Aberriaren aldeko gain-estanpazioak Donostian ("patrióticos")
Tropa matxinatuek herriak menpean hartzen zituzten heinean, filateliaren
merkatuan gain-estanpazioak hasi ziren agertzen hainbat seilutan,
erregimen militar berria eta haren buruzagiak goraipatzen zituztenak.
Nahiko frogaturik dago gain-estanpazio horiek espekulazioak eragin zituela.
Oro har, Erregimen berriaren jarraitzaileek eginarazi zituzten agintarien
baimena lortu eta gero (baimena emateko aginpiderik ez bazuten ere). Seilu-orriak
erosten zituzten aurrealdean ageri zen balioaren truke, eta aberriaren
aldeko leloak gain-estanpaturik, filatelia-merkatuan sartzen saiatzen
ziren prezioa igo ondoren. Gain-estanpazioa inprimatzeko orduan,
ahaleginak egiten zituzten hainbat aldaera egiteko, zein baino zein “baliotsuagoa”.
Orrialde honen gainaldean, Donostian egindako sei gain-estanpazio ageri
dira; guztira 67 egin ziren zortzi serietan antolatuak.
Euskal Herriko beste hiri batzuetan ere (Arrasate, Gasteiz, Bilbo,
Durango) antzeko prozesuak gertatu ziren.
Donostia (1936)
Donostia: "Correo Rápido Especial San Sebastián Madrid F. E. de la JONS"
(1936)
|