Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

Gipuzkoako posta-seiluak (Blas de Lezo)

 

 

1375 Zk.

 

Prezioa: 70 cts.

Kolorea: Berdea

Tirada: 5.000.000

 

1379 Zk.

 

Prezioa: 2,50 pta.

Kolorea: Morea

Tirada: 3.500.000

Data: 1961-10-12

Irudia : Blas de Lezo

Legenda: Blas de Lezo

Imprimatzailearen datuak: FNMT

Inprimatzeko teknika: sakongrabatu

Hortzak: 121/2

Orria: 75

Seriea: Forjadores de América. 2ª serie. Conquistadores de Nueva Granada, 8 b.

 

 Blas Lezo Olabarrieta Pasaia marinel-herrian jaio zen, 1687. urtean. Frantzian egin zituen ikasketak, eta han ekin zion armadan karrera egiteari.

Seiluak ikusteko garaian, atentzioa emango digu seguruenik haren begietako bat itxita ikusteak. Izan ere, ezkerreko begia galdu zuen Touloneko Santa Katalina gazteluaren aldeko borrokan, zeinetan parte hartu baitzuen 18 urte baizik ez zituela.

Baina bazituen arazo fisiko gehiago ere. Urte batzuk lehenago, 1704an, flota anglo-holandarrak jaurtiriko kanoi-bala baten ondorioz ezkerreko hanka galdu zuen. Eta aurrerago, ontziko kapitaina zela jadanik, beso bat kaltetu zitzaion Kataluniako kostan borrokan zebilela.
Ondorengotza-gerratea behin amaiturik, haren esku utzi zuten Lanfranco ontziaren buruzagitza, 1723. urtean. Perun ezkondu zen, 1725ean. 1730ean Espainiara itzuli eta Mediterraneoko Itsas Eskuadraren buru izendatu zuten. 1737. urtean, Kolonbiako Cartagenako gobernadore izan zen. Eta berehala hil zen, atake baten ondorioz.

Seilu hauek Amerikaren forjatzaileak serieren barruan kokatu behar dira. Eta haien artean aurkitzen dira Granada Berriaren erregeordetzarekin erlazionaturikoak, zeinen lurraldea gaur eguneko estatu hauei baitagokie: Kolonbia, Panama, Venezuela eta Ekuador.

 

 

Gipuzkoako posta-seiluak (Escudo de Armas de San Sebastian)

 

1490 Zk.

Data: 1963-10-21

Imagen : Escudo de armas de San Sebastián

Legenda: Guipuzcoa

Inprimatzailearen datuak: N. 22. FNMT Valor facial: 5 pta.

Inprimatzailearen teknika: sakongrabatu

Hortzak: 12 3/4 x 12 1/2

Tirada: 4.000.000

Orria: 50

Seriea: 57 b.

 

 

Armarriei eskainitako serie hau Ogasun Ministerioaren aginduz egin zen, 1961eko abenduaren 1ean. Hala zioen aginduak: “...Bajo la denominación de “Serie de escudos de las provincias españolas” se procederá por la Fábrica Nacional de Moneda y Timbre a la elaboración de una serie de signos de franqueo, en la que se reproducirán mensualmente a partir del mes de enero de 1962, el escudo de cada una de las provincias españolas, representadas por el de su capital y relacionadas aquéllas alfabéticamente en atención a la inicial de sus respectivos nombres.... Serieak, oro har, kritikak jaso zituen heraldika-adituen aldetik.

 

Gipuzkoako posta-seiluak. Conmemoraciones centenarias de San Sebastian (sello medieval con el escudo de armas)

 

1516 Z.

Data: 1963-6-27

Irudia : Sello medieval de la villa de San Sebastián

Inprimatzailearen datuak: Sello del concejo FNMT

Legenda: San Sebastián conmemoraciones centenarias 1813 - 1863 - 1963

Prezioa: 25 cts.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatu

Hortzak: 12 3/4

Tirada: 6.000.000

Orria: 100

Seriea: Conmemoraciones centenarias de San Sebastián; 3 v.

 

Seiluan ageri den “Conmemoraciones centenarias 1813-1863-1963” horrek Donostia hirian berebiziko garrantzia izan duten bi gertakariri egiten die erreferentzia, bata tristea eta alaia bestea: 1813ko sutea eta harresiak eraistea (1863-1864).

Hona hemen 1813ko gertaera triste haien berri, gutxi gorabehera: Tropa britainiarrak eta portugesak uztailaren 9an heldu ziren, Sir Thomas Graham jeneralaren agindupean. Artilleriaren sua uztailaren 20an hasi zen harresien kontra. Uztailaren 22an, lortu zuten 50 metroko zuloa irekitzea Zurriola parean, eta biharamunean beste zulo bat, 10 metrokoa, Labeetako kuboaren eta San Telmoko bastioitxoaren artean. Gotorlekua erasotzeko lehen saioa uztailaren 25ean gertatu zen, baina aliatuek porrot egin zuten…/…

 

 

Gipuzkoako posta-seiluak. Conmemoraciones centenarias de San Sebastian (Alelgoría del incendio de 1813)

 

1517 Z.

Data: 1963 junio 27

Irudi : Alegoría sobre el incendio de 1813

Inprimatzailearen datuak: incendio de la ciudad FNMT

Legenda: San Sebastián conmemoraciones centenarias 1813 - 1863 - 1963

Prezioa: 80 cts.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatu

Hortzak: 12 3/4

Tirada: 5.000.000

Orria: 100

Seriea: Conmemoraciones centenarias de San Sebastián; 3 b.

