1249 Z.
Data: 1959-10-24
Irudia : tapiz de Charles Lebrun sobre la Ratificación de la Paz de los
Pirineos
Inprimatzailearen datuak: Tapiz de Ch Lebrun. FNMT
Prezioa: 1 pta
Inprimatzeko teknika: sakongrabatu
Kolorea: marroia
Hortzak: 12 3/4 x 121/2
Tirada: 5.000.000
Orria: 75
Seilu horretan, Charles Lebrun-ek diseinaturiko tapiz baten erdialdea ikus
daiteke. Ilustrazioak irudikatzen du Frantziako errege Luis XIV.a eta
Espainiako errege Felipe IV.a nola elkartu ziren Faisaien irlan 1660.
urtean, Pirinioetako bakea berretsi eta ezkontza hitzartzeko Luis XIV.aren
eta Maria Teresa Austriakoaren artean.
Tapizak erakusten duen unean, Luis XIV.a eta Felipe IV.a zin egitekotan
dira, Hitzarmena gauzatu eta Printzesa hitz emandako eskuetan jartzeko.
Errege espainolaren eskuinaldean, Luis de Haro jaunaren burua ikus daiteke,
eta haren atzean, seiluan agertzen ez badira ere, pertsona hauek daude:
Maria Teresa infanta, Velazquez pintorea, Aitonako markesa, Malpikako
markesa, Elicheko markesa, Monterreyko kondea, Luis de Haro jaunaren bi
semeak, Don Fernando Voves de Canto-Carrero, Estatu
Idazkari-ministroa, eta abar.
Frantziarren aldean, berriz, Luis XIV.aren atzean, Mazarino kardinalaren
irudia ikusten da seiluan; eta seilutik kanpo, berriz, jatorrizko tapizak
Nouailleseko dukesa erakusten du, baita Turenne, Grammont mariskala,
Contiko printzea, eta abar ere.
|