| |
Scott Z.: Philippines 244
Data: 1906-09-08
Irudia : Miguel López de Legazpi
Legenda: Philippine islands. United states of America
Prezioa: 8 c.
Kolorea: Ocre
Estatua: Filipinas
1898an Filipinetako irlak kolonia espainiar gisa galdu zirenean,
Ameriketako Estatu Batuen administrazio garai bat ezarri zen han, 1946.
urtean amaitu zena. Aurretik, dena den, trantsizio garai bat egon zen,
1935ean hasi zena.
Ameriketako Estatu Batuen administrazioaren urteetan, zigilu bat
atera zuten Miguel Lopez de Legazpiren irudiarekin, honako hauekin
batera prestatu zuten serie batean: McKinley, Magallanes, Henry W.
Lawton, Lincoln, William T.Stampson, Washington, Francisco Carriedo eta
Franklin.
Serie hura behin baino gehiagotan atera zuten (1911, 1914, 1918-1926,
1917-192 eta 1925-1931), kolore eta aldaera desberdinekin.
|
Urdaneta eta Legazpiren monumentua Manilan,
Filipinen ebanjelizazioaren 400. urteurrena eta beso bat gurutzearekin (Andres
de Urdanetarena dela uste da) eta Filipinetako mapa.
|
Data: 1965-10-4
Legenda: Cuatricentenario de la evangelización de Filipinas
1965.
Otras leyendas alusivas: Ikaapat na raang anibersaryo ng
ebanghelisasyon ng Pilipinas 1565.
Estatua: Filipinas
Seriea: 2 v.
Oharra: También en una hoja bloque Scott C92a
Scott Z.: Philippines 935
Irudia : Monumento a Andrés de Urdaneta y Miguel López de Legazpi,
mapa de Filipinas y Cruz.
Prezioa: 6 C
Scott Z.: Philippines 934
Irudia : Brazo, Cruz y mapa de Filipinas.
Prezioa: 3 C
Zigiluan, Andres de Urdaneta eta Miguel Lopez de Legazpi gipuzkoarren
omenez Manilan (1893an) eraiki zuten monumentua agertzen da. Agustin
Querol eskultoreak (1860-1909) eta Luis Maria Cabello arkitektoak eraiki
zuten, 1892an ospatu zen lehiaketaren irabazleek. Harpidetze publiko bat
ere antolatu zen, hura eraikitzeko dirua biltzeko. Legazpi eta Urdaneta
aingura baten gainean agertzen dira monumentuan. Legazpik eskuetan paper
bat eta bandera bat ditu eta Urdanetak ezkerreko eskuan liburu bat eta
eskuinekoan gurutze bat ditu.
|
“Andres de Urdaneta” Aita bataiatzen. Scott
C91 (orria)
|
Scott Z.: Philippines C91
Data: 1965-10-4
Irudia : El padre Andrés de Urdaneta bautizando.
Legenda: Cuatricentenario de la evangelización de Filipinas
1965.
Legenda: Ikaapat na raang anibersaryo ng
ebanghelisasyon ng Pilipinas 1565-1965.
Prezioa: 30 C
Estatua: Filipinas
Seriea: 2 v.
Oharra: Zigilua ere agertzen da, zulo simulatu batekin, bloke
orri batean (Scott C92a). Bloke orria ere gorrian edo beltzean
gainkargatua izan zen (1973an) “USA Bicentennial 1776-1976” hitzekin.
|
Filipinak eta Mexiko
Scott Z.: Philipines C92
Data: 1965-10-4 4
Irudia : Mapa del recorrido de España-Mexico-Filipinas
Legenda: Tornaviaje 1565-1965.
Otras leyendas alusivas: Fray Andres de Urdaneta.
Otras leyendas: Aereo Mexico
Pie de imprenta T.I.E.V., Lacayo, Madrazo
Prezioa: 70 c.
Kolorea: Negro
Estatua: México
|
Scott Z.: México C313
Data: 1966, Junio 4
Irudia : Andrés de Urdaneta y rosa de vientos
Legenda: Tornaviaje 1565-1965.
Otras leyendas alusivas: Fray Andres de Urdaneta.
Otras leyendas: Aereo Mexico
Pie de imprenta T.I.E.V., Lacayo, Madrazo
Prezioa: 2,75 $.
