3826 Z.
Data: 2001-10-19
Irudia: Caricatura de Juan Sebastián Elcano
Legenda: Juan Sebastián Elcano
Inprimatzailearen datuak: Correspondencia Epistolar Escolar. M RCM FNMT 2001
Prezioa: 25 pt. (0,15 €)
Inprimatzeko teknika: sakongrabatu
Hortzak: 13 1/4
Tirada: 2.000.000
Orria: 12 seiluak
Orriaren irudia: Cristóbal Colón
Orriaren legenda: Correspondencia epistolar escolar. Historia de España II
Orriaren legenda: diseño: Gallego&Rey
Logotipoa Orrian: Correos
Espainiako “Correos y Telégrafos” konpainiak eta Hezkuntza eta Kultura
sailak sinatutako hitzarmen baten ondorioz, Correspondencia Epistolar
Escolar programa abiatu zen, gutunak idazten ikastea eskoletan irakasten
diren edukien artean sartzeko helburuarekin.
Tarifa txikiko seilu bereziak egin ziren, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako
ikasle guztiek aukera izan zezaten beste herrietako ikasleei gutunak
idazteko.
2001. urteari dagozkion seiluak Gallego & Rey umoristek egin zituzten. Eta
asmatu egin zuten, Espainiako XV. eta XVI. mendeetako historiaren 12
zertzelada aurkeztu baitzituzten.
Ilustrazio horietako bat Juan Sebastian Elkano gipuzkoarrari dagokio.
Irudian, izozki gozo bat miazkatzen agertzen da, eta kukurutxoaren barruan
Lurra ikus daiteke. Atzealdean hari begira daudenei, berriz, ahogozoa
egiten zaie halako jaki gozoa ikusita.
3887 Z.
Data: 2002-3-22
Irudia: Escudo y bandera del Real Unión Club.
Legenda: Real Unión Club. Irún
Inprimatzailearen datuak: Deportes. Centenario del Real Unión Club. RCM FNMT 2002
Prezioa: 0,50 €.
Inprimatzeko teknika: sakongrabatu
Hortzak: 13 3/4
Tirada: 1.200.000
Orria: 50 seiluak.
Gipuzkoako Irun herrian, 1902. urtean hasi ziren futbola praktikatzen.
Urte hartan bertan, Irún Football Club fundatu zuten, eta hainbat
izen aldaketa eta fusio jasan ondoren, 1915ean Real Unión Club
izena hartu zuen.
Hasierako urte haietan, taldeak emaitza bikainak lortu zituen, eta Errege
Kopa irabaztera ere iritsi zen 1918, 1924 eta 1927 urteetan.
Futbolaren profesionalizazioarekin batera, 1930. urte aldera izugarri
bizkortu baitzen, taldeko jokalaririk onenak botere ekonomiko handiagoko
taldeek fitxatu zituzten. Harrez geroztik, Real Unión taldeak beheko
kategorietan jokatu izan du.
3944 Z.
Data: 2002-11-18
Irudia: Claqueta
Legenda: Paco Rabal, Iciar Bollain y Julio Medem
Inprimatzailearen datuak: M RCM FNMT 2002
Prezioa: 0,75 €
Inprimatzeko teknika: sakongrabatu.
Hortzak: 13 ¾
Tirada: 550.000
Orria: Hoja bloque de 105x78 mm
Irudia orrian: Julio Medem, Iciar Bollain, Paco Rabal y una bobina de
película.
Orriaren legenda: Cine
Orriaren legenda: Exposición Mundial de Filatelia Juvenil.
España 2002
Orriaren logotipoa: Exposición Mundial de filatelia Juvenil. España
2002
Orriaren logotipoa: Salamanca 2002. Ciudad Europea de la
Cultura
Seriea: 7 o.
Julio Medem Lafont (Donostia, 1958). 1980an izan zuen lehen harremana
zinema profesionalarekin, zinema kritika egiten baitzuen La Voz de Euskadi
egunkarian. Aldi berean gidoiak idatzi eta laburmetraiak egiten zituen,
eta horrek ikasketa autodidakta gisa balio izan zion.
Film hauek zuzendu ditu, besteak beste: Vacas (1992), La ardilla
roja (1993), Tierra (1996), Los amantes del círculo polar
(1998), Lucía y el sexo (2001), La pelota vasca: la piel contra
la piedra (2003).
Seilu honetan, Julio Medem Iciar Bollain zuzendari eta aktore
madrildarrarekin eta Paco Rabal aktorearekin batera ageri da.
3948 Z.
Data: 2002-11-22
Irudia: Esquiador, ciclista, balón.
Legenda: Pedro Delgado, Paco Fernández Ochoa, Paco Gento, Carlos
Sainz, Iñaki Urdangarín.
Inprimatzailearen datuak: M RCM FNMT 2002
Prezioa: 0,75 €
Inprimaketa teknika: sakongrabatu.
Hortzak: 13 ¾
Tirada: 550.000
Orria: 105x78 mm
Orriaren Irudia: Iñaki Urdangarin eta abar.
Orriaren legenda: Deporte
Orriaren legenda: Exposición Mundial de Filatelia Juvenil.
España 2002
Orriaren logotipoa: Exposición Mundial de filatelia Juvenil. España
2002
Logotipoa orrian: Salamanca 2002. Ciudad Europea de la
Cultura
Zenbakia: en anverso de la hoja bloque
Seriea: 7 orriak.
Seilu orri honetan, Iñaki Urdangarin (Zumarraga, 1968) eskubaloiko
jokalariaren irudi zertxobait distortsionatua ikusten da. Ustekabean,
bertan behera utzi zuen bere kirol karrera, Espainiako Cristina
infantarekin ezkondu zenean 1997. urtean. Batez ere Bartzelonan bizi izan
da, eta han zuzendaritza karguak bete izan ditu kirol marketingarekin eta
telekomunikazioekin lotutako enpresetan.
Faro de la Plata, Pasaia
|
Guinea Ecuatorial 319 Z.
Data: 2004
Irudia: Faro de la Plata (Pasaia)
Legenda: La Plata (España)
Legenda: República de Guinea Ecuatorial
Legenda: Faros
Inprimatzailearen datuak: RCM FNMT 2003
Prezioa: 450 F.C.F.A.
Inprimatzeko teknika: offset
Hortzak: 14x13 3/4
Tirada:75.000
Orria: 16 (4 serieak)
Seriea: 4 b.
|