12 €tik 120 €ra.
Zigilu-marka faltsuak
10 aldiz handitzen du “katalogoaren balioa”
PIKARESCA
Beharbada komeni da aipatzea, bide batez, badela filatelista(?)-talde bat
eskrupulurik gabe jokatu ohi duena, modu ilegalean irabazia ateratzeko
asmotan. Jardun hauetan aritzen dira: garbitu, gomaztatu, herdoila kendu,
zigilu-marka jarri, gain-estanpatu, horzgabetu, faltsutu, eta abar.
Horrelako arazoak saihesteko, saltoki espezializatuetara jotzea izan
daiteke konponbidea.
Seiluak salneurri jakin batetik gorako balorea hartzen duenean, ohikoa
izaten da seilu hori “ziurtatzea”. Ziurtagiria dokumentu bat da,
filatelista aditu baten edo gehiagoren iritzia jasotzen duena seilu edo
seilu-serie bati buruz. Datu hauen berri ematen du: seilua (adituaren
iritziz) benetakoa ote den edo kopia bat; berria ote den, berria
txarnelarekin edo erabilia; jatorrizko goma ote daukan edo goma berria
jarri ote zaion; ongi zentraturik ote dagoen; modu egokian kontserbatu ote
den, eta abar.
|