Kolorea: Negro
Estatua: México
|
Miguel López de Legazpi
|
N. Scott: Mexico 957
Fecha de emisión: 1964
Imagen : Miguel López de Legazpi.
Leyenda alusiva: Amistad Mexicano-filipina. Miguel Lopez de Legaspi
Valor facial: 40 cts
Estado: Méjico
1964 fue designado el "Año de la Amistad Mexicana-Filipina", para
celebrar el Cuarto Centenario de la Expedición de Miguel López de Legazpi
y para conmemorar la efemérides fue emitido el presente sello.
|
“Andres de Urdaneta” Aita.
|
Scott Z.: Phillipines
Data: 2008
Irudia : Andrés de Urdaneta, monumento a Urdaneta y Legazpi
(Manila) y banderas filipina y española.
Legenda: Fr. Andrés de Urdaneta, OSA
Otras leyendas alusivas: Phillipines-spain friendship day
Prezioa: 7 P
Estatua: Filipinas
2003. urteaz geroztik, Filipinetan herrialde horren eta Espainiaren
arteko adiskidetasun eguna ospatzen da. 2008ko ekainean, ekitaldia Bañer
herrian burutu zen. Herri horretan, hogeita hamahiru soldadu espainolek
(Filipinetan zeuden azkenak) beren posizioa defendatu zuten (herriko
eliza) ia urtebetez, ordurako irlak Espainiarenak ez zirela jakin gabe.
Gertaera harengatik, “Andres de Urdaneta” Aitaren omenezko zigilu bat
atera zuten.
|
Legazpi jaio zeneko 500. urteurrenaren
omenez egindako zigilu filipinarra.
|
Scott Z.: Philippines 2924
Data: 2004-08-20
Irudia : Sandungo
Legenda: Miguel Lopez de Legazpi 500th Year Birth
Anniversary
Otras leyendas alusivas: Sandungo by Carlos V. Francisco. 1938.
Prezioa: P6
Estatua: Filipinas
Miguel Lopez de Legazpi, Manilaren fundatzailea, jaio zeneko bosgarren
mendeurrenaren ospakizuna zela eta, zigilu bat egin zen Filipinetan,
Carlos V. Franciscok egindako Sandungo pinturarekin.
|
"Tornaviaje de Urdaneta" zigilu mexikotarra
|
Data: 1964-11-10
Legenda: Amistad Mexicano-filipina
Pie de Imprenta: Talleres de imp. de est. y valores de Mexico.
Estatua: Mexico
Scott Z.: Mexico C301
Irudia : Rutas marinas
Otras leyendas alusivas: Derrotas del viaje de Filipinas, la nueva
y las viejas. Desde el puerto de Acapulco a Manila en la isla
Prezioa: 2,75 p
Como curiosidad fíjese en la isla alargada representada en la parte
superior derecha del mapa. En realidad no es una isla, sino la península
de California.
|
Cook irletako zigiluak, Andres de Urdaneta,
Juan Sebastian Elkano eta Miguel Lopez de Legazpiren omenez eginak.
Data: 1975-02-03
Seriea: 16 th century explorers of the Pacific ocean, 5 v
Estatua: Islas Cook.
Scott Z.: Cook Islands 425
Irudia : Andrés de Urdaneta y barco.
Legenda: Andres de Urdaneta 1564-67
Prezioa: 25 c
Scott Z.: Cook Islands 424
Irudia : Juan Sebastián Elcano y barco.
Legenda: Juan Sebastian de Elcano 1520
Prezioa: 10 c
Scott Z.: Cook Islands 426
Irudia : Miguel López de Legazpi, barco y montaña.
Legenda: Miguel Lopez de Legazpi 1564-67
Prezioa: 30 c
Cook irlak hegoaldeko ozeano Barean daude, Zeelanda
Berritik 4.000 Km ekialdera, eta herrialde horri politikoki atxikita
daude estatu libre elkartu bateko estatutu baten bidez. Hamabost irlek
eta atoloi ugarik osatzen duten artxipelago bat da (guztira 250 Km2,
Gipuzkoako azaleraren zortzirena, gutxi gora behera). Eskala txikiko
ekonomia ahula dute, nekazaritzan eta arrantzan oinarritua, eta, askotan,
katastrofe klimatikoak jasan behar izaten dituzte. Hori horrela,
turismoa eta zigilu salmenta bi elementu garrantzitsu dira ekonomia
horretan. Zigiluak nazioarteko merkatu filatelikora bidaltzen dira,
irletan jende gutxi bizi baita (20.000 biztanle).
