Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

 

 

 N. 4727

Fecha de emisión: 2012 junio 7

Imagen:

Leyenda alusiva: Eibar : 100 aniversario 1912 - 2012. ArmeríaEskola X.

Otra leyenda alusiva:

Pie de imprenta: Centenarios /  M RCM-FNMT 2012

Valor facial: 0,85 €

Técnica de impresión: Offset

Dentado: 13 ¾

Tirada: 300.000

Serie: Centenarios

Pliego: 50 sellos

Eibarko udalbatzak 1912ko uztailaren 1ean egindako bileran, mozio bat onartu zen, eskaera honekin: “... Armategi, marrazketa, arte eta lanbide eskola ezartzea, herriko produktuen behin betiko erakusketa, Armategi Museoa, eta atzerrian fabrikatutako arma-modeloen hautaketa…".

Eskola berriaren lehenengo harria 1913ko urtarrilaren seian jarri zuten, eta 1914ko ekainean inauguratu zen.

Helburua zen Armagintza Eskola —haren emakida atzerrian eskatzen zen— garaiko erabilerarako Arte eta Lanbideen Eskola soila baino gehiago izatea; izan ere, proiektuaren sustatzaileak aldi berean ziren enpresariak, armagintzako langileak eta grabatzaileak, eta beharrezkoa ikusten zuten ezagutza zientifiko- teknologikoak mespretxatuko ez zituen prestakuntza izatea. Hortik abiatuta, hiru ikasturteetan, irakasgai praktikoak ez ezik gai hauek ere ematen ziren eskoletan: matematika, fisika, teknologia eta marrazketa, elektrizitatea, tratamendu termikoak, frantsesa, kontabilitatea. etab.

Industria-espezialitateek ikasle gehiago erakarri zituzten armagintzara; horregatik, hasierako izena aldatu zitzaion, eta, horren ordez, izen hau jarri: “Escuela Especial de Mecánica de Precisión y de Armería de Eibar”.

Udalbatzek eta Eskolako Patronatuak 1954ko maiatzaren 10an egindako bileran erabaki zuten ondasun higigarri eta higiezin guztiak Hezkuntza Nazionalaren Ministerioari ematea, prezio sinboliko batengatik, baina baldintza batekin: Ministerioak eraikina eta ikasketa-planak zabaltzeko proiektua bete, eta lehendik zituenak manten zitzala.

Izendapen- eta sail-aldaketa ugari egin eta gero (gaur egun Eusko Jaurlaritzaren mende dago); 1988an, Instituto Específico de Formación Profesional Superior "Escuela de Armería" izena eman zitzaion, eta 2000. urtean gaur egungo izena hartu zuen, Armeria Eskola; bertan, batxilergo teknologikoa eta lanbide-prestakuntzako goi- eta erdi-mailako heziketa zikloak ematen dira.
Zigiluaren kondairak X-a darama ArmeriaEskola hitzaren ostean. Haren esanahiak, ordea, ez du X letrarekin identifikatzen, San Andres gurutzearekin baizik (X itxura du baita ere). San Andres gurutziltzatua, gurutze itxurarekin, Eibarko patroia da, eta herriko ezkutuaren elementurik garrantzitsuena, hain zuzen ere, San Andresen gurutzea da, kolore gorrikoa. Hortaz, zigilua Eibarko X-rekin identifikatzen da, Armeria Eskolaren egoitzarekin, hain zuzen ere.

Diseinu nagusia, interpretatzeko zaila dena, kolpekariaren eta su-armaren zaintzaren irudikapen tridimentsionala da. Nicolás Vázquez López bilbotarrak diseinatu zuen, gertaerari zegokion logotipoa hautatzeko 2010eko lehiaketaren irabazleak, hain zuzen.

 

Sello 2013. Arcos y puertas monumentales.

 

Sello 2013. Tolosa, puerta de Castilla.

 N. ***

Fecha de emisión: 2013 enero 2

Imagen: Puerta de Castilla

Leyenda alusiva: Puerta de Castilla. Tolosa. Guipúzcoa

Otra leyenda alusiva:

Pie de imprenta: M RCM-FNMT 2013

Valor facial: A

Técnica de impresión: Offset

Goma: Autoadhesivo.

Dentado:

Tirada: -

Serie: Arcos y puertas monumentales.

Tipología: carné de 8 sellos

Erdi Aroko herri gipuzkoarra da Tolosa; bere defentsarako harresi bat altxa zuen, zegozkion ateekin. Haietako batek, hegoalderantz dagoenak, Gaztelako atea zuen izena. Denborarekin, ordea, Erdi Aroko harresia lurrera bota zuten, eta Gazteluko atea ere bai; beraz, XVIII. mendean, atea zegoen tokian arku bat altxa zuten, eta herriko alde zaharra komunikatuta mantendu zen, handik gertu eraikitako Eskolapioen ikastetxearen azpitik. XX. mendean, eskola lurrera bota zutenean, arkua mantentzea erabaki zuten, eta egitura libre baten moduan geratu zen. Arrazoi hori dela eta, Eskolapioen Arkua izenez da ezaguna.

Zigilua “agiri” batean dator, hau da, orri tolesgarri batean, zortzi zigilu autoitsaskorrekin. Agiriari atxikitako gaintzeko zigiluak irudi hauei dagozkie: Alcazar atea (Ávila), eta Toledoko atea (Madril), Erraldoien arkua (Antequera) eta Kaputxinoen arkua (Andújar) eta arku erromatarrak (Cáparra, Medinaceli eta Cabanes)
 

 


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)