Lurralde. inv. espac N. 2 (1979) p. 77-79 ISSN 1697-3070

 

 


 

 

LANERAKO DEIA

INGURUGIROA ETA KUTSADUNAK

EUSKALERRIKO ARAZO LATZAK

 

 

© IÑAKI LINAZASORO

 

 

Donosti Aurreski Kutxan babespean sortutako EUSKAL GEOGRAFI ELKARGOAK. badu noski biogeografi. ingurugiro eta kutsadunan lan talde berezia.

Gure aldetik. geure buruak eta ekintzak Euskalerri osoari eskeintzen dizkiogu.

Baita ere «INGEBA». au da «INSTITUTO GEOGRAFICO BASCO. Andrés de URDANETA.K». ateak zabalik utzi ditu gai onen alde lan egiteko gertu dauden guzientzat eta batez ere. gaztediaren zai dago.

Egia da bai. Eukadi.ko ainbat uri eta erritan. EUSKAL GEOGRAFI ELKARGOAN gazte taldeak sortu eta lanean tinko ari direla.

Ala eta guztiz. ingurugiroa (medio ambiente) eta Idatzia. gu denon ekintza eta atentzioaren bearrean aurkitzen da.

Oraindik ere. kutsa edo poluzioa eta osasunerako ainitz arrisko amiltzeko dauzkagu lurralde zoragarri onetan.

Bearreskoa da kalte auen aurka joatea. baiña orretzat gañera aurrak ikasleak eta gazteak gizatu egin bear ditugu. Izadi guztia errespetatu eta maitatu dezaten.

Bestela, alperrik gabiltza. Bide luzea auxe eguneroko ixillean erakutsi bearra kalez-kale noizeak bein manifestapenean ibiltzean baño lan sakonagoa. len -baitlen gogoz egin bear deguna.

Idazia zer dan eta poluzioak bertan egiten ditun kalteak adierazteko. emen gaude «INGEBA". Euskal Geografi Elkargoak. Nora nai edozein ikastetxe edo ikastolara joateko gertu. 

Irakasleok edo taldeetako buru zeratenok. gogoan izan gure eskeintza: ez degu ezeren ordaña eskatzen. Idatzi ezazute «INGEBA»-ko zuzenbidera, DONOSTIko San Marzial kalean. 13 garren zenbakien edo dei ezazute 420286 tf . [gaur 943 468561]

 

INGURUGIROA, NOLA DAGO? 

Lemoniz'ko nuclear indar etxean gora berak teknikoaretzat alde batera utzita astertu desagun Euskalerriko gaurko giroa. 

Bilbo.ko uria eta urbileko ballarak, ke. kirats eta narbameneko kutsadun aundi baten giroan bizi dira. Belañoa alde batetik: lantegietako kea eta gas galduak bestetik; kalefazio eta autoen «monoxido de carbono», danak nastuan. eta ingleses «smog» diritzaion saski -naski txar bat sortzen dute. Europa guztititik, kaltegarrienetako eguratza du Bilbo'k bere zeruan zintzilik... 

Euskalerriko beste lantegi askoetatik ere, ainbat ke kutsadun ateratzen da: «Merkaptano" eta ({Anhidrido sulfuroso" aten gabe zabaltzen du. te eta ez litzake zalla izango aize oiek garbitzeko filtro edo tresna bereziak jartzea. 

Bizkai eta Gipuzko.an batez ere. erreka ibaietako urak, nola datoz? Gaienetan negargarri. sikin eta pozoituak. 

Adibidez, Gipuzkoan bakarrik, irureundik laureun milla litro (400.000 litros) , azido, lejia, txerri pixak eta abar botatzen dira egunero ibaietara. Mota azkotako pozoiak ibaietako kixkaltzen dutenak. 

Zenbat urte daramagu Urola. Oria eta Deba.n loina txiro bat arrapatu gabe?.. 

Eta jakiña, ibaiak. itxas ertzeko urak eta ondartzak ere lardaskatuta uzten ditu. 

Bestalde, mendi. baso eta oianak ere, gizonen maitasunaren zai dau. de. Bertako zugaitzak. autoktonoak, urjtzen. Larra, piñua eta zaborra nun nain. Lurre. sugaitzen faltaz. erosioak menperatzen du. 

Ogeita bat milla hektarea (21.000 Hc.) arizti, pagadi, gaztañari, soildu ditugu gipuzkoan. Bere ordez, zer? ...Batzuetan piñu «insignis" aldatu eta geienetan berriz ezer ez. 73.581 Hk. piñuz josirik eta gure probintziak 197.000 Hk. bakarrik neurtzen ditu. 

Baita ere salatu bear ainbat eta ainbat zabor eta zakar edozien lekutan, ikuspegi ederretan sakabanaturik usten ditugunak. Orretzaz gañera urtean. barrenean erritako etxe -bizitzetan biltzen diran bosteun milloe kilo zakar (500 millones kgrs.) auetatik geientzuenak beitzat. bear dan tratamientorik gabe. or ikusten ditugu edozien bazkarretan sutan, ke. usaindu arratoi ta piztu dariola. Arratoia derrigorrez izan bear orrenbeste zabarkeri atean. Ekologoak diotenez, zazpi kilo zakarretan dijoan janariak, naiko da arratoi parea ondo mantentzeko eta au bai dala pizti umekarra. Ona emen milloeka arratoientzat bizi eraskorra. 

Baita ere aipatu bear ditugu bidezko joan etorrian dabiltzen amaika obari: batzuek sakoi, inflamableak eta besteak ilkorrak. 

Adibidez, tolosarrai ez zaigu erraz aztuko igazko Udaberrian azido cianhíarico (CNH) zeramakin bagoi-zizterna bateri, Tolosako geldoki ondoko burnibidean gertatukoa. A zer estuasunak! ... 

EGITARAUA 

Oker asko zuzentzekoak, adiskideok. EUSKAL GEOGRAFI ELKARGOA ez ditu Legeak prestatzen, gutxiako oraindik bete erazten. Au Legegizon eta agintarien eginkizuna dalako. 

Baña INGEBA, borondate onez ari da berezitasun auetan lanean: Erakunde nagusi eta lan desberdiñak, Metodologia eta Didaktika, Geografi kondaira- Lurralde eta Kormaka Geografia. Kartografia -Bieogeografi eta ingurua- Klimatologia geomorfologia- Itxasoko Geografia, Komunikapenak - Baserri, lurr eta nekazari. Gizarte, biztanle eta beste geografi aplikatuak. 

Gure taldea, BIOGEOGRAFIA ETA INGURUGIROA delako, gai au aztertu degu idazki onetan. 

Adiskide: Zure nortasuna zendotzeko eta izadia edertzeko. atoz gurekin. 

IÑAKI LINAZASORO'K , 1979