Hiru zigilu horiek bost baloreez osatutako serie
baten parte dira. Andres de Urdaneta, Juan Sebastian Elkano eta Miguel
Lopez de Legazpi gipuzkoarrak ez ezik, Vasco Nuñez de Balboa eta
Fernando Magallanes ere agertzen dira horietan.
|
Juan Sebastián Elcano.
Norfolk Island
Miguel López de Legazpi
Norfolk Island
|
N. Scott: Norfolk island 552
Fecha de emisión: 1994
Imagen : Juan Sebastián Elcano, derrota" y buque
Victoria
Leyenda alusiva: Early Pacific explorer
Otras leyendas alusivas: Juan Sebastián de Elcano. Victoria
Valor facial: 20 c.
Estado: Norfolk island
|
N. Scott: Norfolk island, 557
Fecha de emisión: 1994
Imagen : Miguel López de Legazpi, derrota y Buque San Lesmes
Otras leyendas alusivas: Early Pacific Explorer
Leyenda alusiva: Miguel Lopez de Legaspi. San Lesmes
Valor facial: 75 c.
Estado: Norfolk island
|
¿Dónde está la isla de Norfolk?: Pues a
1.400 Km de la costa oriental de Australia, en pleno océano Pacífico. En
realidad es un minúsculo archipiélago formado por tres islas (Norfolk,
Philip island y Nepean), pero la mas grande (Norfolk) aporta la mayor
parte de los 35 km2 que posee (es decir, como la mitad del termino
municipal de Donostia-San Sebastián). Su capital es Kingston. En el pasado
albergó diversos establecimientos penales y actualmente cuenta con unos
2.000 habitantes.
Aún cuando la minúscula población no hará excesivo
uso de los sellos, el caso es que dos de ellos representan a los
navegantes Elcano y Legazpi, formando parte de una serie emitida en 1994
que incorporaba también a navegantes como Vasco Núñez de Balboa,
Magallanes, López de Villalobos, Drake, Mendana, Fernandes de Quiros, Baez
de Torres, Tasman, Dampler y el barco Golden Hinde (capitaneado por
Francis Drake).
|
Bermudak. Juan Sebastian Elkano”
itsasontzia.
|
Scott Z.: Bermuda 338
Data: 1976-06-15
Irudia : Buque "Juan Sebastián Elcano" con velas desplegadas
Legenda: Tall ships race 1976
Otras leyendas alusivas: Juan Sebastián de Elcano Spain
Prezioa: 12 c.
Estatua: UK - Barbuda
|
Scott Z.: Bermuda 790
Data: 2000-05-23
Irudia : Buque "Juan Sebastián Elcano" con velas desplegadas
Legenda: Tall ships 2000
Otras leyendas alusivas: Juan Sebastián de Elcano
Prezioa: 80 c.
Estatua: UK - Barbuda
|
Bermuda irlen artxipelagoa (Bermuda ingelesez) ozeano
Atlantikoan dago, Floridako penintsularen ekialdeko kostatik 1.600 Km-ra.
360 irla eta koralezko irlatxoez dago osatua artxipelagoa eta 60 bat
Km2-ko zabalera du (Donostia udalerriaren azalera, gutxi gora behera).
Irla eta irlatxo horietatik hogei bat besterik ez daude jendeztatua (guztira,
75.000 biztanle inguru). “Gran Bermuda” nagusitzen da, duen azaleragatik.
Hamilton da horren hiriburua.
XVII. mendeaz geroztik kolonia britainiarra da eta,
gaur egun, autonomia handia du. Bere jarduera ekonomikoaren oinarrian,
turismoa ez ezik, bere lurretan instalatzen diren enpresak daude (aseguruak,
ontzi-enpresak…). Enpresak zerga txikiak daudelako instalatzen dira
bertan.
Biztanle kopuru txikia dagoenez, egiten diren
zigilu postalak nazioarteko bildumazaletasun filatelikorako egiten dira,
bertako posta zerbitzurako baino gehiago.
|
Angola, Juan Sebastián itsasontzia
|
Scott Z.: Angola 1088g
Data: 1999-09-23
Irudia : Buque "Juan Sebastián Elcano" con velas parcialmente
desplegadas
Legenda: Escuna 1927 - Juan Sebastian de Elcano
Prezioa: Kzr 950.000.00
Estatua: Angola
Angola errepublika Afrikaren hego mendebaldeko kostan dagoen herrialde bat
da. Portugaleko kolonia izan zen 1483-1975 bitartean, hau da,
independentzia lortu arte. Gerraldi luzeak jasan behar izan dituen
herrialdea da.