…/…

Abuzuaren 26an, artilleriaren eraso bortitz batek lortu zuen bi zuloak 200 metro luze zituen zulo bakar batera biltzea, eta hala nabarmen ahuldu ziren bestelako defentsa-moduak.

Abuztuaren 31n —nahiko presaka—, azken erasoa burutu eta hiria hartu zuten. Egun hartan bertan, tropa aliatuek hiria arpilatu eta su eman zioten.

Egun hartan bertan, Donostiako agintariak hiritik gertu dagoen Zubieta herrian bildu ziren, Aizpurua baserrian, eta hiria berreraikitzeko konpromisoa hartu zuten.

 

 

Gipuzkoako posta-seiluak. Conmemoraciones centenarias de San Sebastian (Vista desde el convento de Franciscanos)

 

1518 Z.

Data: 1963-6-27

Irudia : Vista general desde el convento de S. Francisco. 1836

Inprimatzailearen datuak: vista general 1836 FNMT

Legenda: San Sebastián conmemoraciones centenarias 1813 - 1863 - 1963

Prezioa: 1 pta.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatu

Hortzak: 12 3/4

Tirada: 5.000.000

Orria: 100

Seriea: Conmemoraciones centenarias de San Sebastián; 3 b.

 

Harresiak eraisteak hiria askatu zuen mende luzeetan zehar jasandako morrontza eta eragozpenetatik, gotorleku garrantzitsua baitzen.

1856. urtetik aurrera, Donostiako gotorlekua, desmilitarizatzeko moduko plazen artean sartu zuten, zaharkiturik baitzegoen gerraren eta baldintza teknologikoen eraginez. Baina harresien eraistea urte batzuk aurrerago gertatu zen, Hiriak eraisteko eskaria behin eta berriro egin bazuen ere: 1857, 1858 eta 1860an.

1863an, Donostiak Gotorlekua izateari utzi zion ofizialki. Eta urte hartan bertan eraitsi ziren harresiaren zati batzuk. 1864ko apirilaren 28an dekretu batek baimena eman zuen gotorlekua behin betiko eraisteko, eta urtebete jardun zuten zeregin horretan.

 

 

Sellos guipuzcoanos (buque Juan Sebastian Elcano)

 

1612 Z.

Data: 1964-7-16

Irudia : Buque-escuela “Juan Sebastián Elcano”

Inprimatzailearen datuak: B/E Juan Sebastián Elcano. FNMT

Kolorea: gorria eta  laranja.

Prezioa: 10 pta.

Inprimatzeko teknika: kalkografía

Dentado: 12 3/4

Tirada: 5.000.000

Orria: 25

Seriea: Homenaje a la Marina española; 14 v.

Serie hau Espainiako Itsas Armadaren omenez egin zen, 1964. urtean. Hamalau seilu zituen, hainbat garaitako ontzien grabatuekin ilustratuak. Seilurik baliotsuenak (10 pta.) “Juan Sebastian Elcano” ontzia dauka grabaturik, eta izen horrek sustrai sakonak ditu Gipuzkoan.

Lau mastako goleta-bergantina da, Camper & Nicholson-ek (Southampton) diseinatua eta Cadizen eraikia, Echevarrieta y Larrinaga izeneko ontzioletan. 1925ean hasi ziren eraikitzen eta 1927an uretaratu zuten. Itsas Armadari hurrengo urtean eman zioten. Lehen itsasaldia (Cadiz–Sevilla) 1918an izan zen, Sevillan erakusketa egin zenean.

 

 

Gipuzkoako posta-seiluak (Andres de Urdaneta)

 

1694 Z.

Data: 1965-12-3

Irudia : Andrés de Urdaneta

Inprimatzailearen datuak: padre Urdaneta. FNMT

kolorea: Urdina.

Legenda: IV Centenario Evangelización Filipinas

Prezioa: 3 pta.

Inprimatzeko teknika: huecograbado

Hortzak: 12 3/4 x 12 1/2

Tirada: 5.000.000

Orria: 75

Seriea: IV Centenario de la Evangelización de Filipinas; 2 v.

Andres de Urdanetak (Ordizia, 1508 - Mexiko, 1568), 1525. urtean, parte hartu zuen Garcia Jofre de Loaysa-k gidatutako espedizioan, Moluka irlen kontrola lortzeko helburuz antolatua. Espedizioa 1537an itzuli zen Espainiara ezin konta ahala gorabehera jasan ondoren.

Urdaneta erantzukizun politiko eta administratibo handiko kargutan aritu zen, Mexikon, 1538 eta 1552 urte bitartean. 1552az geroztik, erlijioari emana bizi izan zen, San Agustin ordenan (1553).

Haren ekarpen garrantzitsuen artean nabarmentzeko modukoa da konponbidea aurkitu ziola Mendebaldeko irlen (Filipinak) eta Amerikaren arteko bidaia egiteko zegoen nabigazio-arazoari. Berak ibilbide berria (Tornaviaje) diseinatu zuen: ipar-ekialderantz jo behar zen kontralisioen eta Kuro Shivo korrontearen bila. Zuzen zebilela frogatu zuen 1564 eta 1565 bitartean egindako bidaia batean.


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)