TORREA (Aduna)
Baserria herriko plazan dago, udaletxetik gertu. Oinplano laukizuzena dauka eta
bi isurkiko estalkia. Fatxadak harlangaitzezkoak dira, eta harlandua dauka
kantoietan eta baoetan. Ate nagusi dobelatua nabarmentzen da, giltzarri (erdialdeko
dobela) dekoratua duena. Nahiko itxura inpertsonala du, 2004. urtean egin
zitzaion birmoldaketaren ondorioz.
Argazkia: JAS, junio 2006
Lekua: Aduna (Gipuzkoa).
|