Zigiluak Juan Sebastian Elkano itsasontzia irudikatzen du atzealde urdin
baten gainean. “Barcos do Mundo” izeneko zigilu multzo batekoa da;
zortzi zigilu dituzten lau orrik (Scott: Agola 1088 a 1091) osatzen dute
multzokoa hain zuzen. Legendan escuna hitz portugesa agertzen da, eta,
bitxia bada ere, gazteleraz ere onartua dago (jatorri portugesa onartzen
da); goleta da bere esanahia. Dena den, oso gutxi erabiltzen da.
|
Juan Sebastián Elcano
|
Nao victoria
|
Scott Z.: TAAF 87
Data: 1979
Irudia : Juan Sebastián Elcano e iglesia de Getaria
Legenda: Sebastián de El Cano. Decouverte d'Amsterdam
1522.
Otras leyendas: Terres Australes et Antarctiques Françaises
Prezioa: 1,40 francos
Kolorea: marrón claro, granate y gris.
Estatua: République Française.
|
Scott Z.: TAAF 88
Data: 1979
Irudia : Nao "Victoria".
Legenda: Victoria. Sebastian de El Cano. Decouverte
d'Amsterdam. 1522.
Legenda: Terres Australes et Antarctiques Françaises
Prezioa: 4 francos
Kolorea: Azules.
Estatua: République Française.
|
1522. urtean, Juan Sebastian Elkanok irla bolkaniko
bat aurkitu zuen Indiako Ozeanoaren handitasunean. Ez zion izenik jarri;
baina, mende bat beranduago iritsi zen (1633) holandes bizkorrago batek
(Van Diemen) bere itsasontziaren izena eman zion: “Nieuw Amsterdam”.
Horregatik, zigiluaren bidez ez da ospatzen hiriburu holandarraren
aurkikuntza, gipuzkoarrak aurkitutako irla txikiarena baizik, logikoa
den bezala. Irla Donostia udalerria baino handiagoa ez da.
“Terres Australes et Antarctiques Françaises”
lurraldeek itsasoz bestaldeko eskualde bat osatzen dute eta hor dago
aipatu dugun Amsterdam irla, eta baita hauek ere: Kerguelen irlak,
Crozet irlak, Sait-Paul irlak, Madagaskarretik hurbil dauden zenbait
irlatxo eta Antartidaren zati bat (Terre Adélie). Dena den, azken horren
gain Frantziak ez du erabateko jurisdikziorik, nazioarteko itun baten
bidez gobernatzen delako. Amsterdam irlak ez du populazio egonkorrik,
udako base zientifiko bat baino ez da bizi bertan.
Zigiluetan, Ignacio Zuloagak egindako Juan
Sebastian Elkano getariarraren pintura ezagun bat eta Elkanoren Victoria
itsasontzia agertzen dira. Lurralde hauetarako (“Terres Australes et
Antarctiques Françaises”) egindako ehunka eta ehunka zigiluren antzera,
hauek ere ez dira bertako posta erabilerarako (benetan eskualde hauek ez
dute ia populazio egonkorrik), baizik eta poloko postaren eta antzeko
gaien bildumazaleentzat egiten dira. Gauza bitxia: El Cano (banandua)
grafia erabiltzen da, Elkano edo Elkano erabili beharrean.
|
Elkanoren Victoria TAAF-en aire postako
zigilu bateko irudia.
|
Scott Z.: TAAF C 32
Data: 1973
Irudia : Nao Victoria
Legenda: "La Victoire" 1522. S. del Cano - Ile Amsterdam
Legenda: Terres Australes et Antarctiques
Françaises. Poste aeriénne
Grabador: Pierre
Bequet.
Prezioa: 185 F
Kolorea: Ocre
Tirada: 75.000
Estatua: República Francesa.
