DUNAK
Gipuzkoan garai batean duna eraketak sortu ziren hainbat espazio egon ziren.
Horietako bik egoera egokian dauden sektoreak mantendu dituzte: Zarautzek eta
Zumaiak. Beste leku batzuetan aztarna batzuk baino ez dira (Orio eta Saturraran)
geratzen eta beste zenbaitetan ez da aztarnarik sumatzen; Azken hau da
Hondarribia, Donostia (Gros eta Ondarretako Areatzak) edo Debaren kasua.
Mantentzen direnen artean- nahiko kaltetuak- Zarauzko depresioko ekialdeko
sektorean zabaltzen dena nabarmentzen da. Atzealdeko aldean golf zelai bat
finkatu da, zelai honek bere kaltetzean eragina duen arren, berez, sektore handi
bat urbanizazio arriskutik babestu du. Gaur egun, duna Iñurritzako biotopo
babestuaren barnean kokatzen da.
Argazkia: JAS,
2006
Kokapena: Zarautz.
|