Logo sellos gipuzkoa

 

Home / Español

Azala

Sarrera

Seiluak

Inprimaketa

Filatelia

Erakundeak

Pikaresca

Balioa

Aurre-filatelia

XIX mendea

Errepublika

"Patrioticos"

Binetak

Tolosako probak

Eusko Jaurlaritza

1938

1939-1950

1951-1955

1956-1960

1961-1965

1966-1970

1971-1975

1976-1980

1981-1985

1986-1990

1991-1995

1996-2000

2001-2005

2006-2010

2011-2015

Atzerritarrak

Atzer. S. Inazio

P. Txartelak (Tolosa)

P. txart. pribatuak

P. Txartelak

Kartazalak

ATM

Makinak

SPD y TM

Personalizatuak

 

 

tarjeta entero-postal de iniciativa privada (Cafranga)

 

 

Azken Errepublika garaian, posta-txartel asko egin ziren, eta batzuk partikularrek eskatuak. Haietako bat Donostian eta Bilbon finkatuta dagoen enpresa batek eginarazi zuen, Cafranga izenekoa. Seiluan emagin bat ikusten da teknika tipografikoz inprimatua. Seiluak 15 zentimo balio zuen.

 

Reverso de la Tarjeta del Correo "Aquarium de Donostia". Sello de Mapa Autonomico

 

Tarjetas entero-postales de iniciativa privada

 

Posta-txartelak 1995. urtean hasi ziren egiten. Teorian, turismo-txartelekin lehiatzeko asmoarekin jaio ziren. Argazki edo ilustrazio batek hartzen du aurrealde osoa. Atzealdean, berriz, seilu inprimatu bat dago, prezio jakinik ez duena, baina letra batek argitzen du frankeoa Estatu barrurako tarifarekin egin behar den (A tarifa) edo atzerrirakoarekin (B tarifa).

Txartel gehienak ekimen pribatuari dagozkio eta tirada urrikoak izaten dira, eta normalean eginarazi dituzten erakundeen inguruan saltzen dira. Gainera, ale gehienak filatelisten (edo filatelia-merkatarien) eskuetan erortzen dira. Arrazoi horiengatik txartel hauek, or ohar, oso gutxi mugitzen dira.

Gipuzkoa lau txarteletan ageri da. Lehena filatelia-erakusketarekin batera egin zen, Munduko Ziklismo Txapelketa ospatzeko, Donostian, 1997ko irailean. Bigarrenean, (1998) Donostiako Itsas Jauregiaren marrazkia ikus daiteke, inauguratu zen 70. urteurrena ospatzeko egina. Bi txartelek mapa autonomikoaren seilua daukate inprimaturik (Edifil 3460), eta prezioa A .tarifara egokiturik. Hirugarren txartelean, Santiago erromesaren alabastrozko irudi txikia agertzen da (XIII. mendea), Santiagomendiko ermitan aurkitua, Astigarraga herrian. Gaur egun, Donostiako Elizbarrutiaren Museoan dago ikusgai. Seilua hautatzeko ere gai bera hartu zen kontuan: Iruñako Magdalena zubia irudikatzen duen seiluaren bertsio bat da, Xakobeo 99a ospatzeko egina; prezioa A tarifara egokitua dauka.

 

 

Tarjetas del Correo. Edificio de Correos de San Sebastian

Reverso de la Tarjeta del Correo "Edificio de Correos y Telegrafos de San Sebastian".

Reverso

Posta-txartela e-p. N.

Data: 2007, abril, 26

Irudia: Fachada del edificio de Correos y Telégrafos de San Sebastián

Legenda: 20-3 Arquitectura postal. Edificio de Correos y Telégrafos de San Sebastián. Fachada principal.

Beste legenda bat: La tarjeta del Correo

Inprimatzailearen datuak: M RCM-FNMT 2007

Inprimatzeko teknika: offset (ambas caras).

Seiluaren irudia: Hidroavión de juguete.

Seiluaren legenda:Hidroavión.

Seiluaren beste legenda bat: Fundación Raquel Chaves. Vigo

Seiluaren inprimatzailearen datuak: M RCM-FNMT 2007

Prezioa: A.

 

Laugarren txartelean, Donostiako Postetxearen (Arte eta Ofizioen Eskola garai batean) argazki bat ikusten da, Miguel Angel Granadosek egindako argazkia irudikatzen duena.


Reservados todos los derechos

© Ingeba (Edición) y © Juan Antonio Saez (textos e imagen)