Sei urte lehenago (1973), eskualde frantziar hauek
aire postarako zigilu bat egin zuten, 185 franko balio zituena. Zigilu
horretan, Juan Sebastian Elkanok gobernatzen zuen “Victoria” itsasontzia
agertzen zen eta haren izena “S. del Cano” bezala idatzia agertzen zen.
|
Polinesia frantziarraren zigilua, Domingo
de Boenechearen omenez (Getarikoa zen).
|
Scott Z.: French Polynesia 653
Data: 1995-01-01
Irudia : Domingo de Buenechea
Legenda: 1775-1995 - 220 eme anniversaire des expéditions
espagnoles á Tautira
Legenda: Don Domingo de Boenechea
Legenda: Polynesie Française
Marratzailea: J. L.
Baquet
Prezioa: 92 F
Estatua: República Francesa.
Getariak bezalako itsas tradizioa duen herri batek
ezin du marinel unibertsal bakarra (Elkano) eduki. Hala, herriko beste
seme batek ere marinel bezala beste balentriazko ekintza bat burutu zuen:
Tahitiraino hurbildu zen, irla hori Espainiako Koroari atxikitzeko asmoz.
Urrutiko irla hartara iritsi zen; baina, ez zuen inperio espainiarrari
atxikitzea lortu eta frantsesen eskuetan geratu zen irla. Domingo de
Buenecheari (edo Boenechea) buruz ari gara.
on Domingok Tahitira egin zuen lehen espedizioa
Perutik irten zen, eta Tautira herrira (“Santisima Trinidad” izenez
bataiatu zuena) 1772ko azaroaren 13an iritsi zen.
1774an, espedizio berri bati ekin zion. Orduan,
Callao portutik irten zen; baina, ez zen itzuli, hil egin baitzen. Hala
ere, hil baino lehen, Tú erregea garaitu zuen, Tahitiko buruzagi
boteretsuenetako bat.
Tahiti irla Islas de la Sociedad
artxipelagoan dago, Ozeano Barearen erdian, eta gaur egun Polinesia
frantziarraren (4.200 Km2 eta 245.000 biztanle) zati da. Polinesia
frantziarreko kideen artean handiena da eta Papeete (130.000 biztanle)
da bere hiriburua. 2004az geroztik, “Itsasoz bestaldeko Elkarte”
frantses bat da “Pays d’autre-mer”, estatutupean, eta autonomia politiko
eta ekonomiko handia du.
|
Juan Sebastian Elkano. Filipinak 2002.
Oroitzapen orria.
|
Scott Z.: Philippines 2807
Data: 22-11-11
Irudia : Andrés de Urdaneta y rosa de vientos
Legenda: Sebastián Elcano.
Legenda: Vitoria
Legenda: 1522 First Cincumnavigation of the World 2002
Prezioa: 5 p
Estatua: Filipinas
Seriea: 4 seiluak (Pigaffeta, Magallanes, Carlos I y Elcano).
Pliego: Minipliego de 20 s., en formato de 4 filas homogéneas de
cada valor
Oharra: También (ilustración inferior) en hoja recuerdo con
perforación simulada (Prezioa 22 p). Scott Zenbakia: Philippines 2808.
Zigiluak irudikatzen duen Juan Sebastian Elkanoren
erretratua (autorea anonimoa da) Sevillako Itsas Museoaren fondoetan dago.
Zigilu multzoko lau zigiluetan agertzen den itsasontziaren irudia Florez-en
El arte de Navegar lanean agertzen dena da. Ondoren datozen lerroetan hitz
egingo da lan horri buruz.
|
Angola. Bloke orria. Borobilak Juan
Sebastian Elkanoren zigilua seinalatzen du.Angola.
|
Scott Z.: Angola 1150 i
Data: 2000-10-2
Irudia : Juan Sebastián Elcano.
Prezioa: 2,5 k (la hoja bloque).
Estatua: Angola
Aurreko bloke orriaren helburu bakarra salmenta filatelikoa da. 17 “zigiluk”
eta “principio o seculo 16” hitzak dituen bineta batek osatzen dute;
izenburua ilustratzen duen “Milenio 1500-1550” legenda zabala ere badu
ezkerreko muturrean.
Elkanoren erretratuaren atzean victor edo Garaipenaren sinboloa ikus
daiteke, gobernatu zuen itsasontziaren izen bera, “Victoria”).
Sinboloaren jatorria, seguru asko, erromatarra zen; ondoren, zenbait
unibertsitatek doktoregoaren ikurtzat hartu zuten. Erregimen
frankistaren sinbolo bezala (Garaipenagatik) urte askotan zehar erabili
izan zenaren antzekoa da.
|
Qatar-eko zigilu bitxia, Juan Sebastian
Elkanori “ez eskainia”.
