2308 Zb.
Data: 1976-3-1
Irudia: Churruca y navío S. Juan Nepomuceno.
Kolorea: marroi eta beltza
Legenda: Cosme Damián Churruca.
Inprimatzailearen datuak: Fca. Nal. de Moneda y Timbre
Prezioa: 7 pta.
Inprimatzeko teknika: kalkografía
Hortzak: 13 ¼
Tirada: 10.000.000
Orria: 25 posta-seiluak
Seriea: 3 p-s.
Cosme Damián de Churruca y Elorza Gipuzkoako Mutriku herrian jaio zen,
1761. urtean. 15 urte zituela, Marinako guardia izateko izena eman eta
fragata-alferezaren gradua lortu zuen. Ausardia handia erakutsi zuen bere
esku utzitako ardura guztietan.
1783an, Marinako goi-ikasketak hasi zituen, eta 1787an graduatu zen.
1803an, Príncipe de Asturias ontziaren agintea eman zioten, eta San Juan
Nepomuceno ontziarena ondoren. Ontzi hori da, hain zuzen ere, seiluan
ikusten den irudia haren erretratuarekin batera. Ontzi horrekin
Trafalgarko guduan (1805) parte hartu zuen hainbat ingeles fragata
indartsuren aurka. Churrucak ezin izan zuen gudu hura amaitu, zauri larria
egin baitzioten hanka batean, eta hil egin zen ordu batzuk geroago.
2308 Zb.
Data: 1976-3-1
Irudia: Juan Sebastián Elcano. Nao Victoria y Esfera con leyenda Primus
circundedisti me
Koloea: Verde y castaño rojizo.
Legenda: Juan Sebastián Elcano
Inprimatzailearen datuak: Fca. Nal. de Moneda y Timbre
Prezioa: 50 pta.
Inprimatzeako teknika: kalkografia
Hortzak: 13 ¼
Tirada: 40.000.000
Orria: 25 posta-seiluak
Seriea: 3 p-s.
Juan Sebastian Elkano Gipuzkoako Getaria herrian jaio zen, 1476. urtean
seguruenik. Gaztetan, ezagutza sakona hartu zuen nautikaren inguruan. Bere
ontzi propioa gidatzen zuela, Cisneros kardinalak agindutako espedizioetan
parte hartu zuen, Afrikako Mediterraneoko itsasertza Espainiaren menpe
jartzeko, baita Kapitain Handiaren kanpaina italiarretan ere.
1518. urtean, Magallanes nabigatzaile portugaldarra ezagutu zuen,
espedizio bat prestatzen ari zela Espainiaren zerbitzura. Haren asmoa
nabigazio-ibilbide bat prestatzea zen mendebaldean, Molucas irletara
joateko. Magallanes indigena filipinarren kontrako borroka batean hil zen
(1521eko apirilean), eta triunbiratu batek hartu zuen bere gain agintearen
ondorengotza; Juan Sebastian triunbiratu horren buruetako bat izan zen.
Azkenean, lortu zuten Molucas irletara iristea. Victoria ontziak, Elkano
buru zuela, mendebaldeko bideari lotu eta bira osoa eman zion lurrari
1522. urtean.
2340 Zb
Data: 1976-7- 9
Irudia: Trainera de Orio.
Legenda: Juegos Olímpicos Montreal 1976
Logotipoa: Montreal 76.
Inprimatzailearen datuak: Traineras. FNMT
Prezioa: 1 pta.
Inprimatzeko teknika: sakongrabatua
Hortzak: 13 ¼
Tirada: 7.000.000
Orria: 80 posta-seiluak
Serie: 4 p-s.
Orio itsasertzean dagoen herri txiki gipuzkoarra da. Ezaguna da, batez
ere, estropadetan arrakasta gehien izan duen trainerua delako.
Serie hau 1976ko Joko Olinpikoen omenez egin zen, eta lau seiluk eratzen
dute. Estropadei dagokien seiluan, Orio hitza ikus daiteke traineruaren
brankan. Beste hiru seiluak kanariar borrokari, boxeoari eta saskibaloiari
eskainiak dira, hurrenez hurren.
2368 Zb.
Irudia: Figura de nacimiento: Misterio de la Natividad (Virgen, S. José y
Niño)
Prezioa: 3 pta.
Inprimatzailearen datuak: El Misterio de la Natividad. FNMT
Tirada: 40.000.000 |
2369 Zb.
Irudia: Figura de nacimiento:Pastor y niño
Prezioa: 12 pta.
Inprimatzailearen datuak: Figura de nacimiento. FNMT
Tirada: 6.000.000 |
|
Data: 1976-10-8
Legenda: Navidad 1976
Inprimatzeko teknika: sakongrabatua
Hortzak: 13 ¼
Orria: 80 posta-seiluak
Seriea: Navidad. IX Congreso internacional Belenista en San Sebastián ; 2
vp-s. |
|
1976ko urriaren 8tik 12ra bitartean, bi kongresu antolatu ziren Donostian
aldi berean: Jaiotzen nazioarteko IX. kongresua eta Jaiotzen XIV. kongresu
nazionala. Kongresuan herrialde askotako pertsonek parte hartu zuten:
Austria, Alemania, Polonia, Italia, Frantzia, Suitza, Holanda, Venezuela,
eta abar. Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatu zuen kongresua.
Batez ere nazioarteko kongresua ospatzeko asmotan, bi seilu egin ziren:
batean Jaiotzaren Misterioa ikus daiteke; eta bestean, Artzaina eta haurra,
Martin Castells-ek (semeak) egina. Bi irudi horiek hogei pieza dituen
jaiotza klasiko baten zati dira, Martin Castellsek egina. Gipuzkoako
Belenzaleen Elkarteak 1947an erosi zuen jaiotza.
2458 Z.
Data: 1978-2- 20
Irudia: Pío Baroja eta baserria
Legenda: Pío Baroja
Inprimatzailearen datuak: Fca. Nal. de Moneda y Timbre 1978
Prezioa: 25 pta.
Inprimatzeko teknika: kalkografía
Kolorea: beltz eta berdea
Hortzak: 13 ¼ x 12 ¾
Tirada: 20.000.000
Orria: 25 posta-seiluak
Seriea: Personajes ; 4 p-s.
Pio Baroja Donostian jaio zen, 1872. urtean. Medikuntza ikasi eta
Gipuzkoako Zestoa herrian jardun zuen lanean bolada batez, amaren
familiaren negozioek Madrila joatera bultzatu zuten arte.
Orduan hasi zen egunkari eta aldizkari batzuetan kolaboratzen. Eta lagun
ugari egin zituen handik urte batzuetara intelektual ospetsuak egin ziren
idazle gazteen artean. Parisa egindako bidaia batetik itzultzean idatzi
zuen Vidas sombrías bere lehen nobela. Bi urte geroago, arrakasta lortu
zuen Camino de Perfección liburuarekin.
Madrilen hil zen, 1956ko urriaren 30ean, gaixoaldi luze baten ondoren. Hil
aurreko azken urteetan, bere bizitzako oroitzapenak idatzi zituen, Desde
la última vuelta del camino izenburuarekin argitaratuak. |