartu ondoren, Santiago Bidean garrantzi handiko burgo-herri bihurtzen da.

1109an monastegia Borrokariarekin lotua gelditzen da. Hemendik atzera ez doa lehen bezalako martxan hazitzen. Are gehiago, haren jabetzaren bat, Oñarekin edo Valvanerarekin auzian zeukana, Burgosko monastegirako gelditzen da (Altableko San Sebastian llllan) edo Valvanerarentzat (Sotoko San Martin Berceo inguruan 1116an). Bidearen marra berria ez datorkio ondo. Baina Borrokariak, beste emaileek bezalaxe, zera nahi du, San Mi1lanek bidea zerbi dezala, eta horregatik erregeak bere azkenahian Naxerako gazteluaren erdia ematen dio, eta beste emaileek 1173an eta 1196an bi ospitale-arrotz-etxe emango dizkiote, bata Azofran «iuxta caminum beatiJakobi»48 eta bestea Estabello Auzoan, erromes bide ondoan.

________

OHARRAK

34 "betakoek berek ziren haren jabe".

35 "Deyo lurralde osoa bere hiriekin eduki zuen" ~

36 "lruñan eta Deion".
37 "Aragoien errege bezala"

38 "soulan sarturik Galiara eramaten duena".

39 "Oibarrezko Santiago deritzan monastegia, nere aurreko Abarka goiti zenako Santxok, bere barruti, baso, ur, aintz~ra eta belardi, errota... Gero eleiza eta etxeak zaharregiak zirelako erori egin ziren, eta bere errotik gizonek indarrez kendu egin zituzten... Orain nik Santxok, Ramiro erregearen semeak, Oibarreko mendi hartako barrutia eman eta baieztu egiten dizuet zuen Santiago hiri hartarako (Leire, 109 z.)".

40 José Javier Uranga Santesteban: Ujue Medieval, Ediciones y libros, Pamplona, 1984.

41 "poblatzeko"

42 "lapurrek hila".

43 "Bilatortako parroki eleiz hura".

44 "Oteizaren muga berekin, Zarapuz olaz deritzan paretik, hau da, Elizina hartatik San Tirsoraino, eta Andion goiko bidetik beheko bideraino, eta Garotik Aranetageta deritzan mendiraino".

45 "Doneztebe gaztelua sendotu nuen zuk neri esan bezala".

46 "nafar guztiak expultsatu eta haien lekuan frankoak sartu nituen"

47 "erromesen ardura edukitzeko eta monakoei janaria eskuratzeko"

48 "Santiago bide ondoan