Irudia hartu deneko liburuaren portada.
|
Scott Z.: Qatar 126 C
Data: 1967-11-27
Irudia : Nao Victoria y rosa de los vientos.
Legenda: Ferdinand Magellan. Victoria.
Prezioa: 75 dirhams
Estatua: Qatar
Begi kolpe batez —baina, begi kolpe bakarraz—, lerro hauetan
erreproduzitutako zigiluak ez luke Gipuzkoarekin zerikusia duten
zigiluen artean egon behar. 1967an, Qatarren, itsasontzi ospetsuen
inguruan egin ziren zigiluetako bat da. Itsasontzi horien artean —ezin
zitekeen horrelako itsasontzien artetik kanpo geratu—, “Victoria”
itsasontzia dago. Itsasontzi horrekin ekin zitzaion, Fernando de
Magallanesen gidaritzapean, munduari bira emateko bidaia, Juan Sebastian
Elkanok amaitu zuena. Horra arte dena normaltzat har daiteke.
Hain normala ez dena da Magallanesekin zuzenean lotu eta zigiluko irudi
moduan Julian de Paredesek, Madrilen, 1673an inprimatu zuen liburuko
marrazki bat hartzea. Liburua Lazaro de Floresek idatzi zuen eta,
portadan, garai hartako ohiturari jarraiki, izenburu luze hau idatzia
zuen: El arte de navegar: navegación astronómica, Theorica, y practica.
En la cual se contienen tablas nuevas de las declinaciones de El Sol,
computadas al meridiano de la Havana. Traense nuevas declinaciones de
estrellas, y instrumentos nuevos”.
arrazki hari zegokion testu hau —testu nahiko ezaguna—: “Con
instrumento rotundo / el iman y derrotero / un vascongado, primero / dio
la buelta a todo el Mundo”. Testu hori argi eta garbi irakur daiteke
zigiluan.
Magallanes euskalduna ez zenez (eta, benetan, munduari buelta eman ez
zionez), argi dago aurreko legenda hori Juan Sebastian Elkanori buruz
ari dela, eta hori bai, gipuzkoarra da.
Qatar Pertsiako golkoan dagoen emirerri arabiar aberats bat da. 1971. urte
arte Erresuma Batuko protektoratu izan zen. Gaur egun, 600.000 biztanle
ditu eta horietatik gehienak atzerritarrak dira eta hiriburuan biltzen
dira. Doha da hiriburua. Qatarren ekonomia arrakastatsuaren oinarria
petrolioa da.
|
Iralaren armarria eta Irala Asuncion hiri
aldera begira.
|
Scott Z.: Paraguay 397
Data: 1942-8-15
Irudia : Escudo de Irala
Legenda: Asunción - Ciudad
Prezioa: 7 pesos
Kolorea: azul
Estatua: Paraguay.
Oharra: También diseño similar para correo aéreo: N. Scott C133
|
Scott Z.: Paraguay 396
Data: 1942-8-15
Irudia : Irala, embutido en una armadura, mira la ciudad de
Asunción
Legenda: La visión de Irala. Asunción - Ciudad
Prezioa: 5 pesos
Kolorea: carmín
Estatua: Paraguay
Oharra: También diseño similar para correo aéreo: N. Scott C132
|
Domingo Martínez de Irala (1509-1556) nació en
Bergara, llegando a colaborar en la fundación inicial de Buenos Aires
(1536), de Ciudad de los Reyes y en la constitución de la
estructura política de la ciudad de Asunción, actual capital de
Paraguay; participó igualmente en la exploración del alto Perú y de los
ríos Paraná y Paraguay, desempeñando diversos cargos de responsabilidad
en la gobernación de la América hispana. Es conocida su conspiración
contra el adelantado español Cabeza de Vaca.
|
imagen en proceso
Irala Perura iritsi zenean.
|
Scott Z.: Paraguay 2380
Data: 1991-10-9
Irudia : Llegada de Irala a Perú
Logotipo: UPAE
Legenda: América
Prezioa: 300 g
Estatua: Paraguay.
|
Ameriketako eta Espainiaren Posta Batasuna
(“Unión Postal de las Américas y España”, UPAE) Nazioarteko
Gobernuarteko Erakunde bat da eta egoitza Montevideon (Uruguay) du.
