Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

Nuestra Señora de la Asuncion (Errenteria - Renteria) 

MIGUEL DE ARANBURU

“Jasokundeko Andre Mariaren Eliza (Errenteria)”

1512. urtean, suntsitu egin zen Errenteriako eliza; hori dela eta, 1523an hasi ziren gaur eguneko Jasokundeko Andre Mariaren eliza eraikitzen. Eraikuntzan bi etapa eman ziren: 1523-1542, oinplano gotiko bat garatu zen; eta 1542-1573, osatu egin zen eliza, “euskal gotikoa” deitzen den estiloa emanez.

Eliza Errenteriako jatorrizko erdigunea mendean zuen goragune batean eraiki zen. Oinplano laukizuzena du (39 x 29 m), eta metro bateko lodiera duen hormak eratzen du, kontrahormekin. Oinplano horretatik, presbiterio erdi zirkularra eta sakristia irteten dira.

Barrualdean, hiru nabetan antolaturik dago: nagusiak 9 metroko zabalera du, eta alboetakoek, berriz, 6,8 metrokoa. Garaiera berdina da hiru nabeetan: 21 metro. Alboetako hormetan, hiru kapera ikus daitezke alde bakoitzean: Pietatearena, San Ignaziorena eta Arimena, Ebanjelioaren aldean; eta San Juan Bautista, San Antonio eta San Migel, Epistolaren aldean. Presbiterioa erdi zirkularra da, eta han dago Jasokundeko Andre Mariari eskainitako aldare nagusia. Alde nagusiaren bi alboetan, XX. mendearen lehen laurdeneko beste bi aldare daude, Jesus Bihotzekoari eta Maria Bihotzekoari eskainiak.

Zortzi zutabe daude. Presbiteriotik gertuen dauden biak gotikoak dira, zalantzarik gabe; gainerakoak, berriz, “euskal gotikoari” dagozkio. Epistola trilobulatutik urrunen dagoena da lodiena, dorreari eusten baitio.

Jatorrizko dorrea, hondaturik baitzegoen, 1896. urtean berreraiki zen, estilo neogotikoan. Orduan eman zitzaion gaur egun duen itxura.

Iparraldeko fatxada da nagusia, Herriko enparantzara zabaltzen dena, Udaletxearen parean. Fatxada horretan dago sarrera nagusia, erdi-puntuko kasetoidura arku baten azpian. Arkupean, neoklasikoa dena, lau zutabe toskanar daude, atearen alboetan jarriak. Taulamenduaren gainean, Jasokundearen irudi bat dago aingeruz inguratua.

Eliza honek badu bereizgarri aipagarri bat: dorrearen azpian dagoen ganga-formako pasabidea, “Mikela-zuloaren arkua” izena duena.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Herriko plaza. Errenteria.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak