Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

 

150 aniversario de la inauguracion del telegrafo optico Madrid - irun

 

3410 Zb.

Data: 1996-3-8

Irudia: José María Mathé, torre telegráfica y mecanismo de telegrafía óptica

Beste legenda bat: 150 años de la línea telegráfica óptica Madrid-Irún

Inprimatzailearen datuak: J. M. Mathé Aragua M FNMT 1996

Prezioa: 60 pta.

Inprimatzeko teknika: kalkografía

Kolorea: Gorri eta verdea

Hortzak: 13 3/4

Orria: 50 posta-seiluak

Serie: Día del sello 1996

1844ko martxoaren 1eko dekretu batek Espainian martxan jarri nahi zen telegrafo sare optikoak zer baldintza bete behar zituen eman zuen aditzera. Lau proiektu aurkeztu ziren deialdira, eta haien artetik Estatu Nagusiko koronel José María Mathé Araguak sinatutakoa hautatu zen.
Mathék diseinatutako transmisio sistema dorre baten gainean muntatu behar zen, eta irakurketa prismatiko bidez egiten zen.

Horrek aukera ematen zuen dorreak 10 bat kilometroko distantziarekin jartzeko.
Hasiera batean linea asko eraikitzeko asmoa bazegoen ere, hiru baizik ez ziren martxan jarri. Eta 10-12 urteko iraupena izan zuten; izan ere, handik gutxira telegrafo elektrikoaren lineak eraiki ziren, eta askoz ere eraginkorragoak ziren.

Eraiki zen lineetako bat (1846-1855) Madril-Valladolid-Burgos-Gasteiz-Donostia-Irun izan zen (52 dorre). Seilua linea horren inaugurazioa ospatzeko egin zen.

 

 

Remero vasco (Ortiz de Echague)

 

3503 Zb.

Data: 1997-9-12

Irudia: Remero Vasco (Ortiz de Echagüe)

Legenda: Arte Español

Beste legenda bat: Remero Vasco

Inprimatzailearen datuak: Ortiz de Echagüe, Fotógrafo. M FNMT 1997

Prezioa: 65 pta.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13 3/4

Tirada: 2.500.000

Orria: 50 posta-seiluak.

Seriea: Arte español , 2 v

 

Jose Ortiz de Echagüe (Guadalajara, 1886 – Madril, 1980) XX. mendearen erdialdeko argazkilaririk onenetako bat da.

Argazkigintza piktorikoaren barruan kokatu izan dute. 1903. urteaz geroztik (Sermón en la aldea), pertsonen eta paisaien argazkiak egin zituen. Bilduma bikain horretako argazkiak erabili zituen bere liburu tetralogia argitaratzeko: Espainia, pertsonak eta jantziak (1933); Espainia, herriak eta paisaiak (1938); Espainia mistikoa (1943); eta Gazteluak eta alkazarrak.

Euskal gaiak erakusten dituen argazki seriearen barruan, euskal arraunlariena da, zalantzarik gabe, ezagunena. Serie horri dagokio seiluan agertzen den irudia. Argazki horiek 1928 eta 1934 urte bitartean egin ziren, Gipuzkoako kostaldean batez ere, eta ezin hobeto erakusten dituzte euskal arrantzale mardulak eta haien lan-jantziak.

 

 

 

Centenario de la generacion de 1998

 

 

3536 Zb.

Data: 1998 abril 3

Irudia: Unamuno, Baroja, Maeztu, Azorín, V-Inclán y Machado. Logotipo

Legenda: Noventa y ocho

Inprimatzailearen datuak: Generación del 98. M FNMT 1998

Prezioa: 70 pta.

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13 3/4

Tirada: 2.500.000

orria: 50 posta-seiluak.

 

98ko belaunaldiko idazle ospetsuen artean baziren hiru euskaldun: Maeztu, Unamuno eta Baroja. Baroja gipuzkoarra zen (Donostia, 1872 – Madril, 1956).

 

La radio : iñaki gabilondo

3765 Zb.

Data: 2000-11-10

Irudia: Radio antigua y antena de radiodifusión

Legenda: -

Inprimatzailearena: M FNMT 2000

Prezioa: 200 pta. 1,20 €

Inprimatzeko teknika: sakongrabatua

Hortzak: 13 ¾

Tirada: 650.000

Orria: 105x78 mm

Orriaren irudia: Iñaki Gabilondo, Luis del Olmo, Nieves Herrero y Luis Herrera

Orriaren legenda: Radio

Orriaren legenda: Exposición Mundial de Filatelia

Orriaren logotipoa: Exposición Mundial de filatelia 2000

 

Iñaki Gabilondok (Donostia, 1942), 1967. urtean, Donostiako “Radio Popular” irratia zuzendu zuen; eta 1968an, “Radio San Sebastián” (SER). Irrati horretan egin zuen bere kazetari-ibilbidearen zati handi bat: hainbat irratsaio zuzendu ondoren, 1986an, goizeko Hoy por hoy programa zuzentzeko ardura eman zioten. Irratsaio horrek itzal handiko kazetari bihurtu zuen.

2005. urtean, “Cadena SER” utzi eta “Cuatro” telebista katearen arratsaldeko albistegia zuzentzen hasi zen.

 


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)