Erakundearen helburua da herrialde kideen Posta Zerbitzuen hobekuntza
eta garapenerako lankidetza da. 1911n sortu zuten 24 herrialde hauek:
Argentinak, Boliviak, Brasilek, Kanadak, Kolonbiak, Costa Ricak, Kubak,
Txilek, Ekuadorrek, El Salvadorrek, Espainiak, Ameriketako Estatu Batuek,
Guatemalak, Haitik, Hondurasek, Mexikok, Nikaraguak, Panamak, Paraguayk,
Peruk, Errepublika Dominikarrak, Surinamek, Uruguayk eta Venezuelak.
1991n Portugal erakundean sartu zenez, izenaz aldatu zuen erakundeak:
Ameriketako, Espainiako eta Portugaleko Posta Batasuna (“Unión Postal de
las Américas, España y Portugal”, UPAEP).
“Espamer’85” zela-eta 1985ean Habanan burutu zen
Kongresuan, gai bera zuten posta zigiluak urtero egiteko proiektua
onartu zen, “Amerika” izeneko proiektua alegia. Mintzagai dugun zigiluak
garai bateko UPAE elkartearen logotipoa dauka eta “America” hitza
aipatutako ekimenari dagokio.
|
On Kixote, Ignacio Zuloagak marraztua.
Argentinako zigilua.
|
Scott Z.: Argentina C 145
Data: 1975-04-26
Irudia : Don Quijote, por Ignacio Zuloaga
Legenda: "España 75". Día de la raza.
Prezioa: 2,75 pesos
Pie de Imprenta: Casa de la Moneda - 1975.
Tipo de correo: Aéreo
Estatua: República Argentina
|
Ez da lehenengo aldia Zuloagak egindako On
Kixotea zigilu baten irudian agertzen dela. Espainian, 1947an, antzeko
irudi bat zuen zigilu bat egin zen (ikus zigilua).
Zigilu honetan, deigarria da “arrazaren eguna”
dela-eta egin zela. Ospakizun hori Iberoamerikako Batasunaren buru zen
Faustino Rodriguez-San Pedrok asmatu zuen 1912an, Espainiak eta
herrialde iberoamerikarrek ospakizun berdin bat edukitze aldera; urriak
12 inguruan (1492ko urriaren 12an Kolon Amerikara iritsi zen) ospatuko
zen. Ospakizunari “la raza” izena jarri zitzaion, bai Espainian bai
Iberoamerikan; baina urteak aurrera egin ahala, izen hau ahaztu egin da
bateratzearen beste elementu batzuk goraipatzeko: kultura autoktono eta
hispaniarren batasuneko elementuak edo indigenismoaren aldarrikapenen
elementuak.
Espainian izen hori 1918 eta 1958 artean mantendu
zen, baina azken urte horretan dia de la Hispanidad izenaz ordezkatua
izan zen, eta beranduago, (1987) Fiesta Nacional de España izena eman
zitzaion. Argentinan, ospakizun hau 1917tik egiten da, zigiluak 1975.
urteko ospakizuna adierazten duelarik.
Zigiluan agertzen den beste gertakizun batzuk (Espainia
75), Filateliako Erakusketa Mundialari buruzkoak dira. Erakusketa hori
1975eko apirilaren 4-tik 13-ra ospatu zen Madrilgo “Palacio de Cristal
de la Feria de Campo” jauregian.
Kuba. Ignacio Zuloagaren Pinturak.
(imágenes en proceso)
|
Scott Z.: Cuba 1409
Data: 1969
Irudia : Dos mujeres con mantilla, por Ignacio Zuloaga
Legenda: Obras de arte del Museo Nacional
Otra Legenda:
Prezioa: 13 c
Estatua: Cuba
Scott Z.: Cuba 2924
Data: 1987
Irudia : , por Ignacio Zuloaga
Legenda: Pintura del Museo Nacional
Legenda: Ignacio Zuloaga, el *****
Prezioa: 40 c
Estatua: Cuba
Kubako Museo Nazionalak askotan bere fondoak uzten
ditu zigilu multzoen irudietarako. Kasu honetan, pintore bati
eskainitako bi zigilu dira: Ignacio Zuloaga. Batean, bi emakume
mantelinekin ikusten dira eta, bestean, toreatzaile bat.
|
|