Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

caserio Iparragirre baserria (Zaldibia)

 

IPARRAGIRRE (Zaldibia)

Oinplano laukizuzena du, eta bi isurkiko estalkia, eguteran dagoen fatxada nagusiarekiko gailur perpendikularra duena. Bi solairu eta ganbara dauzka. Fatxada nagusia eta atzealdekoa itxita daude lehen solairuetan harlangaitzezko horma baten bitartez; eta ganbara, berriz, zurezko ohol batzuekin. Ekialdeko eta mendebaldeko fatxadek bi solairu dituzte (gailurraren orientazioa dela eta). Mendebaldekoa harlangaitzezko horma batek ixten du; eta ekialdeko fatxadako beheko solairua ere harlangaitzezko horma batek ixten du, eta lehen solairua, berriz, harlangaitzez betetako zurezko bilbadura batek.

Eraikinean sartzeko, zurezko ate handi batera doan zubi txiki bat erabiltzen da. Barrualdeko egiturari harrizko zapaten gainean dauden haritzezko hamabi zutoinek eusten diote. Baserri hau bi zatitan banaturik dago: fatxada nagusiarekiko perpendikularra den harlangaitzezko horma batek —eta oholez egindakoak ganbara aldean— bereizten ditu barrualdetik baserri barruko bi etxebizitzak.

Argazkia: JAS,  2004

Lekua: Zaldibia (Gipuzkoa).

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak