Seiluaren
elementuak
ZER DA SEILUA?
Seilua frankeoaren adierazlea da. Bestela esanda, tamaina txikiko paper
bat da, egoki inprimatua eta ordaindutako diru-kopuruaren berri ematen
duena. Diru horren truke, posta-administrazioak konpromisoa hartzen du
zerbitzu jakin bat burutzeko indarreko tarifen arabera. Seiluaren
atzealdea itsasgarria da, errazago izan dadin gutunetan jartzea. Hori zen,
behintzat, lehenengo seiluek hartu zuten forma.
Posta-seiluak sortzeko dekretua (1849)
Posta-seiluak sortzeko argibideak (1849)
|